«Enbargua altxatu eta gerra jarraitzen utzi, edo lehenago esku hartu behar zen»


2021eko uztailaren 19an
Mariano Agirre,"Papeles para la paz"aldizkariko zuzendariari elkarriz
«Enbargua altxatu eta gerra jarraitzen utzi, edo lehenago esku hartu behar zen»
Mariano Agirre «Papeles para la Paz»en zuzendaria
Mariano Agirre, 43 urteko argentinarra, duela hogei urte Madrilen bizi da. Kazetaria, nazioarteko erakundeak, gerra, bakea eta armagintzan aditua eta prentsa komentarista. «Papeles para la Paz» aldizkariko zuzendaria, Bakerako Ikerketa Zentroko koordinatzailea eta Amsterdameko Trasnational Instituteko zuzendari laguntzailea ere bada. Bosniako gatazka gertutik jarraitu du eta une erabakigarri honetan bertan gertatzen ari denari buruz bere iritziaren bila jo dugu.
ARGIA. Zer iruditzen zaizu Bosnian militarki esku hartzea?
MARIANO AGIRRE. Erasoa, gertatzen bada, Clinton bere iritzi publikoarekin eta frantsesekin ondo geratzeko izango da. Eraso hori, nolanahi ere, Europa eta Estatu Batuek Bosniaren lurraldekotasuna mantentzeko izan duten ezintasunaren agerpena izango da.
Bonbardaketekin, batetik kasko urdinak egoera ahulagoan uzten dira; bestetik, Bosniako populazioa ere arrisku handiagoan uzten da, laguntza humanitario barik eta nazioarteko babes gabe geratzen delako. Banbardaketa baino lehenago kasko urdinek, laguntzarako indar izateaz gain, hurkoen arteko bake indar moduan funtzionatu behar izango zuketen. Indar honek erabaki sendoz funtzionatu beharko luke eta laguntza humanitario eta EBk eta NBEk bere babesean jarritako hiriak babestu beharko lituzke.
A. Diozunaren arabera, lehenago esku hartu behar zela antzeman liteke.
M.A. Noski. Une batean nazioarteko komunitateak kontzeptuak aldatu zituen: hasieran erasotzaile bat eta erasotu bat zeuden; gero «gatazkaren alde desberdinak» kontzeptua erabiltzen hasi zen. Harrezkero alde desberdinek arrazoi maila berdina dutela onartutzat ematen da. Hau akats diplomatiko guztiz inmorala izan da. Bestetik, herritarren bizitza babestu beharrean, janaria eta medikamentuak ematen zaizkie bizirauteko, gero mendietatik tiroz hil ditzaten. Edo nazioarteko indarrak atera, enbargua altxatu eta gerrari jarraitzen utzi behar zitzaion, edo bestela esku hartzea zuzenago eta lehenago egin behar zen, egungo usteldura mailara heltzen utzi barik.
A. Hasieran mugimendu bakezalea, beste gatazka askotan legez, eskuhartzearen aurka agertu zen. Orain, aldiz, badirudi oro har partehartzearen alde ageri dela.
M.A. Lehenbizi argitu behar da mugimendu bakezalea bakar moduan ez dela existitzen, mugimendu desberdinak daude eta, beraz, iritzi oso desberdinak. Hala ere, talde gehientsuenak eskuhartzearen aurka daudela uste dut. Heldu garen puntura helduta, pertsonalki indarra hein batean erabili behar delakoan nago, herritarren bizitza babesteko behintzat. Noski, honekin batera berehalako su-etena ekarriko luketen negoziaketa batzuk eratu beharko lirateke. Su-etenik gabe, akordio politikoaren zain bagaude, sarraskiak urtetan izango ditugu.
A. Sarajevoko azken sarraski hura erabakigarria izan da, edo beste arrazoi batzuk ere badaude?
M.A. Estatu Batuak eta Europako _Frantzian batez ere_ iritzi publikoen presioa handia da sarraski hauen aurka zerbait egin dadin. Baina, bestetik, esku hartu eta hildakoak izanez gero, gobernuak iritzi horren salaketen beldur dira.
Horrez gain, Mendebaldearen azaluskeria maila ere ikusten da. Sarajevoko sufrimendua gutxietsi barik, galdetu beharrean gaude zergatik Angolarekin ez den berdin jokatzen. Angolan hauteskunde libreak izan ziren, alde bati ez zitzaizkion emaitzak gustatu eta orain sarraski izugarri eta onartezinak egiten ari da. Alabaina, NBEk bere so egileak bertatik erretiratu ditu eta ia inongo estatuk ez du bertan gertatzen denarekin interesik agertzen. Honek ez du esan gura Angolan ezer egiten ez delako Sarajevon ere ez dela ezer egin behar. Alderantziz, Sarajevon egin behar da, baita Angolan ere.
A. Baina NBEk nazioarteko gatazka guztietan parte hartu behar al du?
M.A. Ez, noski. Eskuhartzeak ekiditeko, gatazken prebentzio politika landu behar da. Politika hau puntu askotan oinarritu liteke, baina batez ere NBEri eta bere idazkari nagusiari botere maila handiagoa eman beharko litzaioke, behar denean sendotasunez eta azkar parte har dezan.
A. Europako mendebaldeko zenbait estaturi atea itxi berri die NATOk. Nola interpretatzen duzu?
M.A. Gerra Hotzaren amaierarekin NATOk helburu krisia bizi du. Bere lehengo etsaiak jadanik ez dira arerioak. Horrez gain, Itun Trasatlantiarra (Mendebaldeko gidaritza Estatu Batuen esku uzten duena) ere apurtuta dago: Europa Estatu Batuen aliatua da baina lehiakidea ere bai, Japonia bezala, eta gainera Europak bere defentsa sistema eraiki gura du. Beraz, armada txiroak, barne egonkortasun eza, balore krisia eta Errusiarekiko beldurra agertzen duten lau estatu horiek sarrera une kaskarrenean eskatu dute. Areago, Mendebaldeak Errusiaren etsai baino laguna izan gura duenean. Herrialde hauentzat, garrantzitsuena nola-hala Europako Mendebaldeko estatuekin lotura sendotzea da, eta NATO horretarako bide bat izan liteke. NATOn sartzea baino emankorragoa ikusten dut EBn sartzea eta CSCEren babes maila handiagoa izan dezaten.
A. Azkenik, zein da Jugoeslavia ohirako konponbidea?
M.A. Egoera horrenbeste okertu da ezen oso zaila baita konponbideez berba egitea. Egun eska litezkeen gutxienekoak hauek lirateke: su-etena; su-eten hori eta pertsonen segurtasuna bermatuko lituzkeen NBEren indarren konpromezu tinkoa; eta inguruko estatuek, EBk eta EEBBek so egile gisa parte hartuko luketen nazioarteko konferentzia berria. Garrantzitsuena gerra geratzea da eta horretan saiatu behar dugu.
Xabier Letona
16-17

