«Kantatzeko giroa ez da erraza, baina bada nahikeria gazteen aldetik»


2021eko uztailaren 19an
Erramun Martikorenari elkarrizketa disko berriari buruz
«Kantatzeko giroa ez da erraza, baina bada nahikeria gazteen aldetik»
Laster egongo da kalean Erramun Martikorenaren disko berria
Bere aurreko diskoa plazaratu zuenetik zazpi urte pasatu ondoren, laster argitaratuko da Elkar etxearen eskutik «Olerkarien oihartzun», Erramun Martikorenaren laugarren lana. Baigorrin dagoen bere baserrian, gazta nola egiten den azaltzen zigun bitartean, kontatu dizkigu artzain ere baden kantari honek disko berriari buruzko xehetasunak eta gaur egungo kantagintzaren inguruan dituen iritziak.
ARGIA. Kantu zaharrak eta ezagunak bildu dituzu disko berrian.
ERRAMUN MARTIKORENA.
Joan den urtean horietariko batzuk kantatu nituen bizpahiru herrietan. Kantu horiek gaurkoak ere badirela iruditzen zait. Hemen, Ipar Euskal Herrian, gero eta gehiago dena kanpoko jendea da. Nekazaritza eta langileria ere anitz aldatzen ari dira. Barnealdean hemengo jendea dago gehienbat, baina hemen ere ttikitzen ari da eta gutxituko da. Pixka bat ezkorra agertzen naiz alde horretatik.
Muga kendu dutela eta ez dutela, ni pasatzen naizenean ikusten dut hor behar direla paperak erakutsi. Hori gauza bat da, baina burdinaz egin den muga horren ondorioak ez dira horrela aldatzen jendearen izpirituan. Behar izan dira urteak jendeak ohiturak hartzeko; baita hizkuntza aldetik ere. Guzti hau kantu batean aipatzen dut. Badira momentuak. Badituzu kantu batzuk, sentitzen dituzu eta nahi dituzu kantatu.
A. Aurreko lanean Tomas Aragues arduratu zen moldaketez, eta disko berrian, berriz, Mixel Ducau.
E.M. Lan hau grabatua den bezala, errazagoa da publikoaren aurrean kantatzeko. Aurrekoa, etxean lasai entzuteko diskoa da. Jendeak hori erran izan dit. Egin daiteke abesti bat plaza batean kantatzeko, baina etxean ere entzun daiteke musika hori.
A. Orain dela zazpi urte inguru plazaratu zenuen aurreko diskoa. Ez al da denbora asko disko bat eta bestearen artean?
E.M. Batzuek erraten didate baietz. Nik ikusten dut zazpi urte pasatu direla konturatu gabe. Bestela, nekazaritza eta artzantzarekin, kantaldiak eginez gero, ez da denbora gelditzen disko bat egiteko. Zaila da. Azken hau joan den urte bukaeran grabatu nuen, ardiek arkumeak sortu behar zituztenean. Uda pasata zen, eta banekien gero ez nuela denborarik ukanen. Gainera, azken grabaketa eginik, gauean, goizeko hiruretan joan nintzenean, etxera iritsi eta hamar bat ardik erditu zuten ordurako. Denbora asko kentzen dit nekazaritzak, eta dudan denbora librea kantaldietan pasatzen dut.
A. Nahiz eta urteak pasatu, laster argitaratuko den diskoko doinuak orain kantatzeko egokiak direla aipatu duzu lehen. Nola aldatu da urte hauetan kantu giroa?
E.M. Kantatzeko giroa ez da erraza, gaur egun, baina bada nahikeria gazteen aldetik. Gazteak ari dira kantuak ikasten, kantatzen, taldeetan... Txapelketak ere ibilerazten du, bultzatzen du, pixka bat akuilu bezala. Kantatzeko giroan, bertsotarako giroan bezala, antzematen dut behar dela lasaitasun bat kantuak kantatzeko eta entzuteko ere.
Barnealde honetan badira ostatuetan kantatzen den herri ttiki batzuk. Hauetan ez da kantua besterik entzuten. Ez dago musika azkarra. Gero, badago dantzaldia, baina afaltzeko garaian gazteak eta ez hain gazteak kantuz aritzen dira. Hori da niretzat kantu giroa.
Kantua aldatzen ari da. Gero eta gehiago soinua sartzen zaio kantuari, musika tresna asko, baina musika lagungarria izan daiteke edo ez.
A. Urte asko aritu zara ahots soilez kantatzen.
E.M. Hasi nintzen 1978. urtean, eta urte horretan Donostiako auzo batean ahots hutsez kantatzen izan nintzen, zazpi edo zortzi bertsoetako doinuak; eta han entzuten zegoen jendea bertso bakoitzaren ondoren txaloka hasten zen. Gero, kantaldia bukatu zenean bertsolaria al nintzen galdetu zidaten. Han bertsolariak entzuteko ohitura zuten, eta kantaria gitarrarekin, baina ez ahots soilez. Aldi bat baino gehiagotan erran didate bertsolaria naizela.
Egia da soinu pixka batek laguntzen duela. Zaila baita jendea entzuten egotea. Ostatu batean egonen da giro lasai batean, baina plaza batean zaila da jendearentzat ahots hutsez ari den kantari bat entzuten egotea.
A. Zer nahiago duzu, ostatuetan edo plazetan kantatzea?
E.M. Ostatuan ez da jende askorik izaten. Hogei edo hogeita hamar bat lasaitasun batean. Hori maite dut. Afarietan, jendea lasai egoten da, entzuten, orain kantu bat, ordu laurden bat eta gero beste bat... Baina ostatuan maiz gertatzen da giroa ez dela egokia. Dena den, herrietako festetan, plazan ere gustatzen zait kantatzea.
A. Zein ezberdintasun ikusten dituzu Hego eta Ipar Euskal Herriko giroen artean?
E.M. Herri txikietako festetan berdintsuak dira. Han jende gehiago izaten da, eta hango jendeari ere gustatzen zaio hemengo kantua. Nik ez ditut hiriko abestiak kantatzen, baina hango jendeak ere baditu baserriko erroak.
Ikusten dut han beren erroak nahi dituztela hobeki ezagutu. Batzuetan han hobeki estimatzen dute kantua hemen baino. Hemen ohituta daude eta bere gauza dena arras ondo dakite. Hego Euskal Herrian badaukate, hala ere, lurreko edo baserriko erro bat, eta dena ez, ez daukate dena eta hor zerbait sentitzen dute. Nik lau kantalditik hiru han egiten ditut.
Joxi Goikoetxea
42-44

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakAbeslariakMARTIKOREN1
PertsonaiazMARTIKOREN1
EgileezGOIKOETXEA7Kultura

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude