«Irudi bonbardaketak gazte belaunaldi autista sortu du»


2021eko uztailaren 19an
Antxon Urrusolo kazetariari elkarrizketa
«Irudi bonbardaketak gazte belaunaldi autista sortu du»
ANTXON URRUSOLO
Euskal Telebistako aurkezle ezagunetakoa dugu. Arina, jende-zalea, harroa, ausarta, espazio handiak eta koloretsuak behar ditu. Estatistikekin jolastea gogokoa izanagatik ere, ez du galtzen populismo kutsua. Kritika gogorrak jaso ditu baina, bere saioak, «Rifi-Rafe»k, audientzia gorenenak lortu ditu ETB-2n. Urteak daramatza telebistan lan egiten eta ezagutzen ditu komunikabide honek dituen akats eta abantailak; horregatik agian, erraz saltzen ditu bere produktuak.
ARGIA. Prentsan aritu zinen hamar urtez, baina dirudienez, irudiaren ospea nahiago duzu.
ANTXON URRUSOLO. Telebistak badu abantailarik: jendeak eta beste profesional batzuek egunero epaitzen zaituzte. Oso gogorra da batzuetan, baina honi esker bizirik mantentzen zara, akatsetatik ikasteko premia ezartzen dizute. Prentsa kazetariak, aldiz, alderdi politikoek eta filtrazioaren profesionalek emandako agiriei esker bizi dira, ez dago ezusterako aukerarik eta lan egiteko moduak oso mekanizaturik daude. Lehen bazuen erromantizismo kutsurik, baina gaur egun bulegoko lanarekin pareka daiteke.
A. «Detras del sirimiri» magazin ez ohizkoak ezagutarazi zintuen. Kazetaritza mota horretan zu berriro ikustea gustatuko litzaioke jende askori.
A.U. Neuri ere gustatuko litzaidake, baina promoziogileei seguruenik ez: zoritxarrez, ikusle kopuruak agintzen du. Azken batean, telebista publikoak ohartu dira ezinezkoa dela derrigorrez egin beharreko saioak egitea _ikerketa eta kulturara zuzendutakoak_ eta aldi berean, ikusle kopurua mantendu edota igotzea.
A. «Detras del sirimiri» eta «Rifi-Rafe»ren arteko bidea zure bilakaera profesionalak edo inguruak egina da?
A.U. Alde batetik, heldutasunera heltzen zara eta bestetik, merkatu bat dagoela ohartzen. Gainera, merkatu horretan lehiatu behar duzu. Krisi hori gainditzen duzunean, gauzak diren bezala onartzen dituzu azkenerako.
Hasieran ez zegoen ez Tele-5 ez Antena-3; gaur egun, berriz, zapping-ak agintzen du. Horrek zerbitzukeria asko ditu, ez dago gutxiengoentzako aukerarik.
Hala ere, orain egiten dudanarekin pozik nago, bizi dudan unearen emaitza da. «Detras del sirimiri» beste une baten emaitza izan zen bezalaxe.
A. Beraz, Antxon Urrusolo denborarekin batera aldatu da?
A.U. Nahiz eta estilo eta izaera berbera mantendu. Ingurua aldatuz joaten da. Ortegak esaten zuen bezala, «ni, neu eta neure ingurua naiz». «Saski naski» berriro egingo nukeen? Ez, saio hori testuinguru jakin batean, adin zehatz batekin eta helburu batzuekin egin nuelako. Azken batean, gaur egun ere betidanik egin dudana egiten dut, hau da, bizitza garatzen doan heinean harrapatu. Nik ez dut jakinmina galdu. Aldiz, merkatua, industria eta konpetentzia asko aldatu dira.
A. «Saski Naski» eta «Rifi-Rafe»ren artean emandako aldaketa, kopuru edo kalitate kontua da?
A.U. Orain arte egin ditudan programa guztiak nahi bezala egin ditut, eta hori koalitatiboa dela uste dut. Eta egia da «Rifi-Rafe» gehiengoarentzat egina dagoela, baina ez dut uste eliteen kultura masen kultura baino hobea denik. Gainera, telebista masa kultura barruan kokatzen den komunikabidea da eta hori ez da txarra. Upel desberdineko sagardoa da nola egiten den: ondo, txarto edo erdizka. Une honetan ez dut egiten laket ez dudan saiorik. Pozik nago, benetan. Ez dut ezer dela eta barkamena eskatu behar.
A. «Rifi-Rafe»ren ezaugarrietako bat populismoa da. Telebistaren erabilera berria ekarri du horrek, moda, estilo desberdina zabaldu da.
A.U. Telebista euskarri bat da sukaldaritza errezetak emateko, zinema, magazinak eta ikuskariak eskaintzeko. Batzuek aurpegi ezagunak eramaten dituzte eta beste batzuek herritar arruntak. Garrantzitsuena ez dira esaldi biribil eta goi mailako pertsonak, eta horregatik duintasunez egindako populismoaren alde nago. Telebistak masa komunikabidea izan behar du, azken finean masa horiek beraiek baitira telebistaren aurrean daudenak, eta nire ustez, eurak parte hartu behar dute.
Jendea ez da bizi gauza handikiei esker, bizitza gauza xumez josita dago, eta zentzu horretan, esperientzia desberdinak bizi izan dituen jendea eramatea gustatzen zait. Oso erraza da gehiegikeriatan jaustea. Gogoratzen dut transexualen saioa egin genuenean jasotako deien ehuneko handi batek ebakuntzaz galdetzen zuela. Kazetariontzat oso zaila da batzuetan interes soziala eta morboaren arteko banaketa egitea. Autokontrol handia behar da.
A. Hala ere, zuen saioak badu kutsu hori, agian liskarra bilatzen duzuelako.
A.U. Nik ez nioke hala deituko, jendearen barne deabruak ateratzea baizik. Jende aseptikoa eramaten baduzu iruzur ikaragarria egiten da, hitzen atzean ezkutatzen direlako, pentsatzen dutena ez dutelako esaten. Onartzen dut akuilua baliatzen dugula, probokazio maila bat mantentzeko, baina ez da morboa.
A. Merezi dugun telebista daukagu?
A.U. Ikuslea konplizea da.
Reality show-ez hitz egiten dugunean komunikabideez hitz egiten dugu, baina ez ditugu aipatzen saio horiek ikusten dituzten milioika pertsonak. Telebista itzaltzeko aukera denek daukate eta ikusleak helduak direla pentsatu nahi dut.
Telebista aldarte kritikoz ikusi behar da eta hori, askotan esan dut, eskolatik hasita irakatsi beharreko gauza da. Ez legoke batere txarto eskolako ikasgaia izatea telebista. Ezin da estatutik estalinismorik egin saio batzuk debekatzeko. Nik nahiago dut neure aukera egin fiskal baten aginduaren pean egon baino, nahiz eta horrek saio batzuen mantentzea ekarri.
A. Gazteekiko interes bereziren bat duzu? Zure saioan askotan landutako gaia da.
A.U. Gaur egungo gazteek Kaliforniako kostaldea aski ongi ezagutzen dute jasotako ikusentzunezko kulturagatik; adin horretan nik etxe ondoan zegoen Txantxazelai baino ez nuen ezagutzen. Irudien borbardaketa honen eta gure sistemak duen azpiegitura defizitaren ondorioz, autista belaunaldia sortu da. Ez da euren errua bere gurasoekin bizi behar izatea nagusi izan arte. Gurasoak ere noraezean dabiltza.
A. Zure ekoiztetxe propioa duzu, zeu zara programaren jaun eta jabe. Independentzia mantetzearren?
A.U. Independentzia eta zure gustuko den jendearekin beharra egiteko aukera ematen du modu honetan lan egiteak. Ez duzu era merzenario batez lan egin behar.
A. Nolako harremana duzu ETBko buruekin? Izan duzu arazorik inoiz?
A.U. Ona, ez dut sorbalden gainean inor izan zer egiten dudan ikusten edo agintzen. Nahiz eta beste batzuek kontrakoa esan, eta litekeena da gertatzea, nik ez dut inoiz ETBn zentsura arazorik izan.
A. Jose Alberto Pradera eta Joseba Arregiren lan taldeak zure programara etortzeko debekua dute, euren ustez, «Rifi-Rafe» foro egokia ez delako.
A.U. Esan beharra dago eta egia da, klase politikoko arlo batentzat gure saioa ez dela erosoa. Ez zait hori gehiegi gustatzen, ni azken batean beste pertsona goragoko batzuen panpina naizelako, eta halaber inguruan ditudan pertsonen lanaren arduraduna naizelako.
Badakit, orokorrean, klase politikoaren programarik atseginena ez dela, gu askotan saiatu izan garen arren, ez direlako etortzen. Ez dakit hori ona edo txarra den, eurek etorrita edo gabe programak ikusleak baititu. Ez dakit zer gertatuko litzatekeen beraiek gonbidatu izanik, zeren eta orain arte ez baitira etorri.
A. Kritikak oso txarto hartzen omen dituzu.
A.U. Beti esan izan dut aurpegia jarriz gero zaplastekoa jasotzeko dela. Hori bai, borroka hori oso gogorra da. Ez dudana onartzen da kritikari izena eramateagatik, pertsona horrek ni hondatzeko eskubidea izatea. Ez da horren iritzia nirea baino hobea. Orain arte, hala ere, ez diet kritikei inoiz erantzunik eman, ez duelako merezi. Nik aurpegia jartzen dut horregatik ere ordaintzen didatelako, eta hori da esku artean darabilgun jokoa. Gainera, iraina jokoaren zati bat da. Baina bitxia da kritikariek gustuko ez dutena ikusleen gustukoa izatea. Norena da arrazoia? Ez dut egia absolutuetan sinesten, baina desoreka egon badago.
Myriam Gartzia
35-38

GaiezKomunikabidTelebistaETBSaioak
GaiezKomunikabidTelebistaETBAurkezleak
PertsonaiazURRUSOLO1
EgileezGARTZIA3Komunikabid

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude