«Ondo etorri dira diru murrizketak gauzak bere tokian zuzen jartzeko»


2021eko uztailaren 19an
Eusebio Larrañaga, Kultura Sortu eta Zabaltzeko zuzendariari elkarriz
«Ondo etorri dira diru murrizketak gauzak bere tokian zuzen jartzeko»
Eusebio Larrañaga, Kultura Sortu eta Zabaltzeko zuzendaria:
Joseba Arregiren agindutara, zinema, antzerkia, musika, dantza eta bestelako kultur adierazpenak sustatzeko kargua du bere gain Eusebio Larrañaga azpeitiarrak. Zazpi urte daramatza Lakuako bulegoetan, laugarren pisutik proiektu handien defentsa hartuta. Horietan emandako aurrerapausoak azpimarratu dizkigu, bide zuzena aukeratu dutelakoan.
ARGIA. Euskal Aktoreen Batasunako ordezkaritzarekin bildu zara oraintxe. Zer duzue esku artean?
E. LARRAÑAGA.
Ikerketa bat egiten ari gara, beraiek proposatuta, gaurko antzerkiaren egoera aztertu eta aurrera begira nondik jo behar den jakiteko. Urtebetean burutu nahi dugu, eta topaketa baten inguruan edo aurkeztu. Gidoia egina daukagu, ikerketa nork burutuko duen jakitea falta zaigu. EHUk bere gain hartuko du, ziurrenik.
Antzertiren egoera aipatu dugu ere, urrats berriak ematera baikoaz. Egun, oinarrizko zikloa lau tailerretan banaturik ematen dugu, eta bigarrena Antzertin. Aurrerantzean, Antzertiren bigarren zikloa unibertsitatera pasako dugu. EHUkoak horretarako prest daude.
LOGSE legearen arabera, antzerkigintza hezkuntza berezitzat jotzen da, baina gure aldetik eskola bat antolatzeko gaitasunik ez dugunez erdibideko urratsa landuko dugu unibertsitatearen bitartez diplomatura sortuz. Ondorioz, antzerkira hurbildu nahi dutenen hezkuntza maila igo beharko da. Orain artean, Oinarrizko Heziketa Orokorra edo Lanbide Heziketa eginda sartzen ziren, eta orain, gutxienez Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea eginda izatea eskatuko da.
A. Orain bitartean, Administrazioak eta konpainiek etsaitzat jo dituzte euren buruak. Instituzio arduradunen eta kultur langileen artean elkarrizketak egokitu behar direla azpimarratu izan da. Zer nolako harremanak dituzu zuk?
E.L. Oso erlazio onak ditugu. Zineman gabiltza okerren. 250 milioi pezetako aurrekontua dugu eta hamar bider gehiago jarrita ere ez litzateke nahikoa izango. Antzerkiaren alorrean gutxiagorekin gehiago egiten dugu. Zinema hain garestia da ezen pelikulak egiteko orduan dirua falta baita. Hor behar genuen dirua, baina ez da iristen. Ez gara Estatu Batuak, ez gara Hollywood.
A. Unibertsitateak zertan hobetu ditzake antzezlearen prestaketa eta profesionaltasunerako urratsak?
E.L. Hasteko, antzerkigintza bere inguru normalera eramatea esa nahi du. Teorikoki, unibertsitateak guk baino azpiegitura hobea du. Jarraipen hobea eta sendotasuna emango dio bestalde, Antzerti beti egon baita hari batetik zintzilik. Gero, tituluari dagokionean, unibertsitatearenak gureak baino onarpen zabalagoa izango du.
Beharbada, euskara salbatzeko esfortzu berezia egin beharko du; Antzertin, irakasle euskaldun peto-petoak hartzen genituen eta ez dakit unibertsitateak horretarako baliabiderik baduen.
A. Antzeko premiarik sumatzen al duzue zinemagintzarekiko? Izan ere, orain hasi berri da ikusentzutekoen master bat, alor honetan ikasketa mailan dauden gabeziak betetzera datorrena.
E.L. Zinemarako eskolarik ez dugu sortuko. Beharrik egon daiteke baina guk ez dugu erantzungo, ez baitugu gaitasunik. Bestalde, hor daude Andoaingo eskola, Leioakoa... ekintza bakartuak egiten dituzte baina ematen duten prestaketa ona da.
Zinema alorrean aukera gehiago daude teknikaren aldetik eta baita kanpora joateko ere. Antzerkia euskaldun-euskalduna nahi badugu ordea, deklamazioa nahiz interpretazioa ondo lantzeko baliabideak Euskal Herrian sortu behar ditugu.
A. Beraz, zure zuzendaritzatik antzerkiarekiko lehentasunez jokatuko duzue?
E.L. Bai, azken batean aktoreak sortu behar ditugu, berdin taulatu gainean aritzeko, telebistan edo zineman. Aktoreak ditugunean, beharbada, teknikaren mundua, azpiegitura eta beste landuko ditugu.
A. Euskal Herriko antzerki taldeek zirkuitu iraunkorrik eza eta azpiegitura falta salatu izan dituzte sarritan. Nahi duzun puntutik hasi.
E.L. Maila honetan bi helburu ditugu martxan: hiru diputazioekin batera zirkuitu iraunkorrak bultzatzea, eta honezaz gain, antzerki sare bateratua lotzea, hots, zerrenda batzuez _20 taldeez osatutakoak edo_ antzokietan eskaintza konkretuak egitea.
Azken hilabeteotan diputazioetako jendearekin hamaika bilera egin ondoren gure eginkizunetan nahasketarik badagoela ikusi dugu. Ondorioz, lan banaketa antolatu dugu eta aurrerantzean, zabalkunde nahiz zirkuituetarako dirua diputazioetatik ematea eta guk kreazio lanak laguntzea erabaki dugu.
Beraz, proiektuak hona ekarri eta martxan jartzeko lehendabiziko dirua zuzenduko dugu. Zinemagintzaren alorrean berriz, Euskal Mediaren bitartez, dirulaguntzen filosofia gainditu dugu; lehen diru bat botatzen genuen eta kitto! Orain koproduktore gisa ari gara. Administrazioak errentagarritasuna eman nahi dio diru publikoari. Irabaziak badaude Eusko Jaurlaritzak parte hartzen du irabazi horietan. Une honetan, zinema alorrean 20 produktuan partaide gara eta zenbaitetan dirua jasotzeko moduan.
Funtseran zabalkunderako baino kreaziora jarriko ditugu begiak eta burua.
A. Zazpi urte daramatzazu karguan. Honezkero euskal kulturari buruzko ikuspegia osatzeko aukerarik izango zenuen. Aurrera ala atzera goaz?
E.L. Gure sailean ekintza handietan jarri ditugu indarrak. Ni hona etorri nintzenean Tolosako Abesbatzen Topaketak kasu, 3 edo 4 milioi pezeta baino ez zituen jasotzen; iaz, 37 milioi pezeta hartu zituen. Euskadiko Baleta pare bat milioi pezetaz hartu nuen eta aurten 65 milioi pezeta jaso ditu. Donostiako Zinemaldiak 19 milioi pezeta zituen duela zazpi urte; orain, Euskal Mediarekin batera, 140 milioi luzatzen dizkiogu. Ekintza handiak finkatzera jo dugu beraz, eta hori aurrerapen handia da.
Jende asko dago inguruan hala ere, garai batean milioi erdia edo 100.000 pezeta hartzen zituena, eta horiek baztertzera jo dugu. Antzerki mailan, lehen 35 talderi eman genion dirua eta orain 6 edo 8 talderi, gehienez. Alde horretatik ezinegona sortu da. Zer komeni zaigu baina, 20-30 ekintza nagusi egitea edo txanponak banan-banan banatzea? Guk argi daukagu.
Beste aurrerapena gizarte mailako parte hartzearen aldetik dator. Ez dugu guk bakarrik ekintza kulturalak egin nahi. Osatu gabeko pastelari azken bultzada eman nahi diogu. Itxura txarra emango genuke guztia Administrazioak bultzatu, dirulaguntza guztiak eman eta gizartea motelduko bagenu.
A. Ekintza kultural handiak baina, sarritan kritikatu izan dira etxea teilatutik hasita gero sostengatuko duten hormak ez direlako eraikitzen; zutoinek ahul darraitelako oraindik, eguneroko kultura baztertzen delako. Iaz, adibidez, aurrekontu murrizketaren aurrean erantzun gogorra eman zen.
E.L. Jendea ohitu egin da urtero dirua hartzera, eta dirurik ez dagoela ohartu direnean mentalitatez aldatu beharrean izan dira. Baina hala ere, antzerki munduan kasu, talde bat bera ere ez da krisiak jota erori.
Antzerkigintzaren porrotaz hitz egiten denean argi utzi behar da zerk huts egin duen. Produktuak, gizarteari eskaintzen zaion horretan ez da askotan asmatu, zeren eta jendeari produktu ona eskaini zaionean antzokia bete egin baita.
Gauzak honela, horrelako murrizketa baten bidez mahaiari astindua emanda adi jarri da jendea. Ondo etorri zaigu gauzak bere tokian jartzeko. Krisialdi honetan, ideiak garbi zituzten zenbait taldek inoiz baino lan gehiago egin dute, adibidez.
A. Dirulaguntzen banaketaren aurrean hainbat kezka errepikatzen dira urtero. Irizpideak ez direla publikoak, hainbat talde erabat baztertuak dituzuela.
E.L. Nik uste garbi daudela: gidoia ondo egituratu, planteamendu ekonomikoa finkatu, autoreak hemengoak izatea... zera gertatzen da, 80tik 8 aukeratu behar ditugula. Noski, aukeraketan beti dago konposagai subjetiboa, gidoiari dagokionean kasu. Honetan ere aurrerapausorik emango dugu, aurrerantzean, taldeek proiektuak aurrez-aurre defendatu ahal izango baitituzte.
A. Zaila izango da Guggenheim bezalako proiektua aurrean izanda, hainbat diru murrizketa eragin eta kulturaren oinarriak jo dituena, jendea komentzitzea?
E.L. Baina jende batek inoiz ez du ulertuko zergatik filme bati 50 milioi pezeta ematen dizkiogun. Edota Donostiako Musika Hamabostaldiari 300 milioi pezeta. Hori bera gertatzen da Guggenheimekin. Azken batean, sektore kualifikatu batek parte hartzen du ekintza horietan, ez da jende asko mugitzen, nahiz eta zabaltzen saiatu.
A. Aurten zenbat diru banatu duzue antzerki munduan?
E.L. 90 milioi pezeta proiektuak egiteko. Gero, Gasteizko festibalari 12 milioi pezeta zuzendu dizkiogu eta Azpeitikoari 2 milioi pezeta. Antzertiri berriz, 20 milioi pezeta eta beste 20 tailerretan. Baina, 1991n EAEn, foru aldundiek, Eusko Jaurlaritzak eta udal nagusienek 1.000 milioitik gora gastatu zituzten.
A. Dirulaguntza horietan euskarak zer leku betetzen du?
E.L. Kriterio bezala euskarari lehentasuna ematen diogu. Baina ezin diogu euskarari hainbeste eta erdarari hainbeste jarri. Ahal den gehiena euskaraz bultzatzea dugu helburu. Egia da euskarazko antzerkigintzak bide zaila duela. Gaur egun euskaraz egiten duten taldeek txapela kentzeko moduko meritua dute.
A. Hala ere euskarak hutsaren hurrengo izaten jarraitzen du antzerkigintzan, zinema mundua ez aipatzeagatik. Administrazioak ez al du erantzukizun berezia irtenbiderik emateko orduan?
E.L. Eusko Jaurlaritza behartuz ezer gutxik egingo du aurrera. Gizartearen gogoa behar du aurretik. Administrazioak bere lana egin behar du, baina ez berak bakarrik. Dudarik gabe, euskararekiko diskriminazio positiboaz aritu behar dugu. Egia da baina, kultura alorrean erdaldun produktuetan euskarazkoetan baino aurrerapen handiagoa egin dugula.
A. Antzerki munduak kalitateari dagokionez aurrerapausorik eman al du?
E.L. Ikusle bezala duela zortzi urte eta oraingoak ikusita alde handia dagoela aipatu behar, amateur talde berriak sortu dira, aktore askok lana dute ETBn... Agian produktuan ez da asmatzen, baina aktoreetan urrats handiak eman dira.
A. Talde amauterrak zuen kalkuluen barruan ala kanpoan daude?
E.L. Garai batean ematen genien dirua baina orain ez diegu ematen. Hobby bat da, lantokitik aparte egiten dena, txalogarria, noski. Euskarazko antzerki talde asko dira, gainera, tartean, baina guk profesionaltzearen aldetik egin dugu apustua, maila honetan talde on batzuk edukitzea nahi dugu. 25 pezeta ditugu eta ez gaitezke bakoitzari erreal bi emanez aritu.
J.J. Petrikorena
60-63

GaiezKulturaKulturgintz
GaiezKulturaAntzerkiaElkarteakEHko aktore
GaiezKulturaAntzerkiaElkarteakAntzerti
PertsonaiazLARRAÑAGA11
EgileezPETRIKOREN1Kultura

Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Sostengua adierazi diote Marieniako lurren aldeko borrokari hogei kolektibok

Kanboko Marienia eremuan etxebizitzak eraikitzeko proiektua badu Bouygues Immobilier agentziak. "Elkarlanaren bidez" zein "indar harremana" mantenduta, proiektua ezeztatzeko borroka eramateko determinazioa plazaratu dute adierazpen bateratu... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Langile bat hil da Zornotzan, Forest Trafic SL enpresan

Boroa industrialdean hil zen 41 urteko I.P.C langilea, abenduaren 30ean biltegiko inbentarioa egiten ari zenean. ELA eta LAB sindikatuek, eta Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman dute istripuaren berri.


Eguneraketa berriak daude