Miren Urkiola: «Oñati Irratia, etxeko oinetakotan ibiltzeko irratia da»


2021eko uztailaren 19an
Oñati Irratiko Miren Urkiolari elkarrizketa
Miren Urkiola: «Oñati Irratia, etxeko oinetakotan ibiltzeko irratia da»

Oñati Irratia aireratu zenetik, bigarren urtea betetzear dago eta Miren Urkiolaren iritziz, «urte bat gehiago betetzea oso garrantzitsua da eta gauza berriak egiteko baliatuko dugu». Oñatiar honek beti izan du irratirako zaletasuna. Leioako unibertsitatean kazetaritzako ikaslea zenez geroztik, «irratia asko entzuten nuen eta zaletasuna hortik sortu zitzaidan». Gaur egun irratian buru belarri dihardu eta berarentzat Oñati Irratia, gauza oso berezi bat da «haur txiki baten moduan jaio une beretik ezagutzen baitut».
ARGIA. Zein ezaugarri dauzka Oñati Irratiak?
MIREN URKIOLA. Irratia guztiz munizipala dugu. Orain urte batzuk kultur etxea egin zenean, bere barne, irrati bat martxan jartzea pentsatua zegoen. Irratiaren lehen urratsak orain bi urte hasi ziren eta helburu bikoitza daukagu. Batetik, Oñati barruan gertatzen den guztiaren berri ematea, udal kontuak, herrian sortzen diren albisteak... Bestetik, hasieratik garbi geratu zen euskara bakarrik erabiliko genuela eta gure hizkuntza normaltzatzeko bide bat izango zela. Jendeak bere herriko informazio guztia euskaraz jaso zezan.
A. Zein egunetan aireratzen zarete eta zer programa burutzen dituzue?
M.U. Astelehenetik ostiralera emititzen dugu, egunean hiru orduz. Oinarria Oñati dugu, hala ere, inguruan gertatzen den albisteren bat ere jorratzen saiatzen gara. Egunero hiru atal errepikatzen ditugu, agenda, ez gara Oñatira mugatzen bailara guztira baizik, kirolen txokoa eta albistegia. Programazioari dagokionez, oso zabala da. Adibidez, herriko sukaldariekin `eguneko menuak` ematen ditugu, edota astean behin, ikastetxeei beraien haurrek programa bat aireratzeko aukera luzatzen diegu. Baina gure asmoa ez da hor amaitzen, zeren eta hilean behin, larunbatetan hain zuzen ere, herrian dagoen arazo bati buruzko mahainguru bat antolatzekotan gabiltza. Horretaz gain eta bigarren urtea betetzear gaudenean, Arrasate Oñati artean egiten den lasterketa zuzenean ematekoa dugu. Guretzat erronka berezi bat izango da.
A. Ondorengo urtetarako zer asmo dituzue?
M.U. Hiritarrek programak egiteko orduan partehartze haundiagoa izatea. Zenbait auzotara teknikoki ez gara iristen, beraz entzuleak irratia kalitatatez entzuteko aukera izan dezala.
Jon Odriozola
63

GaiezKomunikabidIrratiaOñati irrat
PertsonaiazURKIOLA1
EgileezODRIOZOLA3Komunikabid

Azkenak
2024-12-27 | Julene Flamarique
EuskarAbentura 2025: izena emateko epea zabalik martxoaren 5era arte

EuskarAbentura 2025 espedizioak aukera emango die 127 gazteri zazpi lurraldeak oinez zeharkatzeko kulturan, historian eta paisaietan murgilduta. EuskarAbenturako parte-hartzaileen hautaketa ez da proiektuen kalitatean bakarrik oinarritzen, baita generoa,... [+]


2024-12-27 | Leire Ibar
AEBek eta aliatuek 260.000 milioi dolar eman dizkiote Ukrainari laguntza militarrerako

AEBek eta Mendebaldeko aliatuek guztira 260.000 milioi dolarreko laguntza eman diote Ukrainari, gehienbat armamentuan eta laguntza militarrean, Errusiak 2022an egindako inbasioaren ostean. Nahiz eta laguntza horrek Ukrainaren defentsa indartzea helburu duen, Nazio Batuen... [+]


2024-12-27 | Julene Flamarique
Elkarte memorialistek manifestatzera deitu dute urtarrilaren 18an, Erorien Monumentua eraistea galdegiteko

Elkarte memorialistek kritikatu egin dute Iruñeko Udalak Erorien Monumentua eraisteari uko egiteko hartutako erabakia. Memoria Demokratikoaren Legea “oker interpretatzea” egotzi diote Joseba Asiron alkateari, eta mobilizazio batera deitu dute urtarrilaren... [+]


2024-12-27 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Myanmarreko gerra zibila, laugarren urtera

Hutsaren hurrengo arreta mediatikoarekin –batez ere Ekialde Hurbileko edo Ukrainako gatazkekin alderatzen badugu; baina Sudangoaren aldean ere bai–, laugarren urtea betetze bidean da Myanmarreko gerra zibila.


2024-12-27 | Leire Ibar
Txanpainaren industriaren arrakastaren oinarrian eskulan esplotatua dago

The Guardian egunkariak Épernayn (Frantzia) txanpain-industrian aritzen diren migratzaileen egoera aztertu du. Ikerketak agerian utzi ditu luxuzko xanpaina-marken mahastietan lan egiten dutenen baldintza prekarioak eta legez kanpokoak.


2024-12-27 | ARGIA
Gutxienez 5.212 eraso matxista salatu dituzte aurten EAEn, iaz baino %8 gehiago

2024ko azarora bitarte 683 sexu eraso salatu dituzte, iaz baino %16,7 gehiago, Emakunderen arabera. Familia barruko indarkeria salatu duten emakumeen kopurua ere handitu da (975 izan dira), baita bikotekide edo bikotekide ohiek egindakoa ere (3.554).


2024-12-27 | Euskal Irratiak
Benito Lertxundi
“Zuzeneko emanaldietan beharrezko den xarma galtzen ari nintzela sentitzen nuen”

Benito Lertxundi 60 urte iraun duen kantugintza uzten zuela jakinarazi du Durangoko azoka aitzin. 2023an Gernikan grabatu zuen kontzertu baten diskoarekin bururatuko du bere ibilbide handia bezain aberatsa. Bazuen urtea hartua zuela erabakia, ez da erraza izan horren berri... [+]


2024-12-27 | Gedar
Eguberrietan 110 osasun-zentrotan ezarri ditu murrizketak Osakidetzak

Iazko Gabonetan, hamabi ordurainoko itxaronaldiak izan ziren. Urtean 180 egunetan ezartzen ditu nolabaiteko murrizketak Osakidetzak.


Ibai Ripodas: “Balorazio oso positiboa egiten dugu, orain gazteek sortu beharko dituzte presoei elkartasuna helarazteko bide berriak”

Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.


2024-12-27 | ARGIA
“Euskaraz ez dakien pertsona bat” izendatu dute Eitb.eus-eko zuzendari, LABek salatu duenez

"Euskalduna ez den pertsona bat –Nagore de los Rios– hautatu du EITBko zuzendaritza nagusiak Eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari posturako, eta, ondorioz, euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu dute helburuen artean euskararen... [+]


Lore Lujanbio
“Zaintza lanak ez dira jarduera zehatz bat; produkzio-erlazio patriarkalek ekoizten dituzte”

Tesia amaituta, pozik dago Lore Lujanbio. Militantziarako denbora gehiago du, besteak beste. Mugimendu transfeministaren erronkez galdetuta, hauek identifikatzen ditu: neoliberalismoak mugimenduaz egin duen apropiazioari heltzea, faxismoaren eta erreakzio heteropatriarkalen... [+]


Eguneraketa berriak daude