«`Egunkaria"rekin astakeria egin da, beharrezkoa da betoa berehala jasotzea»


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Mario Onaindiari elkarrizketa
«`Egunkaria'rekin astakeria egin da, beharrezkoa da betoa berehala jasotzea»
Mario Onaindia, PSE-EEko lehendakariordea:
Urte batzuk politikagintzatik kanpo igaro ondoren PSE eta EEren elkartzearekin batera itzuli zen politika mundura. PSE-EEko lehendakaritzaordera iritsi zenetik etengabe ibili da guztien ahotan. Oraingoan euskara, euskal kultura eta ezker abertzalearekiko zubiak egitearen alde azaldu da. Honek eztabaida handia sortu du bere alderdian, eta baita alderditik kanpo ere.
ARGIA. Azken aldian euskara eta euskal kulturarekiko hurbiltzea bultzatzen ari zara. Zer dela eta?
MARIO ONAINDIA. Euskal Herrian zenbait gauza jendea elkarren aurka jartzeko erabiltzen direla uste dut. Euskara, adibidez. Euskara, beste hizkuntzak bezala, arma politiko bezala erabili da eta maiz banakuntza sortzeko. Alderantziz egin beharko genuke, demokrazia zaintzeko erabili.
Ajuria Eneko Itunakpolitika bat darama «Egin»i buruz eta politika bera darama «Egunkaria»ri buruz. «Egin» aukeratzen duen euskaldun batek beste hamar aukera ditu eta bat hartzen du. Instituzioek ez diote propaganda instituzionalik ematen. Nik ez dakit hori ona den ala ez, baina hala da. Hau bera egiten da «Egunkaria»rekin, eta nire ustez hori Euskal Herriarentzat kaltegarria da. «Egunkaria»rekin egin dena astakeria da, eta ez dakit zergatik egin den. Beharrezkoa da lehenbailehen «Egunkaria»ri betoa jasotzea. Bestetik, eta ez horren truke, «Egunkaria» berarentzat ere komenigarria litzateke, euskal egunkari bakarra denez, euskaldun guztien egunkaria izateko, zabaltzea. Hau ez litzateke posible beste egunkari edo aldizkarietan; euskarak plus bat ematen digu elkar gehiago errespetatzeko.
Orain asmoa euskal munduan dauden hainbat aldrebeskeria, batez ere elkar ezagutzen ez dugulako ematen direnak, lehenbailehen konpontzea.
A. Zer gertatuko da «Egunkaria»rekin?
M.O. Nik uste dut ez dagoela arrazoirik hori ongi ez ateratzeko. Niretzat ongi ateratzea, betoa jasotzea, publizitate instituzionala jartzea eta hori euskaldunon egunkari bakarra dela onartzea da, beste proiektuak zakarrontzira botata. Nolako «Egunkaria» nahi dugun eztabaidatu eta ez mahai baten inguruan baizik eta «Egunkaria»n bertan. Nik «Egunkaria»ko jendea oso zabalik ikusten dut horrelako gauza bat egiteko eta Joseba Arregi ere bai. Gero bien artean ez da hain erraza elkarrizketa, baina halako gauza bat egin beharko genuke lehenbailehen.
A. Aipatzen duzuna batez ere kulturala da, baina arlo politikoan ere zabaltze honen beharra ikusten al duzu?
M.O. Ni kanpoan egon naiz hainbat urtetan eta agian horregatik gauza batzuk besteek baino errezago sumatzen ditut. Nire ustez, aldaketa batzuk eman dira, agian ez oso sakonak, baina baztertu behar ez direnak. Zenbait akordio eman dira eta horrelako gauzak bultzatu behar dira. Zergatik? Nire iritzian euskaldunok ez dugu elkar ezagutzen, batez ere politika alorrean ari den jendea. Izugarrizko ezezagutza dago HBren munduari buruz eta uste dut berdin gertatzen dela HB-PSE, PSE-EAJ eta baita EA-PSEren artean. Orain, udan, ikusi da arazo asko ez direla euskaldun eta Madrilen artean, baizik eta euskaldunen artekoak soilik. Euskaldunok ez gara gai izan denontzako sistema politiko demokratiko bat gure buruari emateko. Batzuk joko demokratiko bat sortu dugu, baina demokraziak funtziona dezan denontzako funtzionatu behar du.
A. Adiskidetzea legegintzaldi honetan etorriko dela aipatu izan duzu. Nola etorriko da adiskidetze hori?
M.O. Datorren legegintzaldian gertaera politiko bat eman daiteke, Estatutua erabat lortzea, prozedura autonomikoa ixtea. Ikuspegi historiko batetik autonomia hasi zenean euskaldunen arteko batasun bat lortu zen, lehenago Konstituziarekin lortu ez zena. Batasun hori batasun demokratikoa izan zen, baina ez zen euskaldun guztiona izan. Jende askok, eta bere arrazoiak bazituen, autonomi prozesua inoiz ez zela amaituko uste zuen. Baina behin hori ixten bada, eta nire ustez ez da hipotesia -errealitate bat bihurtuko da-, hori ez dadila izan soilik euskaldunen eta Estatuaren arteko gatazka ixteko, baita euskaldunen artekoa konpontzeko ere.
Indarkeria politikoa gizarte batean arazo historiko sakonak daudenean sortzen da, baina hori konpontzea gure eskutan dago, ez Madrilen esku. Madrilek daukan indarra polizi bideak erabiltzea edo euskaldunok dioguna onartzea izango da.
A. Estatutua beneta legegintzaldi honetan amaituko al da, zazpi urte transferentziarik jaso gabe igaro ondoren?
M.O. Parlamentuan onartu da transferentzien irakurketa guztiz zehatz bat. Orain badago oinarri sendo bat adostasuna lortzeko. Komenigarria da PSOEk Madrilen gehiengoa ez izatea, negoziatu behar izatea eta EAJ negoziatzeko prest egotea. Baina autonomiaren izaerak ez du EAJ eta PSOEren arteko akordioa izan behar, euskaldun guztien arteko akordioa izan behar du.
A. Aipatu izan duzu Bakearen Aldeko Koordinakundea eta Senideak-en arteko harremanak ongi ikusten dituzula. Baina hau ongi ikusita ez al zenuke zure alderdiaren barruan ere HB eta bere inguruarekiko hurbiltzea bultzatu behar?
M.O. Bai, ni prest nago edozeinekin elkartzeko. Esaten duzuna logikoa da, oso garrantzitsuak dira harreman hauek, batez ere egoera politikoa aldatzen bada, eta aldatuko da. Aldatu behar dugu autonomia lortuz eta baita konstituzioa aldatuz Senatuaren funtzioa aldatzeko. Nire alderdiaren baitan gauzak ez dira horrela ikusten, baina harreman pertsonalak normaldu eta gero alderdikoak bultzatu behar dira. Harremanak izan behar dira, alderdiek berez duten garrantziagatik. Gu botoa eman diguten euskaldunak ordezkatzen ari gara, eta HB beste batzuk. Guk ordezkatzen ditugunen artean eta HBk ordezkatzen dituenen artean zubiak egin behar dira egoera normaltzeko.
A. Aipatzen dituzun zubiak haustura sortzeko ala historikoki eman den injustizia bat konpontzeko al dira?
M.O. Ez bata ez bestea. Politikan ez dugu Maquiavelo txikiak izan behar. HB Euskal Herrian dagoen errealitate politiko bat da eta indar demokratikoek hori onartu behar dugu. Gure politika ez da errealitate hori ukatzea, gure burua engainatzea pentsatuz indarkeriak irauten duelako dago hori hemen, eta indarkeria desagertzen bada desagertuko da.
A. Indarkeriaren amaierak ere elkarrizketaren bidetik etorri beharko luke?
M.O. Nik elkarrizketaren bidean sinesten dut, baina elkarrizketaren bidea arazo politikoei dagokienez, batez ere alderdi politikoen artekoa izan behar da. Hori bai, alderdi politiko guztiak onartuz. Hemen errealitate bat dago eta onartu behar da. Ahaleginak egin beharko ditugu hemengo errejimen politikoan denok bere lekua izan dezagun. Oraingoz ez dugu lortu eta horregatik dirau indarkeriak. Nire ustetan, indarkeria sukarra bezalakoa da, gizartea gaizki dagoenez indarkeririk badago. Eginbeharra gizartea konpontzea da. Agian poliziaren bidez biolentzia amaitu daiteke, baina gizartea ez litzateke sendatuko eta askoz ere hobea litzateke gizartea konpontzea. Ni oso baikorra naiz. Euskal Herrian, Franco hil eta gero, normalena Yugoslavia ohian gertatzen ari dena jazotzea zatekeen, baina orain arazo etnikoak konpontzen ari gara eta autonomi prozedurak ez du parerik munduko beste inon. Ez gara lortzen ari euskaldunek eta erdaldunek bakea lortzea, baizik eta herritar guztiak euskaldun eta erdaldun izatea. Ez da Belgikan bezala, hemen denak gara flandiarrak eta walloniarrak, batzuk gutxiago besteak gehiago.
A. Azaltzen ari zaren planteamentu guzti hauetan alderdiko sektore bat ordezkatzen al duzu?
M.O. Horrelako planteamenduetan gauza batzuetan alderdi osoa ordezkatzen dut eta beste zenbait gauza pertsonalak dira. Garrantzitsua da hori egiteko prest nagoen ala ez, eta ni prest nago. Gauzak ikusi baino lehen zaila da adostasunik ematea. Jendea ez dago ados hortik ezer positiboa sortuko den zalantzan jartzen duelako. Baina adostasuna ez izateak ez nau kezkatzen.
A. Jonan Fernandezek zurekin egindako bileraren ondoren, zuk planteatzen zenuen arazoaren amaiera eta Elkarri-k planteatzen duen bidea antzekoak direla azaldu zuen. Hala al da?
M.O. Ez dakit zenbateraino. Bi mutur ezberdinetan gaude. Ni berarekin bildunintzen Elkarri-k zer planteatzen duen jakiteko. Berak paper batzuk eman zizkidan eta irakurri nituenean ondorio bat atera nuen: komenigarria dela Euskal Herriarentzat horrelako elkarrizketak aurrera eramatea. Hortik ondorioak atera. Norbaitek HB inguruan elkarrizketaren kultura bultzatu nahi badu, ikusi eta babestu egin behar dugu.
A. Zure alderdikide asko zuk emaniko pausoen aurka azaldu da. Horregatik aipatu izan da lehendakariorde postua bi alderdien batzea azaltzeko besterik ez zitzaizula eman, alderdian inolako indarrik gabe.
M.O. Nik beste era batera ikusten ditut gauzak. Batzea politika berri bat aurrera eramateko egin zen. Politika hau ez litzateke bi alderdiak gure aldetik jarraituta. Gauza berri horretan ni prest nago lan egiteko, eta hor zeregin bat daukat.
A. Zuk planteatzen duzun elkarrizketa behar hori Ajuria Eneko Itunaren planteamentuen aurkakoa da. Akats bat al da isolamenduaren planteamentua?
M.O. Demostratu egin beharko dugu ez dela baliagarria. Ajuria Eneko Ituna guztiz positiboa izan da Euskal Herrian demokrazia zabaldu eta sendotzeko. Isolamendua dela eta HB barruan zenbait jarrera berri azaldu dira eta hori bultzatu eta babestu egin behar da. Horiek zenbait eta garrantzitsuagoak izan, agian Ajuria Eneko Ituna aldatu eginbeharko da; baina ez oraindik. Beste fase batean gaudela ikusten dugunean aldatu beharko da. Gauzak ez dira txuri eta beltz. Gustatuko litzaidake jada egoera horretan egotea.
HBren portaerak gauza batean bakarrik aldatu behar du. HBn indarkeriapolitikoak bakarrik egiten du enbarazo, beste gauzek bere logika dute, HBk bide historiko bat izan baitu.
A. Azken aldian ikusi da alderdi demokratikoek, PSE-EEk ere, bere aldarrikapenak aurrera eraman dituztela festetan. Hau bera leporatu izan zaio ezker abertzaleari. Nola da posible orain alderdi demokratikoek hori egitea?
M.O. Arrazoi duzu. Baina onerako eta txarrerako ikusi beharra dago. Nire ustez, jende askok amesten zuen, neu barne sartuta, indarkeriaren arazoa epe laburrean amaituko zela benetan, modu onean, elkarrizketaren bidez. Ilusio horiek bahiketarekin eta Madrilen egin zen atentatuarekin apurtzean, jendeak gogorrago erantzun du. Ez alderdi politikoek, baizik eta jendeak. Horrek bultzatu izan du egoera horretara.
Aitziber Yarza
8-11

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakPSE
PertsonaiazONAINDIA1
EgileezYARZA1Politika

Azkenak
2025-03-12 | Etzi.pm
Zerocalcare: “Nire bihotza taupaka jartzen duen ezer ez da existitzen jada”

SCk Zerocalcareri egindako galdera sorta eta honen erantzunak, jarraian.


EUSKAL HERRIKO TORTURATUEN SAREA
“Milaka gara tortura sufritu dugunak eta hamarkadatan isilaraziak egon gara”

MARTA PIKAZA GARAIGORTA (Laudio, 1968) Euskal Herriko Torturatuen Sareko kideak eta eskualdeko beste torturatu batzuek ekin diote Aiaraldean ekimena antolatzeari. Egingo dituzten urratsak eta helburuak azaldu dituzte.


Hernaniko natur eremuen sarea osatu dute ikasleek eurek

Eskola inguruko natur guneak aztertu dituzte Hernaniko Lehen Hezkuntzako bost ikastetxeetako ikasleek. Helburua, bikoitza: klima larrialdiari aurre egiteko eremu horiek identifikatu eta kontserbatzea batetik, eta hezkuntzarako erabiltzea, bestetik. Eskola bakoitzak natur eremu... [+]


Ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu du Jaurlaritzak sindikatu nagusiekin

ERNE, ESAN eta SIPErekin egin du akordioa Eusko Jaurlaritzak 2025-2028 aldirako. Besteak beste, urteko soldatan 4.200 euro gordineko igoera "graduala" izango du ertzain bakoitzak. Sindikatuen iturriek El Diario Vascori azaldu diotenez, akordioarekin Ertzaintza Espainiako... [+]


Bost greba egun berri iragarri dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza publikoan

LABek, STEILASek, ELAk eta CCOOek greba egutegi bateratua aurkeztu dute Bilbon: martxoaren 25, 26 eta 27, eta apirilaren 1 eta 2. Egungo hitzarmenak aldarrikatutako edukietatik urrun kokatzen direla adierazi dute, "bai sukaldearen eta garbiketaren kolektiboan zein... [+]


2025-03-11 | Hala Bedi
Izanen gazte aldizkaria jaio da

Euskal Herriko literatura gaztearen eta idazle hauen topagune bilakatu nahi den proiektu berriaren inguruan hitz egingo dugu gaur.


2025-03-11 | Euskal Irratiak
Daniela Albizu euskaltzale eta abertzaleari plaza bat eskaini diote Urruñan

Larunbatean, martxoaren 8an, Urruñako herriak Daniela Albizu izena ezarri dio herriko etxearen aitzineko plazari, emazte abertzale honen memoria omentzeko.


Gurutzetako Ospitaleko Larrialdiak “kolapsoaren ertzean” daudela salatu du ESK sindikatuak

Barakaldoko ospitaleko larrialdi zerbitzuan sufritzen ari diren "saturazioa larria" dela ohartarazi du sindikatuak. Pazienteak korridoreetan artatu dituztela eta krisia kudeatzeko "behar adina langile" ez dagoela salatu du. Errealitate horren aurrean... [+]


2025-03-11 | Estitxu Eizagirre
Makroeolikoez hitzaldia Andoainen eta egunpasa Aranon
Komunitatean hitz egin eta kultura sortu, haize-erroten aurrean

Komunitatea bildu, pilpilean dauden gaiez hitz egin, informazioa trukatu eta beste herrien esperientziak ezagutzea da herritar kritikoek egiten duten lehen ekintza, makroeoliko bat herrian jarriko diotela jakiten duenean. Halaxe egingo dute martxoaren 13an Andoainen: mendi... [+]


‘Statu quo’-a mantentzea espero da Groenlandiako hauteskundeetan, Trumpen presiopean

Inkesta gehienen arabera, Inuit Ataqatigiit alderdi ezkertiar independentistaren eta Siumut sozialdemokrataren arteko aliantzak jarraituko du indarrean parlamentuan. Herrialdeko lehen ministro Mute Egedek hauteskundeak aurreratzea proposatu zuen, AEBen "kanpo presioek"... [+]


2025-03-11 | Joan Mari Beloki
Euskal Herria Europa berrian

Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]


Pablo Gonzálezen aurkako zigor auzibidea itxi du Poloniako Justiziak

Varsoviako Barrutiko Auzitegiak argudiatu du González jada ez dagoela Polonian, eta ezin dutela jakin noiz aterako den Errusiatik. Auzitegiak ez du kazetari nabarniztarraren aurkako bestelako prodezurarik abian jarriko.


2025-03-11 | ARGIA
Euskal Herria antimilitarista dela aldarrikatuko du EH Bilduk apirilaren 20ko Aberri Egunean

Mundua "oso azkar" aldatzen ari dela azaldu du Arnaldo Otegik, militarismorantz eta autoritarismorantz doala, eta norabide horren aurkako jarrera duela koalizio subiranistak.


Duela bost urte baino %155 aldiz arma astun gehiago inportatzen ditu Europak

Ukraina da munduan arma gehien erosten dituen herrialdea; munduko erosketa guztien %8,8. Merkatuaren ia erdia kontrolatzen duena, berriz, AEB dira: Europak erosi dituen armen erdia baino gehiagok jatorri estatubatuarra dute.


Eguneraketa berriak daude