«Hemen geratuta ezingo nintzateke operatik bizi»


2021eko uztailaren 19an
Maria Bayo sopranoari egindako elkarrizketa
«Hemen geratuta ezingo nintzateke operatik bizi»
MARIA BAYO
Pariseko La Bastille aretoan, Milango Scalan, Londreseko Covent Garden-en... munduko opera aretorik garrantzitsuenetan arrakasta izan duen sopranoak bere gorputz txiki eta begi biziez hartu gintuen Hondarribian. Fiteron jaiotako emakume hau ezin zen luzaro mintzatu, baina bai aberats. Izan ere, biharamunean Irunen eskaini behar zuen kontzertuak isiltasuna eskatzen zion hainbeste txalo jasotako ahotsari.
ARGIA. Fiterokoa beharrean, Milagrokoa dirudizu.
MARIA BAYO. Lanbide honetan, hemen sortu diren profesional guztiak dira apur bat Milagrokoak. Gehienak mirariz kanporatu baikara.
A. Zure kasuan nabarmena da miraria, inolako musika girorik ez zuen nekazari etxean jaioa izanik.
M.B. Fiteron lirikaren mundua guztiz ezezaguna da. Baina kantua barruan daramazun zerbait denez, nire ustez behintzat, aurrera egiten duzu. Nik musikarako joera izan dut betidanik. Hitz egiten hasi nintzenean kantatzeari ekin nion, eta hori barrutik zetorren.
A. Iruñeko kontserbatoriora joan zinen, bide horri jarraitzearren. Kontserbatorio honek musikari onak sortu izana ospea du, baina ez da berdin gertatzen kantu sailarekin. Zergatik?
M.B. Kontserbatorioetako kantu eskolak nahiko azalekoak izaten dira normalean. Baliabide nahiko ez dituztelako, batez ere. Musika kontserbario batean gabezia nabarmenak daude beti. Kantu ikastaroak ez dira nahikoak. Dena den, sakoneko arazoa da, ez soilik kantuaren alorrekoa.
A. Kantu eskola batek arazo hori konponduko luke?
M.B. Oso zaila da kantu eskola bat antolatzea. Musika irakaskuntza osoa, orokorrean, beste era batera moldatu beharko litzateke. Irakasteko erak, kasu, desberdina beharko luke. Gabezia handiak daude, eta bistakoa da atzerrian beste maila bat dagoela arlo honetan.
A. Zailtasunak zailtasun, abeslari gazteen belaunaldi emankorra loratu da azken aldian. Emakumezkoak gehienak.
M.B. Badira gizonak ere. Eguneroko lanari esker atera gara guztiak, gure balioaren proba ekitaldi bakoitzean berretsiz. Arrakastaren % 90 lanean datza. Nire irakaslea izan zen Edurne Agerrek zioenarekin ados naiz: % 10 talentua da, gainontzekoa, lana.
A. Teresa Berganzarekin parekatu izan zaituzte askotan. Kantatzeko eragatik baino, zure ibilbide profesionala jorratzeko eragatik gehiago. Ados al zaude konparaketa honekin?
M.B. Argi dago kantatzeko eragatik ezin gaituztela parekatu. Ibilbide profesionalean, aldiz, badira agian antzekotasun batzuk. Laneko jardunean erabili dugun seriotasunagatik izan gaitezke, apika, parekoak.
A. Pertsonalki ere baduzue harremanik.
M.B. Oso estua gainera. Teresa Berganzak ezagutu eta entzun ninduen une beretik bere babes humano eta morala izan dut. Berak emandako aholkuak jarraitzen ditut, noski, bere jakinduria eskuratuko banu zoriontsua nintzateke-eta; baina musika irizpideetan bakarrik dugu antza.
A. Haren besoetakoa zarela diotenekin ados al zaude?
M.B. Hori tontakeria da. Egia da bere iritziek zeresan handia dutela, baina ez da nahikoa. Zu gomendatu egin bazaituzte, eta ez baduzu ongi kantatzen, ez dizute berriro deitzen.
A. Askotan aipatu izan da Espainiako opera zirkuituan norbaiten besoetako izan behar duzula aurrera egiteko. Taldetxo batzuek monopolizatzen dituztela opera karteldegiak.
M.B. Nire bidea egiten saiatu naiz beti, ez dut horrelakorik ezagutzen. Batez ere nire lana atzerrian egin izan dudalako.
Koadrila horiek ez ditut ezagutzen.
A. Sarri hitz egiten da izugarrizko ahalmenak izanagatik ere bide bazterrean geratu diren kantari gazteez. Hori gainditu duzu. Nola ikusten duzu zure etorkizuna musika munduan?
M.B. Ardatz batean oinarritu izan dut beti etorkizuna: egiten dudana ongi egitea. Gainera, uste dut jada ez naizela hemengo kazetariek behin eta berriro dioten «promesa». Bospasei urte daramatzat kantatzen, errealitate bat naiz. Atzerrian ez dute promesa batetaz hitz egiten, opera kantariaz baizik.
A. Atzerria aipatzen duzu behin eta berriro. Kanpora joatea da errekonozimendua lortzeko era bakarra?
M.B. Pablo Sarasate kontserbatorioan ikasketak amaitu nituenean, atzerrira joatea erabaki nuen, heldu gabea ikusten nuelako neure burua, eta hemengo panorama oso zaila. Alemania aukeratu nuen irakasleak kultura germaniarrarekiko grina piztu zidalako.
Kostata, beka bat lortu nuen. Gayarre lehiaketa bi urte beranduago sortu zen, eta hona etorri nintzen ikasitakoa erakutsi asmoz. Finalera heldu nintzen, eta ikasketa boltsa bat eman zidaten, 250.000 pezetakoa. Bekaren luzapena lortu ez arren, han geratzea erabaki nuen, bertan kontzertuak lotzen hasia bainintzen. Niri dagokidanez behintzat, onena izan zela uste dut.
A. 1988an eman zenuen osperako jauzia. Lehiaketek zein garrantzi izan zuten horretan?
M.B. Handia. Sariketek ez dute jarduera ziurtatzen, baina ezagutarazteko bide aproposenetakoa dira hemen. Viñas, Callas eta Belbedere sariketak oso garrantzitsuak izan ziren nire ibilbidean. Lehen bietan finalera iritsi nintzen, eta hirugarrena irabazi egin nuen. Hor izan zen eztanda.
A. Ordutik Londreseko Covent Gardenen erabateko arrakasta izatera heldu arte bide luzea izan duzu.
M.B. Madrilen eskainitako «Figaroren ezteiak»en asko ezagutarazi nintzen. Gero Marseillara joan nintzen, eta handik Pariseko La Bastillera. Duela hiru urte Donostian kantatu nuenean ere arrakasta izan nuen. Hala ere, egia da atzerrian hemen baino gehiago kantatu izan dudala.
A. Musika irakaskuntzak duen azpiegitura arazoa ondoren ere agertzen dela esan nahi duzu?
M.B. Hemengoa ez da kanpokoa bezain zirkuitu ona. Egutegia aurrerapen handiz osatu behar da, eta Kultura Ministerioak urtebeteko aurrerapenez jokatzen duenez, askotan ezin dut nire egutegia egokitu, bi urteko aurrerapena behar baitut gutxienez. Egutegia osatua dut jada. Horrez gain, hemengo musika panorama oso murritza da, ez baitago areto nahikorik.
Hemen geratuko banintz, ezingo nintzateke operatik bizi.
A. Alfredo Krausekin batera grabaturiko «Doña Francisquita» zarzuela salgai jarri berria da. Zer deritzozu jenero honen gorakadari?
M.B. Grabaketa hori eta gero beste batzuk egin ditut. Placido Domingorekin azkena, «La Verbena de la Paloma». Hala ere, ez dut boom-etan sinesten.
A. Baina azken urteetan gero eta izen ospetsu gehiago ari dira animatzen orain arte «jenero ttipi» deitu izan dena kantatzera.
M.B. Uste dut zarzuelari operarekin erabiltzen diren irizpide berekin heldu behar zaiola. Azpiegitura eta zehaztasun ezagatik ez dira landu azken urteetan. Ahots aldetik, maiz, opera bera baino zailagoa da. Ttipi deitura ez da batere zehatza, nire ustez. Denetarik dago jenero honetan, baina baita operan ere.
A. Zer izan da teloi atzean utzi behar izan duzun gauzarik baliagarriena?
M.B. Neure bizitza pertsonala, esklusiboa baita zeharo ogibide hau. Areago maila bat lortua duzunean. Debozio antzeko zerbait da, eta horrela planteatzen duzu, edota bestela akabo. Ahotsari edozein txikikeriak eragiten dio.
A. Zer garrantzi du isiltasunak bokazio horretan?
M.B. Izugarria. Kontzertu baten aurretik ezin da gehiegi hitz egin. Kontzentratu egin behar duzu. Zerbait mistikoa da.
Kontzertu biren artean egun bat ezinbestekoa da, funtzio batean hainbeste energia erretzen baita ezen gero berreskuratu egin behar baita beste funtzio on bat eskaini ahal izateko.
A. Zein izan da zure bizitza profesionalean kantatu duzun do-rik garrantzitsuena?
M.B. La Bastillen, Parisen, Milango Scalan eta Londreseko Covent Gardenen. Buenos Aireseko Colon aretoa ere oso hunkigarria izan da niretzat.
Amagoia Iban
26-30

GaiezKulturaMusikaMusika klasOperaPertsonak
PertsonaiazBAYO2
EgileezIBAN1Kultura

Azkenak
2025-02-17 | ARGIA
Ikasle feministek elkarretaratzea egin dute Gasteizko EHUko campuseko irakaslearen sexu erasoak salatzeko

Gertatutakoak ez direla kasualitatea azpimarratu dute. Unibertsitateko eremuetan indarkeria matxista gertatzen dela azaldu dute, eta arazoa sistematikoa dela. Protokolo bat eskatu dute erasotuak babesteko. Erasotzaileak inpunitate osoarekin jokatu duela salatu dute.


Bi futbol taldek planto egin dute irain arrazisten aurrean Bizkaian eta partiduak bertan behera geratu dira

Gaztelueta C -Berango C gazteen futbol partidua bertan behera geratu zen Larunbatean. Jokatzen ari zirela Gaztelueta C taldeko gazte batek aurkariari "beltz zikin madarikatua" deitu zion. Gorengo erregional mailako Otxarkoaga-Iturrigorri partiduan ere... [+]


Bederatzi pertsonari lau eta hamar hilabete arteko kartzela-zigorrak ezarri dizkie Voxen kontra protesta egiteagatik Bilbon

Atxuri auzoan 2019ko azaroaren 5ean Voxen kontra egin zuten bederatzi pertsonaren kontrako epaia iritsi da. Akusatuek ez dute espetxean sartu beharko.


2025-02-17 | Axier Lopez
Itziarren semea?

Ia mende batez, Euskal Herrian ez da belaunaldirik tortura ezagutu ez duenik. 1960tik 5.379 lagun dira ofizialki, baina askoz gehiago dira, publikoki torturatu gisa agertzeak min egiten duelako oraindik ere. Eta seguruenik, oinarri-oinarrian ez delako ezer aldatu. Polizia... [+]


Eneko Anduezak PSE-EEko idazkari nagusi izaten jarraituko du

PSE-EEren zuzendaritza berriak alderdikideen %95en onespena jaso du. Anduezak proposatutako Batzorde Exekutiboan aurreko 26 kideetatik zortzi aurpegi berri daude soilik.


Europak toki bat aldarrikatu nahi du Ukrainako bake negoziaketan, AEBen bazterketaren aurrean

Macronek egindako deiari erantzunez, NATOko eta Europako agintariak Parisen elkartuko dira astelehen honetan, AEBek eta Errusiak iragarri ostean Ukrainako gerra amaitzeko elkarrizketei heltzekotan direla. Europak diru asko xahutu du Ukraina laguntzen, eta gerra amai dezakeen... [+]


Erantzukizun publikoak hartzea eskatu dute Euskal Herriko Torturatuen Sarearen aurkezpenean

Torturak jasan dituzten 900 lagun bildu dira Donostian Euskal Herriko Torturatuen Sarea aurkezteko, otsailaren 15ean. Ekimenak torturatuen bozgorailu izan nahi du, eta oraindik torturen berri eman ez duten herritarrak sarera batzera animatu dituzte. Eusko Jaurlaritzari eta... [+]


Labrazaren defentsan
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"

Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]


Gazteen arteko genero arrakalak gora egin du kokapen politikoari dagokionez

Azken hogei urteetako gazteen kokapen politikoa izan dute aztergai The Economisten. Europan 18-29 urte arteko gizonak emakumeak baino posizio kontserbadoreagoetan kokatzen dira. 


Gasteiz inguruan Vitoria Solar 1 eta 2 parke fotovoltaikoak eraikitzea onartu du Eusko Jaurlaritzak

Parke bakoitzak hirurogei hektarea izango ditu, eta 32 milioi euroko aurrekontua du proiektuak. Ingurumen eta baimen teknikoak berretsita, egitasmoari hirigintza baimena baino ez zaio falta eraikitzeari ekiteko.

 


Industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioak milaka lagun batu ditu Iruñean

Arriskuan dauden BSH, Sunsundegui, Nano Automotive, Siemens Gamesa, Tenerias Omega, Tasubinsa eta Volkswagen enpresetako langile batzordeek haien egonezina azaldu dute eta Nafarroako Gobernuari "benetan bermatzailea den legeria bat artikulatzea" eskatu diote.


Tentsio betean, preso truke berria egin dute Israelek eta Hamasek

Su-etena hitzartu eta hilabete bete denean, lehen faserako adostutako 33 bahituetatik 25 askatu ditu Hamasek. Israelek, berriz, 985 preso utzi ditu aske. Bigarren fasea martxoaren 2an da indarrean sartzekoa, baina bi aldeek jarraitu beharreko urratsak zehazteko daude... [+]


Analisia
Nostalgiari ‘sold out’

Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]


Zedarriak Foroari erantzuna
Defentsan inbertitzea

Zedarriak Foroak Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua txostena aurkeztu zuen urtarrilaren erdialdean. Bertan, EAErako gomendioak jasotzen dira, Draghik eta Lettak Europako Batasunerako aurkeztu dituzten txostenak erreferentziatzat... [+]


Eguneraketa berriak daude