«Herri honetako kulturgintza galtzaileen sindromearekin dago»


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Joseba Jaka Elkar-eko zuzendariari elkarrizketa
«Herri honetako kulturgintza galtzaileen sindromearekin dago»
JOSEBA JAKA
Euskal kulturgintzako arlo asko ukitzen ditu Joseba Jakak zuzentzen duen Elkar enpresak. Disko zein liburu argitaldaria, Zabaltzen banaketa enpresak hedatzen du bere sarea, eta Bilintx liburudendak zuzeneko salmenta bideratzen du. Liburuak kredituz saltzen hasi zenak egungo enpresarainoko bidea azaldu digu.
ARGIA. Nola hasi zineten Jakatarrak liburugintzan?
JOSEBA JAKA. Ni hasi nintzen lehenik, orain dela urte asko, hogeita zortzi bat izango dira, baina berehala hasi ziren anaiak. Beharbada beste era batera, liburuak kreditu sistemaren bitartez salduz. Beharbada interes ekonomiko hutsengatik. Bizi egin behar zelako eta aukera ikusi nuelako. Beste lantoki batean nenbilen lanean, baina plurienpleatu gisa liburuak saltzen hasi nintzen. Eta liburu enpresa batekin diru gehiago atera zitekeela ikusi nuenez, horretan hasi nintzen beste lana utzita. Hemezortzi urte nituen, eta aurretik bi urte paseak nituen bi lanak tartekatuz. Hasieran erdarazko liburuak saltzen nituen, baina urte eta gutxira euskaraz atera zen lehen bilduma saltzen hasteko aukera izan nuen. Ondoren, nire anaiak izan ziren.
A. Orain arte mantendu al da interes ekonomiko huts hori?
J.J. Hasiera batean bai, lehen esan bezala, baina hortik aurrera, euskarazko liburuak saltzen hasi nintzen neurrian, euskara eta Euskal Herriko kezka sortu zitzaidan. Horregatik euskarazko liburuen munduan sartzen hasi ginen, baina ez interes ekonomiko hutsengatik, euskal kulturaren inguruan zerbait sentitzen genuelako.
A. Kredituen salmentaren garaia lehen fasea da. Noiz amaitu zen?
J.J. Soldadutza arte iraun zuen. Horren ondorenean aldaketa inportante bat dator. Nahiz eta salmenta horiek egiten jarraitu, ikastolen inguruan sartzen gara gehiago. Ikastoletako lehen material horien osatze eta banaketan laguntzen hasi ginen.
Hortik joan ginen sartzen euskarazko liburuaren munduan. Euskal kulturarenean. Hor dago Bilintx liburudenda eta Zabaltzen enpresa banatzailearen sorkuntza. 1976ko udan izan zen. Liburudenda salmenta zuzenerako zen eta Zabaltzen euskarazko liburuen banaketa Euskal Herrira hedatzen hasteko. Horrela liburuaren sare komertzialak eratzen hasi ginen.
A. Elkar argitaletxea ere ekoizpena handitzen hasi zen. Baina hasiera batean diskoak ekoizten zenituzten batez ere. Aldaketa handi bat eman zen arte. Zerk eragin zuen aldaketa hori?
J.J. Joxe Mari Sorsen etorrera batez ere. Bera hasi zen arduratzen produkzioaz. Biek garrantzi berdina zuten hasieratik, baina geroztik indar handiagoa hartu zuen liburuak. Hala ere, biak bateratsu kaleratzen hasi ginen.
A. Esan duzu Bilintxerako pausoa ematean euskal kulturgintza eta herriarekiko nolabaiteko konpromezua hartu zenutela. Gaur egun ere beste aldaketa sakon bat ematear zaudetela esana duzu. Oraingoan ere konpromezu maila hori ba al dago?
J.J. Zalantzarik gabe. Oso negozianteak izatearen fama dugun arren, garbi izan dugu, hau martxan jarri genuenetik, euskal kultura ahal den mailarik zabalenean bultzatu behar dela izpiritua. Eta oraindik ez dugu galdu izpiritu hori. Beti garbi izan dugu ateratzen dugun etekina berriro inbertitu behar dela horretan. Egun dugun guztia pausorik pauso lortu dugu. Militantzia profesional batekin beti.
A. Orduan, egiten duzuena bada nolabait politikoa.
J.J. Politiko hitzak beldurra ematen dit, baina bai guk gure burua beti euskal kulturaren munduan ikusi dugula. Ez dugu inoiz ikusi hau enpresa partikular bezala. Beharbada, gainera, argi izan dugu inongo alderdi politikotik oso aparte egon behar dugula. Beti horrela izan da. Gauza iraunkor bat eta luzerakoa egitekotan beste biderik ez dagoela ikusten baitugu. Oso maila zabalean lan egin behar dugula uste dugu, euskaltzaleen eremua oso zabala baita, eta hori mantendu behar da.
A. Proiektu kultural nazional batetaz ari zarela dirudi.
J.J. Baina oso izpiritu beretik beti. Euskarazko kulturaren aldeko ekimenak ahal den neurrian bultzatuz.
A. Zure hitzen arabera, fase berri batean gaudela dirudi. Honek ba al du helbururik? Zein izango luke Elkarrek bere helmuga?
