«Nazioek Europan boterea izateko borrokan jarraitu behar dugu»


2021eko uztailaren 19an
Heribert Barrera (ERC)-ri elkarrizketa Europako Batasanuri buruz
«Nazioek Europan boterea izateko borrokan jarraitu behar dugu»
Heribert Barrera, ERCko eurodiputatua
Europako Legebiltzarreko dipiutaturik zaharrenetakoa da 76 urteko politikari katalana. EA eta ERCk, bi urtez bakoitzak, eserleku bera erabili dute Strasburg zein Brusselan. Legealdi bietan ibili da Legebiltzarreko pasabideetan gora eta behera eta, egia esan, haietatik berari jarraitzea ez da batere samurra. Europako politikagintzaren bere azken egunetan, Europako Batasunari buruz jardun dugu Strasburgeko bere bulegoan.
ARGIA. Nola eragingo dio Europako Batasunari iparraldeko lau estatu berrien sarrerak?
HERIBERT BARRERA. Nire ustez onuragarria da. Demografikoki txikiak dira eta horregatik, akaso, EBren antolakuntza eta ordezkaritzaren eredutik gertuagokoak ditugu. Ekonomikoki behar bada alderantziz da, hegoaldeko herriek indarra galtzen dute eta kaltetuak ateratzen dira, baina oro har positiboa iruditzen zait. Hasiera bateko proiektuaren garapena alegia.
A. Bi abiadurarekin jarraituko dugu ala eragingo al dute horretan ere?
H.B. Zentzu horretan eurak ere ez dira homogenoak. Konbergentzia ekonomikoa zailduko dute baina argi dago: konbergentzia hori etortzekotan denbora luzea iragan beharko da edo bi abiadurena behingoz onartu egin beharko da. Eta bi abiadura badaude, zergatik ez hiru?
A. Hauen sarrerarekin ekialdeko herrien sarrera ixten da?
H.B. Ez dut uste. Polonia, Hungaria, Txekar Errepublika eta Eslovakiaren sarrera ere ezin da gehiegi atzeratu, mende bukaera aldera gauzatu beharko litzateke. Hori Europaren eraikuntzaren ikuspegitik ez da denbora asko.
A. Konbergentzia ekonomikoa aurrera doa baina, seguruenik, konbergentzia sozialaren bizkar, eta badirudi zanga gero eta handiagoa izango dela.
H.B. Oso arazo handia da. Merkatu batasunak egundoko mesedea dakarkie herri garatuenei, eurek egiturazko fondoetan jartzen dutena baino askoz etekin handiagoa ateratzen dute. Beraz, ezin da berba egin Europako Batasunaz Gizarte Segurantza batua guztien artean bakoitzari dagokion neurrian finantzatzen ez bada.
A. Nola jokatu behar dute herrialde txiroenek egoera horren aurrean?
H.B. Ikuspuntu batu bat lortzen saiatu beharko lirateke baina, zoritxarrez, bakoitza bere aldetik doa. Oraindik inork ez dio heldu arazoari sustarretik. Espainia, adibidez, kohesio fondoetatik lortutako `dirutzarekin' gustura geratzen da eta kitto. Baina horrek ez du oinarriko arazoa konpontzen eta horri benetan heldu barik, herri txiroak gero eta txiroago izango dira. Gaur egun, zenbait estatu EBn sartu zirena baino txiroagoak dira.
A. Ekonomikoki zein politikoki batasun prozesua aurrera doa, herritarren eremuan, aldiz, gauzak geldirik daude. Zer gertatzen da?
H.B. Pasaporte eta abarreko paperen kontua konpontzea samurra litzateke komunitateko biztanleetara mugatuko balitz, baina inmigrazioaren arazoak asko zailtzen du batasun hori. Ulertzen dut teorian samurra dena praktikan horrenbeste zailtzea. Beraz, Schengeneko akordioen gauzatzerako denbora asko pasatuko da oraindik.
A. Horregatik, besteak beste, itxikeria eta arrazakeria salaketak ere gero eta gogorragoak dira EBren aurka.
H.B. Europak ezin du mundu osoko miseria bere bizkar hartu, hori ez da normala. Etorkin kopuru bat onar daiteke, baina ez gehiago. Ez dakit zeren izenean defenditu gura den erabateko ate zabaltze hori. Mundua den modukoa da, eta zabalkunde honek aberatsei egiten die mesede; aberatsak beren auzuneetan lasai asko bizi dira eta txiroak bazterretan pilatzen dira, oso ondo doakie zerbitzari filipinoak izatea...
