«Borrokaren ildoa bateratzeko urratsak zehaztu behar dira»


2021eko uztailaren 19an
Iparretarrak erakundearen bozeramaileekin elkarrizketa
«Borrokaren ildoa bateratzeko urratsak zehaztu behar dira»
Apirilaren 10eko prentsaurrekoa baino lehenago mintzatu zitzaigun Iparretarrak:
Borrokan hogei urte egin berri dituela eta, Iparretarrak erakundearen bozeramaileekin hitz egiteko parada izan genuen. Hizlari bakarra zegoen mahaiaren gibelean, oso lasai. Abantzu oren bat iraun zuen elkarrizketak eta zutik zeuden lagunak hitzik egin gabe egon ziren.
ARGIA. Zer egoeratan sortu zineten, zer helbururekin eta orain mantentzen ote dira?
IK. Iparretarrak erakundea 1973an sortu zen, oharpen politiko baten ondotik. Borrokaren legez eramatea beharrezkoa zela ikusten zen, baina argi genuen ere legezko bideak, berez, mugatuak zirela eta hala dirautela gaur ere. Horregatik erabakia hartu genuen: erakunde politiko-militar bat antolatzea, jadanik bizi ziren borroken osagarri, borroken lagungarri eta kontzientzia abertzalearen akuilu. Sortarazi gaituen asmoa, eta gaur ere bultzatzen gaituena, esaldi honetan islatzen eta gauzatzen da: «Herriak bizi behar du». Hori dela eta, nahi genuke azpimarratu, IK, 20 urte guzti hauetan ekintza armatuen bitartez azaldu egin dela noski, baina bere militanteak, Ipar Euskal Herriaren biziarazteko sortu eta hazi diren ekintza, egitura eta urrats guztietan akuilatzaile eta osoki parte hartzaile ere izan direla.
A. Nola ikusten duzue EMAren sortzea eta hauteskundeetan partehartzeko ezker abertzalearen asmoa?
IK. IK-k betidanik borrokan osagarritasunaren ildotik jokatu du, eta argi daukagu hauteskunde alorra ere erabili behar dela abertzaleen mezu politikoa zabaltzeko eta guk gure herriaren aitzina bideez ditugun ikuspegiak herriari aurkezteko.
Hauteskundeen bitartez, 1986an bezala gaur ere, garrantzitsua iruditzen zaigu herritarren baitan «Herria gure gain» kontzeptuak bide egin dezan.
A. Autonomia aipatzen duzue zuen agirietan; ezker abertzaleak ez du eskakizun hori berea egiten. Zergatik?
IK. Ez, guk alderantzizko iritzia daukagu. Izan ere, gaur egun, Ipar Euskal Herriko abertzale indar eta sentsibilitate guztiek bat egiten dugu egitura politiko berezi baten eskakizunaren premiarekin. Hori bera ere aurrerakuntza handi bat da. Alabaina, urrats berri baten egiteko garaia zela pentsatu dugu eta honengatik, egun hauetan, aurkeztu dugu zinezko autonomia hori gorpuzteko xedea duen aitzin proiektu bat. Eta gure asmoa da, herritarrek eztabaidatu, osatu eta hobetu egin dezaten.
A. Autodeterminazioaz zer diozue?
IK. Hasieratik autodeterminazioa da guretzat, gure iritzian, gure eguneroko bizian, gure gaitasunaren ahalak eta tresnak eraikitzea eta bideratzea. Horregatik guretzat argi da, gure borroka autodeterminazio prozesu batean kokatzen dela.
A. Patxa-Oldartzenen proposamenaz zer?
IK. Eguneroko borroka konkretu batzuetan, Iparraldeko ezker abertzalea biltzen elkartzen da jadanik. Hala ere, espero dugu geroan, eremu horiek areagotuz joanen direla.
A. Sozialistak boterean egon dira 12 urtez. Egin duten politikaren azterketa zer da zuentzat?
IK. Hitz batez soilik egingo dugu azterketa. Hitza jan dute! Funtsezko aterabide politiko bati uko egin diote, errepresioa azkartuz eta porroskaren politika huts bat eramanez. Eta funtsean PSk orokorki estatu frantsesean eraman politika ikusita, ez gaitu harritzen gaur bizi duen porrot izugarriak.
A. Azken epaiketaren kondena zigorrak oso gogorrak izan dira; nola hartu duzue mezua?
IK. Guretzat ez da mezu berezirik auzi horretan. Baizik eta, aitzinean erran dugun bezala, errepresio politika baten segida. Itsuaren politikaren jarraipena besterik ez. Preso dauden gure borrokakideek ongi dakite ez dutela inongo eskuzabaltasunik igurikatzerik aginte politikoaren esku makila hutsak diren auzitegi horietatik.
