«Katalunian independentzia berbari beldurra galdu dio gizarteak»


2021eko uztailaren 19an
Aureli Argemi, CIEMENeko zuzendariari elkarrizketa
«Katalunian independentzia berbari beldurra galdu dio gizarteak»
Aureli Argemi, CIEMENeko zuzendaria
Aurelik urte asko daramatza Europako herrien aldeko ur sakonetan murgilduta. Erbestean zegoela CIEMEN (Gutxiengo etniko eta nazioen aldeko zentroa) sortu zuen Italian, 1975ean, eta CONSEOren bultzagile nagusienetakoa da. Bretainiatik etorri berri zela hartu gaitu CIEMENeko Bartzelonako bulegoan, eta Nazioen Europa eta Kataluniako independentismoaz jardun dugu batik bat.
ARGIA. Europak bizi duen garai gatazkatsua nazionalismotik ei dator.
AURELI ARGEMI. Normala iruditzen zait Europan elkar bizitza oso gaitza izatea, oraindik giza eskubideak ez baitira bere osotasunean errespetatzen. Ez Europan ezta mundu osoan ere giza eskubideen alor kolektiboa ez da behar beste garatu, eta horiek garatzen ez diren bitartean ezin dugu elkar bizitzaren Europa ezagutu, Europa gatazkatsua bakarrik ikusi ahal izango dugu.
Maastricht kontraesan ezin handiagoa da. Eredu horrek ez du balio, estatuen barruan ere batzuk bai eta besteek ezetz diotelako, banaketa dakar. Areago, bere aldekoek Edinburghen bildu eta ez dira ados jartzen. `Behar' ekonomiko batzuen arabera sortutakoa da eta ez, aldiz, guztien ilusioa piztu dezakeen eredua. Horregatik borrokan jarraitu behar dugu, kontura daitezen eredu horrekin Europa humanoaz berba egitea ezinezkoa dela. Nazioen Europarena, ostera, egokia litzateke eta gainera Europaren eraikuntza bateraturako ilusioa pizteko ahalmena izango lukeela usten dut.
A.Nazioen Europaz asko egin da berba, baina nola eraiki beharko litzateke? Zer oinarriekin?
A.A.Lehenbiziko araua, nazioek zuzenki parte hartu ahal izatea Europa berriaren eraikuntzan, egungoa legez Europako Komunitatea dei genezakeena esaterako; hauteskundeetan herriak herri bezala ordezkatuta egon daitezela... Nazioen Europaren oinarriak lirateke, gero ikusi beharko genuke parte hartzea nola gauzatu. Ez dut Nazioen Europarako eredurik baina oso garbi dut zein gura ez dudan: egungo estatuena. Beraz, topatu egin beharko dugu.
A. Bide hasierarako argibiderik edo ikusten al duzu?
A.A. Proiektu komunean guztion parte hartzea errespetatzea, hori barik ezin da ezertaz hitz egin. Baina horrez gain erreferentzia batzuk sortu behar ditugu, eta hori proposatu nuen CONSEOren (Estatu Gabeko Nazioen Konferentzia) hasieratik. Alegia, herrien eskubideen aldeko agiri bat egitea. Bat egin zen 1976an, Algerren, baina garai haietako emaitza izan zen, herrien askapenerako prozesua... Herrien aldeko agiri hori funtsezkoa da Nazioen Europaren eraikuntzan.
A. Zein ikasgai atera beharko litzateke ekialdean herriekin gertatutakoaz?
A.A. SESB ohian existitzen ez den herri bat eraiki zuten, herri sobietarra, eta krisi sakona heltzean atera dena ez da herri hori izan, bere baitan zeuden herri guztiak baizik, benetakoak. Hori da mendebaldeko Europan gerta daitekeena.
Ekialdekotik mendebaldeak ikasi duen bakarra errepresioa da. Gaur egun, herrien errepresioa garai batekoa baino handiagoa da baina askotan ezkutukoagoa ere bai. Liga italiarrak, esate batera, horren adierazle dira, Italiako iparraldean nazio aldarrikapen kutsua eduki zezakeen edozein gauza estaltzeko balio dute Ligek.
A. Kataluniako errealitatera joz, independentismoaren gorakada egiazkoa da ala gehiago irudi kontua?
A.A. Independentismoaren gorakada nabarmena eta oso esanguratsua da. Orain arte independentzia bultzatu duten sektore herritarrak desagertzen ari dira baina, aldi berean, beste batzuk agertzen. Autonomiarekiko gogaitze handia dago eta Kataluniako gobernuan dauden alderdietako lerroetara ere iritsi da.
A. Baina Katalunia merkatari herria izan da beti, negoziantea, ekonomikoki aurreratua... Ez al dute independentzizaleek guzti hori galtzearen beldurrik?
A.A. Mamu hori egon badago, are gehiago egungo krisiarekin. Baina aldi berean krisiarekin frustrazio sentimendua ere zabaltzen ari da, ikusten delako Kataluniak aurrera egin dezakeela baina ezin duela estatuarekin dituen lotura ekonomiko estuengatik. Guzti horrek independentziaren mezua sustraitzen laguntzen duela uste dut, baina oraindik ez da bototan gauzatzen, manifestaldietan... Bestetik gizartean, oro har, independentzia berba normaltzen ari da eta dagoeneko ez du beldurrik sortzen, lehen bezala.
A. Mugimendua birsortzen ari dela diozu, baina oraindik intelektual eta pertsona esanguratsuen artean bakarrik, eta gainera oso sakabanatua, ez?
A.A. Hori egia da. Gainera herrikoiena zenak ere, Cridak, indar herrikoia galdu du. Hor daude Independentziaren Aldeko Konbentzioa, Subiranotasunari Bai mugimendua, Autodeterminaziorako Mahaia... Orain sortzen ari direnak dira baina beti moduan, Euskal Herrian bezala, bakoitzak bere mugimendua nahi du eta horrela ez da posible.
Horregatik uste dut CIEMEN moduko erakunde batek edo neu moduko pertsonek lan handia daukagula indarrak biltzeko ahalegin horretan. Gaitza izango da baina baikorra naiz, banaketaren aldetik une txarragoak egon izan dira eta.
A. Badirudi mugimendu independentista ERCren inguruan egituratzen ari dela.
A.A. Kasu horretan itxura errealitatea baino handiagoa da. Jende asko erakarri dute, baina uste dut beste askok ezin dutela jasan Esquerrak hartu gura duen `aberriaren salbatzaile' paper hori. Oraindik gorantz egingo du baina kutsu hori kentzen ez badute, ez dute izango eurek espero duten indarrik.
A. Independentisten artean ere, benetan egin al da gogor independentziaren alde?
A.A. Katalanaren izaerarekin lotua doa, baina eskuarki oraindik ez.
Xabier Letona
14-15

GaiezHizkuntzaKatalana
GaiezPolitikaNazioarteaEstatuak/NaKATALUNIA
PertsonaiazARGEMI1
EgileezLETONA1Politika

Azkenak
Herrialde Katalanetako herririk turistikoenak, eskuin muturraren bozen biltoki

Kataluniako azken hauteskundeetako eta Europako hauteskundeetako emaitzetatik abiatuta, presio turistiko handiena bizi duten Herrialde Katalanetako herrietan eskuin muturraren botoak nola egin duen gora aztertuko dugu.


Lastozko txapelak, gurpildun aulki bat eta hiru ibilgailu
Puigdemontek nola egin zien iskin poliziei?

Carles Puigdemonten ihesaldiaren bertsio bat kontatu du La Vanguardiako kazetari Mayka Navarrok, "iturri ofizialetatik lortua". Lastozko txapelak, gurpildun aulki bat eta hiru ibilgailu erabili zituzten mossoak nahasteko. Puigdemontek “gaur edo bihar” hitz... [+]


2024-08-09 | Euskal Irratiak
Baionako Euskal Museoak ehun urte bete ditu aurten

Mende batean, Baionako Euskal Museoak izan duen bilakaeraz erakusketa berezia sortu dute. Argazki, tindu edo objektuak ikusgai dira. 1924an William Boissel Bordaleko militarrak bultzatu zuen museoaren sorrera, "euskal herri tradizionalaren" ondarea babesteko... [+]


Sustantziarik gabea

Egia esan, pena ematen dit kritika honi izenburu hau ipintzea. Bizeten Carmen oso opera ederra da, sentimendu unibertsalak jorratzen dituena, hala nola pasioa, jeloskortasuna, maitatuaren posesioa, independentzia... Eta hori guztia musika-lan bikaina oinarri hartuta. Baina... [+]


Gasteizko jaietan izandako bi bortxaketak salatu dituzte

Bi bortxaketa eta beste sei erasoren salaketa zuzenak jaso ditu Gasteizko Mugimendu Feministak. Elkarretaratzea egin du erasoak salatzeko txosna gunean, ostegunean. Gasteizko Udalak elkarretaratzea ostiralean 11:00etan egin du. Erasoen harira ez dute inor atzeman, momentuz.


Euskal Herriko ikurrak kendu dituzte Atarrabiako pilotalekuan, Nafarroakoa izan ezik

Martxoaren 5ean zabaldutako auto batek armarria “kentzea edo ezabatzea” agindu zuen, “jarrera politiko baten aldeko posizionamendua” dela eta “neutraltasun politikoaren aurka” egiten duelako. UPNk jarri zuen salaketa, eta Atarrabiako alkate... [+]


Lodifobia eta patologizazioa Gurutzetako ospitaleko Genero Identitatearen Unitatean

Bizkaiko e28 koordinadorak salatu du kide trans lodi batek eraso lodifoboa pairatu duela Gurutzetako ospitaleko Genero Identitatearen Unitatean.


2024-08-09 | ARGIA
Uda honetan irakurtzea merezi duten sei liburu

ARGIAko erredakzioaren eskutik, sei irakurgai proposamen.


2024-08-09 | Axier Lopez
UPNk eta PSNk ez dute lortu Raimundo el Canastero zentsuratzea Tafallan

UPNk mozioa aurkeztu du Tafallako udalbatzan gobernu taldeari eskatzeko bertan behera utz dezala Raimundo el Canastero musika taldearekin zuen kontratua jaietan kontzertu bat egiteko. Lizarrako jaietan izandako polemikaren ondoren etorri da zentsura eskaera. PSN batu zaio... [+]


2024-08-09 | Axier Lopez
Beste milioi bat euro eman die Jaurlaritzak erdarazko hedabideei

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailak nagusiki gaztelania darabilten hedabideetan "euskarazko albisteak areagotzeagatik" diru-laguntzak banatu ditu beste urte batez. Ia milioi bat euro banatu dute Noticias, Gara eta Vocento hedabide taldeen artean, artikulu batzuk... [+]


Ertzain bat atxilotu dute homizidio saiakera egotzita, lan orduetatik kanpo hiru pertsonari tiro egiteagatik

Ertzaintzak ertzain bat atxilotu du, hiru pertsona hiltzen saiatzea egotzita. Agentea lan orduetatik kanpo zegoen, eta deklaratu zuen bere buruaren defentsan egin ziela tiro furgonetan zihoazen ustezko hiru lapurri. Ertzaintzaren ikerketaren arabera, gezurra da deklaratu duena.


Sardiniak ezetz esan dio kolonizazio energetikoari

Haize-erroten eta eguzki-plaken ezarpen zabalarekin kezkatuta, populazioa "espekulazio energetiko" gisa kalifikatzen duen joera bati aurre egiten ari da.


2024-08-08 | ARGIA
Venezuelako Askapenaren brigada
“Herriak eta gobernuak ez dute atzerapausorik onartuko”

Venezuelan dauden Askapena talde internazionalistaren brigadistekin hitz egin du ARGIAk, hauteskundeen osteko egoeraz eta etorkizunaz.


2024-08-08 | ARGIA
Puigdemont Kataluniara itzuli da zazpi urteren ondoren, eta berriz ere desagertu da

Carles Puigdemont erbestetik itzuli da Kataluniara zazpi urteren ondoren. Salvador Illaren inbestidura saiora joan baino lehen, Bartzelonako Garaipenaren Arkuan hitzaldi labur bat eman du milaka lagunen aurrean. Poliziak Puigdemont atxilotzeko agindua du, baina ez du lortu... [+]


2024-08-08 | Sustatu
Twitterren alternatiben analisia: Bluesky, Mastodon eta Threads

Elon Musk-en jarrera ultra eta toxikoak egunetik egunera agerikoago izanik, X/Twitter noren eskutan dagoen edozeinek ikusten du. Berriz ere egunotan sare horretatik alde egiteko deiak eta agurrak ikusten ari gara, eta horren harira artikulu interesgarria irakurri dugu Electronic... [+]


Eguneraketa berriak daude