«Egungo mugak gainditzeko elkarlana beharrezkoa da»


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
"El Tubo" aldizkariko Belen Mijangosi elkarrizketa
«Egungo mugak gainditzeko elkarlana beharrezkoa da»
Belen Mijangos, «El Tubo» aldizkariko kidea:
ARGIA. Euskal Herrian ba al dago talde dinosauriorik? Ba al dago enpresa hutsa bezala aritzen den eta garai bateko arrakastaz bizi den talderik?
BELEN MIJANGOS.
Zoritxarrez, oraindik ezagutzen ez den jeneroa da. Lehenik, ezinezkoa da musikaren bitartez hemen dagoen merkatuarekin aberatsa izatea, eta osa zaila da ere musikaren bidez bizitzea (ondo edo gaizki). Hertzainak taldea da adibide garbi bat, dinosaurio izena badagokiela suposatzen badugu. Hamar urte baino gehiago lan gogorra egin ondoren, urte hauetan kalitate eta musika nortasun bikaina erakutsi dute, eta jendearen aldetik erantzuna sekulakoa izan ondoren, ezin izan dute etorkizun duina lortu aurrera jarraitzeko eta beren ibilbidea mantentzeko. Bigarrenik, herri honetako izaeran bertan ez dago garai bateko arrakastaz bizi ahal izateko pentsaerarik.
A. Beraz, hain txikia al da Euskal Herriko merkatua?
B.M. Bistan da. Gaur egun, argi ikus daiteke merkatu zabalagoetara irteten badute baino ez daitezkeela aurrera atera taldeak. Nahiz eta publiko asko izan, datuek esaten dute ez dela nahikoa. Ez da merkatua murriztu dela, alderantziz, baina talde eta diskoen gorakada direla medio etekinak txikitu egin dira, eta ia ezinezkoa da ondo salduko den ekoizpena egitea.
A. Euskara muga bat al da?
B.M. Euskal Herrian, gaur egun, ez. Negu Gorriak, Su Ta Gar, E.H. Sukarra, Etsaiak, Danba edo Bap! bezelako taldeek, gazteleraz kantatzen duten beste talde askok baino gehiago saltzen dute. Era berean, euskaraz kantatzen duten taldeen kopuruak izugarrizko gorakada izan du. Beraz, oro har, onespen zabalagoa dute euskaraz aritzen diren taldeek. Baina, Espainiako merkatuari begiratzen badiogu, muga nabarmenagoa da; Europan baino gehiago. Pentsaera arazo bat da.
A. Egoera politikoak eraginik ba al du salmentetan?
B.M. Pertsona bakoitzaren arabera dago. Nik nahiago ditut zeresana duten taldeak, baina ez ditut alde batera uzten beste mota bateko taldeak edo musikalki hausten dutenak. Baina, oro har, Euskal Herriko egoera dela medio, pisu handiagoa dute jarrera politiko definitua duten taldeek.
Ondorioz, beharrezkoa da jendea kontzientziatzea, eta Euskal Herrian ari diren talde, disketxe, musikazale, antolatzaile, eta abarrek, behin betirako planteatzea gaur egungo mugak gainditzeko elkarlana beharrezkoa dela.
Joxi Goikoetxea
45


GaiezKulturaMusikaBesteak
GaiezKulturaMusikaArgitalpenaBesteak
PertsonaiazMIJANGOS1

Azkenak
2024-11-22 | Julene Flamarique
Voxen aurka Bilbon protesta egiteagatik auzipetutako zortzik ituna egin dute Fiskaltzarekin eta bat epaiketara joango da

Atxuriko irakasle eta ekintzaile batek uko egin dio akordioari kontzientzia arrazoiak direla eta. Voxek bost urteko kartzela-zigorra eskatzen du auzokidearentzat, Fiskaltzak aldiz zazpi hilabeteko espetxe-zigorra hauteskunde-delituagatik eta hiru hilabeteko isuna mehatxu... [+]


2024-11-22 | Ahotsa.info
Saskien bidez Nafarroako euskalgintzari inoizko ekarpenik handiena egingo dio Errigorak: 230.000 euro

 Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.


2024-11-22 | Sustatu
Euskarazko esamoldeak baloratzen lagundu online galdetegi honetan

Bi irakasle eta ikerlarik inkesta jarri dute sarean, euskarazko esamolde batzuen inguruko datuak biltzeko. Bost minutu hartuko dizu betetzeak baina adi, bi galdetegi daude, egun bakoitian jaio bazara 1A betetzeko eskatzen dizute, eta egun bikoitian jaioa bazara 1B delakoa.


Nazioarteko Zigor Auzitegiak Netanyahu eta Israelgo Defentsa ministro ohi Gallant atxilotzeko agindu du

Gizateriaren aurkako krimenak eta gerra krimenak egotzi dizkie Hagako auzitegiak bi sionistei. Erabakia "antisemitismotzat" jo du Netanyahuk, eta Hamasek, aldiz, "Justiziarako urrats garrantzitsutzat".


Umandi izena eta izana

Andoni Urrestarazu Landazabal Araiako herrian 1902ko uztailaren 16an jaio zen eta 1993ko azaroaren 21ean hil zen Gasteizen. 31 urte bete dira jadanik eta bere izena eta izana aitortzeko une aproposa dela deritzot, ez baita ongi ezagutzen utzitako ondarea. Umandi, bere herriko... [+]


Memoriadun euskara

Autobiografia idaztea omen da garapen pertsonalerako tresnarik eraginkorrena, askatzaileena. Iraganeko kontuei tira egin eta gogora ekartzeak, orainaldiko korapiloak askatzen laguntzen omen du. Bai, laguntzen du orainaldia ulertzen eta komeni zaigun etorkizun bat marrazten... [+]


Etorkizuneko apustua

Pandemiaren iragarpenetik Valentziako tragediarainoko errepasoa egin eta ondorioztatu dut gezurra eta forupea suhesi gisa dituen kudeaketa instituzional negargarria klase gobernariaren konstantea dela.

Ez dugu gobernari ordezko baliogarririk sistema pendular hau aldatzen ez... [+]


Gelditu dute emakume baten eta bere alaba adingabearen etxegabetzea Gasteizen

Polizia etxegabetzea geratu nahi zituzten herritarren aurka oldartu da eta hainbat lagun zauritu ditu. Azkenean, etxegabetzea atzeratu duela jakinarazi du epaitegiak.


X-etik irten nahi? Nor dago Mastodonen eta Blueskyren atzean? Nola finantzatzen da bakoitza?

Gaur, azaroak 21, Mastodon.eus komunitateak sei urte bete ditu. Urteurrena ospatzeko Gure aukera, sare libreak kanpaina abiarazi dute, atxikimenduak biltzeko. Izan ere, azken asteetan “eXodoa” ematen ari da: erabiltzaile asko X-tik ihes egiten ari dira, sare... [+]


Iruñeko Erorien Monumentua
Maravillas Lambertoren izena ez erabiltzeko eskatu dute fusilatuen senideek

Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteak gogor kritikatu du Iruñeko Erorien Monumentuaren inguruan EH Bilduk, Geroa Baik eta PSNek egindako akordioa. "Pedagogia" egiteko toki hobeagoak daudela dio eta interpretazio zentroari Maravillas Lamberto izena... [+]


2024-11-21 | Julene Flamarique
933 nobedade eta 200 ekitaldi Durangoko Azokaren 59. edizioan

Abenduaren 5ean Ikasle Goizarekin hasiko dute azoka. Hurrengo egunean Gazte Eztanda eguna egingo dute, eta gazteei zuzendutako hamaika jarduera egongo da. Egun berean, iazko Sormen Beka irabazi zuen Argizagi. Zubiak adiskidetasunerantz telesailaren aurkezpena egingo du Marramiau... [+]


Mastodon.eus-en “Gure aukera, sare libreak” kanpainarekin bat egin du ARGIAk

ARGIAko lantaldeak bat egin du Mastodon.eus-ek bere seigarren urtemugan abiatutako Gure aukera, sare libreak  atxikimendu kanpainarekin.


2024-11-21 | Sustatu
Sei urte bete ditu gaur Mastodon.eus-ek

Mastodon.eus euskal fedibertsoko instantzia agian nagusiak sei urte bete ditu gaur. Urteurrena ospatzeko "Gure aukera, sare libreak" kanpaina abiarazi dute, atxikimenduak biltzeko. Efemeridea une interesgarri batean dator: Elon Musk-ek, X/Twitterren jabeak,... [+]


Ertzaintzak zaurituriko Realeko zalearen kasua berriz irekitzeko agindu du epaileak

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiaren ustez, bideo bateko irudietan ikusten denak "talka" egiten du Ertzaintzaren atestatuarekin, eta Amaia Zabarte foam bala batekin zauritua izan zenaren "ebidentzia erakusten" du, Noticias de Gipuzkoa-k jaso duenez.


Arma nuklearrarekin erantzuteko bidea ireki du Putinek, Ukrainak AEBek eta Ingalaterrak emandako misilekin eraso egin eta gero

Arma nuklearrarekin erantzuteko aukera dakarren dekretua izenpetu du Vladimir Putin presidenteak. Hegazkinekin, gurutzaldi misilekin zein droneekin "eraso masibo bat" pairatzeak ondorioztatu dezake arma horren erabilpena. 


Eguneraketa berriak daude