«Urtetan lan serio eta sakonak egiten egon zaitezke ia inork jakin gabe»


2021eko uztailaren 19an
Rosa Miren Pagolari elkarrizketa
«Urtetan lan serio eta sakonak egiten egon zaitezke ia inork jakin gabe»
Rosa Miren Pagola arduratu da Bonaparteren dialektologia lanak biltzeaz
Proiektu berria abiatu da Rosa Miren Pagolaren zuzendaritzapean Louis Lucien Bonaparte dialektologoak utzitako ondareaz. Deustuko Unibertsitateko Euskal Ikasketen Institutuko buru denak euskal dialektologiaren egoeraz hainbat xehetasun eman dizkigu eta baita ikerketa lanen egoerari buruz ere.
ARGIA. Zertan neurtu daiteke Bonaparte printzearen ondarea?
R.M. PAGOLA. Euskarari eta Euskal Herriari mesede handia egin zion, euskararen euskalkiak sailkatu egin zituen, eta gainera, lehenengo sailkapen zehatza berak egin zuen. Zehatza, egituratua eta nahiko zientifikoa egin zuela azpimarratuko nuke. Mapa linguistikoa ere egin zuen.
Metodologia aldetik, bere laguntzaileei, itzulpenak eskatzen zizkien, eta gehienak argitaratu gabe gelditu ziren. Momentu honetan horixe da egiten ari garen lana: eskuizkribu horiek hartu eta horien edizioa prestatu.
A. Zein motatako itzulpenak ziren?
R.M.P. Berak, batez ere, dotrinak eskatzen zituen, momentu hartan erabiltzen zituztenak. Gaur egungo dialektologiak galdekizunak prestatuz lan egiten du, eta galdekizun horiek material oso homogeneoa ematen dute. Garai hartan galdekizunetara iritsi gabe ziren oraindik.
Batzuetan eskuizkribu interesgarriak aurkitzen zituzten, nahiz eta beraiek idatziak ez izan: sermoiak, olerkiak, edo herri kantuak zirela. Laguntzaileek hartu eta bidali egiten zizkioten, bere lana egiteko interesgarriak izango zirelakoan. Horrela, eskuizkribu horien artean, bere laguntzaileenak ez diren lanak ere aurkitu ditugu. Esate baterako, bizkaierarenak egin ditugu eta hor 30 bat sermoi ere badaude, Oñatiko apaiz batek eginak, XIX. mendekoak.
A. Gaurko ikuspegitik, batuaren indartzea dela eta, dialektologiaren funtzioa gainbehera doala esan al daiteke?
R.M.P. Euskal dialektologia bere unerik garrantzitsuenean dagoela uste dut. Nahiko mugimendu garrantzitsua dago, batez ere gaurko hizkerak aztertuz eta abar. Hainbat tesi doktoral ere lantzen ari dira, lan monografikoak ere egiten ari dira, aditza dela, morfologia dela... Horiek ere dialektologiako lanak dira.
Baina, batua zabaltzen ari den neurrian, euskalkiak indarra galtzen ari al dira? Nire ustez, oso zaila da euskara eta euskalkiak bereiztea. Erabilera zabaltzen doan neurrian, zalantzarik gabe, euskara batua zabalduz doa.
Soziolinguistek diotenez edozein hizkuntza gordetzen da, nagusiki, erabiltzen diren bertako hizkerak gordetzen diren neurrian, eta ez hizkuntza horrek hiztun berriak bereganatuz. Bizirik dagoen edozein hizkuntza aldatuz joaten da, eta euskalkiak ere aldatuz doaz. Aldatu bai, baita egokitu ere, baina desagertuko direnik ez dut uste. Itxura aldatuko dute, normala denez. Horregatik, hauei buruzko lanek garrantzi handia daukate, beharbada, momentu hau oso egokia delako, oraindik garaiz gabiltzalako euskalkiak diren bezala jasotzeko.
A. Egiten ari zareten lan hauetan, batetik itzulpena, eta bestetik argitalpen kritikoa paratu duzue. Bien garrantzia orekatuta al dago?
R.M.P. Proiektu hau zazpi urtetan egitekoa da, eta urtero euskalki desberdin bat jorratuko dugu, gutxi gorabehera. Bizkaieraren lanak argitaratu ditugu, aurten gipuzkeraren lanekin ari gara, eta hurrengo urterako lapurterarekin jarraitu nahi genuke. Hala ere, euskalki guztiek ez daukate pisu berbera. Esate baterako, bizkaierak hiru ale hartu ditu, gipuzkerak sei ale izango dituela aurrikusten dugu, eta lapurterak, berriz, bi. Euskalkiz euskalki, guztira, bilduma osoak hogei bat ale bilduko dituela aurrikusten dugu.
Bestalde, edizioa kritikoa baino, anotatua dela esango nuke. Zergatik? Kritikoa ezin da egin, eskuizkribu gehienak orain arte argitaratu gabe daudelako, eta argitaratuta baldin badaude, egin den argitalpen bakarra, kasu askotan, Bonapartek berak egindakoa delako. Guk, testua bera, egileak egin duen bezala errespetatzen dugu. Gero, orrialdeen behealdean komentagarria dena, batez ere hizkuntzalaritza aldetik, bildu eta komentatu dugu: komunztadura dela, deklinabide kasuren bat dela, komentario linguistikoak edota lexikoak... Irakurleari irakurgaitz gerta dakiokeena argitzen saiatzen gara ohar horien bitartez. Hori bai, jatorrizko testua aldatu gabe.
A. Eranskina ere egin duzue.
R.M.P. Hirugarren liburuaren bukaeran. Bertan alderdi linguistikoa ere jorratu dugu: grafia sistema osoa ematen dugu, itzultzaile guztienak, zein sistema desberdin erabili dituzten, baita sistema fonetiko-fonologikoa eta morfo-sintaktikoa ere ematen dugu, aditz paradigma osoa, atzizki bilduma, lexikoa... beti ere euskalkiaren ikuspegitik egina. Beste euskalkietan bereziak gertatuko liratekeen hitzak, zein obra eta eskuizkributan agertzen diren azaltzen dugu.
A. Gaurko euskara idatziaren inguruan, lan hauek zerbait birplanteatzeko balio dezaketela uste al duzu?
R.M.P. Bai, kasu askotan aberasteko. Bai hiztegi aldetik, joskera... eta normatibo bezala ematen diren arauak, frogatzeko, finkatzeko, edo aldatzeko.
A. Gaurko ikerketa lanen osasuna nola dago, unibertsitatetik begiratuta?
R.M.P. Osasunez oso ondo, jendea ondo prestatuta dago. Hala ere, ikerketa ez dago batere baloratuta, ez dauka batere kontsiderazio sozialik, eta hori da grabeena. Edozeinek idatz dezake egunkari batean artikulu bat gai demagogiko bat hartuz, bi ordutan egiten den artikulu bat, eta sekulako arrakasta izan; zerbait esan, gauza gogorren bat eta mundu guztia geldituko da horri buruz hitz egiten eta izugarrizko izena eta ospea hartuko du. Aldiz, urtetan lan serio eta sakonak egiten begiak erretzen egon zaitezke, eta ez dut esaten Bonaparterenak, edozein ikerketa lanengatik esaten dut_ ia inork jakin gabe.
Hala ere, badago ikertzeko gogoa, baina gero errealitatea oso bestelakoa da; ez dago ikerketa mundua batzen duen gunerik eta orduan lanak ere solteagoak dira, eta laguntzak ere ez dira berdin ematen. Nire iritziz, ikerketak egiteko problema nagusia ez da horrenbeste jende prestaturen falta, dirulaguntzena baizik. Eta ikerketa gune hori erakundeek bideratu beharko lukete.
Patxi Sarriegi
Patxi Sarriegi
48-50


GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakHistoria li
GaiezKulturaKulturgintz
PertsonaiazPAGOLA3
EgileezSARRIEGI1Kultura

Azkenak
M8an faxismoaren kontra eta aliantza feministen alde egingo du Euskal Herriko Mugimendu Feministak

Martxoaren 8an kalera ateratzera deitu ditu herritarrak mugimendu feministak, "desberdinkeriek bere horretan" dirautelako. Zapalkuntza mekanismo berriak agertu direla salatu dute, eta feminismoa "ezkerreko borroken erdigunera" eramateko beharra... [+]


M3moria Auzolana ekimena sortu dute, Martxoak 3ko grebekin loturiko objektuak eta testigantzak biltzeko

Martxoaren 3ko Memoriala hornitzeko erabiliko dira bildutako objektuak. Ekimena ahalik eta jende gehienarengana iristeko asmoz, jardunaldiak antolatuko ditu Martxoak 3 elkarteak Gasteizko auzoetan.


12-18 urteko ikasleak zaintzaz gogoetatzen jarri ditu Euskadiko VII. Olinpiada Filosofikoak

Une delikatua igarotzen ari den zure lagun minak Taylor Swiften kontzertura joatea proposatu dizu, baina kide zaren elkarte ekologistak elkarretaratzea deitu du, abeslariak sortuko duen kutsadura salatzeko; nora joango zara? Dilema etiko horri erantzun diote gazteek, baita... [+]


Punto de Vista: mundua pantailan ikusteko beste modu bat

Otsailaren 24tik eta martxoaren 1era bitartean, astebetez 60 lan proiektatuko dituzte Punto de Vista zinema dokumentalaren jaialdian. Hamar film luze eta zazpi labur lehiatuko dira Sail Ofizialean; tartean mundu mailako lau estreinaldi eta Maddi Barber eta Marina Lameiro... [+]


PSNk AHTaren Gasteizko lotunearen alde egin du, Ezkiokoa ez dela “bideragarria” argudiatuta

"Gasteiztik egin ezean, ez da egingo", adierazi du PSNren bozeramaile Ramón Alzorrizek. Kontra azaldu dira Geroa Bai, UPN eta PP.


CAFek Jerusalemgo tranbiaren proiektua utz dezala eskatzeko manifestaziora deitu du BDZk

Larunbatean egindako prentsaurrekoan adierazi dute manifestazioa ekainak 14an Donostian egingo dutela. 130 kolektibo, alderdi politiko eta sindikatu batu zaizkie eta "atxikimendu kanpaina oraindik zabalik dagoela" gogorarazi dute.


Famili'on egonaldi ibiltaria aurkeztu dute lehendabizikoz Baionan

Plazara, AEK, Uda Leku, Dindaia eta Ebete antolakundeak Baionan elkartu dira Famili'on egonaldi ibiltariaren lehen edizioa aurkezteko. Hizkuntza mailaren arabera eskaintza bat edo beste egongo da eta haur zein gurasoentzat izango da udaberrian.


Hamahiru urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri diote Mario López Gernikako saskibaloi entrenatzaileari

Neska adingabeari sexu abusuak era jarraituan egin zizkiola frogatutzat jo du Bizkaiko Lurralde Auzitegiak.


25 urtez 300 haur bortxatu zituela aitortu duen zirujauaren aurkako epaiketa hasi da Frantzian

1989tik 2014ra, Frantzia mendebaldeko hainbat ospitaletan egindako erasoengatik epaituko dute. 74 urte ditu Joel Le Scouarnec zirujau ohiak, eta espetxean dago beste lau sexu eraso kasurengatik.


2025-02-25 | Angula Berria
Iratxe Sorzabal preso politikoaren absoluzioa eskatu dute Irunen

Iratxeren Bidasoaldeko Lagunak ekimenak deituta, dozenaka lagun kalera atera ziren atzo Iratxe Sorzabal preso politiko irundarraren absoluzioa eskatzeko eta behingoz etxera ekartzeko, torturak salatzeaz gain.


Paxkal Indo
“Apaizek jipoitzeko beldurrez, isiltasunak sekulako lekua zuen Betharramen”

Azken asteetan François Bayrou Frantziako lehen ministroaren harira ezaguna egin bada ere, aspalditik dira albiste Betharram eskola katolikoko apaizen gehiegikeriak. Lau urtez barnetegian ikasle izan zen Paxkal Indo lapurtarrarak Euskal Irratiaki adierazi eta ARGIAk... [+]


Hasi da AEBetako Greenpeace desagerrarazi dezakeen epaiketa

Greenpeaceko kideak Dakota Acces oliobidearen aurka protesta egiteagatik auzipetu dituzte eta astelehenean aztertu du salaketa Dakotako auzitegiak. AEBko Greenpeacek gaiaren inguruan jasango duen bigarren epaiketa izango da, lehenengo kasua epaile federal batek bota zuen atzera... [+]


2025-02-25 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Txinako Alderdi Komunista eta enpresa pribatu erraldoiak: tolerantziatik lankidetza goxora?

Otsailaren 17an Txinako Alderdi Komunistaren arduradun gorenak bildu ziren bertako enpresa pribatu handienen zuzendari nagusiekin. Ez da ohikoa aldi eta areto berberean Huawei, BYD, New Hope, Tencent, SWSC, Yushu, Xiaomi edo DeepSeek bezalako konpainien nagusi gorenak bilduta... [+]


TikTok, X eta Instagrameko algoritmoek eskuin muturreko edukiak nabarmen hedatzen dituztela frogatu dute

Ikerketa bat egin dute Alemanian, hauteskundeen atarian: kontuak sortu dituzte TikToken, X-n eta Instagramen, eta aztertu egin dute algoritmoak zer nolako edukiak erakusten dituen. Guztietan, algoritmoak eskuinera eta eskuin muturrera jotzen du gehien, TikToken nabarmen.


2025-02-25 | Gedar
Steve Bannonek nazien agurra egin du AEBetako eskuin muturraren ekitaldi nagusian

 Ekitaldian, Mileik motozerra bat oparitu dio Muski, murrizketa sozialen sinbolo eta aldarri gisa.


Eguneraketa berriak daude