Jeni Prieto: «Jan nahi duena prestatzen diot Maritxuri, eta asko jatendu»


2021eko uztailaren 19an
Jeni Prieto Radio Euskadiko esatariari elkarrizketa
Jeni Prieto: «Jan nahi duena prestatzen diot Maritxuri, eta asko jatendu»
Euskal Herriko haur askok ezagutzen dute Maritxu Berritsu. Baina inor gutxik ezagutzen du bere sortzailea den Jenny Prieto gasteiztarra. Haur arabarren artean euskara normalizatzeko sortutako tresna, egunero euskara hutsean egiten den saio bakarra da Radio Vitorian. Hala ere, Radio Euskadiko entzule guztiek ere ezagutzen dute.
ARGIA. Nor da Maritxu?
JENI PRIETO. Maritxu ez da inor. Elgoibarren bizi den emakume bat da Maritxu Berritsu. Izenburu bitxia iruditu zitzaidan eta hori besterik ez da. Haurren irudimenak jarriko dio nortasuna Maritxuri. Ideia bat besterik ez da.
A. Eta Jenny Prieto?
J.P. Maritxu Berritsuren langilea. Bere esanetara nago. Jan nahi duen guztia prestatzeaz arduratzen naiz, eta asko jaten du. Ordubete irauten duen saioko atal labur bakoitzak lan asko eskatzen du. Bere zerbitzaria naiz; bere ideiak gauzatzen saiatzen dena.
A. Zergatik da berritsua Maritxu, agian hitz egiteko tarte gutxi duelako?
J.P. Irratian aritzeko berritsua izan behar delako du izen hori. Euskaraz egiten den saio bakarra dela Radio Vitorian? Guztiok dakigu zein egoeratan dagoen euskara Araban. Gogorra da, baina horrela da. Izan ere, Maritxu Berritsu Gasteiz Irratian sortu zen, duela zortzi urte, haurren artean euskararen normalizazioa lortzeko, hain zuzen ere, Arabako egoera ezaguturik euskara traumarik gabe ikas zezakeen multzo egokiena zelakoan.
A. Euskadi Irratiak hartu zuen, ordea, Maritxuren zainketa.
J.P. Duela hiru urte izan zen, eta formula gustatzen zitzaiela eta, jarraitzea erabaki zuten. Duela urtebete hasi ginen Radio Vitoriaren programazioan ere sartzen.
A. Hasieratik zara EITBko langilea. Ia hamaika urte. Asko aldatuko al da hasierako irrati hura?
J.P. Aldaketa nabarmenak izan dira. Gasteiz Irratiak jada 60 urte ditu, eta honek erro sakonak ematen dizkio Araban. Duela hamar urte inguru arte, EITBren eskutik publiko bihurtu zen arte, familia txiki baten antzera funtzionatzen zuen. Ondoren, jende berri asko sartu da bertan. Asko handitu da familia, baita funtzionamendua ere. 60 urteko erroei azken 10 urte hauek aldaketa asko ezarri dizkiete.
Amagoia Iban
63

GaiezKomunikabidIrratiaEuskadi irrEsatariak
PertsonaiazPRIETO1
EgileezIBAN1Komunikabid

Azkenak
Errege Magoen desfilean zati lasaiak tartekatu dituzte, autisten elkarteek aldarrikatuta

Dezibelio eta argiztapen muturrekoak ohiko diren makro-ikuskizunen eta makro-estimuluen garaiotan, autismodun haurren bueltako elkarteek aspalditik egindako eskaera zabaltzen ari da pixkanaka, baita Errege Magoen desfileetan ere: ez musika, ez argiztapen, ez abiadura... [+]


Urtarrila, intxaurrondoaren loaldia

Kolore morez margotu dut urteko lehen hilabetea, sormena, irudimena, jakintza eta espiritualitatearen kolorez.


2025-01-06 | Nagore Zaldua
Itsas-bare kantauriarra
Ohartarazpenaren artelanak

Koloretsuak, distiratsuak, forma xelebre bezain ederrekoak diren heinean, nudibrankioek beste planeta batetik iritsitako izakiak dirudite. Itsas hondoko izaki biluzi hauek 1980ko hamarkadako gandorretako kolore biziak eta Parisko joskintzako izen handien moda arkitektonikoa... [+]


2025-01-06 | Jakoba Errekondo
Elkarren beharra bizitzeko

Lagun txiletar batek bere herriko istorio bat kontatu dit, eta ahoa bete inplante utzi nau. Han “quintral” esaten dioten landare batena da, Tristerix corimbosus. Txile eta Argentina hegoaldeko baso epeletan bizi da, eta gure lurralde epeletan hazten den mihuraren... [+]


2025-01-06 | Garazi Zabaleta
Trebatu elkartea
Lehen sektoreko erreleboa bultzatzeko egitasmoa Gipuzkoan

Urteak daramatza martxan Ipar Euskal Herrian Trebatu elkarteak, laborantzan proiektua abiatu nahi duten pertsonek aurrez trebatzeko aukera izan dezaten. Ipar Euskal Herriko proiektua eredutzat hartuta eta ideia berari tiraka, Gipuzkoan ere izen bereko elkartea sortu dute aurten... [+]


LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


Eguneraketa berriak daude