«Sindikatu batzuk eta gu eztabaida berean ez garela susmatzen dut»


2021eko uztailaren 19an
Iñaki Azkuna, Osasun kontseilariari elkarrizketa
«Sindikatu batzuk eta gu eztabaida berean ez garela susmatzen dut»
Iñaki Azkuna, Osasun kontseilaria:
ARGIA. Nola finantzatuko dira zuk osatutako «Osasuna Zainduz» planak proposatzen dituen berrikuntzak hazi ez den aurrekontu batekin?
IÑAKI AZKUNA. Beharrezkoa da argitzea aurrekontuek hazten jarraituko dutela, nahiz eta ez diren igoko azken urteotako erritmoan. Hain zuzen, «Osasuna Zainduz» bezalako plagintza egitera bultzatu gintuen motiboetariko bat izan zen, ugariak izan arren mugatuak diren mozkinekin, hazkorra den osasun-eskaerari erantzuteko beharra.
Hasteko, antolaketa-marko berriaren aplikapenak ez luke diru gehiago kostatu behar, baizik eta beste gauzen artean, daukagunaren errendimendu askoz handiagoa bilatu.
A. Sindikatuek gogor ekin dute zure plan estrategikoaren aurka Osakidetzaren pribatizazio progresiboa bultzatzen duela esanez.
I.A. Pribatizaziotik ezer ez du. Gainera, sindikatu guztiak ez dira aurka jarri. Batzuk, egin genituen proposamenen alde daude; ahaztu gabe gainera proposamen hauek oraindik ideiak besterik ez direla.
Bigarrenez, esango nuke badirela beste organizazio batzuk, hauek ere errespetagarriak, oraindik posizionatu ez direnak edota aldeko jarrera hartu dutenak. Medikuen eta Erizaintza Kolegio Ofizialei buruz ari naiz.
Bestalde, zuk aipatzen dituzun kritika sindikalak aspektu oso partzialetara eta gaiaren atalik garrantzitsuena ez diren etorkizunari buruzko gogoeta batzuetara mugatu dira. Edozein kasutan, harrigarria egiten da, ni pribatizatzailetzat salatzea, legealdi honetan Sail honen ekinbide garrantzitsuenetako bat Basurtoko Ospitala sare publikoan integratzea izan denean. Nik uste dut «pribatizatze» hitza, sistemaren eraginkortasun handiago baten bilaketarekin nahasten dutela, ez baita, nik dakidaneraino, plangintza honetan ezer pribatizatzeaz hitz egiten. Guztiz kontrakoa baizik, sistema publikoari kalitate eta herritarren osasun eskaerei erantzutea du helburu, kapazitate handiagoa emateko gai diren neurriak erabiltzea bultzatuz. Badirudi sindikatu batzuek nahiago dutela sistema monolitiko, bateragilea, gestiorako mekanismo egokirik gabea, beste gauza batzuen artean, gu gestore txartzat salatzeko balio diena. Taktika oso ezaguna da.
A. Zertan datza planean proposatzen duzun zentro eta profesionalen arteko konpetentziak?
I.A. Ongi egindako lana ahalegina eta lortutako kalitatea onartzean. Eginkizun profesionala intzentibatzean. Uste dugu konpetentzia akuilugarri ona dela gestoreak zein profesionalak gauzak hobeto egitera behartzeko. Orain daukagun sistemak hain zuzen, zeinaren bidez ospitale eta osasun-zentro guztiek aurrekontua ziurtaturik duten (urte bakoitzari dagokion igoera barnean), ez garamatza eraginkortasunaren bidetik. Bestalde, kategoriaka sailkatutako soldatek ere ez dirudi lana geroz eta hobeto egitera bultzatzen dutenik, langile ona desmotibatuz, zeinak, egiten duena egiten duelarik, gainontzekoek bezala irabazten baitu.
Horrenbestez, zentroak urtero bere aurrekontua eta profesionalak bere soldata igoeraren zati bat irabaztera behartuko dituen sistema bat proposatzen dugu, gainera, betidanik bere baitan itxita eta inkomunikaturik bizi izan diren kultura klinikoa eta gestio kultura hurbiltzera behartuz.
A. Azken inkesten arabera, EAEko biztanle gehienak Osakidetzaren eraldaketaren aldekoak dira. Hala ere, agente sozial batzuk ez dira gustura agertu plana ezagututakoan.
I.A. Egia da 1992ko Osasunaren Euskal Inkestaren emaitzek biztanleen zati handi batek osasun-sisteman aldaketa nahi duela erakusten dutela. Baina egia da, halaber, biztanlego horren zati handi bat bere funtzionamenduaz nahiko pozik agertzen dela. Eta gainera, gehiengo handi batek aldaketak aurrekonturik igo gabe egin daitezen nahi du. Suposatu behar da, bestalde, aldaketa hoberantz nahi dutela. Uste dugu «Osasuna zainduz»ek erantzuna emango diela eskaera horiei. Agente sozial batzuek plagintzari egindako errefusaketari dagokionean, uste dut motibo bat aldaketa orok sortzen duten beldurra izan daitekeela. Baina sindikatu horiek eta gu eztabaida berean ez garela susmatzen dut. Guk eraginkortasunaz eta kalitateaz hitz egiten dugu, eta bitartean beraiek pribatizatzeko ez dakit zer asmo ilun aipatzen dute.
Amagoia Iban
24,25

GaiezGizarteaOsasunaGaixotasunaOsasun zent
PertsonaiazAZKUNA1

Azkenak
Euskarazko hezkuntzaren alde, ingeleseko saio gehiagorik ez

Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]


2025-04-15 | Irutxuloko Hitza
Urrian zabalduko dute Basque Culinary Centerren Donostiako GOe egoitza berria

Gastronomy Open Ecosystem (GOe) eraikinaren lanak azken etapan sartu dira dagoeneko, Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerreko (BCC) zuzendariak azaldu duenez, astelehenean Donostian egin duten bisita instituzionalean.


2025-04-15 | Bertsozale.eus
Kattin Madariaga Apaolazak irabazi du 2025eko Nafarroako Eskolarteko Txapelketa

Irurtzunen jokatu da Nafarroako Eskolarteko Txapelketaren 39. edizioa. Sei bertsolari gaztek hartu dute parte txapelketan, eta horietatik, Arantzako Kattin Madariagak jantzi du txapela. Txapeldunorde, berriz, Kattalin Lizarraga izan da. Biak izanen dira Nafarroako ordezkari... [+]


Gerra piztu zenetik bi urte
Sudanen paramilitarrek 350 pertsona hil dituzte asteburuan errefuxiatuen kanpalekuetan

NBEren esanetan, gatazka hasi zenetik gutxienez 13 milioi sudandarrek euren bizilekuetatik alde egin behar izan dute, eta biztanleriaren erdiak elikagai eskasia du. RSF Laguntza Azkarrerako Indarrak talde paramilitarrak asteburuan egin dio eraso Darfur eskualdeari, eta... [+]


Zentsura mozioa onartuta, UPNk Noain-Elortzibarreko alkatetza galdu du

AINE Noain-Elortzibarreko talde independentea, Harana Gara eta Aldatu Elortzibar egongo dira udalaren agintean, eta azken horretako Luis Mayak hartuko du aginte makila. Martxoaren 31n iragarri zuten mozioa aurkeztuko zutela, UPNren kudeaketaren "noraeza" eta... [+]


2025-04-15 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Milioika abokaturekin edo igerilarirekin, AEBak berrindustrializatu?

Iradokitzailea delakoan edo, muga-zergen gatazkaren harira norbaitek berriro zirkulazioan jarri duen Maoren 1953ko bideoaren garai hartakoa da milioi bat igerilariren txantxa. Alegia, orain harekin bat egiten omen duen Xi Jinping jaio zen urtekoa.


Baionako Xingar Ferian salatutako bortxaketa gaitzesteko elkarretaratzea egin dute

Ostegun gauean emakume bat bortxatzea egotzita atxilotu zuten gizon bat larunbatean. Gizona kasua argitu arte zaintzapean dago. Mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean 18:30ean, Baionako Herriko Etxean, eta horren erantzukizuna azpimarratu du.


Naziek deportaturikoen oroimena, diru-zorro batean

1945ean Neuengammeko nazien kontzentrazio esparruan hil zen Jean Iribarne gamerearraren diru-zorroa berreskuratu eta bere senideei eman diete. Ipar Euskal Herrian gutxienez 350 herritar deportatu zituzten erresistentzian parte hartzeagatik, eta ia erdia ez ziren bizirik atera.


Hilberria
Elena Barrena, irakasle eta historialarien erreferentea

Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]


Gernikako gaztetxe zaharra hartu dute berriro, itxi eta hamar urtera

Gernikako "gazte langileen interes eta beharrei" erantzungo dien proiektu bat martxan jarriko duela adierazi du Egurre Gazte Asanbladak. Eraikina duela hamar urte itxi zuten, eta salatu dute Gernikako Udalak hiru legegintzaldi daramatzala esanez liburutegi bat jarriko... [+]


Mario Vargas Llosa idazlea eta Literaturaren Nobel sariduna zendu da

89 urterekin hil da, Liman, eta idazle perutarraren seme-alabek eman dute haren heriotzaren berri. Gaztelaniazko literaturaren egilerik ospetsuenetakoa izan zen, eta 1960ko eta 1970eko hamarkadetan Latinoamerikan literaturak izan zuen loraldian paper garrantzitsua jokatu zuen... [+]


2025-04-14 | ARGIA
Gabriel Arestiren “izaera komunista” azpimarratu dute, bere heriotzaren 50. urteurrena kari

Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) antolatuta, egun osoko jardunaldia egin dute igandean, Bilboko Campos Eliseos antzokian. Hainbat hitzaldik osatu dute egitaraua, eta jardnualdia amaitzeko Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean antzezlana estreinatu dute.


Eguneraketa berriak daude