«EAJk joko maltzurra eraman du, eta Albistur eta EUE jokoan erori dira»


2021eko uztailaren 19an
Inaxio Oliveri, EAko idazkari nagusiari elkarrizketa
«EAJk joko maltzurra eraman du, eta Albistur eta EUE jokoan erori dira»
Inaxio Oliveri, EAko idazkari nagusia
EA eta EUEren arteko koalizioa amaitu da urritik kinka larrian egon ondoren. Albisturrekin gertatutako tirabiraren ondorioz, EA ez da oso egoera onean geratu, EUErekin batera Madrilen zuen diputatu bakarra galdu baitu. Hala ere, Inaxio Oliveriren ustez, operazio honek ez du inolako hauteskunde kosturik izango. Datozen hauteskundeetan koalizioak lortutako emaitzak gutxienez errepikatuko direla uste du.
ARGIA. Xabier Albisturri konfiantza kentze hau Arzalluzekin burututako bileraren ondorio izan al da, edo lehenagotik dator?
INAXIO OLIVERI. Lehendik datorren gauza izan da. Arazoa izan da Albisturrek eraman duen jokaera ez zegoela alderdiak hartutako erabakien arabera. Bere gisa hartu ditu erabakiak. Gainera, zuzendaritzak zituen irizpideen aurkako bide batetik ibili da. Ez da EAJrekin harreman zuzenagoak eraman nahi zituelako izan, baizik eta leial jokatu ez duelako.
A. Koalizioarekiko, aldiz, oso leial azaldu da. Zer dela eta gertatu da hau?
I.O. Azken hauteskundeen ondoren koalizioa ahuldu egin da desadostasunak handitzen joan diren neurrian. Gauzak horrela, koalizioaren alde egotea zer den ez dakit. Albisturrek gehiago babestu du EUEren jokaera bere alderdiarena baino. Edozein militantek, nahiz eta koalizioko diputatu izan, leialtasuna izendatu duen alderdiari zor dio. Milante zaren neurrian baduzu zuzendaritzarekin ados ez egoteko aukera, eta hau publikoki azaltzeko aukera ere bai, baina bozeramaile izateko zuzendaritzaren iritziak onartu behar dituzu.
A. Albisturrek EUEren ordezkari bezala jarraituko al du?
I.O. Asmakizun politikoak egitea ez da erraza izaten, are gutxiago oso pertsonalak direnean. Kolektibo batek zer egin dezakeen jakitea errazagoa izaten da. Une honetan badirudi EUE ordezkatuko duela, baina niri iruditzen zait EAJren taldearekin bat izango balitz bezala jokatzea gerta daitekeela.
A. Kolektibitate batek zer egingo duen jakitea errazagoa izan daitekeela esan duzu. Azken hilabeteetako bilakaera ikusiz, EUEren etorkizuna EAJtik hurbil ikusten al duzu?
I.O. Errespeto guztiz, uste dut EUEk ez duela gai honetan ongi jokatzen jakin, ez du bere indarra neurtzen jakin. Askotan, bere iritziak EAri ezarri nahi izan dizkio, bien indarra neurtu gabe. Alderdi bezala etorkizun iluna ikusten diet. Hortik aurrera, azken hilabeteetako jarrera EAJtik oso hurbil ibili da, baina bestalde nik ez dut uste elkartze bat eman daitekeenik, ez baitut uste entitaterik duenik hori egiteko.
A. Ez duzu uste, beraz, EAJ horretarako prest egon daitekeenik?
I.O. Ez. Gainera sinetsi nahi dut EUEko jende askok beraien ibilbide abertzale, progresista eta ezkertiarrari ere jarraitu nahiko diola.
A. Albistur, Gipuzkoan batez ere, pisu handiko pertsona da. Ez al zaizu iruditzen Albisturrek hainbat jarraitzaile EAtik aldendu ditzakeela?
I.O. Ez. Militantzia ezagutzen dugu eta badakigu azken gertakizunetan zein iritzi duen. Honen adierazgarri da Asanblea Nazionalean denak iritzi berekoak izatea. Une honetan militante bakarrak ere ez ditu Albisturren tesiak defenditzen.
A. Istorio honetan EAJk piezak ongi mugitzen jakin du. Ez al da Albistur joko horretan erori?
I.O. Albistur joko horretan erori da eta EAJk gaizki jokatu du. Arerio politikoak gara, baina errespetoa behar da arerioen artean. Beste alderdia ahuldu dadin horrela zirikatzea ez da joko leiala. Pena bat izan da Albistur joko horretan erortzea. Baina hautesleek arrazoiak zeintzuk diren susmatzen du. Operazio honek ez du hauteskunde mailan kosturik ekarriko.
A. EUE ere EAJren joko horretan erori al da?
I.O. EUEren arazoa zera izan da, azken hilabeteetan gurekin zegoen gatazka ikusita harreman zabalagoak egitearen alde azaltzea. Alde horretatik, EAJren alderantz jokatu du. Kontuan hartu gabe elkarlana eraginkorra izateko baldintza batzuk behar dituela. Arazoa ez da Madrilen zuzenketak aurkeztea, hemengo politika baizik. Horretan, EAJk joko maltzurra eraman du eta Albistur EUE joko horretan erori dira.
A. Orain arte, EAJren aldetik elkarrizketak egiteko orduan ezezkoa jaso du EAk, orain, EAJk biltzeko prest dagoela dio eta zuek onartzen duzue? Ez al zarete zuek ere jokoan sartu?
I.O. EAJren baiezkoa ez dut uste Madrileko arazoengatik izan denik. Pentsatzen dut beste arazo batzuk izan daitezkeela. Inkesta famatu horren benetako emaitzak ziurrenik Gobernuak eta EAJk bakarrik jakingo dituzte, baina hor azaltzen da jende gehienak nahi duen gobernua EAJ-EA dela eta hortan oinarrituz eman daiteke EAJren aldaketa. Arazoa ez da intentzioa, EAJ esertzeko prest azaldu dela baizik.
A. Zer espero daiteke elkarrizketa horietatik?
I.O. Beti itxaropentsu azaldu behar da, baina errealista ere izan beharra dago. Beldurra ere, horrelako harremanak esperantza sor baitezake eta gero gai ez bagara frustrazioa sortzen delako.
A. Hauteskundeetan EUE gabe aurkezteak zer eragin izango du?
I.O. Nik uste dut gutxienez koalizioak lortu dituen emaitzak lortuko ditugula.
Aitziber Yarza
8-9

