«Estatutuaren sistemak ez du luze iraungo, agortzear da»


2021eko uztailaren 19an
Miguel Unzuetari elkarrizketa, politikaz, ...
«Estatutuaren sistemak ez du luze iraungo, agortzear da»
MIGUEL UNZUETA
Gai desberdinez eta sakon hitz egin daiteke Euskal Herriaren Adiskideen Elkarteko lehendakaria den Miguel Unzuetarekin. Eusko Alderdi Jeltzalearekin lotura estua duen izena, EAEko autonomi estatutua negoziatzen aritu zen. Bilbon beste abokatu batzuekin duen bulegoan bera lehendakari duen elkarteaz, Europaz eta autonomi estatutuaz aritu gara solasean.
ARGIA. Euskal Herriaren Adiskideen Elkartea elitistatzat jo izan da. Gizartetik hain urruti al dago?
MIGUEL UNZUETA.
Berrehun urtetik gora dira elkartea jaio zela, eta egungo Euskal Herri ikaragarri honetan aurrera ateratzea ia miraria izan da. Garai batean gure lana herri honen historiaren ezagutza mantentzea zen gehienbat. Gaur egun gauzak aldatu egin dira, eta beste zerbait egin behar da. Ahal den neurrian behintzat, elkartearen hasierako izpiritua berreskuratu beharko genuke.
Peñafloridak eta bere lagunek, elkartea sortzean, hezkuntza herritartu beharra aldarrikatzen zuten. Ez zuten elkartea bakarrik sortu, Bergarako Mintegia eta hainbat eskola beren ekimenez jaioak dira: hasi auzo eskoletatik eta edozein etxeguneetaraino. Sorburuari erreparatuta, gu elitistatzat jotzea zentzugabea da. Arrazoizkoa litzateke baldin eta Euskal Herriko bururik azkarrenak gure elkartean baleude. Horrela balitz, gustatuko litzaidake elitista izatea.
A. Zein da elkarteak egun duen zeregina?
M.U. Gogoetarako gunea izan behar du, glamour historikoa duen tribuna, alegia. Kanpoko zein bertako jendearekin lan egin behar da. Hemen jende askok dauzka burutapenak, baina gero, arrazoi ezberdinak medio, isiltzen ari da. Guzti hori Euskadin ernetu egin behar da.
A. Zer harreman duzue Eusko Ikaskuntzarekin?
M.U. Eusko Ikaskuntza gure elkartearen beherakada une batean jaio zen. Une txar horretan jende batek beste proiektu bat sortu zuen. Beti gorde izan dira harreman onak gure artean. Ona da lehia izatea, baina ez lehia handiegia. Gregorio Monreal eta bere taldearekin ahaleginak batzen saiatuko gara. Eurekin arratsalde batez gogoeta saio bat egiteko zain gaude, eurak ere hausnarketa prozesu batean baitaude.
A. Autonomi estatutua negoziatzen aritu zinen. Nola ikusi duzu gaur bitarteko bilakaera?
M.U. Autonomi estatutua jaio zenean alde positibo batez eta zalantza batzuez etorri zen; eta denboraz aurrikuspen biak bete dira. Ukaezina da, nahi zen estatutua ez izan arren, gorputz juridiko baliagarria dela gaur egun.
A. Negoziatzen aritu zineten sasoian, gauzak egun dauden legez egongo zirela uste al zenuten?
M.U. Ez zen horretaz pentsatu, orduan inoiz ez baitzen asmakizun gogaikagarria den autonomien estatuaz hitz egin. Kontrakoaz hitz egin genuen: Konstituzioaren 8. atalak sistema autonomikoa ahalbidetzen zuela. Garai hartan autonomia bi besterik ez zeuden hala izateko arrazoiez. Euskadi eta Kataluniako kolektibitateek estatuarekiko zuten atxikimenduak aukera bakarra zeukan oreka lortu eta bideragarria izateko: autonomi estatutu zabala. Prozesuak 20 urteko iraupena izan zezakeen, gero benetako planteamendu autonomikoa izanez gero. Autonomi estatutua ez da administrazioa zilegiztatzeko tresna, ezta administrazioa herritarrari gehiago hurbiltzeko ere. Estatutu honek oinarri politikoa dauka.
A. Eskuduntzenak amaierarik gabeko soka dirudi. Zein irakurketa du horrek?
M.U. Estatutuaren sistemak ez du luze iraungo, agortzear da. Transferentzien inguruko tirabirek alderdi politiko batzuen arteko liskarrena baino esanahi sakonagoa dute. Orduan pentsatutako diseinuak bideragarria izateko oso aukera gutxi dauzka jada. Estatutua atxiki zeneko eskema juridiko-konstituzionala horrenbeste aldatu da ezen sistemaren bideragarritasuna zalantzan dagoen. Duela hamabost urte agindutako transferentziak ez heltzea ez da arazo dialektikoa, patologia konstituzional bat adierazten duen arazoa baizik.
A. Zein da Euskal Herriaren tokia Europan?
M.U. Estatutuarekin eskema bat egin zen, gero aldatu egin dena. Europaren kasuan, ordea, ez dago eskemarik, eta gainera egungo egitura politikoa _estatuetan oinarritua_ egitura politiko berrietara egokitzea eragozten duten indarrak daude. Badira ezberdintasun kultural eta etnikotako herrialdeak, baina gauza komun asko ere badituzte, bai kultura baita interes aldetik ere. Munduaren antolaketak bloke handiak osatzera jotzen du. Egitura berriak sortu beharra dagoela ikusi behar du Europak ere.
A. Nazio gutxiagotuetakook bigarren mailako herritarrak izan behar dugu nahitaez?
M.U. Etorkizuneko Europa ez da izango ez estatuena ez herriena. Estatuak ez dira jada izan direna, eta herri guztiak ere ez dira nazio-estatu bihurtuko. Europako nazio eta herriak, Erromako Itunak seinalaturiko askatasunaren baitan, gehiago elkartuko dituzte egiteko gai diren gauzek egungo eskema politikoak baino. Zeresana duten eta elkarrengana biltzeko gauza komunak dituzten kolektiboak izango dira aurrera egingo dutenak. Argigarria da oso Italiako hego eta iparraren artean jazotzen ari dena: nork bere interesak gorde nahi ditu.
A. Ulsterren prozesu itxaropentsua ireki da. Antzeko zerbait gerta al daiteke Euskal Herrian?
M.U. Amorratzen nago Downing Street-en sinatutakoaren edukia irakurtzeko. Egunkari guztiak irakurri ditut eta bakoitzak bere erara eman du albistea. Ez daukat, beraz, jazotakoaren ideia tajuzkorik. Major eta Reynolds-ek egin berri dutenak zera berretsi du: egungo errealitate politiko eta juridikoek ez dute Europaren etorkizuna baldintzatuko; errealitate sozialak dira elementu erabakiorrak.
A. Euskal Herrian hiru administrazio desberdin ditugu. Posible al da zazpiak bat hura Europan lortzea?
M.U. Oker ez banago, «zazpiak bat» leloa Donibane Lohizuneko lore jokoetan asmatu zen. Irakurri dut zerbait haiek pentsatzen zutenari buruz, eta nire ustez gu baino baikorragoak ziren. Etorkizunari lasaitasun handiagoz begiratzen zioten. Duela gutxi Alli, Ardanza eta Akitaniako lehendakaria elkartu dira; hori duela hamar urte pentsaezina zen, eta norbait horretaz aritu izan balitz utopista zela esango genukeen.
Guzti honek, azken batean, betiko Europa indarrean dagoela frogatzen du. Betiko Europa horren gaurkotasunak azal dezake, esaterako, Yugoeslaviako gatazka. Hau errealitate artifiziala _arlo politiko eta juridikoa_ baino garrantzitsuagoa da. Betiko Europa hori orain hasiko da loratzen, bere gainean egitura berria eraikiko da, eta hor guk ere lekua izango dugu. Hori bai, ez XIX. mendeko estatu egiturarekin, horrelakorik ez baita mantenduko.
A. Frankismoaren ondoren Euskal Herriko egoera politikoak bilakaera hau izango zuela esango zenukeen?
M.U. Bagenekien garai latzak etorriko zirela, baina ez egoera hain dramatikoa bihurtuko litzatekeenik. Baikortasuna eta itxaropena ziren orduan nagusi. Ez dugu besteei jazotakotik ikasi, kanpotik zetozen errealitate berrietara egokitzen ez dugu asmatu. Politikariak, sindikatuak, enpresariak... dogmatiko samarrak izan gara denak. Horren emaitza da orain ikusten duguna.
Nere Portillo
34-38

GaiezPolitikaEstatuakEspainiaErakundeakAutonomiak
PertsonaiazUNZUETA4
EgileezPORTILLO1Politika

Azkenak
2024-11-30 | ARGIA
2025ean “larrialdi linguistikotik indarraldirako bideari ekiteko beharra” aldarrikatu du Kontseiluak

Euskalgintzaren Kontseiluak Larrialditik indarraldira adierazpena plazaratu du Euskararen Egunaren atarian. 2025a euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua “noranzko egokian jartzeko urtea” izango dela adierazi du. Bide horretan, lehen eginkizuntzat jo dute... [+]


Zergatik Durangora joan abenduaren 7an?

Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]


Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


Tuterako alkateak aurrekontuak aurkeztu ditu talde neonazi baten abestiarekin

Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.


2024-11-29 | Axier Lopez
EAJ, PSE eta PPk mendietako gurutze katolikoak babestu nahi dituzte “euskal kultura eta ohituren parte” direlako

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]


Boikota Israelgo datilei (eta datil horiek saltzen dituzten supermerkatuei)

Israelek gosea erabiltzen du palestinarren aurkako gerra-arma gisa, eta nekazaritza-produktuak mundu osoan merkaturatzen ditu.<


2024-11-29 | Gedar
Etxebizitzarako eskubide unibertsala aldarrikatu dute Iruñean

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk antolatuta, manifestazio bat izan zen ostegun arratsaldean Iruñeko Alde Zaharrean. "Etxebizitzaren negozioaren aurrean, eta hura sustatzen duten politikarien aurrean, etxebizitza eskubide unibertsalaren benetako defentsa... [+]


2024-11-29 | Estitxu Eizagirre
EH Bizirik sarearen manifestazioa martxoaren 22an Gasteizen
“Indarrak batuta soilik lortuko dugu makroproiektuen oldarraldi hau gelditzea”

EH Bizirik sarea makroproiektuen aurkako plataformen elkargunea da eta martxoaren 22an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen: "Lekuko borrokez gain, esparru zabalagoan lan egitea ezinbestekoa dela jakitun, manifestazio honek sare osoari eragiten dien puntuak izango ditu... [+]


Gaindegiaren 20 urteko argazkia
Euskal Herriak biztanlerian, energian eta pobrezian gora egin du, CO2 isurketetan eta elikagaien kontsumoan behera

Hogei urte bete ditu Gaindegiak, Euskal Herriaren garapen sozial eta ekonomiko iraunkorrerako Behategiak. Horren harira, denbora horretan Euskal Herriak esparru horietan izan duen garapenaren berri ematen duen azterketa aurkeztu dute, eta datuok Europar Batasunekoekin konparatu... [+]


Eguneraketa berriak daude