Pedro Garai: «Perretxikoak orain arte ez bezala erakutsiko ditugu»


2021eko uztailaren 19an
Pedro Garai, ETBko "Mikologia" saioko egileari elkarrizketa
Pedro Garai: «Perretxikoak orain arte ez bezala erakutsiko ditugu»
Betidanik irudi arloan mugitzen, irudien bitartez ezagutu du Iurretan bizi den bizkaitar honek perretxikoen mundua. «Mikologia» saioaren egile taldearen zuzendaria, zientzia honen jarraitzaile diren eta ez diren teleikusleen neurriko saioa egin nahi izan du.
ARGIA. Perretxiku bila egunpasa Nafarroara joaten diren horietakoa al zara?
PEDRO GARAI. Ez, duela bizpahiru urte arte ez nintzen perretxiko zale sutsua.
A. Orain bai, ala?
P.G. Azken bi urte hauetan perretxiko asko ezagutu eta aztertzeko aukera izan dut. Esnegorriak besterik ez nituen ezagutzen ia orain arte, eta orain askoz ere ezagutza zabalagoa dut.
A. Onddo batzuk landatu dituzue ETBn.
P.G. Asko, gainera. 1.000 espezie inguru genituen aukeran eta azkenean 300 ukituko ditugu. Atal kopuruak ez zuen gehiagorako ematen.
A. Zuek ere mikologiaren modaren trenera igotzen?
P.G. Ez da moda kontua. Betidanik izan dira Euskal Herrian perretxiko zaleak. Bi urte behar izan ditugu atera nahi genituen irudiak lortzeko. Perretxiko batzuk ez dira urtero ateratzen, eta hamaikatxo buelta egin behar izan ditugu hortik nahi genuena lortu ahal izateko. Irudi aldetik gauza berritzaileak eskaini nahi genituen. Perretxikoak orain arte ez bezala erakustea.
A. Adituren baten laguntza izango zenuten, ordea.
P.G. Roberto Lotina mikologoaren aholkularitza izan dugu uneoro. Uste dut programaren edukian asko nabaritzen dela. Horrez gain, izan da perretxiko zale anitzen laguntza ere; Ordiziako Imaz anaiena, adibide bat jartzearren.
A. Kutsu eruditorik?
P.G. Inolaz ere. Ez da eruditoentzako programa bat, parretxiko bila noizbehinka edota sarri antzera joaten direnentzat baizik. Zerbait jakin arren espezie desberdinak oso ongi kontrolatzen ez dituztenentzat.
A. Sukaldarientzat ere bai.
P.G. 13 atal ditu saioak, eta bakoitzaren amaieran sukaldari ezagun batek perretxikoekin osatutako plater baten errezeta eskaintzen du. Espezieak noiz, nola, non eta zein kondiziotan hartu behar diren ikasi ondoren, ikasitakoaz goza dezaten.
Amagoia Iban
63

GaiezKomunikabidTelebistaETBuzendariak
PertsonaiazGARAI2
EgileezIBAN1Komunikabid

Azkenak
Errege Magoen desfilean zati lasaiak tartekatu dituzte, autisten elkarteek aldarrikatuta

Dezibelio eta argiztapen muturrekoak ohiko diren makro-ikuskizunen eta makro-estimuluen garaiotan, autismodun haurren bueltako elkarteek aspalditik egindako eskaera zabaltzen ari da pixkanaka, baita Errege Magoen desfileetan ere: ez musika, ez argiztapen, ez abiadura... [+]


Urtarrila, intxaurrondoaren loaldia

Kolore morez margotu dut urteko lehen hilabetea, sormena, irudimena, jakintza eta espiritualitatearen kolorez.


2025-01-06 | Nagore Zaldua
Itsas-bare kantauriarra
Ohartarazpenaren artelanak

Koloretsuak, distiratsuak, forma xelebre bezain ederrekoak diren heinean, nudibrankioek beste planeta batetik iritsitako izakiak dirudite. Itsas hondoko izaki biluzi hauek 1980ko hamarkadako gandorretako kolore biziak eta Parisko joskintzako izen handien moda arkitektonikoa... [+]


2025-01-06 | Jakoba Errekondo
Elkarren beharra bizitzeko

Lagun txiletar batek bere herriko istorio bat kontatu dit, eta ahoa bete inplante utzi nau. Han “quintral” esaten dioten landare batena da, Tristerix corimbosus. Txile eta Argentina hegoaldeko baso epeletan bizi da, eta gure lurralde epeletan hazten den mihuraren... [+]


2025-01-06 | Garazi Zabaleta
Trebatu elkartea
Lehen sektoreko erreleboa bultzatzeko egitasmoa Gipuzkoan

Urteak daramatza martxan Ipar Euskal Herrian Trebatu elkarteak, laborantzan proiektua abiatu nahi duten pertsonek aurrez trebatzeko aukera izan dezaten. Ipar Euskal Herriko proiektua eredutzat hartuta eta ideia berari tiraka, Gipuzkoan ere izen bereko elkartea sortu dute aurten... [+]


LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


Eguneraketa berriak daude