«Industria indartsuek hondoa jo dute baina bide bukaera argitsua da»


2021eko uztailaren 19an
Jaurlaritzako Industria Saileko Xabier Retegiri elkarrizketa
«Industria indartsuek hondoa jo dute baina bide bukaera argitsua da»
XABIER RETEGI
Bere izendapenaren berri argitaratu zenean, «supersailburuordea» goitizena eman zioten, bere gain uzten baitzen Jaurlaritzako sailik zailenanetariko bat: Industria Saila. Lakuatik ezin dira Bizkaiko Labe Garaien ke hodiak edo Acenorreko langileen borroka ikusi, baina egoera ezagutzen duela dirudi, Azuaren buruhausteak eta Madril eta Brusselako haserreez ere askotxo dakien bezala.
ARGIA. Aurten bukatu dira 3-R izeneko dirulaguntzak eta hemendik aurrera Garapen Plangintza martxan jarriko da. Zein da zuk egingo zenukeen balantzea 3-R plangintzen gainean?
XABIER RETEGI. Behar beharrezkoak ziren, enpresa batzuen egoera larria zela eta. Hauetako batzuk ixtear zeuden eta beste batzuk indartu behar ziren. Baliabide propioak sortu eta hartzekodunekin akordio batzuetara helduz gero, enpresa hauen egoera nahiko `osasuntsua' izatea lortu dugu. Hau horrela egin izan ez balitz enpresen jausia etengabea zatekeen.
Oso programa positiboa izan da. Diputazioek zein sindikatuek eta patronalak oso hurbiletik jarraitu dute prozesu osoa. Abenduan izan genuen bileran patronalak eta hiru sindikatuek oso balorazio ona egin zuten 3-Rren gainean.
A. Dena den, sindikatuek aipatu dutenez, lanpostuak sortu baino langileen kaleratze gehiago suertatu dira programa honen pean.
X.R. Programa hau ez zen burutu lanpostuak sortzeko, larri zebiltzan enpresei laguntzeko baizik, enpresariei laguntzeko. Azken batean, ixtear dagoen enpresari laguntza eskaintzea lanpostuak mantentzea da. Ez da izan promozioa edo lanpostuak sortzeko, horretarako beste programa batzuk daude. Bestetik, 3-R hauek behin-behineko laguntzak izan dira, puntualak eta ezin diegu jarraipen bat eman, behin-behineko programa moduan sortu zelako.
A. Programa honek jaso duen beste kritika bat une zehatz bateko konponbidea edo adabakia izatetik datorkio.
X.R. Jakina 3-R-a adabakia izan dela. Gorputza gaixo dagoenean, botika ematea ala kirurgia egitea bezala. 3-R programa behin-behineko kirurgia izan izan da. Eta enpresak `antigorputzak' sortu ditu egoera larri honi aurre egiteko.
A. Baina Eusko Jaurlaritzatik ez al da erabili politika industrialaren ardatz moduan?
X.R. Ez. Politika industrialak hiru aurreoinarri behar zituen: altzairugintzaren berrindustrializazioa, hau da, Acenor eta Bizkaiko Labe Garaiak; larri zeuden enpresei laguntza, 3-Rak alegia; eta inbertsio berria erakartzea. Azken hau dugu aurten martxan jarriko dena, Garapen Plangintza. Hauek dira politika industriala martxan jartzeko behar genituen hiru zutabe, beraz, ez dira politika industriala, behin-behineko konponbideak baizik.
A. Bizkaiko Labe Garaiak aipatu dituzu. Zer gertatuko da Brusselan egingo den bileran? Zein jarrera hartuko duzue?
X.R. Eusko Jaurlaritzatik ahalegin guztiak egin ditugu altzairutegi txikia defenditzeko. Badakigu sindikatuek ez dutela onartu irtenbide hori baina Brusselan ezin da gehiago eskatu. Hori emanda ere, Brusselak onartzen badu, nahikoa izango litzateke. Indar guztiak jarri ditugu horretan. Azuak Erresuma Batuko Ekonomia ministroarekin hitz egin du eta gure irizpideak mantentzea nahiko genuke. Zaila izango da, baina itxaronpentsu gaude.
A. Zer gertatu zaio euskal altzairugintzari?
X.R. Europa osoan eman den krisia izan da. Produkzio ahalmena izugarri handitu da teknologia berriarekin, konpentitibitatea... eta kontsumoa gutxitu. AFORA eta PESAren arteko fusioa aurrera badoa, adibidez, lanpostu gutxiagorekin ekoizpen ahalmen berdina manten dezakete.
A. Bizkaiko Labe Garaietatik eta Acenorretik botako dituzten langileentzat badago lanpostu berria emateko azpiegiturarik edo programarik?
