Fermin Erbiti: «Oso egoera negargarrian bizi gara hemen»


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Telenavarrako Fermin Erbitiri elkarrizketa
Fermin Erbiti: «Oso egoera negargarrian bizi gara hemen»

Aurpegiz eta ahotsez ezaguna dugu Nafarroan. Telenavarrak eskaintzen duen albistegiaren euskarazko laburpena egiten du egunero. Eta asteartero, ordu laurdeneko saioa. Euskaraz ere, goizero 8etatik 9etara, Radio Nacional-5ean, «Txuri eta Beltz» programa. Bere inguru beltza zuritzen saiatzen delako hainbat galdera egin dizkiogu mikrofonoetatik at.
ARGIA. Defini iezaguzu «Txuri eta Beltz», Radio Nacional-5ean egiten duzun eguneroko programa?
FERMIN ERBITI. Nafarroako berriez osatutako albistegi orokor batekin hasten gara, ondoren elkarrizketak, oharrak, musika... Ordubeteko magazin modukoa da, orain bi ordura zabaldu nahi dena.
A. Euskarazko saio bat zabaltzea ez da eguneroko ogia...
F.E. Nafarroako Gobernuak dirua ematen du komunikabideetan euskara sartzeko eta hemengo zuzendariak hori ikusirik gehiago egin nahi du. Dena den, gehiago egin beharko litzateke dirua jaso edo ez jaso arren, zerbitzu publikoa baita; baina askotan erabakiak politikoak izaten dira, eta hau, Madrileko enpresa da.
Oraindik ez da gure irratia Nafarroa osoan entzuten, baina gero eta gehiago egin beharko dugu euskaraz, eremua zabaltzen ari baita.
A. Telenavarran ere jarduten zara.
F.E. Albistegien bi minutuko laburpena egiten dut euskaraz, duela bi urtez geroztik. Gero, joan den urteko otsailetik, asteartero, ordu laurdeneko saioa egiten dugu, elkarrizketa bat eta mota guztietako gaiekin erreportaia motz bat sartuz.
Arazoa teknikoen aldetik dator, denak erdaldunak baitira, baina guztiek borondate ona dute. Euskal Autonomi Elkartean duela gutxi hasi dira albistegi erregionaletan euskara sartzen; horretan behintzat aurrea hartu diegu Nafarroan.
A. Ez al zara uharte batean sentitzen?
F.E. Ni naiz euskaraz ari naizen kazetari, aurkezle eta ahots bakarra. Kontuan hartu behar da hemengo irratiek (A3, Ser, Radio Popular _orain arte Josetxo Azkona zegoen baina kendu egin dute_) ez dutela deus ere egiten euskaraz. Oso egoera negargarrian bizi gara hemen: zerbait euskaraz egiten dutenek ez dute baimenik, eta baimena dutenek ez dute deus egiten.
Ixiar Rozas
63

GaiezKomunikabidTelebistaBesteak
PertsonaiazERBITI1
EgileezROZAS1Komunikabid

Azkenak
2024-07-23 | Ahotsa.info
Lizarrako txosnak erdigunean nahi dituztela aldarrikatu dute UPNren bazterketaren aurrean

Lizarrako Udalak datozen jaietarako aurreikusia dagoen jai herrikoien egitaraua arriskuan jarri du. Txosnak erdigunetik kendu eta urrun eta baztertua dagoen zonalde batera eraman nahi ditu.

 


Arabako diputatua zen Modesto Manuel Azkonaren hezurrak bere sorterrira itzuli dira, 88 urteren ostean

1936an fusilatu zuten frankistek, une horietan Arabako diputatua zela, eta herriko beste 42 fusilatuen hilobian bertan sartu zituzten Manuelen gorpuzkinak.


2024-07-23 | Gedar
Ia 100 pertsona migrante bizi izan dira Berango eta Getxo arteko baso batean

Iazko urritik eraiki dituzte hainbat kokaleku jatorri magrebtarreko ia 100 lagunek. Poliziak duela hainbat aste jaso zuen haiek basotik botatzeko agindua.


AEBek “portu humanitarioa” kenduko dute Gazatik, bertatik laguntzarik ia sartu gabe

25 egun baino gutxiagoz egon da martxan hasieratik polemikoa izan zen portua. “Distrakzio neurria” izan dela salatu dute eragile ugarik.


Milioika migratzaile esplotazioaren eta eskubide gehiegikerien biktima, Europako nekazaritza-sektorean

Langile migratzaileek indarkeria, lanaldi luzeak eta ordainketa eskasak modu ohikoan jasaten dituzte, Europako bederatzi estatutan egindako ikerketa baten arabera. Gutxienekoa baino soldata baxuagoak jaso ohi dituzte ia estatu guztietan, eta emakumeek are soldata baxuagoak.


Greba egingo dute asteartean Iruñeko FCC-ko langileek, Iosu lankidearen heriotza salatzeko

Lan istripuz 33 pertsona hil dira Euskal Herrian aurten. Azkenekoa, Iruñeko sanferminetan garbiketan lanean ari zen Iosu izeneko langilea. Kamioiaren gainetik erori zen eta hartutako golpe larriaren ondorioz hil da. LABek FCC (Iruñerriko Mankomunitateko... [+]


Bidenek uko egin dio hauteskundeetarako hautagaitzari, eta Kamala Harrisen alde egin du

“Indar guztiak presidente karguan zentratzea” erabaki duela adierazi du, eta Kamala Harris presideneteordeari “babes eta abal osoa” eskaini dizkio. Harrisek baieztatu du bere hautagaitza aurkeztuko duela Alderdi Demokratak presidentegai izendatu dezan... [+]


Hondakinak tratatzeko Artaxoako planta itxita mantentzeko agindu du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak

Nafarroako Ecofert Sansoain enpresa itxita dago 20.000 tona hondakin toxiko legez kanpo jasotzeagatik Zubietako (Gipuzkoa) erraustegitik eta Tuterako (Nafarroa) Oleofat enpresatik.


Hamasei hondartza itxi dituzte asteburuan Lapurdin, uraren kalitate eskasagatik

Horrez gain, Biarritzen ostreopsisa atzeman dute, itsas alga toxiko mikroskopiko bat, eta karabela marmokak agertu dira Donostiako kostaldean.


Atsedenerako eskubidea eta beharra aldarrikatu dute zaintza arloko langileek Donostian

Manifestazioa egin dute etxeko eta zaintza arloko langileek igandean, hainbat eragilek deituta. Hitzarmenen premia eta aisiarako eskubidea aldarrikatu dituzte, oztopo burokratikoak salatzearekin batera.


Eguneraketa berriak daude