«Neure izaerak eraman ninduen antzezlan dramatikoetara»


2021eko uztailaren 19an
Nuria Espert, aktore espaniolari elkarrizketa
«Neure izaerak eraman ninduen antzezlan dramatikoetara»
Nuria Espert, aktorea eta opera eta antzerki zuzendaria
Zuzendari lanetara jarrita, zortzi urte dira Nuria Espert aktore kataluniarra ez zela oholtzara antzeztera igotzen. Zuzendaritza lanen artean tartetxo bat egin, ordea, eta «El Cerco de Leningrado» obrarekin etorri zen Barakaldo Antzokira. Medea, Yerma edo Fedra emakume indartsuak antzeztu eta berrehun pertsonatako operak ere zuzendu izan ditu Nuria Espertek bere bi begi handi eta ilunen laguntzaz.
ARGIA. Zer dela eta aukeratu duzue Barakaldo obraren estreinaldia egiteko?
NURIA ESPERT.
1990eko abenduaren 1ean zabaldu zen Barakaldo Antzokia, neu izanik bertako oholtzara igo zen lehenengo aktorea. Hisashi Inoueren «Maquillaje» antzezlanarekin hain zuzen ere, eta horren giro aparta eta antzerkigintza hainbeste maite zuen jendea aurkitu nuen bertan, ezen pentsatu genuen horrelako giroa beharko lukeela obra berri honek hastapenean.
A. Azken zortzi urteetan zuzendaritza lanetan ibili zara. Nolatan oholtzara igotzeari utzi eta zuzentzen hasi?
N.E. Zorte kontua izan zen.Jende askok galdetzen zidan ea zergatik ez nintzen zuzendari lanetan hasten, eta horretan aritzeko jende egokia bazegoela erantzuten nien beti. Ez nuen neure burua prestatua ikusten zuzentzeko. Gainera, aktore bikaina izan nahi banuen buru-belarri aritu behar nuen neure arloan.
Baina egun batean Federico Garcia Lorcaren hiletaren 50. urtemuga betetzen zela eta Teathre Lyric Hammersmith-etik gonbidapena jaso nuen Glenda Jackson aktorea «La Casa de Bernarda Alba»n zuzentzeko. Ezezkoa eman nien, ingelesez hitz egiten ere ez dakit eta. Baina hilabete eta gero aipatu antzeztokiarekin harremana duen Arnold Wescker lagunak gutuna idatzi zidan animatuz eta Glenda Jacksonekin afaltzera gonbidatuz. Afarira joan nintzen, Glenda ezagutu eta azkenean baiezkoa eman nuen. Horregatik esan dut lehen zorte kontua izan zela, lehenengo ezetza eman ondoren bigarren aukera bat eman zidatelako. Hortxe hasi zen nire bizitzako beste epe bat.
A. Antzerki dramatikoaz gain opera zuzendu duzu.
N.E. Opera zuzentzeak Placido Domingo, Jose Carreras, Teresa Berganza eta beste hainbat kantari zoragarrirekin lan egitea eskaini dit. Dena den, ez da batere erraza, oholtzan 200 pertsonako abesbatzak izan ditudala kontuan izanik.
A. Zortzi urte zuzentzen ibili ondoren zergatik itzuli zara aktore lanetara?
N.E. Zuzentze lanean ibiltze honek neure kurrikuluma luxuz eta distiraz bete badu ere, aktore lanetatik aldendu nau. Hau orain urtebete ulertu nuen eta antzezteko tartetxoak aurkitzea pentsatu nuen, nahiz eta zuzentze lana ez baztertu. Antzezteko beharra sentitzen dudala esan daiteke.
A. Baina ez al zaizu gogorra egin banatze hau?
N.E. Guztiz kontrakoa. Antzezten nagoenean, papera eta mugimendua ikasten ditut; zuzentze lanetan ari naizela, berriz, estreinaldi egunera arte izugarrizko ezinegonak jota egoten naiz eta lo egiteko ere pilulak hartu behar izaten ditut.
A. Erraza al da zu zuzentzea zeu ere zuzendari zarela kontuan haurtuta?
N.E. Noski. Zuzendariaren esanetara jartzen naiz. Gainera, hasieratik, neuk aukeratutako zuzendarien gidaritzapean aritzeko zortea izan dut, eta horrek asko laguntzen du. Gustura ez egotekotan utzi egingo bainuke obra.
A. Orain arte antzeztu dituzun obra guztiak klasikoak izan dira, eta soilik egile hauetako bi daude bizirik. Zer dela eta klasikoenganako gogokotasuna?
N.E. Ez dakit. «Medea» klasiko batekin hasi nintzen eta arrakasta handia izan nuen. Arrakasta horrek markatu egin ninduen antzerki mota honi jarraitzeko, baina baita neure ezaugarri fisikoek: begiek, ahotsak... Neure izaerak, hitz batean, antzezlan dramatikoetara eraman ninduen. Honetaz gain, baina, ez da oso erraza testu garaikideak bakoitzak nahi duen unean aurkitzea, eta gertatu izan zait aurkitu izana baina momentu horretan beste baten esku egotea edo eta neuretzat egokia zen lan bat ez izatea.
A. Antzeztu dituzun emakumeetariko asko -Medea, Yerma, Elektra- nortasun handikoak dira. Haien antzekoa al zara?
N.E. Eite handikoa naiz. Hala dirudi, behintzat, antzeztokian. Esan daiteke nortasun edo izaera deitzen den horrek errrazten didala beren inguruarekin borrokan dauden emakumeak, itotzen dituzten hormekin borrokatzen duten emakumeak antzeztea. Salbuespen bakarra izan da, «Casa de muñecas» obrarekin, ez baita horma horien aurkako borrokarik ematen.
A. Bizirik dauden egileen obra gutxi antzeztu izana ere izan daiteke beste arrazoi bat «El Cerco de Leningrado» antzezteko.
N.E. Beti esaten nion neure buruari: horrenbeste urte antzezten eta Salvador Espriuren «Fedra» eta Hisashi Inoueren «Maquillaje» baino ez dituzu egin bizirik zeuden egileenak. Bat-batean lehenengo unetik maitemindu ninduen obra hau agertu zen. Normalean erabaki profesionalek denbora asko eramaten badute ere, berehala erabaki nuen. Une horretan egin nahi nuen obra zela pentsatu nuen; pertsonaia zoragarria zen, eta buru-belarri sartu nintzen bertan.
Monika Belastegi
50-51

GaiezKulturaAntzerkiaAktoreak
GaiezKulturaAntzerkiauzendariak
PertsonaiazESPERT1
EgileezBELASTEGI1Kultura

Azkenak
Baztango aroztegiko zazpi auzipetuek dei egin dute otsailaren 1eko manifestaziora joateko

“Talde kriminal antolatu bat izatea eta derrigortze eta bortxa delitu larriak egin izana” egozten diete Espainiako fiskaltzak eta obraren enpresa arduradunak. Zehazki, 20 urteko kartzela zigorra eta 56.000 euro eskatu dituzte zazpi herritar horientzat.


2025-01-21 | Julene Flamarique
2024. urtean biolentziak “areagotu” direla ondorioztatu du Talaia Feministak

Lau ardatz nagusiren inguruan egin dute 2024ko azterketa: indarkeria matxista; lurraldea; gerra eta gatazka armatuak; eta eskuin muturra. Euskal Herrian “erresistentziak metatzea” funtsezkoa dela ondorioztatu du Talaia Feministak, eta analisiaren sozializazioaren... [+]


50 urte Potasaseko grebatik

Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]


Industria militarraren konbertsioa, behar etikoa

Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]


Oibarko ikastetxe publikoak D eredua izango du

Hezkuntza Departamentuak Oibarko ikastetxe publikoan D eredua ezarriko dutela iragarri du. Hilabeteetako protesten ondoren, euskarazko lerroa ezartzea lortu dute.


2025-01-21 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Joe Biden eta Marcus Garvey: barkamenak barkatzailea itsusten duenean

Bere agintaldiaren azken egunetan Joe Biden AEBetako presidenteak egikaritu duen barkamen-zaparrada historikoak zeresanik eman behar luke, halakoen onuradun ezagunenetako batzuen kasuan behintzat ezinbestez egin beharko litzatekeen irakurketagatik. Edo ez al da justiziaren... [+]


2025-01-21 | Hala Bedi
Ekaitz Samaniego (All In Da Haus): “Hemen irabazle bakarrak preso politikoak dira”

Joan dira All In Da Hauseko hiru final aurrekoak. Oñati, Gernika eta Hendaiako Gaztetxeetaraino iritsi da freestyle txapelketaren bederatzigarren edizioa. Orain arte egindako bide honen balorazio positiboa egiten dute antolatzaileek, "Euskal Herriko txoko hauetan,... [+]


Moriartitarrek ere badute Urrezko Danborra

Aitor Arregik, Jon Garañok, Jose Mari Goenagak, Asier Achak eta Xabier Berzosak osatzen dute ekoiztetxe donostiarra, eta euren lana aitortu nahi izan du Donostiako Udalak.


Umeek debekatuta dute Debako liburutegian egotea, denboraren zati handienean

6 urtetik beherakoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute liburutegian egon Deban, eta 2 urtetik beherakoek zuzenean debekaturik dute. Bestelako neurri baztertzaileak ere jasaten dituzte. Ageriko diskriminazioak haurrak literaturatik aldendu baino ez ditu egiten, eta borroka luzea... [+]


Depresioarekin lotutako hainbat gene identifikatu dira lehenengoz, mundu osoko populazioetan

Dibertsitate genetikoaren ikuspegitik inoizko metaanalisi zabalena egin dute, depresioaren arriskuarekin lotutako geneak identifikatzeko. Horri esker, aurrez ezagutzen ez zituzten 700 aldaera eta 300 gene inguru aurkitu dituzte.


Larrialdi egoera Mexikorekin mugan: migratzaileen aurkako ehiza abiatu du Trumpek

"Ameriketako Estatu Batuen gainbehera aldia amaitu da", esanez abiatu du kargu hartze ekitaldiko diskurtsoa Donald Trumpek. Besteak beste, trans eta pertsona ez-bitarren eskubideak deuseztatuko dituela promestu du, baita energia berriztagarrien aldeko politikekin... [+]


2025-01-20 | ARGIA
Otegi buru, “belaunaldi berri batek” hartuko du EH Bilduren gidaritza

EH Bilduk astelehen honetan abian ipini du mahai politikoa berritzeko barne prozesua. Zuzendaritzak zerrenda proposatu du. Arnaldo Otegik buruzagi izaten segituko du.


Eguneraketa berriak daude