Marifeli Etxeandia: «Gure helburua ez da telebista, antzerkia baino»


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Marifeli Etxeandia Kukubiltxoko partaidearekin ETBko saioaz
Marifeli Etxeandia: «Gure helburua ez da telebista, antzerkia baino»
Larrabetzuar emakume honek 10 urte daramatza Kukubiltxo antzerki taldean. Lehenago irakaslea izana, antzerkigintzan buru-belarri dihardu aspaldi honetan. Orain, taldearekin batera, ETBko «Konta ditzagun gezurrak» programa berrian beraien panpinekin aurkezpen lana egiten dute.
ARGIA. Zer da «Konta ditzagun gezurrak»?
MARIFELI ETXEANDIA.
Urriaren 10ean hasita, igandero bazkalondoan Euskal Herriko haurrei eskainiko zaien denborapasa saio berria. Bertan bi herrien artekolehiaketa izango da, eta gure panpinak izango dira aurkezleak. Programan hiru marrazki bizidun sorta , «Ninja Dortokak», «Starkom» eta «Zikin Biltzaileak», umeek egindako antzerki klipa eta erreportaia bat ere ikusiko dira.
A. Orain artean Kukubiltxok egin al zuen telebistarako lanik?
M.E. 1988an egin genuen lantxo bat, «Marraskil boss eta Pantxineta» izan zen, gure Zokozorrimorria muntaia 5 zati ezberdinetan egokituz. Geroago ere «Pausoka» saiorako Zangarin panpina egin genien. Baina hau da, dudarik gabe, telebistarako egin dugun lanik garrantzitsuena.
A. Antzerki talde batentzat garrantzitsua izango da telebistarako lana egitea.
M.E. Zabaltasun aldetik garrantzi handia dauka, telebistak antzerkiak berak baino hedapen eta ikusle gehiago ditu eta. Guretzat eguneroko lana aurkezteko bidea da, baina gure helburua ez da telebista, antzerkia baino.
A. Zer moduz umeekin?
M.E. Umeekin ez dago arazorik, urte asko daramatzagu beraiekin lanean. Telebistan zailagoa bada ere, ondo konpontzen gara beraiekin, nahiz eta gidoia zorrotza izan. Urte askotako lana nabari da.
A. Zein nahiago, kalea ala platoa?
M.E. Dudarik gabe, kalea.
A. Hemendik aurrera zer?
M.E. Nahiz eta 1992 eta 1993 oso urte txarrak izan euskal antzerkiarentzat bereziki eta kulturgintzarentzat orokorrean, une honetan nahiko lanpetuta gabiltza. ETBrako 14 programa egin ditugu, batetik; bestalde, abenduaren 4ean txotxongilo muntaia berria aurkeztuko dugu ingurugiroaren gainean, eta Gabonetarako Oskorri taldearekin baditugu zenbait ekitaldi.
Patxi Gaztelumendi
63

GaiezKulturaAntzerkiaTaldeakKUKUBILTXO
GaiezKomunikabidTelebistaETBSaioak
PertsonaiazETXEANDIA2
EgileezGAZTELUMEN1Komunikabid

Azkenak
2024-11-30 | ARGIA
2025ean “larrialdi linguistikotik indarraldirako bideari ekiteko beharra” aldarrikatu du Kontseiluak

Euskalgintzaren Kontseiluak Larrialditik indarraldira adierazpena plazaratu du Euskararen Egunaren atarian. 2025a euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua “noranzko egokian jartzeko urtea” izango dela adierazi du. Bide horretan, lehen eginkizuntzat jo dute... [+]


Zergatik Durangora joan abenduaren 7an?

Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]


Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


Tuterako alkateak aurrekontuak aurkeztu ditu talde neonazi baten abestiarekin

Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.


2024-11-29 | Axier Lopez
EAJ, PSE eta PPk mendietako gurutze katolikoak babestu nahi dituzte “euskal kultura eta ohituren parte” direlako

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]


Boikota Israelgo datilei (eta datil horiek saltzen dituzten supermerkatuei)

Israelek gosea erabiltzen du palestinarren aurkako gerra-arma gisa, eta nekazaritza-produktuak mundu osoan merkaturatzen ditu.<


2024-11-29 | Gedar
Etxebizitzarako eskubide unibertsala aldarrikatu dute Iruñean

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk antolatuta, manifestazio bat izan zen ostegun arratsaldean Iruñeko Alde Zaharrean. "Etxebizitzaren negozioaren aurrean, eta hura sustatzen duten politikarien aurrean, etxebizitza eskubide unibertsalaren benetako defentsa... [+]


2024-11-29 | Estitxu Eizagirre
EH Bizirik sarearen manifestazioa martxoaren 22an Gasteizen
“Indarrak batuta soilik lortuko dugu makroproiektuen oldarraldi hau gelditzea”

EH Bizirik sarea makroproiektuen aurkako plataformen elkargunea da eta martxoaren 22an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen: "Lekuko borrokez gain, esparru zabalagoan lan egitea ezinbestekoa dela jakitun, manifestazio honek sare osoari eragiten dien puntuak izango ditu... [+]


Gaindegiaren 20 urteko argazkia
Euskal Herriak biztanlerian, energian eta pobrezian gora egin du, CO2 isurketetan eta elikagaien kontsumoan behera

Hogei urte bete ditu Gaindegiak, Euskal Herriaren garapen sozial eta ekonomiko iraunkorrerako Behategiak. Horren harira, denbora horretan Euskal Herriak esparru horietan izan duen garapenaren berri ematen duen azterketa aurkeztu dute, eta datuok Europar Batasunekoekin konparatu... [+]


Komunikazio libreago baterantz

Azaroaren 21ean Errenteriako Torrekuan eta Badalaben egon nintzen "Komunikazio libreago baterantz trantsizioan" izeneko jardunaldian.


Eguneraketa berriak daude