"PP txapelik gabeko EAJren bertsio hobetua da"


2021eko uztailaren 16an
Greogorio Ordoñez, Ppren EAEko bozeramailea eta Gipuzkoako lehendakaria:
"PP txapelik gabeko EAJren bertsio hobetua da"
Hamabi urte badira politikan sartu zenetik. Garai hartan 22 urte besterik ez zituen eta aitortzen duenez, HBren aurka joatea izan zen horretara bultzatu zuen arrazoia. Gaur egun, hala ere, beste arrazoi sakonagoak topatu ditu. Hauteskunde hauetan bere helburua lortu du, Gipuzkoan ordezkari bat lortzea.
ARGIA. Zein balorazio egiten duzu hauteskunde hauetaz EAE mailan?
G. ORDOÑEZ. Estatu mailan eman den tristura, ilusio eta esperantza bilakatu da hemen. Oso garrantzitsua izan da guretzat alderdi bezala existitzen hastea. Hamabi urtetan zehar basamortuko trabesian ibili gara. 1993tik aurrera beste garai bat hasiko da, hauteskunde hauetan hirugarren indarra izan gara eta edozein gauza lortzeko esperantzak ditugu. Euskal alderdi bezala nortasun karta lortu dugu, dagoen euskotarrena besteko euskal alderdia da PP.
A. Zer dela eta uste duzu gertatu dela hau?
G.O. Ez dago arrazoi bakar bat, etagainera bakoitzak nahi duen bezala ulertzen ditu emaitzak. Ez dira hauteskundeak nahastu behar, ez da gauza bera hauteskunde orokorrak edo udaletakoak izateak. Argi dago estatu mailan eman den PP-PSOE borrokak mesede egin digula. Horregatik, abertzale moderatuko sektore batek Ppri eman dio botoa. EAJk PSOeren makila moduan jokatu du eta zigor bezala, guri eman digute botoa. Lehenengo botoa eman duten gazteek ere aukera ez abertzaleen alde jo dute, eta batez ere gugana. Herri honen gehiengoak oain arte abertzaleen alde eman izan du botoa, baina horrek ez du esan nahi herri honen gehiengoa abertzalea denik. Parte hartzea igotzen denean boto emaile ez abertzale gehiago daude. Baina oso tristea da botoak abertzale edo ez abertzaleen artea banatzea. Beste arrazoi bat da mugak jendeari bost axola zaizkiola. Boto erabilgarria egon da; bihotzarekin emandako botoa izan beharrean, agian buruarekin edo poltsikoarekin pentsatutako zerbait izan da.
A. Hauteskunde autonomikotan emaitza hauek errepikatuko direla uste al duzu?
G.O. Joera bat azaldu dute hauteskunde hauek, hala ere, ezin da esan emaitzak bere horetan errepikatuko direnik. Autonomikoetan parte hartzea txikiagoa da eta aukera abertzaleak igo egiten dira. Hala ere, orain sei parlamentari baditugu, hurrengoan 10 izango ditugu edo agian 12. Baina hauek baino lehenago Europako Legebiltzarrerako hauteskundeak daude, eta hemen emaitza onak lortuko ditugu. Europar hauteskundeetan oraindik ere zentzu gutxiago du abertzaleei botua ematea, gezura da, ez da herrien Europa existitzen, ezta nazioen eta Estatuen Europa ere. Herritarren Europa besterik ez dago.
A. Zer dela eta geratzen da jende ez abertzalea askotan etxean botoa eman gabe?
G.O. Batetik, beldurra dago, batez ere Gipuzkoako herri txiki batzuetan. Hauetan zero boto jasotzen ditugu eta hau beldurragatik gertatzen da. Ezinezkoa da PSOE edo PPri botua eman nahi dion inor ez egotea. Ondoko herrian botoak izatea eta bertan ez izatea ez dut posible ikusten. Ni oraindik ezkutuan biltzen naiz zenbait jenderekin.
Baina batez ere erosotasun kontua da, hauteskundeak beraien kontua izango ez balira bezala. Baina ez nuke abertzale eta ez abertzaleen artean banaketarik egin nahi. Has nintzenetik, niretzat, EAJren bertso hobetua da PP, baina txapelik gabe. Autonomia, identitatea, euskara eta behar dena defenditu nahi dut. Euskararen aldeko diskriminazio positiboa eman behar da, bestela hil egingo delako, baina erritmo naturalago batean. Iraganeko irudiarekin amaitu behar zen eta uste dut lortu dugula. Guk Euskadiri egiten diogun ekarpen haundia abertzale asko integratzea da. Ez dut PSOEko boto emaileak lortzeko esperantza haundirik, boto emaile abertzaleak berreskuratu edo lortzea dut esperantza.
A. Historian zehar Donostia, Gipuzkoako beste herrekin alderatuz, eskuintiarragoa izan da. Atzera bueltatzen ari al da?
G.O. Nire ustez, ez da eskuintiarra izan probintziako foralismo eta integrismoarekin alderatuz, Donostia hiri kosmopolita, irekia eta liberala zen. Donostia bere izpiritu kosmopolita eta bere liberalismoa berreskuratzen ari da, aukera integristaren aurrean. Ez zen normala PPk lehen zuen ordezkaritza txikia izatea. Orain berriro ere berreskuratzen ari gara izpiritu liberala dagoelako. PPk lehen ez zuen donostiarrismo hori ordezkatzen, PPren aukera lehen nazionalista bait zen, Espainiakoa baino nazionalista, itxia. Eta orain alderdiari orain bira eman zaio planteamendu sozial, autonomiko eta politikoari dagokionez. Ezin da esan alderdi hau aberatsa, antieuskalduna dela. Hau esaten ari dena gezurretan ari da.
A. Zezen plazaren kontua donostiariso horren barruan kokatu al daiteke?
G.O. Ez dut uste. Nik akats haundi bat dut, banakakoaren independentzia besterik ez bait dut sinesten. Nik gure zinegotziek egiten dituzten gauza guztiak txuri urdinez pentsatuz egitea nahi dut. Nik zezen plaza defenditzen dut zerbitzu sektorea indartu nahi dudalako. Askotan leporatu zait aberatsentzat den hiri bat egin nahi dudala. Nik aberatsak etortzea defenditzen dut, pobre gisa etxekoak nahikoak gara. Horrelako tokitara aberatak etortzen dira. Aberats gutxi etorrita lan asko sortzen dute. Hau ez da Benidorm, hemen ez baitir asko sartzen.
A. PPren igoeraren bultzatzaile sentitzen al zara?
G.O. Umila izan beharra dut, eta denon artean lortutako zerbait dela uste dut. Hala ere, egia da urte askotan nahiko bakarrik egotea suertatu zaidala eta udaletxean egindako eguneroko lanak eta gauzak argi esateko dudan erak lagundu du; baina zorionez, igoera talde lana da. Gainera jubilazio politiko baten aukera ikusten dut, ni baino askoz ere hobe moldatzen den jende gaztea badagoelako.
A. Kanpainan estatu mailan irabaztea Gipuzkoako ordezkaria lortzea bezain garrantzitsua dela azaldu zenuen. Zer diozu orain bat lortuta eta bestea lortu gabe izanik?
G.O. Ikuspegi lokalistatik begiratuta, edozeren gainetik Euskadi sinesten duenarentzat emaitza hauek izugarrizko garrantzia dute. Espainia mailan hauteskundeak irabazteko denbora izango da. Espainian irabaztea edo Gipuzkoan diputatu bat ateratzea aukeratzeko emango balidate, modu hotzean ikusita, oraindik Espainian irabaztea aukeratuko nuke. Baina aukera Espainian irabaztea edo Gipuzkoan irabaztea balitz, agian Gipuzkoan irabaztea aukeratuko nuke.
A. Kanpainan zehar EAEko Estatutua erabat garatuko duzuela azaldu duzue. Kanpainako kontua baina zerbait gehiago al da?
G.O. Gu prest gaude EAEri konpetentzia guztiak emateko, beti ere konstituzioak eta herritarrengandik hurbilago dagoen instituzio batek konpetentzia hor hartu ahal izateak suposatzen duen muga errespetatuz. Gure autonomia probintzietara eta udaletxetara ere luzatzen da. Gu, distantziak mantenduz, foru tradizioaren oinordekoak gara. Forua herritarrenganik sortzen da eta horretara bueltatu nahi dugu, baina 2000 urteko bertsio batez.
A. Foralismoari buruz hitzegiten hasi zarenez, zer iritzi duzu Alli lehendakariaren nafartasunari buruzko ideiaz?
G.O. Ni Nafarroan bost urtez bizi izan nintzen eta ongi ulertzen dut bere kontzeptu hau. Espainia herrien batuketa bat da eta Nafarroak bere historiaz harro egoteko arrazoiak baditu, eta instituziak edukitzeko arrazoiak baditu. Gai honean, beste batzuetan ez bezala, ados nago berarekin.
Aitziber Yarza
8-10

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakPP
PertsonaiazORDOÑEZ1
EgileezYARZA1Politika

Azkenak
2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


Israelek hildako 17.000 haur palestinarren izenak irakurriko dituzte Iruñean 30 orduz jarraian

Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


2024-12-20 | Sonia González
DSBEren ‘humilladeroa’

Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

------------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


Kongo eta kobaltoa
Zertarako gaude prest konektatuta jarraitzeko?

Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]


2024-12-20 | Xalba Ramirez
Xabier Badiolaren gitarra: zaharra zena, berri

Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023

-------------------------------------------------

Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]


Eguneraketa berriak daude