GaiezPolitikaNazioarteaGerra/IraulBosnia
GaiezKomunikabidPrentsaAldizkariakPapeles par
PertsonaiazAGIRRE18
EgileezLETONA1Komunikabid

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioartea
2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Abdallah askatzearen alde agertu arren Parisko dei auzitegia, ekainaren 19ra atzeratu dute epaia

Baldintzapeko askatasunaren alde agertu bada ere Parisko dei auzitegia, ekainaren 19ra atzeratu du epaia, Georges Ibrahim Abdallahk ez dizkielako kalte-galerak ordaindu AEBei. Baldintzapeko askatasunaren alde agertu zen azaroaren 15ean Frantziako Zigorrak Aplikatzeko Epaitegia,... [+]


Trumpek Zelenskiri “diktadore” deitu ostean, guda amaiera aztergai Europar Batasunean ere

Azken egunetako giroa baretzeko asmoz eta Ukrainako Gerraren bukaeraz hitz egiteko elkartuko dira Trumpekin, ondoko astean, Emmanuel Macron Frantziako presidentea eta Keir Starmer Erresuma Batuko Lehen ministroa. Auzi bera aipagai, ostegun honetan elkartzekoak dira ere... [+]


2025-02-20 | Gedar
Gasteiz eta Burgos artean AHTa eraikitzen hasteko lanak, aurrera

2.000 milioi euroko kostua izango dute AHT Madrilekin eta AVE trenarekin lotzeko aurreneko lanek. Asteburuan egin dute manifestazio bat Iruñean, AHTa eraikitzeko obretako esklabotza-baldintzak salatzeko.