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakEA
PertsonaiazOLIVERI1
EgileezYARZA1Politika

Azkenak
2024-10-17 | Gedar
Espainiako Gobernuak ez die etxebizitza-alternatibarik eskaintzen Gasteizen dauden Gazako bost familiari

Gobernuak aberriratu ondoren, ia urtebetez bizi behar izan dute aterpetxeetan eta ostatu pribatuetan, eta etengabe lekualdatu dituzte. Gaur egun erabiltzen duten aterpetxea urriaren 31n utzi beharko zutela esan zieten azkenekoz, nahiz eta badirudien beste luzapen bat ezarriko... [+]


2024-10-17 | Hiruka .eus
Lan-esplotazioa eta sexu-erasoak egotzita atxilotutako pertsonen taberna margotu dute, Getxon

Hainbat emakume-langile esplotatu eta horiei sexualki eraso egin dieten jabeen taberna pinturaz margotu zuten ezezagunek domeka gauean Getxoko Areeta auzoan. Pinturaz gainera, aldarri bat ere margotu zuten ondoko horman: "Erasoen aurrean klase batasuna".


2024-10-17 | Cira Crespo
Herriaren ahotsa onartuko duzu

Gaur gauean, urriak 17, 88 urte faxistek Jose Ariztimuño, Aitzol, hil zutena. Fusilamendu pelotoiaren aurrean ez zuela isilik gelditu nahi irakurri berri dut. Soldaduei tiro egitea kosta egin omen zitzaien, behin eta berriz agindu behar izan omen zieten su egiteko. Hala... [+]


Lanaldi murrizketaren aurka agertu da Carrefour, Ikea eta Eroski parte dituen banaketa-enpresen elkartea

Espainiako Lan ministro Yolanda Diazen proiektuaren aurka agertu da Banaketa Enpresa Handien Elkartea (Anged): "Joko-arauen aldaketa" ez du onartzen.


Adur Larrea eta Gorka Bereziartua
“Haurrek errazago barneratzen dute magia eta ezustekoa”

"Erraldoiei buruzko ipuina nahi dugu, haur txiki nahiz koskortuagoentzat". ARGIAk enkargua egin zien etxekoak ditugun Gorka Bereziartua kazetariari eta Adur Larrea ilustratzaileari. Emaitza: Abentura erraldoia. Salba dezagun kalejira. "Gauza berriak probatzeko... [+]


2024-10-16 | Leire Ibar
TikTokek bazekien neska nerabeak gizonezkoen aurrean diru truke biluzten zirela

TikTok enpresaren barne-dokumentuen filtrazio batek adierazi duenez, enpresa jakitun zen 15 urteko hainbat neska zuzenekoetan biluzten zirela gizonezko helduek bidalitako txanpon birtualen truke. Sare sozialeko hainbat dokumentutarako sarbidea ahalbidetu zuen akats bati esker... [+]


2024-10-16 | Julene Flamarique
Italiak lehen migratzaileak deportatu ditu Albaniara eta Von der Leyenek ekimena Europa osora zabaltzea proposatu du

Kritiken artean deportatu ditu Italiak hamasei errefuxiatu Albanian eraiki duen "harrera-zentro" batera. Proiektua 2023. urtean erabaki zen Meloniren Italiaren eta Albaniako Ramaren arteko akordio bat izan zela eta, eta "migrazio-kudeaketak bizkortzea" du... [+]


2024-10-16 | Iñaki Murua
On Ángel!

Goiburu hori soilik irakurri eta ezinezkoa nor den edo nor zen asmatzea, baina bazen nor!

Ángel González Olvera, Mexikon ezagutu genuen duela 11 urte bertsolariok hango inprobisatzaileekin jardunaldi batzuetara gonbidatu gintuztenean. Mendi gain batean bizi zen,... [+]


Tlatelolcoko sarraskiaren aitortza

Mexiko Hiria, 1968ko urriaren 2a. Hilabete batzuk lehenago, ekainaren 22an abiatutako ikasle mugimenduak mitin bat antolatu zuen Hiru Kulturen Plazan, hiriko Nonoalco-Tlatelolco unitatean. Mexikoko ejertzitoak eta Batallón Olimpia talde paramilitarrak bildutako ikasleei... [+]


Merkatu librearen mitoa

Erdi Aroan Jaungoikoa jaun eta jabe zen bezala, garai modernotan merkatuaren eta bere lege zurrunen menpe bizi gara. Goi mailako soldata erraldoiak merkatuak zehazten omen ditu; izan ere, Iberdrola edo BBVAko CEO-en sariak beraien arloko merkatuek finkatzen omen dituzte, nahiz... [+]


Hezitopia dinagu zain

Tomas Mororen Utopia liburuko utopiarrek leitzea maite omen zuten. Hizkien bueltako hezkuntza onaren ondorioz, haurtzaroan hasi eta helduaroan ere aritzen ei ziren, inork manatu beharrik gabe, leitzen eta ikasten eta gehiago leitzen. Pentsa, aisialdia horretara emanak bizi zuten... [+]


2024-10-16 | Edu Zelaieta Anta
Bira osoa

Sandra Cisnerosek idatzitako The House on Mango Street mugaldeko liburuan pertsonaia baten txakurrak bi izen ditu: bat, espainolez; bat, ingelesez. Beharbada kontu harrigarria gerta liteke lehen begiratuan, baita liburu baterako ere, baina lasaiago pentsatuz gero ohartuko gara... [+]


Popuerzakoa

Iraileko igandeetan ohitura da gure inguruetan Erniora igotzea, Zelatunen dantzan aritzea eta txorizo muturra, edo, jatea. Eguraldi txarrenaz ere ez da jenderik falta izaten. Aurten lagunak goizago abiatu eta ni berandututa, bakarrik nindoan estratan gora, beherantz zetozen... [+]


Abdallah: Israelen lagun amerikarrek kartzelan hilik nahiko luketen libanoarra

Berrogei urte eginen du urriaren 24an Georges Ibrahim Abdallah libanoarra atxilotu eta preso sartu zuela Frantziako Estatuak, eta horrenbestez Europako preso politiko zaharrena da. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea... [+]


Eguneraketa berriak daude