J.J. Inoiz ez dugu horrelako helbururik jarri. Iristen garenera heltzen saiatzen gara. Ikusten dugu zeinek izan behar duen bidea eta jarraitu egiten dugu. Baina egia da aldaketa batzuk ezarri behar ditugula enpresaren egituraketa bertan.
A. Euskal kulturaren monopolizatzaile etiketa izan duzue. Salaketa handiena Zabaltzenen kontra egin da. Euskarazko liburuen salmenten monopolioa izan duela diote. Hori egia al da?
J.J. Ez da egia, badira beste banatzaile batzuk. Agian ez zaie guri bezain ongi joan, baina hasi ginenean Etor zegoen. Beste batzuk ere bai, baina gero gu geratu gara batez ere. Saiatze kontua da gehienbat.
A. Hala ere, ezin duzu ukatu jauzi koalitatibo nabarmena dagoela zuek eta beste enpresen artean. Gainera, nik aipatutako monopolioa Euskal Herri osorako banaketa sarea duten bakarrak zuek izatearen ildotik zihoan. Horrek akatsak errazten dizkizuetela diote.
J.J. Entzuten ditugu horrelako kexak. Hemen zerbait hedatu eta orekatu samarra ikusten bada, gaizki ikusia izaten hasten da. Herri hau galtzaileen sindroemarekin dago. Leku guztietatik entzuten dira gainera kexa horiek. Ez dut uste sekula monopolio izateko nahia izan dugunik. Guk liburu banaketan ez diogu mugarik jarri inoiz inori. Instituzioetatik hasita argitaletxerik marginalenen lanetarainoko bezeroak ditugu. Inoiz ez dugu libururik boikoteatu, ezta argitaletxerik ere.
A. Hamazazpi urte daramatzazue kulturgintzan. Produkzioa handitzen ari dela esan duzu, baita galtzaileen sindromea dagoela kulturgintzaren munduan ere. Kulturgintzan negar egitea bidezkoa al da egun, edo negarti batzuk gara?
J.J. Uste dut negarti herri bat garela. Gu geu ere, hasi ginenean, zein jatorrak! Gero, enpresa handitzen joan zenean, jada ez gintuzten hain ongi ikusten. Hedatzen den guztia susmagarri ikusten da.
Uste dut hainbeste negar egiteko motiboak egon daitezkeela egun ere, behar handiak baitaude. Baina asko hobetu da. Jendea opzio ezberdinetan zatikatzea etorri da beharbada. Opzio oso profesionalak egiteagatik, militantzia ahaztu izanagatik... Ez baldin bada oso gauza mugatuetan, izpiritu hori desagertu da. Datozen belaunaldiak oso profesionalduak daude.
A. Profesional kontua aipatuta, duela 17 urteko produkzioa txikiagoa zen, baina argi dago kalitatea berdin zaindu behar dela. Kalitateak ere gorantz egin al du?
J.J. Izugarri. Musikagintzan zein liburugintzan homologazio bat lortu da. Inolako lotsarik ez edukitzeko moduko produktuak eskaintzen dira. Baina beste alde batetik, liburu azoken antolatzaileak ere hasiak dira azken aldian gehiegi produzitu dela esaten. Ezin dela hainbeste asimilatu. Arrazoi pixka bat badute. Egokitze lan bat egiten hasi gara. Horrek murrizketa bat ekar dezake.
A. Krisia soilik ekonomikoa al da orduan?
J.J. Batez ere ekonomikoa dela uste dut. Produkzio aldetik kalitatezko produktuak beti daudela uste dut, gehiago edo gutxiago. Beharbada, arlo batzuetan dexente argitaratu da, hainbeste merezi ez zutenak tartean.
A. Duela urtebete krisi larria iragan zenuten disketxean.
J.J. Krisiaren eraginagatik salmentak jaitsi egin dira. Baina disketxe guztietan. Hor ere ekoizpen neurriak jaitsi egingo dira. Salmenta ugariak ziurtatuko dituzten taldeak beharrezkoak dira eta hori ia disketxe guztietan gertatzen dela uste dut.
A. Baina euskal kulturaren bultzatzaile gisa lan egiten duen disketxe batek ez al du arriskatu behar?
J.J. Noski, eta hori, maila handi batean, egiten dela uste dut: Elkarren, Oihukan, Esan Ozenkin... Baina hori zailagoa bihurtu da krisiaren eraginez. Urtean hogei disko editatzen dituen zigiluak oso ondo doakien dozena erdi bat talde behar ditu; beste dozena erdi bat mantenduko dena, eta beste sei arriskutsuagoak direnak. Horrela manten daiteke.
A. Eusko Jaurlaritza kulturgintzaren mezenasa izan beharko al litzateke?
J.J. Txarra dela uste dut, jendea beti dirulaguntzetatik bizitzera ohitzen bada kaltegarria suertatzen baita. Dirulaguntzak beharrezkoak dira gauzak ongi funtzionatzen hasi arte, baina gero ez dira beharrezkoak. Okerrena da hemen oraindik euskararen inguruko gauza gehienek zoritxarrez dirulaguntzaren bat behar dutela. Eta uste dut zenbait gauzatan dirulaguntza horiek azkarregi mozten ari direla.
Ritxi Lizartza
34-38

GaiezKulturaKulturgintz
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaBesteak
PertsonaiazJAKA3
EgileezLIZARTZA2Kultura

Azkenak
Martxoak 3tik 49 urte
“1976ko Gasteizko greben mugimendua eskola politikoa izan zen”

Martxoak 3ko sarraskiaren 49. urteurrena beteko da astelehenean. Grebetan eta asanblada irekietan oinarritutako hilabetetako borroka gero eta eraginkorragoa zenez, odoletan itotzea erabaki zuten garaiko botereek, Trantsizioaren hastapenetan. Martxoak 3 elkartea orduan... [+]


Memoria bala bat da buruan

1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]


2025-02-28 | ARGIA
1936-1976an Nafarroan errepresaliatutako 407 irakasleak, nortzuk ziren?

Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Memoriaren Nafarroako Institutuak "Maistrak eta maisu errepresaliatuak Nafarroan (1936-1976)" hezkuntza-webgunea aurkeztu du.


2027an ixten hasi behar diren zentral nuklearrak mantentzeko eskatu diote Iberdrolak eta Endesak Espainiako Gobernuari

Espainiako Estatuko zentral nuklearrak itxi ez daitezen aktoreen presioak gora jarraitzen du. Otsailaren 12an Espainiako Kongresuak itxi beharreko zentral nuklearrak ez ixteko eskatu zion Espainiako Gobernuari, eta orain berdin egin dute Endesak eta Iberdrolak.


2025-02-28 | ARGIA
“Erdalduntzeko makina” salatzeko kanpaina abian jarri du Bilboko Guka mugimenduak

Gukak “Bilbo erdalduntzen duen makina” ikusaraziko du kanpainaren bidez. 24 orduz martxan dagoen makina salatuko dute, eta berori “elikatu eta olioztatzen dutenek” ardurak hartzea eskatuko dute. Euskararen aldeko mekanismoak aktibatzea aldarrikatuko dute.


'Errealitatearen harribitxiak'
Arreta galdu barik

ERREALITATEAREN HARRIBITXIAK
Nork: Josu Iriarte, Nerea Lizarralde, Jare Torralba eta Amets Larralde. Mikel Martinezek zuzenduta eta Jokin Oregiren testuetatik abiatuta.
Noiz: otsailaren 21ean.
Non: Bilboko 7katu... [+]


2025-02-28 | Gedar
Adin txikiko neska bati eraso dio Sarako kirol entrenatzaile batek

 15 urteko emakume bati egin dio eraso Izarra klubean jarduten zuen pilota entrenatzaile batek.


Nafarroako Gobernuak Estatuaren indarkeriaren beste zazpi biktima aitortu ditu

Nafarroako Gobernuak ofizialki aitortu ditu gure lurraldean giza eskubideen urraketa larriak jasan zituzten Estatuaren indarkeriaren beste zazpi biktima. Horien artean, hitzez hitz “motibazio politikoko biktima gisa” aitortzen ditu Patxi Erdozain, Eneko Compains,... [+]


Odon Elorzak Donostiako San Bartolomeko merkataritza zentroaren kontrako plataforma aurkeztu du

Donostiako alkate ohiak webgune bat sortu du, eta plataformarekin bat egiteko eskatu die herritarrei.


2025-02-28 | Sustatu
Webtest.eus: webguneen segurtasuna autoebaluatzeko tresna

PuntuEus-ek doako tresna erabilgarri bat jarri du edonoren eskura, webguneen segurtasuna erraz ebaluatzeko. Webtest.eus izeneko autoebaluazio-tresna honi esker, erabiltzaileek beren webgunearen segurtasun-maila modu sinple eta argian azter dezakete.

 


Okzitaniako A69 autobidea
Justiziak ezeztatu du obren gauzapena zekarren prefetaren ordenantza

"Historikotzat" jo du otsailaren 27an plazaraturiko epaia Lurraren Altxamenduak sare ekologista antikapitalistak. Bere aldetik, epaiaren "krudelkeria" salatu eta helegitea jarriko duela jakitera eman du Frantziako Estatuak. Duela hogei urte baino gehiago jarri... [+]


Arabako ospitaletako komunen irisgarritasun falta salatu du Eginaren Eginez elkarteak

Elkarteko Elena Avalosek salatu du aulki gurpildunarekin komunera sartzea oztopatzea, pertsona desgaituen eskubideen, autonomiaren eta duintasunaren kontra doala.


Txema Monterok EAJ birsortzea proposatu du, ‘Deia’-k zentsuratutako artikulu batean

Joan den asteartean La Vanguardia-n argitaratutako artikuluan egin zuen proposamena Txema Montero abokatu bizkaitarrak. 30 urtez Deia egunkariko kolaboratzailea izan da eta lehenik hara bidali zuen bere artikulua, baina egunkariak ez zion argitaratu.


Eguneraketa berriak daude