«Dena ongi badoa hemendik bi urtera Seaskak ez du zorrik izango»


2021eko uztailaren 19an
Filipe Goietxe Seaskaren lehendakariari elkarrizketa
«Dena ongi badoa hemendik bi urtera Seaskak ez du zorrik izango»
FILIPE GOIETXE
Jean Louis Maitiaren ondorengoa izatea lan erraza ez zela izango jakinik hartu du Filipe Goietxek Seaskaren lehendakaritza. Frantziako Hezkuntz agintariekin sinatu berri den konbenioa esku artean izanik estreinatu du kargua. Seaskaren iraupena eta egokitzea helburu nagusi dituelarik, baikor azaldu zaigu baina arazoak ahaztu gabe.
ARGIA. Noiztik zaude Seaskan?
FILIPE GOIETXE. Duela sei urte sartu nintzen.
A. Zer dela eta?
F.G. Nire alaba Kanboko ikastolan sartu zelarik, berehala sartu nintzen gero Seaskako zuzendaritzan.
A. Lehenagotik harremanik izan al zenuen AEK edo antzeko ekimenekin? Edo benetan izan zen ezagutza desberdina?
F.G. Beti ibili naiz giro euskaldun batean. Hemen herrian ere, baginen hamabosten bat lagun beti giro euskaldunean ibiltzen ginenak, eta gerora elkarte bat osatu dugunak. Ateraldiak egiten genituen.
A. Euskaraz betidanik mintzatu zara.
F.G. Sortzetik. Gurasoengandik jaso dut euskara. Baina badira zenbait urte, gure gurasoen belaunaldikoek, eskolan sartuta behar zela frantsesez mintzatu pentsatzen zutenak. Eta egia da nik pixkat utzi dudala. Ahantzi edo gutxi erabili dudala zortzi urtetik hamasei urte inguru arte. Garai horretan berriro hasi nintzen giro euskaldunetan murgiltzen, eta pixkanaka nire hizkuntza berritzen, berrikasten hasi nintzen.
A. Seaskan sei urte daramatzazu. Nolakoak izan dira urte hauek?
F.G. Garrantzitsuak niretzat, esperientzia handia hartu eta gauza asko ikasi ditudalako. Seaskako lehengo moldea ezagutzeko xantza izan dut, eta duela bost urte Seaskakoak bildu ginenean, egitura berri baten ikertzeko, bertan parte hartzeko aukera ere izan dut, eta horren ibilmoldea ikusi eta segitu dut.
A. Zein zen lehengo egitura?
F.G. Lehen bazen biltzar nagusi bat, egun dagoen bezala. Guraso guztiak joaten ahal ziren biltzar nagusi horretara, baina ikusiz gero nola Seaska handitu den eta guraso asko biltzar nagusi horretatik at geratzen diren, ez zela organu ordezkatzailea pentsatu zen.
Orduan, ikastola bakoitzak bere ordezkaria behar zuela, gutxienez, erabaki zen. Horrela aldatu zen egitura eta orain Seaskako Biltzar Nagusia da Ikastolen Kontseilua eta ordezkari horien biltzarra.
A. Horrek molde hobea ekarri al du?
F.G. Nire iduriko bai, beharrezkoa zen.
A. Beste elementu bat ere bada, pertsona iraunkor bat hautatu izan da.
F.G. Duela hiru urte bulegoko partaideek pentsatu genuen gure lana profesionaldu egin behar zela, eta bi eremuan aukeratu genuen: lehena pedagogiarena, lau kidez osatua; eta bestea Seaskaren iraunkorrarena da, erakundearen animazio eta koordinaketarako sortua.
A. Beste aldaketak ere izan dira. Bi konbenioren eztabaidetan parte hartu duzue.
F.G. Aurreko negoziaketan ez nuen parte hartu, baina jarraitu nuen, eta konbenio honetan partaide izan naiz. Duela urtebete arte nire lana barnekoa zen, ikastolekiko harremanak eta abar. Maitiak bitartean kanpoko lana egiten zuen, hautetsiekin hitz egin, erakundeengana jo... Azken sei hilabeteetan ezagutu dut giro hori.
A. Nola ikusi duzu giro hori?
F.G. Interesgarria eta erakargarria. Beste zerbait da.
A. Zer ekarriko dio azken konbenioak Seaskari eta nola azaltzen duzu zerbait emana?
F.G. Zerbait ematea beharrezkoa zutela uste dut. Seaskak bere lekua du hemen. Jende gehienak azken lau bost urteotan beharrezko zerbait bezala ikusten du, eta hori da aldaketa nagusia. Nire herrian eta inguruan ikusten dut ikastolak jendearentzat beste eskola mota bat direla, besterik gabe. Ez dira lehengo hitzak entzuten horren inguruan.
Konbenio berriarekin gelak kontratatu dira, eta ez irakasleak, orain arte egin izan den bezala. Irakaskuntza orduak ere kontratatzen dira. Uste dut bigarren konbenioa eskolaren erakuspena dela, ofizialtasunera, eta hirugarren urratsa falta zaigu orain, benetako integrazioarena. Kontua da zer integrazio mota nahi dugun: legezkotasuna atzematea integrazioaz edota eskola pribatuen asoziazio kontratuen bitartez.
