«Akordioan bi gobernuek eta alderdi guztiek parte hartu beharko lukete»


2021eko uztailaren 19an
John Hume SDLPko buruari elkarrizketa
«Akordioan bi gobernuek eta alderdi guztiek parte hartu beharko lukete»
John Hume, SDLP alderdi irlandarreko burua
Gerry Adams eta John Humek izandako elkarrizketen haritik etorri zen John Major eta Albert Reynoldsek lotutako akordioa. Hilabete batzuk joan dira jada Downing Streeteko akordio hura lortu zenetik. SDLP alderdi abertzale moderatuak prozesu hori eta Irlandaren egoera nola ikusten duen jakiteko aritu gara bakea XXI. mendean etorriko dela espero duen John Humerekin.
ARGIA. Mundu guztiak hitz egiten du Major eta Reynoldsen arteko planari buruz, baina inor gutxik aipatu du Adams-Hume akordioa. Osagarriak al dira, edo bi bide desberdin?
JOHN HUME. Gerry Adamsekin izandako elkarrizketetan argi azaldu zenez, gure asmoa ez zen beste guztiei ezarriko litzaieken gure arteko konponbide bat bilatzea, konponbidea eraginkorra izateko bi gobernuek eta alderdi guztiek parte hartu behar baitute. Adamsekin izan nituen elkarrizketen helburua hauxe zen: indarkeria erabat amaitzea eta honen amaierarekin bi gobernuak eta bi aldeak bilduko lituzkeen elkarrizketa prozesuari ekitea.
Reynolds eta Majorren proposamenaren helburua, ordea, mugimendu errepublikarrak eta IRAk indarkeria erabiltzeko zituzten arrazoiak ezabatzea zen. Argiago azaltzeko, nik Adamsi adierazi diodan bezala, beraiek eman dituzten arrazoi tradizionalak ez dira jada existitzen.
A. Zer dela eta diozu arrazoi hauek ez direla existitzen?
J.H. Akordioa printzipioen baieztapen oso garrantzitsua da. IRAk indarra erabiltzeko izan duen arrazoi tradizionala da Britainia Handiko Gobernua Irlandan bere interes ekonomikoak defenditzen aritu dela. Nire ustez hau iraganean egia zen beraiek Irlandara etortzeko izan zuten arrazoi nagusia Espainia eta Frantziarekiko muga izan baitzen. Ingalaterrak ikusten baitzuen Irlanda etsaientzako atzeko ate moduan. Hau guztia Europa berriarekin aldatu egin zen. Downing Streeteko akordioa irakurriz gero, hor esaten da Britainia Handia ez dagoela Irlandan interes ekonomikoak defenditzeko, eta gobernu britainiarrak zatitutako jendearen artean akordioa bultzatzeko konpromezua hartzen du.
Akordioak Irlandako jendearentzat beharko luke izan, Ipar nahiz Hegoaldea. Bestela esanda, berriro ere autodeterminazioaren kontu zaharrari heldu beharko litzaioke. Lehenengo aldiz gobernu britainiarrak banatutako jendearen arteko akordioa bultzatzeko konpromezua hartzen du.
A. Zein da Downing Streeteko akordioaren egoera une honetan?
J.H. Elkarrizketa IRAk indarra erabiltzeko zituen arrazoiak existitzen ez zirela azaltzeko diseinatua zegoen. Egun Sinn Fein eta IRA deklarazioaren inguruan hainbat argitasun bilatzen ari dira. Nik uste dut laster erabakiko dutela, eta espero dut emaitza biolentzia baztertzea izango dela. Une honetan azken 20 urteetan bakea lortzeko izan dugun unerik esperantzagarriena bizi dugu.
A. Une honetan Ipar Irlandan autodeterminazioari buruzko erreferendum bat egingo balitz zein uste duzu izango litzatekeela emaitza?
J.H. Erreferenduma egiteko biolentzia amaitu eta akordioa lortu beharko litzateke Ipar zein Hego Irlandako jendearen artea, eta hau izango litzateke Hegoaldean eta Iparraldean erreferendumera eraman beharko litzatekeena. Egunen batean guztien baietza beharko lukeena. Pentsatzen dut hau lortzen dugun unea lehen aldia izango dela Iparralde eta Hegoaldean instituzioak edukiko dituguna. Nik uste dut akordioa aberatsa izanik gehiengoak babestuko lukeela Ipar Irlandan, Irlandako errepublikan bezala.
A. Errepublikarrak eta unionistak mahai beraren inguruan eztabaidatzera eser al daitezke?
J.H. Bi aldeak lehen aldiz mahaian biltzeko deia da akordioa, eta bestea garaitzen saiatu beharrean tradizio ezberdinak errespetatuko dituen akordio bat bilatzea, garaipenak ez baitira irtenbidea banatutako gizarte batean. Hau dei garrantzitsua da mahai batean biltzeko.
A. Sinn Feinekin negoziaketak hasteko bortizkeria amaitu behar da, ala su-etena nahikoa da?
J.H. Gure etorkizunari buruzko elkarrizketak gertatzeko indarkeria erabat amaitu behar da. Berak nahi duena lortzen ez badu kalera irten eta biolentzia erabiltzeko aukera baztertzen ez duen norbaitekin mahai batean esertzea zaila iruditzen zait.
A. Zein balorazio egiten duzu IRAren Aste Santuko su-etenaz?
J.H. Su-etenak ongi etorriak dira, baina ez dut denbora laburreko su-etenetan interesik, biolentziaren amaieran baizik.
A. Autodeterminazioari buruz ari zarenean Irlanda osoaren eskubide batetaz ari zara, Ipar Irlandako eskubideaz edo komunitate ezberdinen eskubideez?
J.H. Jendea da autodeterminazio eskubidea duena, ez lurraldea. Jendea banatua dagoenean autodeterminazioa adierazteko bide bakarra akordioa bilatzean datza.
A. Zer pentsatuko zenuke Hego Irlandak bere konstituziotik Irlandaren batze aipamena kenduko balu?
J.H. Mahai baten inguruan biltzen bagara gauza guztiek egon behar dute mahai gainean. Guk Irlanda osoko jendearekin akordioa lortzen badugu automatikoki konstituzio berria egingo dela esan nahi du.
A. IRAk eta gobernu britainiarrak zuzenean negoziatu behar al dute?
J.H. Gobernu britainiarrak ezkutuko elkarrizketak izan ditu urteetan zehar Sinn Fein eta IRArekin, batez ere azken urtean. Negoziaketa zuzenak izan behar lituzkeen Sinn Feinekin? Inolako esfortzurik ezin da baztertu gure herrira bakea ekarri ahal izateko.
A. Zein jarrera hartuko luke zuen alderdiak negoziaketa hauen aurrean?
J.H. Beti argi esan dugu gure arazoak bake bidetik bakarrik konpon daitezkeela, eta guztiak bilduko dituen negoziaketaren aldeko izan gara.
A. Zein paper jokatuko du zuen alderdiak prozesu honetan?
J.H. Guk paper garrantzitsua joka dezakegu, hasiera batetik gure alderdia ez baita inolako biolentziarekin ezkondu. Paper garrantzitsua jokatu dugu indarkeriaren aurka, jendeak ordezkarien bidez diferentziak gaindi ditzan.
A. Nolakoa litzateke zuretzat Irlanda ideala?
J.H. Lehen pausoa akordioa izan behar da. Nik Europako Batasuneko eredua jarraituko nuke akordio hau bilatzean, gure ezberdintasunak errespetatuko lituzkeen instituzioak eraikiz. Europako Batasunari begiratzen badiogu, munduko historian gatazken konponketaren eredu garrantzitsuena da. Duela 50 urte milioika pertsonak elkar hil zuten eta II. Mundu Gerraren ostean inor gutxik esperoko luke Europa batu egingo litzatekeela, baina egun Europa batua dugu. Eta frantsesak frantses dira oraindik eta alemaniarrak alemaniar. Gatazka dagoen leku guztietan ikasi beharrreko ikasgaia da hau.
A. Palestinan ematen ari den bake prozesua eta Irlandako egoeraren artean antzekotasunik ikusten al duzu?
J.H. Gatazka dagoen munduko edozein tokitan antzekotasunak daude. Gatazka dela eta, jendeak inposatutako zerbait bezala ikusten ditu desberdintasunak, eta ez giza izatearen gauza natural bezala. Guztien eskubideak errespetatuz, ezberdintasunak gauza natural direla onartzera iritsi behar dugu.
A. Laster bakea izango al da Irlandan?
J.H. Bakea etorriko da, eta epe motz batean gainera. XXI. mendea lehergailurik eta tirorik gabeko lehen mendea izango da gure herrian.
Aitziber Yarza
18-21

GaiezPolitikaNazioarteaEstatuak/NaIRLANDA
GaiezPolitikaNazioarteaGerra/IraulIpar Irland
PertsonaiazHUME1
EgileezYARZA1Politika

Azkenak
Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


2025-01-16 | Euskal Irratiak
Laborantzari buruzko ikuspegi desberdinak agerian, Departamenduko Laborantza Ganbararako bozetan

Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.


Eguneraketa berriak daude