«Trikitixan komunikazioa lortzea da gure helburua»


2021eko uztailaren 19an
Trikitilari Elkarte eta Zaletuen Topaketeei buruzko elkarrizketa
«Trikitixan komunikazioa lortzea da gure helburua»
Trikitixaren inguruan sortu den egitasmoko partaide da Joseba Tapia
Aurretik zenbait bilera egin ondoren, urriaren lehenengo egunean burutu ziren Trikitilari, Trikitilari Elkarte eta Zaletuen Topaketak. Mundu honetako arazo eta premiak aztertzeko asmoz, laurogei trikitilari nahiz zale bildu ziren Donostian. Egitasmo honen bultzatzaileetariko bat da Joseba Tapia, eta berak azpimarratu digunez, komunikazioa lortzea da beren helburu nagusia. Proiektua azaltzeaz gain, trikitixa munduaren diagnostikoa egin digu.
ARGIA. Komunikazioa da giltza. Komunikazioa bideratzea da zuen helburu nagusia.
JOSEBA TAPIA. Guretzat hori da xede nagusia: komunikatzea, jendea ezagutzea eta hitz egitea. Azken batean, ez baitugu elkar ezagutzen. Trikitilari gazteek ere beti lehiaketa baten barruan elkar ezagutzen dute, beti txapelketetan. Elkarren kontrako jarrera sustatzen da guzti horren bidez, eta komunikazioa beste testuinguru batean izatea nahi genuke. Gazteak zein zaharrak, beraien artean eta gure artean ere.
A. Azken hilabeteetan gertakari bat baino gehiago izan dira trikiti munduan: Martin Aginagaldek elkarte berria martxan jarri zuen abuztuan, Esteban Larrañagak Trikitilarien Elkarteko lehendakaritza uzteko asmoa agertu zuen, eta azkenik, zenbait trikitilari eta zaleren artean beste egitasmoa abiatu duzue.
J.T. Nire ustez, hausnarketa usaintzen da airean, elkartzeko beharra. Alde batetik, bera bakarrik baino elkarte modura jardun nahi du Martinek; gero, nik ez dakit zein puntutaraino izango den horrela. Komunikazioa lortzeko gure saiaketa dago; eta nahiz eta utziko duela esan, Estebani sumatzen zaio denok elkartuta egonik bera hor barruan egoteko gogoa ere. Ez dut uste giroa lehen baino nahasiagoa denik; agian koordinaketarik gabeko saiaketak izan dira.
A. Iraileko zuen bilera eta gero - Martin eta Esteban Larrañaga izan ziren, besteak beste-, bazirudien denen artean zerbait egingo zenutela.
J.T. Giro oso onean egin zen bilera hura, eta bazirudien azkenik trikitilarien artean adostasunik izango zela. Denak ados geunden gure artean: gogoeta batzuk egon ziren, proposamenak... Gure ustez, behintzat, geroztik ez da ezer aldatu. Baina urrian egin genuen bilera orokorraren ostean, Martinen jarrerak ez zuen erakutsi komunikatzeko asmo handirik. Bere aldetik jarraitu nahi du. Guk ez daukagu ezer horren kontra. Gure nahia komunikatzea da, eta hor dauden arazoei aurre egitea. Gure deialdiak zabalak dira. Ez dugu ezer egin, ez dugu ezer erabaki. Guztien artean egiteko proiektu irekia proposatu nahi dugu. Esteban Larrañagak, berriz, esan zigun ezin izango zuela bilera orokorrera etorri, baina onartu zuen gure saiaketa positiboa zela.
A. Arazo handiak izan ditu bere ibilbidean zehar Trikitilarien Elkarteak: egoitzarik gabe jardun behar izan du, iaz ez zuen dirulaguntzarik izan...
J.T. Identifikazio Fiskaleko Kodea lortu zuenean dirulaguntza eskatu zen, baina Guggenheim-en afera zela eta ukatu egin zioten. Kolpe gogorra izan zen. Hala ere, Elkartean zegoen taldean bertan ere _Martin, Leturia, Maixa, Zabale..._, urriko bileran ikusi zen bezala, gauzak ez zeuden argi. Batek elkarterik ez zela esaten zuen, besteak baietz, beste batek bukatuta zegoela... Beraien artean ere komunikazioa eskasa izan zen; horrela oso zaila da elkartea aurrera eramatea. Bestalde, Estebanek bere aldetik lan egiten zuen, batzuetan Elkarteko lehendakari bezala, bestetan bere kasa... Gauza nahastuak izan dira.
Hasiera batetik ez da izan ondo egindako gauza bat. Alderantziz, elkarte baten bukaera eta gero sortu zen. Kezka handirik gabe. Horrek elkarte horren barruan aurrera ez egitea ekarri zuen.
A. Zergatik ez dago batasunik trikitixa munduan?
J.T. Gure belaunaldian izan dugu aurrekoekin baino komunikazio handiagoa. Gauza askotan iritzi berdinak genituen behintzat. Kepa Junkera, Imuntzo, Imanol eta beste batzuen artean lotura handia izan dugu. Komunikazioa baino, distantzia izan da gure arazoa. Oso tarteka biltzen ginen. Baina gure artean jarrera ez da txarra izan.
Jende askok galdetzen du zergatik elkarte berria sortu lehendik bat izanik. Baina Trikitilarien Elkartea sortu zenean oso jende gutxi geunden aurreko elkartearen lekukoa hartzeko. Beste guztiak oso gazteak ziren etaoso jende gutxi zegoen bere ahoz hitz egiten zuena. Bestalde, Elkartearen jarduera omenaldi bat antolatzera mugatzen zen, eta batez ere Gipuzkoan ziharduen nahiz eta teorian Euskal Herri osokoa izan. Guzti horrengatik, lehengo elkartetik at hasi gara bilera hauek egiten.
A. Hala ere, gazteen artean gaur egun badago bizitasuna. Trikitilari gazteak sortzen dira, diskoak grabatzen dituzte...
J.T. Gauza ezberdinak ikusten dira. Alde batetik, azken bost urteek nahasketa handia sortu dute. Batzuk trikitixa tradizional deitzen dioten horretan murgildu dira, eta beste batzuk trikitixa tradizionaletik kanpo lan egiten hasi. Lin-Ton-Taun da adibide garbia. Modu ezberdinean ulertzen dute trikitixa, beste jarraitzaile batzuk dituzte, gazte jendea, eta beste lan batzuk ere egiten dituzte. Dena den, ez dugu uste bat eta bestea bateraezinak direnik. Jende guzti horren artean gauza komun asko egon daitezkeela uste dut. Elkartzea eta arazo komunei irtenbideak bilatzea interesgarria izango litzateke.
A. Zein bide berri edo musika proposamen interesgarri ikusi duzu azken aldian trikitilari gazteengan?
J.T. Musika aldetik, betidanik txapelketetan parte hartu izan duten gazte batzuk jarrera ezberdina hartzen hasi dira egun batetik bestera. Beren konposaketak egiten dituzte, batere beldurrik gabe. Nahiz eta kontrako iritzia badagoen txapelketa inguruan mugitzen den jendearen aldetik, batzuk rock estilora hurbiltzen dira.
Badago kezkak dauzkan gazte jendea, zerbait egin nahi duena. Aldaketarik ikusten da gazte jendearengan lehendik hona. Giltza diren izen batzuk ari dira sortzen: Iker Goenaga, Iparragirretarrak, Lin-Ton-Taun... eta ziur ezagutzen ez dugun jende gehiago badagoela trikitixa munduan. Rock estiloaren eraginik dutenez gain, trikitixa tradizionala jorratzen duen jendea interesgarria iruditzen zait. Elkarrekin egoteko aukera badago, eta aukera horrek ez du politizatuta egon behar.
Informazio asko dago, bai kanpoan jotzeko, bai diskoak kanpoan grabatzeko... Jo izan dugu trikitixatik oso apartekoak diren giroetan eta ondo hartua izan da musika estilo hau. Gazte jendeak izan beharko luke komunikazio hori kanpoko jendearekiko.
A. Bukatzeko, zeintzuk dira Tapia eta Leturia gisa dituzuen proiektuak?
J.T. Hurrengo urtean disko bat grabatuko dugu Tapia eta Leturia Band bezala, eta Tapia eta Leturia bikote gisa beste bat egin nahi dugu hurrengo urtearen bukaeran. Proposamen tradizionala izango da. Leturia eta biok bakarrik. Fandango, porrusalda, trikitixa eta arin-arin doinu zaharrak bilduko ditugu gure ikuspuntutik. Saiatuko gara lehengo erara eta instrumentu zaharrekin jotzen. Estilo horren oso zale gara.
Joxi Goikoetxea
42-45

GaiezKulturaMusikaMusika tradTrikitixaTrikitilariTAPIA3
PertsonaiazTAPIA3
EgileezGOIKOETXEA7Kultura

Azkenak
Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


2025-01-16 | Euskal Irratiak
Laborantzari buruzko ikuspegi desberdinak agerian, Departamenduko Laborantza Ganbararako bozetan

Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.


Eguneraketa berriak daude