«Gastuak jaitsi ezean, sare publikoak guztien zainketa zalantzan jarriko luke»


2021eko uztailaren 19an
Iñaki Jaca, Donostiako Onkologikoko zuzendari orokorrari elkarrizketa
«Gastuak jaitsi ezean, sare publikoak guztien zainketa zalantzan jarriko luke»
Iñigo Jaca, Donostiako Onkologikoko zuzendari orokorra
Donostiako eta Gurutzetako ospitaleetan aritu ondoren, Burgosekoan aritu zen zuzendari bolada batean. Gaur egun Donostiako Onkologikoa zuzentzen duen gizon hau, lan egin duen ospitaleetan eginiko aldaketengatik da ezaguna. Orain Onkologikoa indartzen saiatzen ari da konpetitibitatearen aurrean fruitu onak eman ditzan.
ARGIA. Onkologikoa itxi egingo zutela ere esan zen garai batean. Nola ikusten duzu gaur egun bere etorkizuna?
IÑIGO JACA. Baikorra da. Hainbat arrazoi daude. Alde batetik, liberalizazioa emango dela dirudi, eta zentro ezberdinek konpetitu ahal izango dute. Onkologikoak eskaintzen duen kalitatea dela eta, dituen kostuengatik, konpetitiboa dela uste dut. Hasiera batean ixteaz hitz egin zen, baina hau ez zen barne arazoen ondorio izan, baizik eta sisteman sartzeko zituen arazoen ondorio. Arazo hauek, Gizarte Segurantzarekin hitzarmendu eta zentroaren errentagarritasun ezaren ondorio izan ziren. Gaur egun, Onkologikoak berdintasun baldintzetan konpetitu behar izango badu, baita zentro publikoekin ere, bizirauteko aukerak izango ditu eta horrela hobekuntzak ekarri herritarrentzat.
A. Nola aldatu da egoera ordundik gaur egunera arte?
I.J. Alde batetik Kutxak inbertsioak egin ditu eta horrela teknologia berria ekarri ahal izan da. Aparailu berriak bakarrak dira, Gipuzkoako eta EAEko modernoenak. Gizarte Segurantzarekiko hitzarmenean ere hobekuntzak izan dira.
A. Zein eratan eragingo du konkurrentziak zuengan?
I.J. Gaixoak Onkologikora bidaltzearen inguruan, oraindik Administrazioak zer baimenduko duen zain gaude. Gaur egun Onkologikora etorri nahi duten zenbait gaixori ez zaie baimena ematen. Egungo sistemak ez du aukeraketa librerako biderik ematen, guk Gizarte Segurantzarekin hitzarmena dugun arren. Horrela, ebakuntza hemen izan duten zenbait gaixok ezin dituzte ikusketak hemen egin.
A. Gizarte Segurantzaren sistema porrota jasaten ari dela esaten da.
I.J. Arazoa ez da hemengoa soilik, mundu osokoa da. Osasungintzako kostuak izugarri gehitzen doaz etengabe eta administrazioak izutzen ari dira. Fenomeno orokorra da. Teknologiak asko aurreratu dira, gizartea zahartzen ari delako eta zainketa handiagoa behar delako.
A. Etorkizunean nola garatuko da osasungintza?
I.J. Bi plano berezi beharko liratekeela uste dut. Herritarren ekarpenari dagokionez, Gizarte Segurantza eta gobernuaren bidez egiten da. Nire ustez erakunde publikoak dira diru bilketaz arduratu behar direnak, elkartasun irizpideak sar ditzakeelako, jende guztiak zerbitzu berak jaso ahal izan ditzan. Beste gai bat da zein sarerekin eskaintzen den zerbitzua. Publikoa, pribatu eta mistoa izan baitaiteke. Osasungintza publikoaren aldekoak, osasungintzaren finantzaketa publikoa eta baliabide publikoekin eginiko finantzaketa publikoaren artean ezberdintzen hasi beharko lirateke. Osasungintza publikoaren eraginkortasun arazoak jarraituz gero, aurrera atera daitekeen osasungitza bat egiteko gai ez bada, bere gastuak ezin dituelako kontrolatu, sare publiko horren guztiontzako zainketa zalantzan jartzen ariko litzateke. Diru bilketa guztiontzat bera bada, ez da arazo handiak dituen sare baten aldeko apustua bakarrik egin behar. Herritar guztiei zor zaien errespetuagatik eta guztientzat osasungintza baldintza onetan eman dadin beste formuletan pentsatzen hasi beharko da. Finantzaketari dagokionez bai, baina zerbitzuei dagokienez ez da sistemarik egokiena. Horregatik uste dut konpetitibitate eskemak gehiago eskainiko duela kostu beraren truke.
A. Nola ikusten dituzu hemengo ospitaleak?
I.J. Eraginkortasun arazo ugari daude, ez dute egitura egokiena. Modu egokian erabiltzen ez diren baliabide ugari daude eta produktiboak ez direnak ez lirakete mantentzen jarraitu behar. Baina osasungintza publikoko langileen artean ematen diren baldintzen ondorioz ez da posible erabaki arrazionalizatzaileak hartzea, beste enpresetan ematen diren moduan. Osasungintzaren barnean zenbait pertsonak ez dute funtzionatzen, baina ezin da orokorrean hitz egin. Arazo hau sistema beraren egituraren ondorio da. Ez dago profesionalentzat batere bizigarririk eta ia funtzionariak dira. Arazo nagusia hau da. Ospitale baten aurrekontuaren % 80 pertsonal arlora esleitzen baita.
A. Dohaineko osasungintzaren aroa amaitzear al dago?
I.J. Ni beti izan naiz osasungintzaren finantzaketa publikoaren aldeko sutsua, populazioaren osasuna gobernuen ardura dela uste dudalako. Baina baliabide publikoak era egokian ez badabiltza, beste egituratze sistemetara jo beharko dugu. Uste dut etorkizunean populazioari gehiago ordaintzea eskatuko zaiola. Baina orduan pertsonek bere aukeraketa egiteko askeak izan beharko lukete, ez gaur egun bezala, bakoitzari sendagile eta ospitale konkretu bat dagokiola. Batek bestea ekarri beharko luke.
A. Zein iritzi duzu Azkuna Planaz?
I.J. Azkuna plana osasungintzaren finantzaketa publikoa lortzeko pauso bezala ikusten dut, sektore publikoan lehiakortasuna dinamizatzeko bidea izango da agian. Aurrerapausoa izan daiteke. Hala ere, ez nago ados ordainketaren bikoizketarekin. Bestetik, planifikazioa ez du onartzen eta ez nago inola ere honekin ados. Ez du planifikazioa aurrikusten, eta hau gaixotasun larrientzat ezinbestekoa da, minbiziaren kasuan adibidez. Ez da planifikatzen populazioaren osasunarentzat helbururik ez delako jartzen.
Aitziber Yarza
20-21

GaiezGizarteaOsasunaGaixotasunaOsasun zent
PertsonaiazJACA1
EgileezYARZA1Gizartea

Azkenak
Zinemaldi Alternatiboaren 16. edizioa aurkeztu dute, Palestinari keinu eta arrazakeriari aurre egiteko

Donostiako herri mugimenduak artikulatuta hainbat auzotan antolatzen den Zinemaldi Alternatiboaren 16. edizioa aurkeztu dute (11 + 5, beraiek dioten bezala, eraitsitako Kortxoenea gaztetxeko bost urteei erreferentzia eginez). Aurten sei proiekzio egingo dituzte ondorengo... [+]


2024-09-13 | ARGIA
Tematzearen emaitza: errepide seinaleak euskaraz

Herritarrak eskatzen du seinaleak euskaraz jartzeko. Gobernuak erantzuten dio legeak ez duela horretara behartzen. Behatokiak erantzuten dio, legeak ez badu derrigortzen ere, euskaraz jartzeko debekurik ez duela. Gobernuak bereari eusten dio. Alabaina, herritarrak tematzen dira... [+]


2024-09-13 | Euskal Irratiak
Baionako zitadelako eraikuntza proiektuak arrangura piztu ditu ekologistengan

Baionako zitadelan proiektu berriak ditu armadak. Eraikin berriak egin nahi ditu eta horretarako oihanaren zati bat deseginen dute eta ura atxikitzeko bi gune ere sortu nahi dituzte.


Aysenur Ezgi Eygi-ri zuzenean egin zioten tiro burura Israelgo soldaduek, autopsiaren arabera

Turkiar-estatubatuar aktibista irailaren 6an hil zuten Beiti herrian, Nablus hiriaren ondoan, Zisjordanian, Palestinako Lurralde Okupatuetan. Orain forentseen azterketek iradokitzen dutenez, Israelgo soldatuek zuzenean egin zioten tiro aktibistari.


Iturbide, Jiménez eta Azkona estatuaren biktima gisa aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

Foru Gobernuak aitortu du motibazio politikoko biktimak direla hirurak. Hiru aitortza berri horiekin dagoeneko 36 pertsonari estuaren biktima izatea ofizialki aitortu die gobernuak.


Madrilgo Rolando kafetegiko hamahiru hildako haiek ETAm-ren eta ETApm-ren zatiketaren erdian

Ostiral honetan betetzen dira 50 urte ETAk, 1974ko irailaren 13an, Madrilgo Rolando Kafetegian bonba bat lehertarazi eta hamahiru pertsona hil zituela. Ofizialki 2018an onartu zuen erakundeak ETAren egiletza, bere burua desagertze bidean jarri zuenean.


2024-09-13 | Gedar
Bi lizarratar epaitu dituzte, Voxen salaketa baten harira

Faxisten aurka protesta egiteagatik auzipetu zituzten Lizarrako bi kideak. Asteazkenean, epaiketaren egunean, Lizarraldeko Kontseilu Sozialistak elkarretaratzea egin zuen epaitegi aurrean. Voxeko faxistak jarrera probokatzailearekin agertu ziren bertara, eta Guardia Zibilak... [+]


2024-09-13 | Ahotsa.info
Urriaren 12an Tafallan eginen du manifestazioa Ernaik “españolismo eta faxismoaren aurka”

“Españolismoaren eta faxismoaren normalizazioan” Hispanitatearen egunak jokatzen duen papera salatzeko urriaren 12an Tafallan mobilizatuko da Ernai. “Gu, Nafarroako etorkizuna gara, haiek, aldiz, iragana. Faxismoak herri honetan lekurik ez duela argi... [+]


Ezkabako iheslari Segundo Hernandez identifikatu dute Eguesibarreko Eliako hobian

Gasteiztarrarekin bederatzi dira ihesaldian parte hartu zuten identifikatutako pertsonak. Guztira, Nafarroako DNA Bankua sortu zenetik 43 pertsonaren datuak lortu dituzte.


Donostiako bi familia etxegabetze arriskuan daudela salatu du Kaleratzeak Stop plataformak

Zaurgarritasun ekonomikoaren baldintzak betetzen dituzten arren, Santander bankuak ordainketak epe batez etetea ukatu die bi familiei.


Eguneraketa berriak daude