«Konpetitzeko efikazia irabazi dute kooperatibek MCC sortuz»


2021eko uztailaren 19an
Javier Mongelos, Arrasateko kooperatiben lehendakariari elkarrizketa
«Konpetitzeko efikazia irabazi dute kooperatibek MCC sortuz»
Javier Mongelos, Arrasateko kooperatiben lehendakaria
M ondragon Corporacion Cooperativako Kontseilu Nagusiko lehendakaria, eta askoren iritzian, Grupo Mondragon zen hartan zuzendari nagusia zenetik, urte t'erdi martxan daraman erakunde berri honen bultzatzaile nagusietakoa dugu Javier Mongelos. Lau kooperatiba ez beste guztiek hartutako erabaki estrategikoek denbora honetan emandako fruituez galdezka jo dugu beregana.
ARGIA. Mondragon Corporacion Cooperativak ia urte t'erdi darama martxan. Egiguzu balantze labur bat.
JAVIER MONGELOS. Denbora honetan hasi dira 1991. bukaerako III Kongresuak onartu zuen proiektuaren araberako birreraketa lanak. Erabaki haren eta ekarri duen aldaketaren garrantzia estrategikoa dela eta, zuhurtasunez jokatu behar izan dugu, korporazioko 100etik gora kooperatibek dituzten bereizkuntza enpresarial eta kulturalen arabera. Sailkako Elkarteak gorpuztuz joan dira, eta horren arabera sail bereko kooperatibak enpresa mailako bategitetik abiatu dira. Lehen fruituak ikusten hasi gara: merkatu nazional eta nazioartekoetan merkatari sare bateratuak sortu dira, katalogoak koordinatu eta osatu dira, eta honek merkatuan konpetitzeko ahalmena handitu digu. Beste hainbeste esan beharko genuke teknologiaz edo negozio berriei ekiteaz aritzekotan.
Horren adibide bat da Max-Center proiektu komertzialarena: finantza eta inmobiliarien alorrean Lankide Aurrezkiarekin eta Lagun-Arorekin, banaketan Eroskirekin eta gure aktibitate industrial eta ingeniaritzazkoan ditugun sinergiak erabiliz, zentro komertzialak sortzea. Era berean, Mondragon Corporacion Cooperativak gure enpresen ahalmena errealismo eta eraginkortasun handiagoz adieraztea posible egin digu. Instituzioetara bezala iritzi publikora, eta batez ere Europa eta mundu mailako gure enpresa-solaskideetara, errazago iristeko moduan gaude, elkarrekin operazio eta negozioak errazago burutu ditzakegu, eta honek enpleguaren sorreran ere badu eraginik. Hitz bitan esateko, gero eta zailagoa den marko ekonomiko batean eraginkortasuna eta konpetitibitatea irabazi ditugu.
A. Zuen konpetitzaileen neurri handia aipatzen duzue sarri. MCC gaurko neurrietara mugatzekotan dago, ala epe laburrean haztekotan?
J.M. Tamainaren arazoa segun eta zein sailetaz ari garen ezberdina da. Sail bakoitzean jokoak bere arauak ditu, eta batzuetan bolumena nahitaezko baldintza den gisan, beste batzuetan teknologia mailan datza hori, edo berrikuntza ahalmenean; beste batzuetan merkatu kuotan, eta abar. Hamarkada honen bukaeran konpetitibo izan nahi badugu eta lana eta aberastasuna sortzen jarraitu, MCC ezin da oraingo neurrietan gelditu. Korporazioa osatzearekin bakarrik, Espainiako testuinguru finantz-enpresarialean aurreko muturrean ipini gara, eta negozio ahalmenak ugaritu ditugu. Nazioarte mailan ere harremanak ugaritu egin ditugu, eta negozio berriak berehala erditzeko espektatibak ere bai. Dimentsio estrategikoan irabazi dugu.
Hala ere, banaketarena bezalako sektore batean, bolumen handiago bat lortzea hil edo bizikoa da, frantsesen eta britaniarren aurrean bizirik segitzekotan. Eroski Taldearen hedadura testuinguru horretan kokatu behar da: 93-95 urteetan 150.000 milioi pezetaz goiti inbertitzea aurrikusten du, 530.000 milioiko salmentak gaindituz eta langile kopurua 10.000an gehituz. Beste sail batzuetan, aldiz, aliantzen estrategia erabiliko da, Europako beste enpresekin akordio eta elkarlana bultzatuz, lerro zurian Ocean-Thomson Electromenager-ekin eta General Domestic Appliances-ekin egin dugun bezala. Beste sail batzuetan tamaina egoki baterantz goaz, automozioen osagaienean eta batik bat osagai metalikoenean ari garen moduan. MCCk sail bakoitzean Europako Merkatu Bakarrean konpetitzeko moduko tamaina erdietsi behar du.
A. Industri Taldea da MCC barruan iaz emaitzarik okerrenak eskaini zituena. Krisi sakon batean murgilduta al dago?
J.M. Zenbait kooperatibaren kontuak oraindik itxi gabe daudenez, oraindik ez dut erabateko daturik. Dena den, Espainian bezala Europan bizi dugun krisi giroan ez da salbuespena gure industriarena. Herri honetan II. Mundu Gerraz geroztik gertatu den krisirik handiena sofritzen ari gara. Eta hondamen ekonomikoa makina-erremintak, adibidez, besteek baino gogortasun handiagoz nozitzen du: iaz eskariaren jaitsiera jasan du hirugarren urtez. Eraikuntzak aldiz 92an nabaritu du krisiaren eragina.
Oro har, inguruko enpresak baino hobeto gaudela uste dut, teknologia, finantza, organizazio eta komertzial mailako euskarri bat badugulako, esportatzeko itzala ahaztu gabe. Horrregatik garantia handiagoz egiten diogu aurre krisiari, eta erreaktibazioa iristen denerako espektatiba hobeak dauzkagu.
A. Hazkunderik handiena banaketa taldeak bizi izan du. Aurrikusten zaion hazkundearekin ez al zaio euskal herritartasuna ahulduko?
J.M. Alderantziz gertatuko dela deritzot. Espainia mailako, eta baita Europako ere, lehen lerroko talde gisa sendotzea izango da Eroskirentzat enpresa bezala bizirik irauteko eta bere euskal nortasuna atxikitzeko garantiarik onena. Bestela, hau arriskutan legoke multinazional batek noizbait erosiko balu.
Ez ahaztu muin eragilea eta erabakigunea, ekintzarako lerro estrategikoak marraztekoa bezala, beti hemen egongo direla. Bestalde, Euskaditik kanpoko zabalkundea gidatu eta bideratzeko sortutako elkarte instrumentala _Erosmer_ gehienbat Eroski Taldeak kontrolatuta dauka, eta honek Euskal Herriko Zentro Komertzialeko langile guztiei sozio kooperatibista izaera atxikiko die.
A. MCCtik kanpo gelditu ziren kooperatibei zer nolako etorkizuna ikusten diezu?
J.M. Hasteko esan behar da 100 baino gehiagotatik 4 kooperatiba bakarrik gelditu direla MCC proiektutik kanpo, demokratikotasun sakon bateko prozesu baten ondoren. Errespetatzen dugu erabakia, baina pena ere ematen digu, halako haustura bat baitakar Arrasatekoa dena bezalako esperientzia kooperatiboan, testuinguru konpetitibo berri batean bere izaera eta posizioa sendotu nahi ditugunean. Arrakastarik onenak opa dizkiet bihotzez, eta gure bideak berriro elkartuko diren itxaropena daukat.
Etorkizuna igertzea beti da zaila, eta areago merkatu erasokor eta nahasi batean murgildurik dagoen enpresa baten kasuan, joera esfortzuak elkartu eta horietatik enpresa eta sail talde sendoak sortzea denean. Sare horren barruan bakarturik gelditzea soluzio ona denik ez zait iruditzen.
Pello Zubiria
20-21

GaiezEkonomiaKooperatibaMCC
PertsonaiazMONGELOS1
EgileezUBIRIA2Ekonomia

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude