Hasier Etxeberria: «Guggenheim-en bezero edo klientela naturala gara»


2021eko uztailaren 19an
Hasier Etxeberria ETBko aurkezleari elkarrizketa
Hasier Etxeberria: «Guggenheim-en bezero edo klientela naturala gara»
Pertsonaia gutxi izango dira Hasier izena hatxez idazten dutenak; berau hoietariko bat. Elgoibartar aries hau _baina tauro aszendentearekin_, burugogorra izateaz gain, Psikologian lizentziatua dugu. Zaletasunen artean, arrantza, artelanak egitea, batipat pintura eta formen inguruan; baina hori bai, lagunen aterbe bikaina alde batera utzi gabe. Uda partean, asteartero, «Beti eskamak kentzen» azalduko zaigu eta gaurkoan, telebistako kultur eremuko gaietatik apur bat atera, eta beste gai batzuen inguruan solasean jardun gara.
ARGIA. Azal iezaiguzu hitz gutxitan, «Beti eskamak kentzen»en bigarren leihoratze hau.
HASIER ETXEBERRIA. Batetik telebistarako programa eroso bat da. Honekin batera, helburuen alorra jorratuz, mundu honetan den-denetik dagoela erakusten da. Emanaldietan gai bat aitzakia bezala hartuko dugu eta berau ilustratzeko, hiru gonbidatu izango ditugu. Elkarrizketa horien artean, sei euskal idazleren testuek hornitutako bideo emanaldi batzuk ere ezagutaraziko ditugu. Hau da, literaturtasun bat emateko asmoz.
A. Beste alor batzuk landuz, ikusten ahal duzu zure burua kirol saio bat aurkezten?
H.E. Inolaz ere ez. Profesionaltasunez hartzen bada, egingo nuke, baina etxe honetan bada lan hori ongi egiten duenik.
A. Guggenheim eta Kultur Kezka bateraezinak al dira?
H.E. Berez ez. Nolabait eremu berdineko gertaerak dira. Guggenheim-ek, taldeari bide batez, berak dakarren adjetiboa jarri dio; kezka. Kultur Kezka, Guggenheim-en bezero edo klientela naturala gara.
A. Zein duzu gogokoago, Txirrita ala Garcia Lorca?
H.E. Nire barruan dauden bi itsaso ezberdin harrotzen dizkidate. Ezberdinak dira, baina bakoitza bere eremuan oso ona da.
A. Zein pertsonaia elkarrizketatzea gustatuko litzaizuke?
H.E. Jende asko. Adibidez, Agustin Garcia Calvo bat, edo Felix Azua, krisi egoerari buruz, argibideren bat emango ligukeen norbait.
A. Kandinskyren kolore alaiak, Rubensen emakume «bikainak» edo Zurbaran _en bodegoiak.
H.E. Laugarren bat gehituko dut. Pintura eta eskulturan jarduten den Kieffer alemaniarra.
A. Oteiza zure aurrean egongo balitz, zer esango zenioke?
H.E. Gaur egun, berak Guggenheim_en aurrean hartzen duen planteamentu biolentoa, nik neuk ezin dudala hartu.
A. Egingo dituzun solasaldi mordoaren ondoren, eskamarik geldituko al zaizu beste saio bat egiteko?
H.E. Beti dago non ikasi eta zertaz hitz egina. Jende interesgarria nonnahi baitago, beraz...
Jon Odriozola
63

GaiezKomunikabidTelebistaETBSaioak
GaiezKomunikabidTelebistaETBAurkezleak
PertsonaiazETXEBERRI14
EgileezODRIOZOLA3Komunikabid

Azkenak
Bonus track: non dago saria?

Jan-edanean zeuden denak, itxuraz alai, baina baten bat urduri zebilen aperitibo eta aperitifa artean. Bigarrenez jasoko zuen saria, baina eskuetan edukiko zuen lehenbizikoa izango zen. Eta urduri zegoen, oroigarriak bulegora heldu beharra zeukalako, joder. ARGIA Sariak ez dira,... [+]


Argia Sarien kronika
Galga azkartasunari

Gauzak bizi eta azkar aldatzen badira ere, zenbait kontu ez dira aldatzen: Argia Sarien ekitaldia da horietako bat. Horixe esan dio kronikagile honi beharrera etorri den kanpoko kazetari batek, ARGIA asko aldatu dela esatearekin batera, sari-banaketa hasi aurretik. Onerako ari... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Ikus-entzunezko Argia Saria: EITB Kultura

EITB Kultura telebista saioak jaso du Argia Saria euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik, Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik, eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik. Saria Leire Ikaranek eta Kerman Diazek jaso dute, Berde... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Prentsako Argia Saria: Irutxuloko Hitza

Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza-rentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Aurten 20 urte beteko ditu Donostiako hedabideak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch,... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Entzunezko Argia Saria: BaDA!bil podcasta

Entzunezko Argia Saria BaDA!bil podcastak jaso du, Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitakoa, eta Gerediaga elkarteak eta EITBk finantzatutakoa. Podcastak kulturgintzan dabiltzan lau mahaikidez osaturiko bost mahai inguru jaso ditu Durangoko Azokaren bueltan. Saria jaso dute Amets... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Merezimenduzko Argia Saria: Ene Kantak

Hamabost urteotan gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik,  Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuarentzat izan da. Saria Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso dute.


2025-01-31 | ARGIA
Urteko kanpaina onenaren Argia Saria: Altxa Burua

Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina atzeratzeko eskolaz eskola egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko borrokagatik, kanpaina onenaren Argia Saria guraso elkarteek osaturiko Altxa Burua ekimenarentzat izan da... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Interneteko Argia Saria: Oroibidea

Galtzaileen herri ondarea sarean jartzeko erakunde publiko batetik egindako ahaleginagatik, ahots gabeen ahotsa entzuteko aukera emateagatik, eta batez ere, Nafarroak aitzindari izaten segi dezan oroimen historikoa berreskuratzeko bidean, Interneteko Argia Saria Nafarroako... [+]


2025-01-31 | ARGIA
ARGIAko lantaldearen mezua: Mundu ilunean, ARGIA gehiago

Onintza Irureta Azkunek egin du hitzartzea ARGIAko lantaldearen izenean:

"ARGIAko komunitatea osatzen duten milaka lagunetako batek berriki adierazi digu batzuetan ARGIA iluna dela, barruak mugiarazten dizkion albiste gogorrak daudela. Lan ona egiten dugula, baina... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Banatu ditugu euskarazko komunikazioaren 2025eko Argia Sariak

Sei sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria EITB Kultura telebista saioari eman zaio, prentsako saria Irutxuloko Hitza Donostiako hedabideari, entzunezko saria BaDa!bil podcastari, interneteko saria Oroibidea bilatzaileari eta komunikazio kanpaina onenaren saria Altxa... [+]


Calexit, Kaliforniaren independentzia bilatzen duen ekimena

Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.


Estatuaren biktimek Chivite lehendakariari eskatu diote egon dadila euren aitortza ekitaldian otsailaren 13an

Estatuaren biolentziaren biktima gisa onartzeko 125 eskaera egin zaizkio Nafarroako Gobernuari 2023an eta 2024an. Horietatik 41 onartu dira. Egiari Zor eta Torturatuen Elkarteak ongi baloratu dute egiten ari den bidea.


'Arizona' antzezlana
Muturrekoa, muturreraino eramanda

Arizona
Aktoreak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola..
NOIZ: urtarrilaren 26an.
NON: Berrizko Kultur Etxean. plazan.

-------------------------------------------

Arizona eta Mexiko banatzen dituen muga zaintzera abiatu da Idahotik Margaret (Aitziber Garmendia) eta George (Jon... [+]


Eguneraketa berriak daude