Lurraldearen defentsak, inmigrazioa mugatzera behartzen gaitu. Nire katalan izaerak jarrera hori indartu egiten du gainera. Maila pertsonalean ez dut ezer etorri direnen aurka, baina argi dago Katalunia atseginagoa zela bertan hiru milioi pertsona bizi zirenean sei milioi bizi direnean baino. Anaitasun hori inongo muga barik zabaldu gura izatea ezker faltsu baten printzipioak direla uste dut. Ez naiz mugak erabat zabaltzearen aldekoa.
A. Orduan, komeni denean bai eta bestela ez.
H.B. Komeni, zentzu klasikoa erabiltzeagatik, burgesia eta klase nagusiei komeni zitzaien baina ez populazioari. Kataluniaren kasuan hobe izango zatekeen 60ko emigrazio handia baino adibidez lantegietako makina eta azpiegitura hobetzea. Francori komeni zitzaion.
A. Zer iruditzen zaizu Maastrichteko Itunaren osasun egoera?
H.B. Europako erakundeei buruz, Maastrichteko Ituna errealitate bat da eragile juridiko moduan, baina ez diru bakarra eta konbergentzia ekonomikoaren aldetik, 1996rako guztia berraztertu behar da, epeak, baldintzak... Bestalde, erabateko trukea dogma bihurtu da eta alde horretatik murrizketa sozialak nagusitzen ari dira. Horren aurka egin behar dugu.
Mundu mailan ere teoria horiek nagusitzen ari dira eta GATT eta antzerakoekin Hirugarren Mundua txirotu besterik ez da egiten. Hazkundearen eredu jartzen dituzten Hirugarren Munduko herrialdeetan ere, Txile kasu, murrizketa sozialak gero eta handiagoak dira eta txiro eta aberatsen arteko zanga ere bai. .
A. Europako estatu gabeko herriei dagokionez?
H.B. Maastrichtekin berdin gaude. Zenbait arlotan, Komunitatearen trabak gehitu egin dira eta, beraz, egoera kaskartu. Nazioek Europan boterea izateko borrokan jarraitu behar dugu, ez dugu etsi behar borroka horretan.
A. EBk Erregioen Batzordea jarri du errealitate horri zelanbaiteko erantzuna eman guran baina, aldi berean, ez al da Batzorde bera herriei dagozkien eskubideen ukazioa?
H.B. Batzordeak ahalmen txikia du baina bere izate horri ere aurrerapausoa deritzot. Dena den, nahiz eta aholku mailakoa bakarrik izan, duen garrantzia juridikoki ematen zaiona baino handiagoa da. Europako Batasuna eta estatu klasikoaren artean orain arte ordezkatuta egon ez diren beste osagai batzuen kontzeptua sartzen duen edozer beti da positiboa. Hots, zalantza guztiekin baina azkenean, alderdian Maastrichti ezer baino hobea zela iritzi genion.
A. Zer iruditzen zaizu Erregioen Batzordearen erdia udaletxeetako ordezkariekin osatua egotea.
H.B. Akats handia. Horrekin estatuaren egituretatik aparteko usaina eduki dezakeen edozer ahuldu gura dute. Horrez gain, estatu askotan erregioek ez dute eratze instituzionalik eta horrek garrantzia izan duela uste dut. Denborarekin erregioek eta udaletxeek batzorde bana izango dutelakoan nago. Udalek ere ulertuko dute beraien eta erregioen interesak desberdinak direla.
A. Killilea txostena onartu zen eta katalanari ere estatus ofizial berezi bat eman zitzaion, baina hemen oraindik ez da katalanik entzuten.
H.B. Katalanari buruz zerbait aurreratu da baina, oro har, gutxi aurreratu da hizkuntza gutxiagotuen arloan. Hizkuntzen gainean Ministro Kontseiluak erabakitzen du eta kitto. Dena den, estatu berrien sarrerak hizkuntz sistemen erreforma ekarriko du; lau herrialde hauek sartzen direnean hiru hizkuntza gehiago izango dira. Gaur egun 72 itzultzaile talde daude, hiru berri horiekin 110 izango lirateke. Txekarrak, eslovakiarrak, bulgariarrak eta poloniarrak sartuko balira, adibidez, 210 talde lirateke. Beraz, hizkuntzen arazoa aztertu behar da eta honek hizkuntza gutxiagotuentzat aukera berriren bat zabal dezake.
Xabier Letona
16-18


GaiezPolitikaNazioarteaErakudeakEuropako Ba
PertsonaiazBARRERA1
EgileezLETE1Politika
GaiezPolitikaNazioarteaEstatuak/NaKATALUNIA


Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eguneraketa berriak daude