Bietako bat aukeratzerako dena aztertu behar da, eta hau da 1993an egin behar dugun ikerketarik sakonena. Ikastoletan eztabaidatu eta ahal bada nahi dena aukeratu. Zaila da, zeren eta Seaskaren nahia lege mota bat lortzea da, garantia batekin, gure pedagogia den bezala emana izan dadin.
A. Politikoek pisu handia izan al dute aldaketa horretan, edota naturalki gertatutako zerbait da?
F.G. Nire ustez Hezkuntza Nazionalaren aldetik nahi bat bazegoen. Hitzaldietan eta bilkuretan bigarren akordio azkar bat lortu nahi zutela argi utzi zuten ene ustez, eta bigarren konbenioa sinatu ondotik Seaskak, eta konkretuki Maitiak, lan egin du hemengo hautetsien artean. Hor beharrezko denbora eman dugu gure asmoak azaltzen, eta uste dut beraiek Seaska zer den ulertzea lortu dugula. Egia erran sostengu bat sortu da beraien artean eta batez ere Baionan.
A. Nola suertatu da zuzendaritza aldaketa?
F.G. Beti bezala. Seaskan pertsona anitz daude, baina egia da bulegoan lanean sartzen bazara ez zarela urtebeterako sartzen, luzerako baizik. Lehen urtean ezagutu egiten duzu, bigarrenean urrats gehiago ematen dituzu eta hirugarrenean lanera hasten zara. Baina ez da erraza.
A. Seaskako lehendakaria pertsonaia bat da euskal munduan.
F.G. Ez dakit. Horri buruz ez dut gehiegi pentsatu. Seaskako lehendakaria beste guraso bat bezalakoa da. Gero, kanpokoek nola sentitzen duten beste gauza bat da. Ez diot kasorik egiten horri. Egia da Seaska bezalako elkarte baten lehendakaria norbait dela, kargu handia dela...
A. Zer zentzutan kargu handia?
F.G. Kanpora begira, mundu politikoa eta kulturala eta prentsa ukitzen dituelako. Maitiaren segidaren hartzea ez nuen gainera oso erraza ikusten, eta ez dut uste bakarra nintzenik, egin duen lana ikusirik. Negoziatzaile biziki ona izan da eta Seaskaren irudia berritu egin du.
A. Seaska euskal munduaren gunea da Iparraldean, nahi al zenuke beste euskal giroko elkarte edo egiturekin harreman bereziak sortu?
F.G. Harremanen sendotze beharra ikusten dut. Jadanik pentsatua genuen. Ikas Bi izeneko elkartearekin beharrezkoak ditugu eskola mailan. Beste arlo batzuetan ere beharrezkoa izan daiteke.
A. Azterketak euskaraz egitea onartu da.
F.G. Baina hori urrats bat besterik ez da. Elebitasunarerako bidean logikoa da. Bakoitzak nahi duen hizkuntzan egin ahal izana. Urrats baikorra da, baina ez azkena.
A. Gurasoei esaten zaie negoziaketa egina dela baina zuloa berdina dela. Lanean jarraitu behar dela.
F.G. Egia da ekonomikoki ez gaudela egoera onean. Ukan dugun konbenio horrek, aurrekoen alboan, abantaila bat du: urtero negoziatzen ahal dela ikastolen garapenaren araberako kontratuak negoziatzea. Eta hori oso garrantzitsua da.
Ekonomikoki, Seaskaren ibilmoldea aitzinetik pentsatzen ahal dugu, eta orain arte ezin genuen, ez baikenekien diru publikorik izanen zen. Horregatik lan egin beharko da urtebetez edota bi urtez, zorrak hor baitira.
A. Zenbateko zorra da?
F.G. Bi dira. Bat 1989koa, orduan 3.600.000 liberakoa zena, eta kreditu baten bitartez ordaintzekotan geratu ginena. Bestea 1992koa da, milioi bat liberakoa. Ez genuen irakasleei ordaintzeko dirurik, eta horregatik hartu genuen zor berri hau.
A. Baina hori ezin bukatzeko afera da, zor horiek ordaintzeko daudenean bigarren mailako beste zentro batez hitz egiten baita. Nondik aterako da diru hori?
F.G. Horregatik eman behar da lehen aipatu dudan hirugarren urratsa, bigarren mailako zentrua lortzeko kontraturen bat behar da eta. Orduan, hemendik bi urtera edo, hirugarren urrats horretan sartzen bagara, posible litzateke bigarren maila jorratzea.
Ixabel Etxeberria
Ixabel Etxeberria
33-36


GaiezGizarteaIrakaskuntzElkarteak
PertsonaiazGOIETXE1
EgileezETXEBERRI11Gizartea

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude