«Egungo pilotariek prestakuntza hobea dute, baina teknika ez da aldatu»


2021eko uztailaren 19an
Jesus Abrego pilotariari elkarrizketa
«Egungo pilotariek prestakuntza hobea dute, baina teknika ez da aldatu»
JESUS ABREGO
Hamalau urterekin jokatu zuen Jesus Abregok profesional mailako bere lehen partidua. Partidu hura ikusi zutenek ez zekiten, seguru asko, erremontearen urrezko garaiak eman duen pilotari bikainenaren aurrean zeudenik. Handik aurrera, frontoietara joan eta etorri, mutil hura gizon egin zen, garaitezina bihurtuz.
ARGIA. Zuen etxean betidanik izan duzue harremana pilota munduarekin; zu zeu ere gazte murgildu zinen pilotalekuetan.
JESUS ABREGO.
Gure aita artekaria zen Iruñeko Euskal Jai frontoian. Ni bila joaten nintzaion askotan, bere zain egoten nintzen han, eta asko gustatzen zitzaidan pilota munduko giroa. Gainera, Iruñera joan aurretik, Larragan bizi ginenean, eskuz jokatua nintzen. Iruñean bizi ginela, erremonte txiki bat oparitu zidaten, eta beste mutiko batzuekin erremontean jokatzen hasi nintzen Euskal Jain. Orduan hamabi bat urte izango nituen. Handik puska batera, Euskal Jaiko pilotariek greba moduko bat egin zuten, eta pilotariak behar zirela eta, han aritzen ginen gazte batzuek estreinaldia egin genuen. Hori 1924ean izan zen, nik hamalau urte nituela.
A. Euskal Jain jokatzen hasi aurretik, hala ere, jende aurrean jokatua zinen. Gogoan al duzu jendaurrean jokatutako lehen partidua?
J.A. Lizarran izan zen, festetan. Arze izeneko pilotariaren kontra. Festetako beste ikuskizun bat bezala sartu gintuzten egitarauan. Gogoan dut, gainera, berrogei tantoetara partidua bukatu eta gero, nik berrogei tanto eginak nituela eta berak hogeita hamar, nola jendeak partidua luzatzeko eskatu zigun, berrogeita hamar tantoetara. Hura izan zen nik jokatutako lehen partidua. Profesional bezala jokatutako lehena, berriz, 1924eko abenduaren lehenean izan zen. Olague eta biok, Bendaza eta Santamariaren kontra.
A. Gazte egokitu zitzaizun, beraz, jendaurrean jokatzea. Euskal Jain aitarekin hainbestetan egona, hango pilotarien bizipenak hain gertutik ezagututa, ez zitzaizun horren arrotz egingo.
J.A. Han hazi nintzen eta! Mutil koskor bat baino ez nintzela, partiduak zeudenean, frontoiaren atzeko parteko errebotean zeuden eserleku batzuetatik begira egoten nintzen. Garai hartan oso pilotari onak zeuden, baina orduko onena, dudarik gabe, Jose Irigoien zen, «Nafarroako lehoia». Hark jokatzen zuenean nire zoramena izaten zen. Korrika joaten nintzen atzealdeko eserleku haietara.
A. Ba al zenuen orduan gero bihurtuko zineneko susmorik? Sekula izandako erremontelari bikainena omen zara...
J.A. Inondik ere ez. Poliki moldatzen omen nintzen, baina.
A. Zure idoloa zen Irigoien ere laster eduki zenuen aurrez aurre.
J.A. Hamabost urterekin Irigoienen kontra jokatu nuen. Gogoan dut gure aitaren kezka, Irigoien fisikoki izugarria zelako, eta neu, hain gazte, gizondu gabe bainengoen oraindik.
A. Zu zeu ere larri egongo zinen.
J.A. Baina, tira, berehala konturatu nintzen lehoia ez zela horren beldurgarria. Ikaratu samar atera nintzen, hura jainkoa bezalakoa zelako, zezenaren indarra zuena. Aldageletara sartu nintzenean, hantxe ikusi nuen, eserita, galtzerdiak janzten. Izugarrizko giharrak ikusi nizkion, eta ni neure artean, «non demonio sartu naiz...» Lotsagabe samarra ere banintzen, dena den. Lehen partidu hura galdu egin nuen, gero partidu asko jokatu genituen elkarrekin. Pixkanaka, handik aurrera, Donostiako frontoira etortzen hasi nintzen, eta garaiko pilotari guztiak ezagutu nituen.
A. Orduko erremontearen izarrik handienak, hala ere, azkar asko ikusi omen zuen beherala hartuko zeniola neurria.
J.A. «Honek laster egur ederra emango zidak», esaten zuen. Baina, jakina, nik orduan hamabost urte nituen, eta berak hogeita hamaika. Bera beherantz hasia zegoen, ni gorantz. Dena den, bera oso sasoi onean zegoen oraindik. Gero Madrilera ere elkarrekin joaten hasi ginen. Baina Iruñean irabazi nion lehenbiziko aldiz Irigoieni. Garaipen hura poza handia izan zen niretzat
A. Zein zen orduko erremonte zirkuitoa?
J.A. Orduko zirkuitoa Iruñeako Euskal Jaik, Donostiako Modernok eta Madrileko frontoiek osatua zen. Nik udan Donostian jokatzen nuen, gero urteko zati handi bat Iruñean eta Madrilen ematen nuen. Tarteka, egun jakin batzuetan, Bilbo edota Zaragozatik deitzen ziguten. Baina hiru frontoi nagusiak horiek ziren. Gaur bertan irakurri dut Atotxa aurrean zegoen Donostiako Moderno frontoia erre zenekoa, 1933an gertatu zen. Oso frontoi ona zen, nire gusturako, hiruren artean onena. Sutea izan zen egun hartan partidua jokatzekoak ginen anaia eta biok, Irigoien eta Iturainen kontra. Atano III ere egun hartako egitarauan zegoen. Orduan hogeita hiru urte nituen.
A. Donostiakoa eta Iruñekoa ezezik, Madrileko frontoia ere leporaino betetzen zenuen. Nafar gaztea izar bihurtu zen berehala.
J.A. Ez zitzaidan, hala ere, Madrileko frontoia batere gustatzen. Oso dotorea zen, baina kantxa ez nuen batere gustuko. Gogoan dut Madrilera joan nintzen lehen aldia, hamazazpi urterekin. Orduan argi jokoez baliatzen ziren kartel handi batzuk asmatu berriak zituzten, mugitu bezala egiten zirenak. Puerta del Sol-era iritsi nintzela, haietako kartel handi batean Josephine Baker-en izena ageri zen. Orduko artistarik ezagunena bera zen, «Ebanozko izarra» esaten zioten. Haren ondoan, gidoi batez, Jesus Abrego jarria zegoen. Txundituta geratu nintzen, Iruñetik iritsi eta hura ikusita.
A. Bat-bateko bizimodu aldaketa handia izango zen.
J.A. Salto handia. Larragatik hamar urterekin Iruñera joan, eta gero handik frontoi handietara. Nire habia, ordea, beti Iruñea izan zen.
A. Berehala hartu zenien gaina garaiko erremontelari guztiei, bi pilotariren kontra zuk bakarrik jokatzeraino.
J.A. Egin nituen horrelako partiduak. Ni biren kontra, edota ni eta beste bat beste hiruren aurka. Hori nire garairik onenean izan zen. Hala ere, egun berezietan baino ez zen izaten, festa egunetan eta horrela; hori gorputzarentzat izugarrizko egurra zen eta. Frontoia oso handia da bakar batentzat.
A. Zuk jokatzen zenuenean filmatzeko ere baliatzen zuten garaiko zinema zuzendariek. Urte haietako filme askotako irudietan zu ageri zara.
J.A. Hori egitea ere egokitu zitzaigun. Filme bat egitea ere eskaini zidaten protagonista gisa. Baina nirekin batera lan egin behar zuena oso emakume ederra zen eta emazteak ez zidan utzi.
A. Zuk eta zure garaikoek erremontearen urrezko garaia osatu zenutela esaten da. Sekula izandako erremontelari belaunaldi bikainena. Egia al da?
J.A. Orduan izugarrizko zaletasuna zegoen, eta pilotari handiak: Irigoien, Iturain, Getaria, Mina, Luzil... Gero, ni beherantz hasia nintzela, Salsamendi III etorri zen, oso ona. Ordukoak eta gaurkoak alderatzea oso zaila da, materiala eta pilota asko aldatu direlako, baita erremontea bera ere. Orduan oso erremontelari onak zeuden, baina baita gaur egun ere.
A. Garai hartako jendeak nola bizi zuen pilota?
J.A. Izugarrizko zaletasunez bizi zuen. Bizimodua asko aldatu da, orduan oso kirol mota gutxi zeuden... Tenisean, amateur bezala, baten batek jokatuko zuen, futbolean ere bai, baina ez du gaur egunekoarekin batere antzik. Ni tenisean oso ondo moldatzen nintzen. Garai hartan gaurko mugimendua egon izan balitz tenisaren inguruan, ni ez nintzatekeen akaso erremontelari izanen. Eta palaz ere aritu nintzen amateur gisa. Pilotak bai, pilotak jendetza izugarria mugitzen zuen. Jendea erruz joaten zen partiduak ikustera.
A. Dirutza mugituko zen.
J.A. Dirua mugitzen zen, baina seguru asko ez gaur beste. Orduan dirua gaur baino garestiagoa zen.
A. Nola ikusten duzu erremontearen gaur egungo egoera?
J.A. Ondo. Zaletasun handia dago eta pilotari onak. Badago jende gaztea pilotari handiak izatera irits daitezkeenak, eta bakar batzuk oso onak. Ez dago, ordea, lehen adinako pilotari kopurua. Lehen hiru koadro ginen, Iruñea, Donostia eta Madril. Gaur egun bi baino ez daude. Gaurko pilotariak fisikoki gure garaikoak baino hobe prestatuta daudela uste dut, baina teknika ez dut uste asko aldatu denik.
Alberto Irazu
34-38

GaiezKirolaPilotaPilotariak
PertsonaiazABREGO2
EgileezIRAZU1Kirola

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude