«Disko merkatua txikia da hemengo emaitza musikala nahiko eskasa delako»


2021eko uztailaren 23an
Natxo de Feliperi elkarrizketa euskal musika taldeei buruz
Natxo de Felipe:
«Disko merkatua txikia da hemengo emaitza musikala nahiko eskasa delako»
Natxo de Felipe: «Disko merkatua txikia da hemengo emaitza musikala nahiko eskasa delako»
ARGIA. Euskal Herrian euskaraz kantatzeak mugatu egiten al du talde baten jarduera?
NATXO DE FELIPE.
Norberak bere esperentzia dauka eta orduan arriskutsua izaten da uste izatea norberaren esperientzia eta besteena berdinak direla. Euskal kantarien artean beti joera hori egon da, negartiarena. Hau da, euskarak beti mugatzen gaituela pixka bat. Nik ez dut uste inondik inora hori horrela denik. Erdaldunen artean edo euskalduntzeko prozesu horretan bidean daudenen artean badago horrelako konplizidadea. Euskaraz kantatzeak bere gauza txarrak izango ditu, baina bere gauza onak ere bai.
Dena dela, hori ez da erabaki komertzial bat. Norberak erabaki behar duen gauza bat da. Gustatzen zaion, zergatik egiten duen edo ez duen egiten. Gogoratzen naiz Gorka Knörrek eta Urkok egin zituztela horrelako adierazpenak: erdaraz kantatuko balute... Baina hori da norberaren problematika propioa. Ez dira gauzak nahastu behar. Norberak jakin behar du bere buruarekin kontent dagoen ala ez. Gero euskararen kontua edo musikaren krisia eta gauza guzti horiek beste kontu batzuk dira. Norberak arazoak dituenean azaltzen ditu baina nahiko desenfokatuta.
A. Euskal Herrian dagoen disko merkatua hain txikia eta mugatua al da?
N.F. Noski txikia dela, baina txikia da Euskal Herria txikia delako, ez euskaraz kantatzeagatik. Eta txikia da hemengo emaitza musikala nahiko eskasa delako. Orduan esportatzea zaila da. Esportatzeko gauza onak egin behar dira euskaraz nahiz ingelesez.
A. Aipatu izan da arrakasta izateko talde politiko batekin identifikatzea beharrezkoa dela.
N.F. Garik esan zuen Negu Gorriakekin nahiko erreta zegoela. Baina hori beste kontu bat da. Horrek funtzionatzen du eta bere taldeak funtzionatu ez badu, edo maila horretan funtzionatu ez badu behintzat, beste gauza batzuengatik izango da. Nik ez dut uste Negu Gorriak-ek kanpoan arrakasta duenik talde politiko batekin loturik dagoelako, baizik eta bere indar propioak dituelako, bere interesak. Batzuei ez zaie interesatuko baina beste jende askori bai.
Zergatik batzuek ez dugu hainbeste arrakastarik izaten? Gure barnean begiratu behar dugu. Gaur egun denok dakigu hemen badaudela talde politiko indartsu batzuk; eta beren babespean zirkuitu bat oso erraza duzu. Berdin HBren inguruan, EAJren inguruan edo PSOEren inguruan. Baina arrimatu gabe ere egin liteke. Gu ez gaude inori arrimatuta eta bagabiltza.
Hertzainak eta Itoiz taldeek bere garaian arazo handiak izan zituzten batez ere Euskal Herria oso txikia delako. Azkenik beste oxigeno bat behar izaten da. Hori normala da. Baina pentsatzea talde politiko konkretu batek baduela arazo horientzako soluzioa, hori amets hutsa da. Hori ez da egia.
Joxi Goikoetxea
44


GaiezKulturaMusikaBesteak
GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakAbeslariakDE FELIPE1
PertsonaiazDE FELIPE1

Azkenak
2024-12-27 | Julene Flamarique
Elkarte memorialistek manifestatzera deitu dute urtarrilaren 18an, Erorien Monumentua eraistea galdegiteko

Elkarte memorialistek kritikatu egin dute Iruñeko Udalak Erorien Monumentua eraisteari uko egiteko hartutako erabakia. Memoria Demokratikoaren Legea “oker interpretatzea” egotzi diote Joseba Asiron alkateari, eta mobilizazio batera deitu dute urtarrilaren... [+]


2024-12-27 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Myanmarreko gerra zibila, laugarren urtera

Hutsaren hurrengo arreta mediatikoarekin –batez ere Ekialde Hurbileko edo Ukrainako gatazkekin alderatzen badugu; baina Sudangoaren aldean ere bai–, laugarren urtea betetze bidean da Myanmarreko gerra zibila.


2024-12-27 | Leire Ibar
Txanpainaren industriaren arrakastaren oinarrian eskulan esplotatua dago

The Guardian egunkariak Épernayn (Frantzia) txanpain-industrian aritzen diren migratzaileen egoera aztertu du. Ikerketak agerian utzi ditu luxuzko xanpaina-marken mahastietan lan egiten dutenen baldintza prekarioak eta legez kanpokoak.


2024-12-27 | ARGIA
Gutxienez 5.212 eraso matxista salatu dituzte aurten EAEn, iaz baino %8 gehiago

2024ko azarora bitarte 683 sexu eraso salatu dituzte, iaz baino %16,7 gehiago, Emakunderen arabera. Familia barruko indarkeria salatu duten emakumeen kopurua ere handitu da (975 izan dira), baita bikotekide edo bikotekide ohiek egindakoa ere (3.554).


2024-12-27 | Euskal Irratiak
Benito Lertxundi
“Zuzeneko emanaldietan beharrezko den xarma galtzen ari nintzela sentitzen nuen”

Benito Lertxundi 60 urte iraun duen kantugintza uzten zuela jakinarazi du Durangoko azoka aitzin. 2023an Gernikan grabatu zuen kontzertu baten diskoarekin bururatuko du bere ibilbide handia bezain aberatsa. Bazuen urtea hartua zuela erabakia, ez da erraza izan horren berri... [+]


2024-12-27 | Gedar
Eguberrietan 110 osasun-zentrotan ezarri ditu murrizketak Osakidetzak

Iazko Gabonetan, hamabi ordurainoko itxaronaldiak izan ziren. Urtean 180 egunetan ezartzen ditu nolabaiteko murrizketak Osakidetzak.


Ibai Ripodas: “Balorazio oso positiboa egiten dugu, orain gazteek sortu beharko dituzte presoei elkartasuna helarazteko bide berriak”

Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.


2024-12-27 | ARGIA
“Euskaraz ez dakien pertsona bat” izendatu dute Eitb.eus-eko zuzendari, LABek salatu duenez

"Euskalduna ez den pertsona bat –Nagore de los Rios– hautatu du EITBko zuzendaritza nagusiak Eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari posturako, eta, ondorioz, euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu dute helburuen artean euskararen... [+]


Lore Lujanbio
“Zaintza lanak ez dira jarduera zehatz bat; produkzio-erlazio patriarkalek ekoizten dituzte”

Tesia amaituta, pozik dago Lore Lujanbio. Militantziarako denbora gehiago du, besteak beste. Mugimendu transfeministaren erronkez galdetuta, hauek identifikatzen ditu: neoliberalismoak mugimenduaz egin duen apropiazioari heltzea, faxismoaren eta erreakzio heteropatriarkalen... [+]


2024-12-26 | Leire Ibar
Nafarroak garraio publikoaren %50eko deskontuak ekainera arte mantenduko ditu

Garraio publikoaren %50eko deskontuak sei hilabetez luzatuko ditu Nafarroako Gobernuak, 2025eko ekainaren 30era arte. Espainiako Gobernuak garraio-txartelaren kostuaren %30 hartuko du bere gain, eta Nafarroako Gobernuak %20. Aurreko urtearekin alderatuta, 2024ean garraio... [+]


‘Prentsa' bereizgarria zeraman autoa jomugatzat hartu eta beste bost kazetari hil ditu Israelek Gazan

Gutxienez 201 dira 2023ko urriaz geroztik Israelek Gazan hildako kazetariak. Abenduaren 26 honetan hildako azken bostak Al-Quds telebista katean zebiltzan lanean.


Eguneraketa berriak daude