Teknika aldetik ezberdinak


2021eko uztailaren 19an
Iñaki Perurena eta Mikel Saralegi aurrez aurre
Teknika aldetik ezberdinak

LEITZAKO semeak sasoi handikoak ateratzen dira, horretan ez dago zalantzarik. Hara bestela Iñaki Perurena eta Mikel Saralegiren kasuak. 36 urtekoa lehenbizikoa, 25ekoa bigarrena, ez dirudi oraindik Euskal Herrian bi erraldoi hauei aurre egingo diena sortu denik. «Ez zait iruditzen Leitzak deus berezirik duenik, _diosku barrez Iñaki Perurenak_, Leitza dela akaso. Gu biongatik ez dago esaterik leitzarrek berebiziko sasoia dutenik».
Iñakiren ustea da, baina zerbait ere eduki beharko du Nafarroako herri honek, gaur egun Euskal Herrian 310 kilotik gorako harria jasotzen duten bi harrijasotzaileak bertakoak izateko. Leitzan, izan ere, herri kirolen munduan izen handiak izandako kirolari ugari sortu dira. Harrijasotzen ere, orain hogei bat urte, bertako Gartziarena eta Astibia puntan ibili ziren nahiko denboraz.
Kontuak kontu, Iñaki Perurena aspalditik lortuezinak ziruditen markak hausten ari den gizona dugu. Gertu gerturik, maisu baino gehiago adiskidea duenaren atzetik, Mikel Saralegi gogoz datorren gaztea da. Oraingo martxari eutsiz gero, Iñakiren ondorengoa Euskal Herriko gizonik indartsuenaren podiumean.
Bien ibilerak, nolanahi ere, ezberdinak izan dira.
«Ni hamabi urterekin hasi nintzen harriak jasotzen,gogoratu du Mikel Saralegik_. Etxean herri kirolen mundua beti bizi izan da, eta gure aita ere jaialdietan antolatzaile lanetan ibilia da. Aitak ahal zuen jaialdi guztietan sartzen ninduen, pottolo samarra nintzelako edo».
Mikel etxekoek bultzatu bazuten harrijasotzen has zedin, Iñaki Perurenaren gurasoek ez zuten semearen harriekiko grina oso gustoko izanen: «Gure etxean apustua ez zuten maite. Gurasoak, bestalde, harrijasotzeak gorputzari kaltea egiten dioneko ustekoak ziren». Iñakik gogoan du, artean hamar urte ere ez zituela, harria jaso zuen lehenbiziko aldia: «Gure etxe ondoko Iturri-Zaharra izeneko lekuan hargin bat lanean ari zen, harria egiten. Erdi jolasean edo, harria jaso nuen. Gogoan ditut orduan geratu zitzaizkidan ubeldurak». Inork gutxik baldin badaki ere, harrijasotzen serio hasi baino lehen, Iñaki aizkorarekin erakusketak egiten aritu zen denbora puska batez.
Etxean harrijasotzearekiko bizitako esperientzia ezberdinak ezezik, Iñaki eta Mikelena ibilera arrunt ezberdina izan da beste alderdi askotatik begiratuta ere. Bien arteko konparaketak, hargatik, ez dira zuzenegiak Iñaki Perurenaren ustez:
«Nahitaez konparaketak beti izango ditugu, eta nahitaez gure arteko desafioa hor dago, jendeak botatzen duena. Nik uste dut hori ahaztu egin behar dugula». Hori esateko bere arrazoiak azaldu dizkigu Iñakik: «Etxekoek ez zuten nahi ni honetan hasterik, eta bera etxekoek jarri zuten. Nik apustuak egin behar izan nituen, garai bateko garbizaleek ondo ikusten ez zuten errekor bide hori sortu eta gero. Bera, berriz, errekorraren bidean jarri zuten hasiera batetik». Harriekin izandako esperientzia ere ezberdina izan da: «Ni hasi nintzenean harriak oso handiak ziren, neurriarekin arazoa izaten nuen beti, orduan harriari beruna sartzea erabaki nuen. Berak aurreneko unetik beruna sartu eta harriak bere neurrian egin ditu».
Harria egin eta kiloak gehitzeko orduan egondako aurrerapen nabarmenez gain, Mikel Saralegiren ustez beste hainbat gauzatan ere aurreratu dute oraingo harrijasotzaileek. Egungo entrenamentu sistemek eta elikadurak, esaterako, ez dute sasoi batekoekin zerikusirik: «Gauzak asko aztertu dira, eta ondorioz asko aldatu. Hemendik 30 urtera, dena den, beste jendealdi bat etorriko da, eta orduko gazteak aurrerago joanen dira oraindik, eta guregatik `haiek eroak ziren' esanen dute. Gu ere atzera botata egonen gara orduan, baina baita haiek ere beste 30 urtera».
Hogeita hamar ala berrogei urte barru, dena den, bi leitzar hauek 2000. urtearen atarian ezarri dituzten markak, aintzat hartzekoak izango dira. Izan ere, kiloak eta harriak tartean direla, gizonak nonbait muga ere eduki beharko baitu. 310 kilotik gora baina, zein izan daiteke helmuga?
Teknika aldetik ezberdinak
Harrijasotzen hasi berritan, Iñaki Perurenak orduan pentsaezinak ziruditen zenbakiak marrazten zituen bere harrietan: «Hogei urterekin, hogeita bost egiten nituenerako, muga bat jarri nion neure buruari. Esku batez 220 kilo jasotzea eta 280 bi eskuz. Baina hogeita bost urteak berehala etorri ziren. Orduan beste helburu bat jarri nuen, 250 kilo esku batez eta 300 kilo bi eskuz; eta muga, 1992. urtea». Bigarrengoan ere denbora azkar asko joan zen: «Data gehiagorik ez nuela jarri behar erabaki nuen. Ahal dudan pisurik handiena jasotzea eta kirolzale bezala bizitzea da nire helburua».
Mikel Saralegiren kasuan, ordea, muga errazagoa da, Iñaki baitu aurrean erreferentzia. «Ez dakit non egon daitekeen muga, _diosku Mikelek_, hori oso zaila da jakiten. Behar bada beste kilo bat edo bi igo eta... behin 312koa pasatuz gero ezin daiteke askozaz gorago joan. Altxaldiak ere erabat ezberdinak egiten dira batetik bestera. Gorputzaldiak, aldarteak... denak du hor eragina». Mikel, hala ere, gogotik saiatuko da bere asmoak betetzen: «Iñaki berdintzen saiatu egingo gara behinik-behin. Berdintzen baldin badut, ondo. Eta ezin bada, ezin daitekena ezin daiteke. Nik uste posible dela, berak ez du ematen bajatzen ari denik baina».
Baina Inaki Perurenaren markak berdintzeko, indarra ezezik teknika ere handia behar da. Testuinguru horretan, harria altxatzean, gauza asko kontuan hartu behar direla adierazi digu Mikel Saralegik: «Harria izterrean jartzerakoan, goraxeago ala beheraxeago hartzeak asko esan nahi du. Beheregi hartzen baldin baduzu, gerrikoa gero atera egiten da. Gerrikoak bi eginkizun ditu, bat gerria eustea da, eta bestea harria itzultzean laguntzea. Beherago hartuz gero, ez da gerrikoaren gainean gelditzen, erdian edo azpian baizik». Hori hala gertatuz gero, harrijasotzailea larri ibiltzen dela esan digu Mikelek: «Eta gorago geratuz gero, berriz, besoak ez dizu uzten bularraldera biltzen. Harri txikiekin, indarraren poderioz, 100 kilokoa igotzen duzu, baita 200ekoa ere. Nahiz teknika aldetik gutxiago ibili, egin daiteke. Baina hortik gora teknika handia behar da, eta aldian baino aldian gehiago».
Iñaki Perurenaren ustez pisua non jarri erabakiorra izaten da: «Pisua gorputzaren ahal den ondoen behar du, urrutiko pisua kenduz. Ni gerri aldera igotzeko aiseago ibiltzen naiz Mikel baino. Gerritik gora, bera errazago moldatzen da. Hark goia nik baino hobea du, eta nik behealdea hobea». Mikel Saralegi ere iritzi berekoa da: «Iñakiri niri baino gehiago kostatzen zaio harria bularraldetik gora igotzea; niri gehiago kostatzen zait atera eta bularraldea bitarterako pausoa. Berak bularraldera biltzeko ez du behin ere arazorik izaten, bere arazoa hor boteak eman eta berdintzea izaten da».
Plaza gizonak dira biak. Ez dira jende aurrean uzkurtzen diren horietakoak. Entrenamentuen poderioz hartutako segurantza, hala ere, ezinbestekoa dakusate plazan urduri ez jartzeko. Horretarako, marka berriren bat egin aurretik, harria etxean jasota joan ohi dira gehientsuenetan, baina ez beti: «Harria etxean jasota joatea gauza polita da diosku Iñaki Perurenak_, ez zait iruditzen hori tranpa denik. Markak egiten ibili nintzenean, hala ere, 312 kilokoa zen nik etxean jaso nuen harririk handiena». Hortik aurrerakoak, Iñakiren kasuan, plazan lehenbiziko aldiz jasotakoak izan dira.
Mikel Saralegiren aburuz ere normala da harria etxean jaso ondoren plazan ahalegintzea: «Harria zerorrena izan, etxean eduki, eta froga egin gabe joatea tontoarena da». Berastegin 312koa jaso zuenean, dena den, etxean aurretik jaso gabe aritu zen Mikel: «Nahiz etxean baliozko altxaldirik egin gabe geunden, ikusi genuen aise jasoko genuela. Guk seguritatea dugu behin bularraldera ekarriz gero eta bi bote emateko gauza baldin bagara, harria berdindu dezakegula. Plazan motibatuagoa egoten zara etxean baino, hori laguntza txiki bat izaten da. Gehienetan altxata joaten gara, baina beti ere ez».
Hainbeste erakustaldi eta hainbeste marka egiten ari den bikotea, diruz ez dela larri ibiliko bururatzen zaio bati. Mikelek eta Iñakik esan digutenaren arabera, dena den, herri kiroletan ez da dirudien adinako dirutzarik mugitzen: «Harrijasotzailearen kasuan, _adierazi digu Iñakik_, harria eta gorputza zaintzea ez da horren garestia. Aizkolariak, berriz, gastu handia du tarteko. Ez dut uste herri kiroletan, beste kirolekin alderatuz gero, diru asko mugitzen denik. Hemen ez dira milioiak mugitzen, mila pezetakoak baizik».
Mikel Saralegi uste berekoa dugu, ez dela hainbeste diru mugitzen alegia: «Nik uste gaizki ohituta gaudela. Ondo dago antolatzaileek asko eskatzea, baina guk ere eskatu beharko diegu bada! Beste edozein kirolarik adina entrenatzen dugu; hori hala da. Futbolarien erdia balego!».
Kontuak kontu, Mikel eta Iñaki hortxe ari dira marka berriak ezartzen. Iñakik, nahiz eta orain bi urte marka berriak egiteari utzi egingo ziola adierazi, plazetara itzuli da berriz: «Mende hasierako harrijasotzaileek 200 kilokoa ozta-ozta jasotzen zuten, eta gaur egun hiru gara 300 kiloko harria jasoa dugunak. Egungoa prestakuntza hobea da, eta harriak ere askozaz hobeak dira. Alde horretatik zenbateraino iritsi ote nintekeen jakin nahi nuen». Kalean eta komunikabideetan hainbestetan aipatzen den dopinaren auziak, bestalde, izan du Iñakiren erabakian zerikusirik: «Askok puntako kirolari gehienak drogatu egiten garela uste dute, eta zalantzan jarri izan da askotan herri kirolak ere horren garbiak ote diren. Horrexegatik, herri kiroletan garbi gabiltzala erakutsi nahi dut. Bestalde, nire benetako marka hiru eskuz egiten dudana dela uste dut: 580 kilokoa. Hori ere nabarmendu nahi dut».
Erronka hor dago. Bi leitzarrak ere bai. Ezinbesteko desafioan.
Alberto Irazu
42-46

GaiezKirolaHerri kirolHarri-jasotHarrijasotz
PertsonaiazPERURENA2
PertsonaiazSARALEGI1
EgileezIRAZU1Kirola

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude