«Elkarrizketa prozesu bati hasiera emateko aurre-akordioa da».


2021eko uztailaren 19an
Erramun Osari elkarrizketa HABErekin lortutako akordioari buruz
«Elkarrizketa prozesu bati hasiera emateko aurre-akordioa da».
Erramun Osa, AEK-ko Bizkaiko arduraduna:
ARGIA. Nola baloratuko zenuke HABErekin lorturiko akordioa?
ERRAMUN OSA. Elkarrizketa prozesu bati hasiera emateko aurre-akordioa da. Testuak ez ditu alor guztiak zehazten, horiek elkarrizketa prozesu batez ixtekoak dira. Euskalgintzan eta helduen euskalduntzean etapa berria irekitzeko balio behar du. Akordioaren 1. puntuan euskalduntze eta alfabetatzea elkarlanaz bultzatzeko konpromezua ageri da. Hori helburu gisa planteatzen du.
A. 2. eta 3. puntuetan AEK-ko euskaltegiak normaltze bidean jarri beharra aitatzen da. HABEk irakaslegoaren onarpenerako bitartekoak adosteko konpromezua ere hartu du... Puntu eztabaidatsuak.
E.O. Prozesua ikusi behar, baina aurrerapausoak izan dira. Orain arte 1984eko legea ezin zela ukitu zirudien. Lehen aldiz, HABEk orain arteko homologazio baldintzak ez bestelako bideak adosteko aukera planteatu du. AEK-k beti esan du irakaslegoaren onarpenerako bideak esperientzian, irakaslegoaren hasierako prestakuntzan, eta prestakuntza iraunkorrean oinarritu behar duela. Bide horretan egun badira hainbat aukera. Testuak dio prozesua euskaltegien egungo egoeratik abiatuko dela. Hori garrantzitsua da.
A. Beharrezko ikusten diren euskaltegien zerrenda eta bakoitzeko ikasle-kopuru subentzionagarria ere eztabaidatuko dira. AEK-ko euskaltegi libreei, baina, dirulaguntza luzatu zaie 1994erako.
E.O. Nahiz dirulaguntzak berreskuratu, lehengo testuinguruan ulertu behar dira; AEK-k lehengo egoera larrian jarraitzen baitu. Gakoa ez da hori bakarrik, baina. Gakoa da euskalduntze eta alfabetatzean, helburu berriei erantzuteko, egitasmo plagintza orokorra egin behar dela eta baita plangintza sektoriala ere. Onartzen bada alor hau ezinbesteko zutabea dela berreuskalduntzerako, norabide horretan helburuak birformulatu beharko ditugu, eta hainbat gauza birplanteatu.
A. Zer birplanteatu behar da?
E.O. Euskalduntze alfabetatzea erabakigarria izango da datozen urteotan. Beraz, eskari horri erantzun behar zaio, eta baita birsortu ere. Horretarako plangintza mailakatuak egin behar dira; eta eskualde, herrialde, eta nazio mailakoak ere bai. Alor honi lehentasunezko tratamentua eman behar bazaio, bigarren mailakotzat genuenean jarritako hainbat oinarri berriztatu beharko dira: bestelako antolakuntza behar da, partaidetza orekatua bermatzea erakunde eta administrazioaren artean, orain arteko goitik beherako funtzionamendua ekiditea, muga administratiboen gaineko elkarlana...
23

GaiezHizkuntzaEuskaraAlfabetatzeAEKBesteak
GaiezHizkuntzaEuskaraAlfabetatzeHABE
PertsonaiazOSA3
EgileezIRAZU1Hizkuntza

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude