«Aurrerantzean Legebitzarrean jarraipen zehatzagoa egingo dugu»


2021eko uztailaren 19an
Xabier Zubizarreta HBko zerrendaburuari elkarrizketa
«Aurrerantzean Legebitzarrean jarraipen zehatzagoa egingo dugu»
Xabier Zubizarreta, EAEko hauteskundeetan Gipuzkoako HBko zerrendaburua
Azken zazpi urteetan Arrasateko alkate izana, orain HBko Gipuzkoako zerrendaburu izatea egokitu zaio. Oraingoz alkatetza uzteko asmorik gabe, ia ziur parlamentari gisa bete beharreko lekua gogoz hartuko duela dio.
ARGIA. Arrasateko udaletxetik Gipuzkoako zerrendaburu izatera. Gestiogile onaren famak lagundu al zaitu postua lortzeko orduan?
XABIER ZUBIZARRETA. Gestiogintzan ez dago miraririk, formula egokiena ahalik eta jende gehienen partehartzea da. Beharbada, Arrasateko udalean hori lortu dugu, alderdi ezberdinetako jendea eta politikari eta teknikarien arteko elkarlana. Horrek gehiago laguntzen du gestiogintzan pertsona jakin batek baino.
A. Zer gertatuko da Arrasateko udalarekin?
X.Z. Udal legegintzaldi honek irauten duen bitartean ikusiko dugu Gasteizko Legebiltzarrak zer ematen duen, hura eta udalaren arteko bateragarritasuna posible den ikusteko.
A. Legebiltzarrean egin beharreko lana aipatu duzu; zein izan beharko litzateke HBren papera Legebiltzarrean?
X.Z. HBk ez du onartu izan Gasteizko Legebiltzarra Euskal Herri osoko instituzio gisa, Euskal Herriaren lurralde batasuna hautsi egiten baitu. Horri buruz ez da gure jarrera aldatu, areago azken 15 urteotako balantzea ezkorra izanik.
Baina bestalde, Gasteizko Legebiltzarrean hiru probintzietako gorabehera asko erabakitzen dira, dirutza handia mugitzen da. Garbi ikusi dugu datorren legegintzaldi honetan gure jarraipena askoz ere zehatzagoa izango dela. Beste kontu bat da zenbateraino parte hartzen dugun bertako saio eta batzordeetan.
Faltsua da planteatu nahi den eztabaida: HBk parte hartuko du, `HBk ere amore eman du' bailitzan azalduz.
A. Azken hauteskundeetan boto jaitsiera nabaria izan zenuten eta eztabaida prozesu bat ere zabaldu zenuten. Zer berri eskaintzen diezue botoemaileei?
X.Z. Hauteskunde hauetan mezu argi bat badago: euskal alderdiok nolabait baldintza gutxieneko batzuk onartuko dituen akordiorako urrats berriak eman behar ditugu. Dei bat egiten diet beste alderdiei zentzu horretan. Ez dakit gero hau nola gauzatuko den, baina gure artean errespeto handiagoa behar dugu. Euskal Herriaren desnazionalizazioa sendotzen ari da eta hau nolabait elkarren artean mokoka aritzeak ekarri du.
A. Zein alderdirekin izan daiteke posible hau?
X.Z. Une honetan hurbiltasun handiena EArekin dugu, baina, adibidez, Arrasateko udalean bertan badaramagu EAJ eta EArekin zazpi urte agintzen.
Akordioak euren burua marko euskaldunean ikusten duten alderdien artekoa beharko luke, estatu mailako alderdiek menpekotasuna dutelako estatuko ildo politikoekiko. Estatukoen artean ere ezberdintasunak daude. Adibidez, PSOE 1978an autodeterminazioaren alde zegoen, UCD eta AP, aldiz, aurka. Hori berriro ere errepika daiteke, posible izan daiteke PSOEk hartu duen jarrera inperialista aldatzea.
A. Azken hauteskundeetako boto kopuruaren jaitsieraren arrazoi gisa HBk ETArekiko mantentzen duen jarrera aipatu zuten hainbatek. Jarrera hori aldatu beharko al luke HBk?
X.Z. Ez dut horretarako inolako arrazoirik ikusten. Beste alderdi batzuk dira gai horren inguruan bere jarrera aldatu beharko luketenak, batez ere PSOE eta EAJ, baita PP ere. Maila horretan Ajuria Eneko Mahaiaren egoera adierazgarria da.
A. HBn garrantzi eta pisu handia izandako hainbat pertsonak aldegin izanak eraginik izan du azken urteotako bilakaeran?
X.Z. Montero, Esnaola edo Ziluaga gure militanteen artean baleude zer gertatuko litzatekeen jakitea zaila da. Nire ustez galtzea baino gehiago izan da gehiago ez irabaztea. Onartu beharra dago HBn ere horrelako kontraesanak daudela. Pertsona jakin batek politika uztea ez dugu egundoko galera bezala ulertu behar, gure jokabidea ez baitugu pertsonengan oinarritu. Hala ere, zalantzarik ez dago pertsonak azkenean ezagunak izaten direla eta hauteskunde kanpainetan eraginik badutela. Baina pentsatzen dut askoz ere garrantzitsuagoa dela gure ildo politikoei eustea, eta ez ustezko boto batzuk gehiago edo gutxiago baino.
