«Izenik gabeko hiria eraiki dut kaleak eta atariak komunikatuz»


2021eko uztailaren 19an
Harkaitz Cano idazleari elkarrizketa bere azken liburuari buruz
«Izenik gabeko hiria eraiki dut kaleak eta atariak komunikatuz»
Harkaitz Canok «Kea behelainopean bezala» poesia liburua kaleratuko duSusarekin
Lehen liburua du Harkaitz Cano idazle gazteak, poesiaren leihotik begira idatzi duena. Hainbat irudi eta sinboloz josia, «Kea behelainopean bezala»k kea eta lainopeko hiria erakusten digu, irakurleak bere kabuz egin beharko duen bidaia luze batean zehar. Apirilaren bukaera aldera argitaratuko baita, aurretik heldu diogu elkarrizketari.
ARGIA. Zure lehen liburua dugu honakoa. Zer prozesu eraman duzu?
HARKAITZ CANO.Luzea izan da, nolabaiteko batasun bat ematen saiatu naizelako. Poema bakoitza atari diferente bat den arren, gero, izenik gabeko hiria eraiki dut, hainbat kale eta atari komunikatzeko.
Elementuak errepikatu egiten dira, eta hori interesantea da irakurlearentzat; gurutzatu egiten dira poema batzuk, kale horietan beti dago kea eta behelainoa, nahasturik. Gero, hiriaren arkitektura osatzen da liburuan zehar, hainbat irudi eta elementuren bitartez: zubiak direla, heriotza, gereziak, eta abar. Liburuan heriotza da ardatzetako bat, eta horri lotuta gereziak.
A. Ikuspegi pesimista al da, beraz, mamiari dagokiona?
H.C. Pesimista da. Azken batean, optimismoa lortzeko era bakarra pesimismoa eta ironia elkartzea baita. Hasierako poemetan maitasuna ikusten da batipat azpitik; liburua aurrera doan heinean, heriotzaren protagonismoa areagotuz doa: horiek dira poema ilunenak.
A. Puntuaziorik ez duzu erabiltzen.
H.C. Irakurlea `engainatzeko' abantailak ditu, joko politak sor daitezke eta aditzekin jokatzeko eta, aukerak zabaltzen ditu. Kuriosoa izan da: duela lau urte, puntuaziorik gabeko poesia ez zen poesia niretzat. Baina, denborarekin beste muturrera iritsi naiz.
A. Zenbakiek ere garrantzia berezia hartzen dute.
H.C. 1.600 zenbakia erabiltzen dut, eta egia esan, eleberri bat idatz daiteke zenbaki honetaz. Aurreneko aldiz kasualitatez erabili nuen, eta irakasle eta lagunek ez zuten ulertzen, zenbaki bat erabiltzekotan mila edo hamaika egoki eta erabilgarriagoak zirela zioten. Nik, hala ere, aurrerantzean zenbaki hori erabiliko nuela erabaki nuen. Liburuan, zubien inguruan eta erabili dut, eta horren bitartez pista batzuk zabaldu ditut irakurleak bere erara uler ditzan.
A. Zer poesia maite duzu?
H.C. Surrealista samarra. Garai batean gauzak argiago nituen eta orain dena zalantzan jartzen dut. Poema liburu honek surrealista kutsua badauka.
A. Zer epetan idatzitakoak dira poesiak?
H.C. Hasierako poesiak ia denak erori dira. Duela bi urteko poema bat dago; beste guztiak berriak dira. Liburua berrosatu beharrean izan naiz. Agian, hemendik bi urtera poema hauek irakurtzen ditudanean berdin pentsatuko dut, baina eternalki ezin ezer publikatu gabe egon.
Aukeraketa gogorra izan da zenbait momentutan; hainbat poema kanpoan uzteak min egiten du. Gero, egindako lanarekin asetzeko modurik ez dago; hori dugu, azken batean, artista guztiak hondoratu eta salbatzen gaituena.
A. Poesiaren mundua ezagututa, argitaratzea erraza gertatu al zaizu?
H.C. Nire kasuan ez da bide korapilotsua izan; baina, hala ere, idazle gazte askotxok bidea itxita dute. Idatzi idazten da, arazoa ez da hori, baizik eta argitaletxeen gustuko lanak ez direla egiten, nonbait.
A. «Gaur ez baita poemarik kabitzen zure lehioan» diozu poema batean. Egungo errealitatera etorriz, euskal literaturan poesiarik kabitzen al da?
H.C. Lehenago gehiago kezkatzen ninduen horrek. Jendearen sentiberatasun gutxitzearekin zer ikusia zuela uste nuen; orain, egia esan, ez nau gehiegi arduratzen. Askotan, liburudenda batean hainbeste liburu ikusi eta, inork ez dituela irakurriko pentsatu izan dut, agian hobe litzatekeenean beste aldera pasatu eta irakurle on bat izan, idazle txarra izan ordez. Baina, gero, idazteari utzi nahi arren, ezin...
Agian beste zerbait asmatu beharko dugu poesiarekin, hiru dimentsiokoa egin edo!
A. Zer diozu gure poesigintzari buruz?
H.C. Gurean poesia existentzialista ugari egin da. Poesia gauza konkretuei heltzeko baliagarri izango ez balitz bezala jokatu dugu; nire ustez, horrela jokatzeak ikuspegi okerra erakusten du, poesia ez baita `greziar Jainkoei' buruz idaztea...
A. Poesiaren leihotik begiratzen jarraitzeko asmoa al duzu?
H.C. Leiho hori beti egongo da hor; nik, ordea, denboraldi luzea posia idatzi eta irakurtzen aritu ondoren prosaren beharra sentitzen dut. Beharbada jenero gustukoena izango dut, baina prosaren beharra ere badut; ipuin batzuk hasita dauzkat... Eleberri baterako ideia bat ere badaukat.
A. Lubaki taldeko partaide ere bazara; zertan dira zuen lanak eta kritikak?
H.C. Gure kritikak eta, askotan gaizki ulertuak izan dira; zenbaitek ez du ezer ulertu eta beste zenbaitek bai, zirikatzea izan dela eta tonu gogorra hainbaten ipurdiak astintzeko erabili dugula. Orain errezitaldiekin gabiltza, batetik bestera. Herri honetan talde gauzak egiteko ez dago borondaterik. Nik uste oso positiboa dela elkartzea, nor bere marfiletan bizi gabe. Eta norbera bere marfiletan bizi bada, marfilak elkarrekin konpartitzea.
J.J. Petrikorena
48-49

GaiezKulturaLiteraturaIdazleakCANO1
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaPoesia
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
PertsonaiazCANO1
EgileezPETRIKOREN1Kultura

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude