Allande Boutin: «Saio laburra bada ere, urrats nagusia da euskara F3n ez baztertzeko»


2021eko uztailaren 19an
ETBtik France 3-ra joan den Allande Boutin-i elkarrizketa
Allande Boutin: «Saio laburra bada ere, urrats nagusia da euskara F3n ez baztertzeko»

Euskal Telebistan hainbat urteko lana bete eta gero, Allande Boutinek Iparraldeko delegazioa utzi eta France 3ra (F3) jo du. Proiektu berri honetan bere helburua euskarazko saioak indartzea izaki, Akitaniako F3k telebista lokalak indartzeko eginiko ahaleginaz mintzatzen zaigu. «F3 Euskal Herri» saioa aurkezten du gaur egun. Udaberrirako Ipar Euskal Herri osoan ikusia izatea espero du.
ARGIA. Zein izan da France 3k eginiko apustu berria?
ALLANDE BOUTIN. Orain telebista txikiak indartzea du erronka. Hori dela eta, Estatu frantziarrean zehar 10 telebista txiki bultzatu ditu F3k. Baionan dugun ordezkaritzan 9 langile gaude, horietako lau euskaldunak.
A. Zein motatako saioa aurkezten duzu?
A.B. Egunero sei minutuko saioa aurkezten dugu eta «F3 Euskal Herri» du izena. 18.58etan hasten da eta Estatu frantziar osoan ikusten den albistegiari ematen dio sarrera.
A. Zein ezaugarri ditu?
A.B. Saio elebiduna da, baina euskarazkoa ez da frantsesezko berrien laburpena, bere izatea du eta zenbaitetan berri nagusia euskaraz emana da; saio laurdena da.
Oraingoan, adibidez, hauteskundeei buruzko informazioa eta elkarrizketak euskaraz egin ditut eta lehen aldia da euskaraz emanak direla Estatu frantziarreko telebista batean. Horrelakorik ez da egin orain arte hemen, eta oso laburra bada ere, lehen urratsa da. Ez da aurkezlerik, irudi hutsak, tituluen ondoren ahots batek irakurtzen ditu berriak.
A. Zer dela eta F3ren jarrera aldaketa hau?
A.B. Gure artean aspaldi eskatzen zen horrelako zerbait egitea, herriaren eta Kultur Erakundearen presioari esker lortu da. Eta oso harrera ona izan du. Izan ere, hamar herri telebistako ikusle harrera handiena lortu du, % 23k ikusten baitu egunero (eta une horretan telebista ikusten ari direnen % 57k). Erdal jendea ere, ez dago euskarazko saioaren aurka.
A. Zeintzu dira zure asmoak F3n?
A.B. Urrats bat besterik ez da. Zabaltzeko beste erredaktore euskaldunik topatu behar da. Oraingoz, edozein berri euskaraz eman daitekeela erakutsi dugu. Nire lana euskal eta erdal ikusentzuleen artean zubiak sortzea da. Aurrerantzean, magazin bat aurkeztu nahi nuke, hiru urtetara, ETBn egiten nuenaren antzekoa.
A. Nolako harremanak dituzue ETBrekin?
A.B. Oso onak, indarrak batu eta informazioa trukatzen dugu. Alferrik litzateke elkarren arteko konpetentzia eroan sartzea.
Ritxi Lizartza
63


GaiezKomunikabidTelebistaBesteak
PertsonaiazBOUTIN1
EgileezLIZARTZA2Komunikabid

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude