«Sator-lanean diharduten itzultzaileek ematen didate burukomin handia»


2021eko uztailaren 19an
Gotzon Lobera EIZIEko lehendakari berriari elkarrizketa
«Sator-lanean diharduten itzultzaileek ematen didate burukomin handia»
Gotzon Lobera da EIZIEko lehendakari berria
Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpretarien Elkarteko (EIZIE) lehendakaritza karguan txanda hartu dio Gotzon Loberak Juan Garziari. Deustuko Unibertsitateko irakaslea den bilbotar honekin izan gara bere etxean, eta EIZIEren proiektuak eta itzulpengintzaren inguruko hainbat arazori buruz hitz egin dugu.
ARGIA. EIZIE Bizkaia alderantz zabaltzeko estrategia izan al da Gotzon Lobera lehendakari izendatzea?
GOTZON LOBERA.
Badago estrategia bat elkartearen aldetik Bizkaira ezezik beste herrialdeetara zabaltzeko. Elkarteak egoitza Donostian dauka, eta bertakoa ez den jendeari kosta egiten zaio bertara mugitzea. Elkartekide gehienak gipuzkoarrak dira, Donostialdekoak. Hori normala da, edonon gertatzen da, baina nik ez nuke nahi jendeak pentsatzea elkarteak orain arte izan duela gipuzkoarkeriazko jokaerarik. Ez da probintziakeria arazorik. Arazoa beste toki batean planteatu behar da. Kontua da elkartea ezagutzera ematea beste esparru batzuetan. Gaur egun elkartekide gehiago non sor daitezke? Bilbon. DUIMEn (Deustuko Unibertsitateko Itzultzaile Masterreko Ikasleen Elkartea) itzultzaile asko daude, batzuk EIZIEkoak dira eta beste batzuk ez. Orduan eurak bereganatzeko bide bat hau izan daiteke, nik irakasle bezala dihardudalako Deustun eta eurenganako ezagupidea badaukadalako.
A. Beste modurik ez zegoen hori lortzeko?
G.L. Beste arazo bat ere egon da. Inork ez du lehendakaritzaz arduratu nahi. Ez da ordaindutako kargua, borondatezkoa da. Bestalde, elkartean orain arte zerikusi edo zeregin larririk izan ez duten pertsona batzuk sar daitezke elkartera, eta pertsona horien bitartez zabaldu. DUIME edo beste edozein elkarteren bitartez.
A. Interesgarria da, beraz, izenak aldatzea ardurako karguetan.
G.L. Aldatu diren karguak bi dira. Lehendakari karguaz gain, idazkari nagusiarena ere aldatu da, Jose Luis Agote baita Irene Aldasororen ordezkoa. Zuzendaritzako gainerako kideak lehengoak dira. Lehendakaritza bi urteko kargua da, eta horrelako karguak karga dakar. Ni proposatu nautenak Juan Garzia eta taldeko gainerakoak dira. EIZIE, zorionez, erakunde horizontala da.
A. Aldaketarik ekarriko al du EIZIEra lehendakari berriak?
G.L. Juan Garziak eta bere taldeak azkeneko bi urteotan egindako lana sendotzea da nire asmoa. «Literatura unibertsala» egitasmoaren bitartez berrogei obra inguru argitaratu ditugu honezkero, eta beste hogei argitaratzear daude. Bestalde, Euskaltzaindiaren 75. urteurrena dela eta, zenbait proiektu gauzatuko ditugu, beharbada beste erakunde batzuekin batera. Ez dugu erabateko aldaketarik egingo. Lehengo jokaera ganorazkoa eta zentzuzkoa izan da, eta horri helduko diogu.
A. Egile eskubideen alde lan egiteko asmoa ere baduzue.
G.L. Euren kasa diharduten itzultzaile askok zenbait arazo dauzkate egile eskubideen inguruan. Gero eta larriagoa da, krisi ekonomikoak jota areago, sarkinen arazoa. Edozein behar ezin daiteke egin edozein preziotan. Egon behar du gauzak ganoraz eta duintasunez egiteko modurik. Adibidez, Xabier Mendigurenek itzulitako Garcia Marquezen «Jenerala bere labirintoan» saltzen bada, itzultzaileak izango du zerikusirik horretan; beraz, berari eskubide batzuk ordaindu beharko zaizkio. Ikastetxeetara zabaltzen diren liburuetan ere itzultzaileak badauka zeresanik. Beste jende guztiari izaten zaion begirune bera eskatzen dugu, ez gehiago, ez gutxiago.
A. Zer egin daiteke euskarazko itzulpena gaizki ikusten duen aurriritziaren aurrean?
G.L. Ondo egiten baduzu lana, lan hori ona izango da jatorrizkoa edo itzulpena izan. Badaude oso txarto dauden jatorriz euskaraz idatzitako liburuak, eta inork ez du esaten ezer horren gainean. Jende askok egiten du berba zein txarto itzultzen den, batez ere Administrazioan, baina inork ez zuen esan 1936an zein ondo itzuli zituen Eusebio Erkiagak kontzertu ekonomikoari buruzko agiriak edo Orixek hainbat liburu.
«Euskaldunon Egunkaria»k, esate baterako, egiten duen lan gehiena itzulpena da. Agentzietako albisteak hartu eta itzuli egiten dituzte. Itzulpen txarraren kontra borrokatu behar da. Administrazioan egiten diren itzulpen txarrak ez didate hainbeste burukominik ematen, niri burukomin handiagoa ematen didate isileko itzultzaileek egiten dutena irakaskuntzan eta komunikabideetan. Kaltegarriagoa da sator-lan edo azpilan hau.
Bestalde, makulu bila jo behar bada gaztelerara, egiten ari garen lanak ez du ezertarako balio, hori ez da ganorazko itzulpen lana. Henry Miller, Moliere... gazteleraz irakurri ditugu, baina zer irakurri dugu Moliere ala itzultzailea? Gauza hauek gazteleraz ez dira planteatzen. Euskaraz dena da eztabaidagarri, eta beharbada ona da. Euskaraz ere asko zaintzen da, baharbada beste toki askotan zaintzen ez dena. Gazteleraz normala da jatorrizko liburuak 38 orrialde izatea eta itzulpenak 24.
A. Euskara batuaren normalizazioan dauden hutsuneak nabarmen sumatzen dira itzulpengintzan.
G.L. Nire ustez, bide askoz eraginkorragoak sortu beharko lituzke Euskaltzaindiak bere gomendioak edo arauak jendeari ezagutzera emateko. Izan ere, irakaskuntzan, hedabideetan, itzulpengintzan, idazlangintzan... euskararen normalkuntzan parte hartzen duten guztiei ezagutzera eman beharko lizkieke. Jende askok ez daki Euskaltzaindiak orain dela bi edo hiru urtetik hona zer esan duen. Dena den, guk ezin dugu 20 urtetan egin beste hizkuntza batzuek 200 urtetan egin dutena.
Joxi Goikoetxea
34-38



GaiezKulturaKultur ErakEIZIE
PertsonaiazLOBERA2
EgileezGOIKOETXEA7Kultura

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude