«Euskaldunen arteko elkarrizketarako egitura politiko bat falta da»


2021eko uztailaren 19an
Alain Lamassoure UDFko kideari elkarrizketa
«Euskaldunen arteko elkarrizketarako egitura politiko bat falta da»
Alain Lamassoure, UDFko kidea Asanblea Nazionalerako hauteskundeetara aurkeztuko da
Paben sortua, 1986an sartu zen frantses politika munduan. 1988tik Baionako barrutiko hautetsia, 1989an eurodiputatu aukeratu zuten. Geroztik, bi ardura haietaz gain, frantses politikagintzako pertsonalitate garrantzitsua bihurtu da, Giscard d'Estaing lehendakariaren konfiantzakoa izanik. Batzuek bere izena aipatu dute datorren gobernurako.
ARGIA. Nola definitzen duzu zure burua?
ALAIN LAMASSOURE.
Zentrista, liberala eta Europaren aldekoa, hori da hain zuzen ere UDF alderdiaren definizioa. Liberalismoa sistema ekonomiko egokiena dela uste dugu, baina gure gizarteak elkartasuna erakutsi behar du bidean gelditzen direnentzat. Bestalde, tolerantziak ere leku garrantzitsua du niretzat, liberala den batek badaki berak ez duela egia osoa, bere aurkakoak egia horren zati bat ere badauka, eta elkarrizketaren bidez lortzen da egia. Europaren aldekoa naiz gure etorkizuna bide horretatik doalako.
A. Martxoaren lehenean hasi zen kanpaina ofiziala. Nolako kanpaina burutzen ari zara?
A.L. Nire kanpaina orain dela hilabete bat hasi nuen. Egoera oso berezi batean gaude, lehen aldia baita boterean dagoen alderdiak boterea galdu duela sinetsi duela. Boterean dagoen alderdia oraingo hauteskundeak prestatu beharrean hurrengo hauteskundeak prestatzen ari da. Datozen hauteskundeak bi urteren buruan iraganen dira, eta denbora gutxian garatuko den politikarekin emaitzak bildu nahi dituzte. Alta, botoemaileak emaitza ekonomikoen arabera epaitzen du, eta honen arabera epaituko du gaurko gobernua eta baita ondokoa ere. Egoera ekonomikoa oso larria da eta zaila izanen zaigu berehala emaitza onak lortzea; egoera berezia da.
Kanpaina honetan zerbait berria ekarri behar nuela iruditu zait, jendea biltzar politikoez aspertua baita, ez da etortzen. Jakin badakigu egin diren inkesteei esker % 75-80 bozkatzera joanen dela. Hauteskunde hauekiko interesa erakutsi du jendeak, baina ez da politikoengana hurbiltzen. Beraz, jendearengana hurbiltzea erabaki dut. Orain arte bezala, merkatuetan ibili naiz, eta gehiago egin nahian enpresetara eta lantokietara hurbildu naiz. Jendea dagoen lekuetara, enpresetara, ospitaletara, bankuetara, arrantzaleengana...hurbildu naiz jendeak bere ingurua nola ikusten duen jakiteko, beraien arazoen berri izateko.
A. Horrela ibiliz zertaz ohartu zara?
A.L. Langabeziak ekartzen duen hondamenaz. Ohartu naiz 30 urteko gazte batzuk hamar urte daramatzatela lagabezian, lan egiteko gaitasun guztia galdurik. Eginbehar izugarria daukagu sail horretan, eta lehenbailehen lanpostuak sortu behar dira. Bestetik, iniziatiba, gogo, ideia eta asmo asko daudela ikusi dugu, baina estatua gauza askotaz arduratu beharrean aurkitzen da, estatu biziki zentralizatu batean bait gaude eta askotan asmo horiek oztopatzen ditu. Ez dut uste frantses Estatuak erreforma handirik behar duenik, askatasun gehiago behar da iniziatiba horiek aurrera eramateko, desentralizazioa azkartuz egoera hobetuz joanen litzateke.
A. Nola ikusten duzu Baiona inguruko egoera ekonomikoa?
A.L. Frantziako egoeraren parekoa da, laborantza eta zerbitzuak dira sektore nagusiak. Aktibitate ekonomikoa jausi zaigu, ez da inbertsiorik egiten eta kanporatzeak ugaritzen ari dira. Laborantza zeharo ukitua dago eta ondorioz desertifikazioa gehituko da.
A. Hautatua bazara, zein izango da zure lehen urratsa?
A.L. Lehenik nire hautes-barrutian, Frantzian bezala, eraikuntzaren aktibitatea berpiztea izango da egin beharrekoa. Hori baita denborarik galdu gabe, ondorioak hiru hilabeteren buruan agertzen dira. Enplegua berehala lortzeko egokiena da, eta badakigu hemen bertan 2.000 eskaera daudela aterbe sozial baten zain. Gainera etxe bat eraiki ondotik zergak sartzen dira estatuaren kutxetan. Ez da zalantzarik bultzatu behar den sektore lagungarriena hau dela.
Bestalde, enpresek ordaindu behar dituzten kotizazio sozialak arindu behar direla uste dugu, hilabetesariak bikoizten baitira sektore pribatuan; beraz, 1993an sortuko diren lanpostuentzako zerga sozialak kentzea proposatuko diegu enpresei.
Hezkuntzari bultzada bat ematea beharrezkoa iruditu zaigu. Askotan entzun ditugu enpresariak langile koalifikatuak hartzeko prest daudela esanez, nahiz eta kenka txarrean egon, eta beste langile batzuk kanporatuz. Lanbide heziketa eta teknikoa egokitu beharko ditugu, eta horretarako unibertsitate bat sortu nahi dugu Baionan, non goi mailako teknikak garrantzi handia ukanen duen.
Konparaketa egiten delarik Espainiarekin, hemen ingurune zoragarria dugu, eta bizi kalitatea ere oso ona da, baina sail tekniko edo profesionalean ez dugu famarik. Beranduago nahi nuke Europan zehar euskal herritarrak aipa ditzaten egiazko profesionalak bezala.
A. Gero eta gehiago elkartzen ari dira Akitania eta Euskal Autonomi Elkartea. Nola ikusten duzu hurbilketa hau?
A.L. Oso gauza interesgarria da hori. Zozokeria iruditzen zait Pirinioak hertsiak egotea. Europaren eraikuntzak eta Espainia Europako Ekonomi Elkartean sartzeak aldaketak ekarri ditu, eta hurbiltzeak ere harreman naturalen indartzea sortu du, Ipar eta Hegoaldearen arteko harremanak sendotu ditu. Baina dena den, momentuan daukagun lan nagusia elkar ezagutzearena izango da. Ez dugu elkar ezagutzen. Frantsesek beren burua espainolena baino gorago jartzen dute, bereziki Hegoaldekoak baino gorago, Hegoaldeko biztanlegoa askoz ere ugariagoa dela eta Espainiako iparralde hori garapen industrialaren funtsa izan dela ahantziz. Garapenaren adar nagusi bat izan da arlo askotan. Euskal Herri frantsesa txikia delarik, turismoari eta zerbitzuei esker bizi delarik. Ez dugu ezagutu elkar; gauza asko alda daitezke elkar ezagutze bati esker. Jadanik inbertsio asko heldu zaizkigu Euskal Autonomi Elkartetik. Eusko Jaurlaritzak ateratako datu batzuk ikusi ditut eta dirudienez, Hegoaldekoek 17 milioi libera utzi dituzte gure saltokietan, oso interesgarria da.
Unibertsitateen artean gero eta elkar trukatze gehiago daude eta baita merkatal ganbaren artean ere. Honek arazo politiko bat sortzen digu. Euskal herritarren arteko elkarrizketarako egitura politikoa falta da. Bi aldekook ukitzen gaituzten arazoez mintzatzeko Pabe edo Bordelen bitartez aritu behar dugu. Alta, ez ditugu beti Bordele edo Pabekoen interes berak. Horretaz hitz egin dut Baionako IUTn, IUTk eta Sabino Arana fundazioak antolatutako hitzaldian.
Arazo garrantzitsua da, eta AHTren arazoa oso adierazgarria zaigu alde horretatik. Ipar eta Hegoaldeko euskal herritarren artean komunikazioak kontuan hartuak izan balira, AHTren arazoa ez litzateke garrantzitsuenetakoa izango. Bordelekoentzat horrelako tren bat jartzea interesgarria da, baina ez Iparraldekoentzat. Guri Baionatik Donostiara 20 minutuan doan tren bat interesatzen zaigu, eta baita Bilbora ere. Oraingo ordutegiak begiratuz gero konturatzen gara Baionatik Bilbora joateko trena 18.30etan hartuz gero, Bilbora biharamuneko seietan iristen zarela, Miranda de Ebron aldaketa egin ondoren. Hau erokeria bat da. Etorkizunean harremanak handituko dira, hainbat atal ezberdinetan, eta horregatik komunikazioak hobetzea beharrezkoa zaigu.
Beraz, egitura politikorik ez egotea penagarria zait, eta hemengo euskal herritarrei erreflesio bat eskatzen diet, EAErekin elkarrizketa zuzen bat ukan dezaten. Batzuek uste dute EAEko autonomi estatutua motz gelditu dela, Frantzian horretatik urrun gaude oraindik. Konparaketa bat egiteko har dezagun Akitania, EAEk duen biztanle kopuru berdintsua baitu; baina aurrekontu aldetik Akitaniakoa 10 aldiz txikiagoa da. Honek arazoak sortzen ditu, oso zaila baita harreman zuzenak ukatea neurri eta pisu desberdinak dituztelarik. Hala eta guztiz ere, harreman asko daude mugaz gaindi eta arazo komunak dauzkagu. Oztopoak gaindituko ditugu.
A. Ba al duzu helburu politiko berezirik?
A.L. Nire helburu nagusia Europa eraikitzea da, eta obra nagusi horretan parte hartzen dut nire belaunaldiaren eginbehar garrantzitsua dela uste dudalako. Damu dut politikari gutxi sartzen direla buru belarri lan horretan, Europak konponbide asko ekarriko baititu. Dauzkagun estatu nagusiak aitzinatzen laguntzen du, oso zentralizatuak baitira; 3. mailako gobernuak sortuko ditu. Europakoa, merkatu handienen gestioaz arduratuko dena; bigarren mailan estatu nazionala egongo da, sail sozialean arituko dena; eta azkena Espainiako autonomiekin konpara daitekeena, mundu modernoak jendearenganako erabaki zentro hurbilak hautatu baititu: Europaren alde aritzea da eraikuntza honetan aritzea.
Ixabel Etxeberria
8-10

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakUDF
PertsonaiazLAMASSOURE1
EgileezETXEBERRI11Politika

Azkenak
2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


Israelek hildako 17.000 haur palestinarren izenak irakurriko dituzte Iruñean 30 orduz jarraian

Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


2024-12-20 | Sonia González
DSBEren ‘humilladeroa’

Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

------------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


Kongo eta kobaltoa
Zertarako gaude prest konektatuta jarraitzeko?

Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]


2024-12-20 | Xalba Ramirez
Xabier Badiolaren gitarra: zaharra zena, berri

Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023

-------------------------------------------------

Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]


Eguneraketa berriak daude