«Ertzaintza, berak erein duenaren fruitua jasotzen ari da orain»


2021eko uztailaren 19an
Xabier Alegria KASeko bozeramaileari elkarrizketa
«Ertzaintza, berak erein duenaren fruitua jasotzen ari da orain»
Xabier Alegria, KASen bozeramailea
Amaitu berri den hilabete hau ez da batere lasaia izan politika munduan, bahiketa, Bilbo eta Donostiako festetan izan ziren istiluak eta abar. Gatazka hauen inguruan alderdi politiko nahiz komunikabideek etengabe aipatu dute Koordinakunde Abertzale Sozialista. Azken hilabeteetan gertatutakoaren inguruan eta bizi den egoera politikoari buruz aritu gara Xabier Alegriarekin.
ARGIA. Azken aldian ETAri buruz hitz egin beharrean KASi buruz hitz egiten da etengabe. Uste al duzu jendeak KAS ETA dela barneratu duela?
XABIER ALEGRIA. Momentu batean Itunak HB ETA zela erabili zuen, gerora KAS ETA zela eta momentu honetan beraiek ere ez dakite zer esan. Adibidez, KASen jartzen zen ETAren zuzendaritza, orain zuzendaritza berriaren errealitatea onartu beharra dute eta gainera zuzendaritza hori non kokatu bertsio ezberdinak daude indar polizialen arabera.
EAJren sektore espainolenek, Atutxa eta Ardantza buru direla, diskurtso faltsu batekin jarraitzen dute. Gizarteak hasierako efektu batean badirudi sinetsi egiten duela, baina ikuspegi zabalago bat hartuta, sei hilabete adibidez, izugarrizko kontraesanak ikusten dira.
Hala ere, guk ez dugu gutxiesten KAS eta oro har ezker abertzalearen aurka egiten den edozein gauza justifikatzeko egiten ari diren lana. Gainera, publikoki apartheid politikoaren eskema zabaltzen ari dira. PSOEk bultzatuta Ajuria Eneko Itunak indartu nahi duena. Gizartearen aurrean azaldu nahi da irtenbide bakarra apartheid politikoa dela, iritzi konkretu batzuk defenditzen dituzten pertsonak gizartean baztertzea eta gainera demokraziaren izenean eginez.
A. Azken aldian etengabe aipatu da enfrentamendu zibilaren kontua. Benetan enfrentamendu zibila dagoela uste al duzu?
X.A. Enfrentamendua Estatua eta inposaketa onartzen ez dutenen artekoa da. Enfretamendu zibil bat dagoela planteatzea faltsua da. PSOEk hori aktibatu nahi du. Bere diskurtsoan gizartean dagoen erantzun bortitz horren helburua biztanlego osoa dela zabaldu nahi du. Gizarte osoa erasotua dela eta ildo horretatik, sektore sozialen arteko gatazka planteatuz edozein errepresio mota justifikatu.
A. Azken aldian Elkarri eta KASen arteko loturak aipatu dira etengabe. Zer dago honen atzean, benetan loturarik al dago?
X.A. Berriro ere ezker abertzalearen kontrako dinamikatik kanpo dagoen edozein mugimendu KASen menpeko bezala azaldu nahi da. Begibistakoa da hau ez dela horrela, Elkarrik tesi batzuk planteatzen dituelako eta KASek beste batzuk. Elkarrik eta guk tresna bera aipatzen dugu, elkarrizketa, baina guk elkarrizketa negoziaketa izan behar dela diogu. Elkarrizketak ez du itxura soila izan behar, mamia izan behar du. Guk elkarrizketaren bidez lortuko den eduki politikoa aztertzen dugu. Elkarrizketa guretzat ere negoziazioaren aurka erabil daiteke, elkarrizketa huts batzuk planteatuz.
A. Elkarrik gatazka konpontze bidean 1994a aipatu izan du urte esanguratsu bezala. Zer deritzozu honi?
X.A. Alferrikakoa da. Data bat ezartzea soluziorako bide baino soluziorako oztopo da. Konponbidea norberaren esku dagoenean posible da epeak jartzea, baina benetako konponbidea bi elementuren esku dagoenean askotan historikoki konponbidearen kontrakoa izan da. Konponbidearen hipoteka bilaka daiteke.
A. Zein balorazio egiten duzu Juan Calvoren heriotzaz?
X.A. Ertzaintzaren eredua Polizia espainiarraren errepikapen bat bilakatzen ari da, polizia politiko bat bilakatzen ari da. Torturaren erabilera sistematizatzen ari da. Frogak berriro ere atzeratzen dira... Baina konbikziorako datuak badaude. Agintarien jarrera estaltzea izan da. Prozesua irekia dagoenean jada atera dira ezer gertatu ez dela. Datuek argi utziko dute ikusi nahi duenarentzat.
A. Jendeak benetan zer gertatu zen ikusteko gogoa duela uste al duzu?
X.A. Nik uste dut baietz, baina gogo hori ez da komunikabideetan espresio sozial indartsu bezala azalduko. Oso arriskutsua da komunikabide gehienetan azaltzen dena, komunikabide baino hedabide direnak, gehiengoaren isla bezala hartzea. Laxo urdinarenkin azaldu dutena ez da errealitatea izan, ez da azaldu duten neurrian eman. Jendeak hedabide hauek erosten jarraituko du, baina ez dut onartzen hedabide hauek gehiengoaren isla direnik. Intsensibilizazioa lantzen ari dira, justifikazioa bultzatzen ari dira. Ezker abertzalekoa denez, zerbait egingo zuen edo lapurtu zuen esateak zerbait justifikatuko balu bezala.
A. Zer balorazio egiten duzu ertzain bati emandako jipoia azaltzen zuen bideoari buruz?
X.A. Zenbat bideo egin daitezke duela hamar urte Ertzaintza sortu zenetik? Zenbat jipoi eman ditu Ertzaintzak kalean? Langileei galdetu, gazteei galdetu. Milaka minutu egin daitezke, eta honi erantzuten dionari... Bestetik, eraso hori torturarekin identifikatu nahi da, torturaren izaera degradatuz. Tortura kolpeak baino askoz ere gehiago da, Estatuaren babesarekin egiten baita.
Ertzaintzak gero eta jokaera bortitzagoa du, erasokorragoa, sistematikoagoa sektore politiko eta baita sozial jakin batzuen aurka. Ertzaintzak berak hazitakoa da, berak erein duenaren fruitua jasotzen ari da.
Aitziber Yarza
8-9

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakBesteakKAS
PertsonaiazALEGRIA4
EgileezYARZA1Politika

Azkenak
2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


Israelek hildako 17.000 haur palestinarren izenak irakurriko dituzte Iruñean 30 orduz jarraian

Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


2024-12-20 | Sonia González
DSBEren ‘humilladeroa’

Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

------------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


Kongo eta kobaltoa
Zertarako gaude prest konektatuta jarraitzeko?

Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]


2024-12-20 | Xalba Ramirez
Xabier Badiolaren gitarra: zaharra zena, berri

Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023

-------------------------------------------------

Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]


Eguneraketa berriak daude