A. Azken inkestek boto igoera nabaria aurrikusten diote EAJri. Azken urteetan gogor kritikatu duzue EAJren ildo politikoa; ez dirudi baina herritarrek ildo horrekiko bere desadostasuna agertzen dutenik.
X.Z. EAJk guk ez ditugun bitartekoak ditu hauteskunde kanpainak prestatzeko. Baina, azken batean, herri baten askapena normalean ez dator botoen bidez, besterik gabe. HBk ekarpen koalitatiboa egiten du zentzu horretan. Euskal eredu nazionala ahultzen ari da EAJk daraman politikagatik. Gainera inkestak erlatibizatu behar dira.
A. Besterik ezean inkestetara jo behar. PSE-EEren jaitsiera nabarmena aurrikusten dute. Onaindiaren planek ez al du emaitza onik eman?
X.Z. EEk orain arte morroi papera jokatu du parte hartu duen leku guztietan eta ziurrenik PSOEren barruan ere etorkizun bera du, morroi papera jokatu eta azkenean ezer gabe geratzea.
PSOE euskaldun irudia saltzen ari da, hauteskundeetarako interes garbia duen irudia. PSOEren helburua ez da Euskal Herria euskalduntzea. Tamalgarria da edozein euskaldunek (euskaraz mintzatu eta erabiltzen duenak) bere irudia horrelako jarrera azaldu duen alderdi bati uztea.
A. Zein eragin izan dezake Euskal Herrian IRAren su-etenak?
X.Z. Lehen ondorioa da badagoela zer ikasirik irlandar eta ingelesek eraman duten elkarrizketa prozesutik. Hau ikusita, Estatu espainiarreko politikarien jarrerak, Bellochek esandakoak eta abar, benetan arbuiagarriak dira. Politikariak bizi den egoerari irtenbideak bilatu behar dizkio, eta inoiz ezin dira bakoitzak nahi dituen baldintzak ezarri. Oso erraza litzateke gauzak konpontzea norberak nahi lituzkeen baldintzetan baleude.
A. Elkarri-k inmobilismo salaketa egin dizue. Urtetan zehar zuek negoziaketaren aldeko jarrera mantendu duzue, baina zer egiten du eguneroko lanean HBk negoziaketa eman dadin?
X.Z. HBk ahal duena egiten du, azken batean ez baitago gure esku negoziatzen hastea. Inmobilismoa aipatzen dutenean ez dakit oso ongi zertaz ari diren, norbaitek berea den zerbait, negoziazioa bezala, urte askotan eskatzea ez dut uste inmobilista denik.
A. Ertzaintza izan da guztion ahotan uda honetan. Nora irits daiteke Ertzaintza eta ezker abertzalearen arteko harremana?
X.Z. Bide hau irteerarik gabeko bidea da. Ertzaintzak ezin du Euskal herrian Goardia Zibilak eta Polizia Nazionalak jokatu duten papera ordezkatu. Zoritxarrez enfrentamendurik izan bada, gure ustez, Ertzaintza polizia politiko baten papera jokatzera behartua ikusi delako izan da, bereziki EAJren sektore kontserbadoreenaren aldetik.
A. Zein paper jokatu beharko luke Ertzaintzak zure ustez?
X.Z. Ertzaintzak herriaren zerbitzura dagoen poliziaren papera jokatu behar du. Bide errepresiboa erabili beharrik ez dago, biolentziaren erabilerak biolentziaren sorrera areagotu besterik ez baitu egiten. Bide bazterrean pankarta batekin egoteagatik jendea filmatzen duen polizia benetan errepresorea da. Berez, ekintza biolento bat baino, horrek herritarren borondatea bortxatzen du. Hori, instituzionalki eratua dagoen erakunde batetik etorrita, benetan larria da.
A. Kinielak eginez, nola uste duzu osatuko dela gobernua?
X.Z.Mapa politikoaren aldaketaz ezegonkortasuna etor daiteke. Aukera ona izan daiteke euskal alderdiek elkarrekin zerbait pentsatu eta egiteko.
AITZIBER YARZA
8-10,11

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakHB
GaiezPolitikaEuskal HerrBozketakHauteskunAutonomi
PertsonaiazUBIZARRET2
EgileezYARZA1Politika

Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Sostengua adierazi diote Marieniako lurren aldeko borrokari hogei kolektibok

Kanboko Marienia eremuan etxebizitzak eraikitzeko proiektua badu Bouygues Immobilier agentziak. "Elkarlanaren bidez" zein "indar harremana" mantenduta, proiektua ezeztatzeko borroka eramateko determinazioa plazaratu dute adierazpen bateratu... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Langile bat hil da Zornotzan, Forest Trafic SL enpresan

Boroa industrialdean hil zen 41 urteko I.P.C langilea, abenduaren 30ean biltegiko inbentarioa egiten ari zenean. ELA eta LAB sindikatuek, eta Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman dute istripuaren berri.


Eguneraketa berriak daude