2025-02-20 | Xuban Zubiria
Alemaniako hauteskundeak irabazteko faboritoa: Friedrich Merz kontserbadorea

Olaf Scholz lehen ministro sozialdemokratak berde eta liberalekin zuzendutako “semaforoaren” gobernu koalizioa hautsi zen urte amaieran. Igandean Alemaniako kantziler berria aukeratzeko hauteskunde orokorrak izango dira, eta, inkesten arabera, kontserbadoreen... [+]


Leonard Peltier: “Azkenean libre naiz, gaurkoa egun ederra da”

49 urte preso pasa ondoren, libre utzi dute Leonard Peltier AEBetako ekintzaile autoktonoa. Otsailaren 18 honetan heldu da bere senide eta lagunen artera 80 urte dituen preso-ohia.


Zinegile baten “Israelen aurkako diskurtsoa” ari dira ikertzen Alemanian

Berlinale zine jaialdian gertatu da joan den asteburuan. Jun Li zuzendariak, Queerpanorama lan berria aurkeztu zuenean, printzipio ideologikoengatik Alemaniara ez joatea erabaki zuen Erfan Shekarriz aktore irandarraren testu bat irakurri zuen oholtza gainean: "Ibaitik... [+]


Migratzaileak delinkuentziarekin lotu eta mugen kontrola areagotzearen alde egin du Pirinio Atlantikoetako prefetak

Espainiako Estatutik Frantziakora “legez kanpoko” gero eta migratzaile gehiago igarotzen direla argudiatuta, mugetako kontrolak indartzea begi onez ikusi du Pirinio Atlantikoetako prefetak. Migratzaileek delitu txikietan “eragin hautemangarria” dutela... [+]


Kanibalismoa bizirauteko

Poloniako Maszycka kobazuloan duela 18.000 urteko arrastoak topatu zituzten XIX. mendearen amaieran. Baina berriki giza hezurrak teknologia berriak erabiliz aztertu eta kanibalismo zantzu garbiak aurkitu dituzte. 

Ez da ikerlan bat ondorio horretara iristen den lehen... [+]


Aliatuen errekorrak

Porzheim (Alemania), 1945eko otsailaren 23a. Iluntzeko zortziak jotzear zirela, hegazkin aliatuak hiria bonbardatzen hasi ziren bonba su-eragileekin. Erasoak sarraski izugarria eragin zuen denbora gutxian. Baina Pforzheimen gertatutakoa itzalean geratu zen, egun batzuk lehenago,... [+]


Nazioartekotzearen iruzurra

Badira kontzeptuak bolada batzuetan edonon agertzen direnak, mantra ere bilakatzen direnak. Berez positibo eta beharrezko moduan agertzen zaizkigu, eztabaida gehiegirik gabe eta haiei buruz ia pentsatu gabe. Iruditzen zait mantra horietako bat nazioartekotzea dela, jatorria... [+]


2025-02-19 | CTXT | Rafael Poch
Kontrainformazioak haizea alde du

Palestinan genozidioa, Europan gerra eta potentzia nuklearren artean tentsioa. Ez daukagu berri on askorik emateko, baina bada bat, hondamendi orokorretik eratorria, aipatzea merezi duena: aldeko baldintzak sortzen ari dira kontrainformaziorako, informazio independenterako,... [+]


2025-02-19 | Ahotsa.info
Yala Nafarroak manifestatzera deitu du otsailaren 22rako

Yala Nafarroak bat egiten du Israelek nazioarteko zuzenbidea sistematikoki urratzen duela salatzeko mundu osoan zehar egiten ari diren mobilizazioekin, eta iragarri dute mobilizazioei eutsiko dietela Mendebaldeko gobernuek Israelgo erregimenarekin duten konplizitatearekin amaitu... [+]


AEBak eta Errusia batzartu dira Saudi Arabian, Europak albotik behatzen duen bitartean

Ukrainako gerra hasi zenetik, bi potentziak ez dira mahai beraren bueltan eseri. Negoziatu egingo dute nola amaitu gatazka belikoa. Ukrainako presidenteak, ordea, esan du ez duela mahai horretan adosten den ezer onartuko, bera ez baitute gonbidatu.


Eguneraketa berriak daude