A. Zuen borroka eta lana kritikatzen dutenei, hegoaldean ETAren borroka sustengatzen dutelarik, zer erran nahi zeniekete?
IK. Guretzat kontu hori iragana da. Espero dugu batasuna borrokan egiaztatuko duen garaian sartu garela, eta bide horretatik aurrera joko dugula.
A. Kostaldean egin diren eraikuntzek eta lurralde jabetasunaren galtzeak mugimendu asko sortu dituzte. Borroka horretan duzuen ekarpena nola definitzen duzue?
IK. Gogorarazi nahi nizuke, hain zuzen arazo honi dagokionez, borroka armatuak duela abertzale mugimenduaren eta herriaren zati handi baten kontzientziazioa bultzatu eta betonatze eta etxegintza basati sail horretan ere herri borrokak hazi.
A. Bayrouk euskararekiko irekidura bat erakusten du, Parisek Seaskarekin negoziatzen du... mezu bat ote da horren gibelean?
IK. Gure herriak dauzkan eskubideei begira, jaun horrek erranak erabat gutxienekoak dira eta gainera oraindik obratzekoak dira. Funtsari heltzeko argi eta garbi dago sail horretan, euskararen ofizialtasuna eta honen aplikapena izango direla zinezko urratsak. Orain, hain zuzen agintera iritsi baita, behin baino gehiagotan berak erabili izan duen erran zahar bat oroitaraziko diogu: «Erranak egin, eginak erran». Geroak epaituko du.
A. Zer baldintza jarriko zenukete borroka armatua uzteko?
IK. Hasiera hasieratik, frantses agintearen gain dago zapalkuntzaren bidetik baztertzea eta bahiturik dauzkan borrokakideak askatzea. Prozesu horren barne dago, halaber, gure oinarrizko eskubideei erantzun egokiak ekar ditzan hala nola euskararen ofizialtasuna obratzea, ekonomia bide berri bat finkatzea, turismo politika itotzaileari gelditze bat emanez eta herriaren hazleak diren ekoizpen sailei lehentasuna emanez; baita Ipar Euskal Herriarentzat autonomia egituraketa baten bideari eustea ere. Prozesu orokor horretan sartzen ez gareino, orain bezala, geroan ere borroka armatua tresna baliagarritzat daukagu.
A. Fronte abertzale baten beharra ikusten al duzue?
IK. «Herriak bizi behar du» helburu politikoan, abertzale bakoitzak badu bere zeregina. Gaur egun, Iparraldean, indarrak biltzea premiazkoa da. Baina, euskal gizarte zuzenago eta aurrerakoi bat eraikitzeko, beharrezkoa iruditzen zaigu ezker abertzale indartsu bat.
A. Zer ekartzen du Europak Euskal Herriari, abertzale batzuen apustuarekin (aldekoak) bat egiten duzue?
IK. Herrien eta populuen eskubideak ukatzen dituen Europa merkatari hori ez dugu nahi. Edozein gisaz, eraikiko den Europa, populuen eskubideen elkartasun eta justizia sozialean oinarritutakoa izango da edo ez da benetako Europa izango.
A. Hegoaldeko egoera politikoa ez da asko aldatu. Nola ikusten dituzue azken urteak?
IK. Egin nahi dugun lehen oharpena hauxe da: Estatu espainiarrak ez dio Hego Euskal Herriari zor zaion autodeterminaziorako eskubidea onartzen, nahiz eta abertzaletasuna nagusi den. Gasteizko gobernuak hautatu duen ezker abertzaleekiko konfrontazio bidea oso euskal populuaren kaltean dagoela iruditzen zaigu. Ez ote litzateke gobernuan dagoen eta bere burua hain abertzaletzat daukan alderdi politiko baten eginbidea, aterabide negoziatu bati laguntza ekartzea?
A. ENAMek eta zuek daramazuen borrokaren artean enfrentamendurik ba al da?
IK. Gai honi dagokionez, eta jadanik aipatu bezala, gero eta gehiago iragantzat daukagu borroka frontearen bi kontzeptuen enfrentamentua. Argi daukagu fronte bakarraren kontzeptuak porrot egin duela eta fronteen arteko elkartasun prozesu batean sartu behar dugula. Guretzat argi da Euskadiren askapen prozesua bakarra dela, nahiz eta Hegoaldean eta Iparraldean erritmo ezberdinetan garatu.
Geroari begira, beharrezkotzat daukagu borrokaren ildoa bateratzeko eman behar diren urrats batzu zehaztea. Behin betikotz gogoan argi eduki behar genuke herri bat garela, mugimendu abertzalea garela, euskaldunak eta kitto!
Ixabel Etxeberria
9-11

