«Kulturak daukan diru publikotik baztertuta dago musika modernoa»


2021eko uztailaren 19an
Iñaki Salvador musikariari elkarrizketa
«Kulturak daukan diru publikotik baztertuta dago musika modernoa»
Iñaki Salvador da musikarien elkartearen bultzatzaileetariko bat
Duela urtebete elkartu ziren 40 pertsona musikarien elkarte baten alde jardun asmoz, eta hainbat bilera egin ondoren, uztailaren 24ean izango da Euskadiko Musikari Asoziatuak elkartearen aurkezpen ofiziala. Jazz munduan eta zenbait talde eta kantarirekin diharduen Iñaki Salvador da egitasmoaren bultzatzaileetariko bat, eta berak azaldu dizkigu elkarte berriaren asmoak.
ARGIA. Hilaren 24ean aurkeztuko duzue musikarien elkartea.
IÑAKI SALVADOR.
Lehenengo biltzar nagusia izango da, eta bide batez, elkartea komunikabideei eta musikariei beraiei aurkeztuko diegu. Egunotan gutxieneko azpiegitura sortzen eta legezko betebeharrak egiten ari gara, irabazi asmorik gabeko kultur elkartea izateko.
A. Musikarien premiak asetzeko sortu da elkartea.
I.S. Bakoitzak bere kasa dihardu. Elkartea musikarien elkarrezagutze kezka asetu asmoz sortu da. Musikarien inguruan azterketa bat egingo dugu zenbat garen, zeintzuk garen eta nola dihardugun jakiteko, eta ondoren elkarrekin lan egiten hasiko gara.
Bazkideok kuota ordainduko dugunez, lan aholkularitza eta juridikoa izendatu ahal izango dugu musikaria babesteko eta aholkuak emateko. Musikariak jakin dezan erakunderen baten aurrean faktura erakutsi behar duen ala ez, BEZarekin egin behar duen, kontraturik gabe jo ahal dezakeen, Gizarte Segurantza... Dena den, sindikatu gisa baino informazio zentro moduan jardun nahi dugu.
A. Zeintzuk dira gainerako helburuak?
I.S. Ordenagailu batek gordeko duen datu-basea sortzea izango da bat, eta bere bitartez, udalak, programatzaileak, musika ekipoak, argiak, oholtza alokairuak, aldizkariak, dendak, musika tresnak konpontzeko tailerrak eta beste hainbat arlori buruzko datuen berri izango dugu.
Hirugarren helburu bezala, instituzio publikoei musikari lanbideari gehiago erreparatzea eskatuko diegu. Diskoak grabatzeko, zirkuituak laguntzeko eta zuzeneko emanaldiak antolatzeko proiektuak aurkeztuko dizkiegu. Kulturari ematen zaion diru publikotik baztertuta gaude jazz eta oro har musika modernoa lantzen dugunok.
A. Estilo guztietako musikariak izan al daitezke elkarteko kide?
I.S. Hainbat jazz musikarik bultzatu dugu orain arte elkartea, eta gehien eztabaidatu dugun puntua hori izan da: zein musika talde bilduko dituen elkarteak. Askotan arazoak ezberdinak dira estilo ezberdinetako taldeen artean. Euskadiko Musikari Asoziatuak izango da elkartearen izena, eta azpititulu bezala «Jazz eta musika gutxituetako musikarien elkartea» izango du. Ohizko zirkuitu komertzialetatik kanpo dihardugun musikariak biltzea izango da hasierako filosofia.
Hala ere, elkarteak edozein musikariri zabalduko dizkio ateak. Elkartearen etorkizuna bazkide egiten den jendearen menpe egongo da. Badakit rock, pop eta plaza taldeetako musikari askok interesgarri ikusten dutela elkartzea, eta nahiz eta denon arazoak berak ez izan, edonork parte har dezake. Beharbada, epe ertainera, elkartearen barruan sailak ireki beharko ditugu estilo bakoitzeko arazoei erreparatzeko.
A. Nondik norakoa izaten ari da musikarien erantzuna?
I.S. Jendeak oso ondo hartu du ideia, baina bildu eta lan egiteko garaian jendea oso lanpetuta dabil eta nahikoa du bereari begiratzearekin. Horrela, hamar pertsona aritu gara urtean zehar proiektua bideratzen. Bilera nagusian idatzi bat aurkeztuko diegu joango diren musikariei, elkarteak zer eskainiko dien azalduz.
A. Kontuan izango al du elkarteak irakaskuntza?
I.S. Ikastaroak eta seminarioak eskaini nahi dizkiegu bazkideei. Euskal Herriko musikariak ez du hezitzeko aukerarik. Euskal Herrian ez dago ganorazko jazz eskola modernorik. Kontserbatorioak musika klasikoa lantzen duen heziketa emateko gai dira, baina ez gainerako estiloetakoa. Entzuten den eta saltzen den musikaren % 90 ez da klasikoa, beraz, ez datoz bat kaleko musika errealitatea eta eskaintza ofiziala irakaskuntzan. Elkarte bezala, arlo honetan ere borrokatu nahi dugu.
A. Zer ekarriko du LOGSE legeak?
I.S. Amarrua da. Musika heziketak nola izan behar zukeen azaltzen du, eta bi irakaskuntza mota bereizten ditu: serioa, kontserbatorioetan ematen dena, eta musika eskoletan ematen den musika herrikoia, zentzu txarrean. Planteamendua okerra da, eguneroko bizitzak erakusten digulako kontserbatorioetan ematen den heziketa ez dela ona. Kontserbatorioan ikasketak amaitu ondoren jendea musika eskoletara joaten da benetan ondo jotzen ikastera. Gainera, oso erraza da legea paper batean jartzea; jazza, bat-batekotasuna ematen hasiko direla aipatzen da, baina irakasleak ez daude prestatuta guzti hori emateko. Kontserbatorioetan irakasleek beti gauza bera egin dute eta oso gutxik izan dute egungo garaietara egokitzeko kezka. Ezinezkoa da legea kalera iristea eta planteatzen den irakaskuntza eskaintza.
Joxi Goikoetxea
48-49

GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakMusikoakSALVADOR1
GaiezKulturaMusikaBesteak
PertsonaiazSALVADOR1
EgileezGOIKOETXEA7Kultura

Azkenak
2025-01-29 | Julene Flamarique
Greba mugagabea hasiko dute Trapagarango MFS enpresaren 104 langileen kanporatzearen aurka

ELAk eta LABek EREa baztertu eta berau erretiratzea galdegin dute. Sindikatu biek gogoratu dute 2023an antzeko neurriak geldiaraztea lortu zutela mobilizazioen bitartez


2025-01-29 | Julene Flamarique
Marokok “inolako azalpenik eman gabe” El Aaiunen sartzea eragotzi die Eusko Legebiltzarreko ordezkariei

Mendebaldeko Saharako giza-eskubideen egoeraren azterketa egiteko bidaia egin dute Euskal Fondoko eta Eusko Legebiltzarreko kide batzuek. Hegazkinetik ezin izan dute jaitsi ere egin. Legebiltzarkideek Marokoren jarrera “lotsagarria eta onartezina” dela adierazi dute.


2025-01-29 | Leire Ibar
Urriaren 7ra atzeratu dute Korrikan migratzaileei muga zeharkatzen laguntzea egotzi zietenen epaiketa

Astearte honetan Baionan egitekoa zen zazpi herritarren aurkako epaiketa zortzi hilabetez atzeratu dute. Iazko Korrikan, Irun eta Hendaia arteko Santiago zubia zeharkatuz, 36 migratzaileri Ipar Euskal Herrian sartzen lagundu izana egotzi die Frantziako Justiziak. Defentsak... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


Teknologia
Estetikoa

Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]


2025-01-29 | Leire Artola Arin
Isela González eta Amada Chavez
Elkar babestuz borrokatzen duten emakume ekintzaileak

Mexikoko bi emakume hauen bizitzak indarkeriak eta desplazamenduak zeharkatzen ditu. Haien familiako edo komunitateko kideak hiltzen ikusi dituzte, eta krimen antolatuak zabaltzen duen terrorea azalean sentitu dute; mehatxuak, jazarpena... ohiko dituzte. Baina horrek guztiak... [+]


Nortasuna

Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]


Gurasotasun baimena

Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]


2025-01-29 | Andrea Bartolo
Gerra inperialistari gerra

Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]


Industria politikak: noren erreminta?

Azken urteotan, industria politikaren kontzeptua hainbat mailatan indarrez berragertu da. Neoliberalismoaren mailua izandako erakundeak, Nazioarteko Diru Funtsak, gaur egun zera azpimarratzen du: merkatuek baliabideak modu eraginkorrean esleitzeko eta arazo horiek konpontzeko... [+]


Eguneraketa berriak daude