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakTalde armatIK
EgileezETXEBERRI11Politika

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iparretarrak
2021-12-14 | Beñat Espil
Gora Allande gudaria!

Nihau bürüari izigarriko desafio bat ezarri diot: Allande Sokarros, ekialdeko Etxebartar seme eta Iparreko anaiaren bizia, horrialde bakar batean llabürbiltzea... Desafio izigarria Allanderen bizia ez beita izan lasaiezko ibai lüze bat. Bena halerik ere... [+]


2021-12-10 | Axier Lopez
Allande Sokarros kazetari eta militante euskaltzalea hil da

Allande Sokarros kazetari, itzultzaile eta militante zuberotarra zendu da 64 urterekin. Kazetaritzan urte luzez aritu da, ARGIAn eta beste hainbat hedabidetan.


2021-07-21 | Mikel Asurmendi
Manex Pagola: «Frantzian demokrazia oso ttipia da, Filipe Bidart auzia lekuko»
«Carlos Garaikoetxea dimentsio handiko politikaria izan da, Euskal Herriak bere balioa gehiago baliatu izan balu, naski, ez ginateke egungo atakan» diosku Manex Pagolak. Gure solaskidea Euskal Herrian gaindi dabil goizdanik politikaren karietarat: «Nahiago nuke denbora... [+]

2021-07-20 | Mikel Asurmendi
Ttotte Etxebeste: «Kudeaketa politikoaren garaia iritsia zaigu abertzaleoi»
Iparraldeko mugimendu abertzalea erabat, eta jendartea oro har, Filipe Bidart preso baigorriarraren askapena exijitzen ari da etengabe. Frantziako auzitegiek alta, bi aldiz -urrian eta abenduan- errefuxatu dute eskaera. Eskaera otsailaren 1ean izanen da berriz aztertua.


[+]


2021-07-20 | Mikel Asurmendi
LEONGO AFERA
LEONGO TIROKETAREN AUZIA EDO LAU MILITANTEEN OHOREA
Leongo afera gertakari ilun gisara pasako da gure herriaren historiara maleruski. Egun hauetan Parisko asiseetako gortetan Euskal Herriaren alde borrokaturiko hiru militanteen kemena eta ohorea dago auzian. Popo Larre desagertuarekiko gorazarre duina, bestalde.

2021-07-19 | Eider Rodriguez
Filipe Bidart: «25 hilabete horietako laburpen baten azalpenera mugatu naiz»
Liburuaren nondik norakoak?
2000. urtean, Seaskako lizeoan, Etxepare ikastetxean, Elorri ene alabaren ikasgelan bakartasunari buruzko idatziak aztertzen ari zirelarik literaturan, ene lekukotasuna galdein zautaten. Idatzi labur bat nahi zuten, «bi hitzez», baina abiatu eta... [+]

2021-07-19 | Ixabel Etxeberria
«Zaila da Iparretarrak-ek jada biribildua duen autonomia proiektuaz eztabaidatzea»
Mixel Berger arkitekto EBko militanteari elkarrizketa
«Zaila da Iparretarrak-ek jada biribildua duen autonomia proiektuaz eztabaidatzea»
MIXEL BERGER
A lgeriako gerlaren ondotik Euskal Herrira etorria, arkitektoa da lanbidez. Politikagintzan egin du, baina, bide... [+]



2021-07-19 | Ixabel Etxeberria
«Kadira dut askatasunaren prezioa, beste batzuentzat garestiagoa da»
Ttotte Etxebeste, euskal preso politiko ohiari elkarrizketa
«Kadira dut askatasunaren prezioa, beste batzuentzat garestiagoa da»
Ttotte Etxebeste, euskal preso politiko ohia
Polizia frantses batek 1988ko otsailaren 19an atxilotzeko unean bizkarrean jotako tiro baten... [+]



2021-07-19 | Mikel Asurmendi
LANDETAKO TIROKETA: AUZI ILUNA ARGITU NAHIAN
Leoneko (Landak) tiroketari buruzko gertaera ulertu aldera, komeni da auzi honetan inkulpatuak diren hiru militanteen erakundeaz hainbat zehaztapen egitea. IK-i buruzkoak, hots. IK 1973an sortu zen. Filipe Bidart izan zen klandestinitatera pasa zen lehen militantea: 1980an. Urte... [+]

2021-07-12 | Mikel Asurmendi
Eneko Bidegain
«Autonomiaren bidea hartu dute IK gogor kritikatu zutenek»
Baiona, 1975. Kazetaria. Ekaitza astekarian hasi zen kolaboratzaile lanetan eta Euskaldunon Egunkarian zaildu egunerokoaren zereginean. Berria egunkarian dihardu gaur egun. Idazlea da, halaber. Besteak beste, Anbroxio eta Mahatsaren begia eleberriak eman ditu argitara. Oraindik... [+]

2020-06-15 | Mikel Asurmendi
Baigorriko parrokian Filipe Bidartek Jamattit aitari eskainitako hitzezko gorazarrea

Jean Batiste Bidart Kuxkurrio, 2020ko ekainaren 8an zendu zen Baigorrin, 93 urte zituelarik. Ekainaren 11n, Baigorriko parrokian, Filipe Bidartek Jamattit aitari eskainitako hitzezko gorazarrearekin amaitu zen ekitaldia.


Gaurko egunez, Iparretarrak-eko Maddi Hegi eta Gabi Mouescak Pau-eko espetxetik ihes egin zuten

Gaurko egunez, 1986ko abenduaren 13an, larunbata zen, Iparretarrak erakunde armatuko militante Maddi Hegi eta Gabi Mouescak Pau-eko espetxetik ihes egin zuten. Espetxe aldaketa bat irudikatuz, hainbat ekintzaileren plana ongi atera eta espetxeko ate nagusitik atera ziren.


2018-08-07 | ARGIA
Duela 35 urte desagertu zen Popo Larre jendarmeekiko tiroketa batean

Gaur bezalako egun batez duela 35 urte, 1983ko abuztuaren 7an, desgertu zen Jean-Louis Larre, Popo ezizenez ezaguna, Landetako Leon herrian Frantziako poliziarekin izandako tiroketa baten ostean eta inoiz ez da haren berri gehiago izan. Haren adiskide eta burkideek uste dute... [+]


2017-05-03 | ARGIA
Mixel Bergouignan baigorriarra hil da, abertzale konprometitua

Osasun arazo baten eraginez hil egin da Mixel Bergouignan baigorriarra, Kazeta.info-k jakinarazi duenez.


Eguneraketa berriak daude