X.R. Gure borroka ez da langile horiei lanpostu berria ematea, jubilazioaren bidez doazelako kalera, baizik eta gutxitu diren herrietan lanpostuak sortzea. Lanpostuak sortu bai baina zonaldeka, zonaldea berrindartzeko. Horretarako Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuaren (ISEB) bitartez Sortu izeneko elkarteak martxan jarri ditugu. Elkarte hauen helburua bospasei urteen buruan zonaldean galdu diren lanpostuak bersortzea da. Ezkerraldea, Laudio, Legazpi, Azpeitia-Azkoitia, Hernani, eta mugaren inguruan Hondarribia berrindustrialtzea da Sortu elkarteen eginbeharra.
A. Zein sektore indartuko da? Nondik joko duzue?
X.R. Ezin da zehaztu. Polita izango litzateke sektore berriak ekarriko ditugula esatea, baina hori ezinezkoa da bost urtean egitea. Jantzi zurien sektorea erakartzen saiatuko gara baina epe luzera. Ukaezina da Euskal Herriak tradizio industriala izan duela eta hori ezin dugu aldatu. Nire ustez, gabiltzan industriaren inguruko sektore horiekin jarraitu behar dugu. Sektore zaharrak berrituz etorkizun handia dugu. Bertan badauzkagu enpresa onak eta ondo funtzionatu eta kudeatzen direnak. Horiek indartu behar ditugu. Azken batean, gure helburua da euskal enpresak inbertsiorako duten ahalmena sendatzea, laguntzea, eta abar. Etorkizuna bertako indarretan oinarritu behar dugu, kanpotik ez da inor etorriko gure egoera konpontzera; irtenbidea ez dago atzerrian. Hemengo enpresek kanpoko enpresekin akordio batzuetara heldu eta horrelako tarteko irtenbideak bai, baina nik ez dut sinesten kanpotik etorritako irtenbideetan.
A. Mercedes Benz eta General Motors, kanpotik etorritako konponbideak dira.
X.R. Horrelako saioak ere egin behar ditugu. Eta une eta leku zehatz batean azterturik, lagungarriak dira, oxigeno bolada bat dira.
A. Zer gertatzen da General Motorsekin hasitako elkarrizketekin, etenduta daude.
X.R. Eusko Jaurlaritza ez dago elkarrizketa horietan, enpresa pribatuak baizik. Guk jarraipen bat egiten dugu. Ez da ezer aldatu azken hiruzpalau hilabeteetan. Horrelako inbertsioek elkarrizketa luzeak behar izaten dituzte eta bestetik, aztertu behar da General Motorsen egoera ere. General Motors ez dago momenturik onenean inbertsioak egiteko. Baina Euskal Herrira etortzeko lehengo aukera berdinak daude. Lehen aipatu duzun Merceds Benzek ere inbertsio garrantzitsua egingo du, 27.000 milioi pezeta ingurukoa.
Dena den, ezin gara horiei begira egon eta pentsatu horiek izango direla Euskal Herriko arazoak konponduko dituztenak. Konponbidea bertako enpresetatik dator.
A. Bertako enpresen inbertsioa sustatzeko Garapen Plangintza martxan jarri duzue. Zenbat lanpostu sortuko dira? Zenbateko inbertsioa espero duzue? Zenbat enpresak jasoko dute laguntza?
X.R. Hogei bat kontaktu ditugu, gehienak hemengoak, beste horrenbeste proiektu aurrera ateratzeko. 75.000 milioi pezetatik gorako aurrekontua dugu aurten, eta 3.200 lanpostu berri sortuko dira. Enpresa bakoitzeko egingo ditugun inbertsioak 2.000 milioi pezeta ingurukoak dira; beraz ez dira enpresa handiak, bat izan ezik. Hau da, enpresa bakoitzean 100 lanpostu berri gutxi gorabehera. Bospasei urteren buruan gure asmoa da 140.000 milioi pezetako inbertsioa egitea eta 7.000 lanpostu sortzea. Nik uste dut bete daitekeela, gainditu ere agian.
A. Baina programak soilik enpresa handiak babesten ditu. Enpresa txikiekin zer gertatuko da?
X.R. Horientzat beste programa batzuk daude. Gure arazoa zen enpresa handientzat ez zegoela ezer, eta Garapen enpresa handientzat da hain zuzen ere. 50 lanpostu sortzea ez da batere erreza.
A. Dena den, sindikatuek politika industrialaren falta salatzen dute. Azkenengo eztabaida Arzallus eta Elorrietaren artean horren ingurukoa izan da.
X.R. Guk hilero hiru sindikatuekin eta patronalarekin bilera iraunkorra egiten dugu, eta bilera horretan politika industriala aztertzen da. Martxan dauden politika guztiak aztertzen dira banan-banan. Politika industriala ez da 3-R, ez da Garapen, gauza asko dira: konpetitibitate programak, politika teknologikoa, kalitatezkoa, giza baliabideena, enpresen arteko harremanak eta fusioak bultzatzeko, herrialde bakoitzeko politika... asko dira eta 1993an hauek indartsu arituko dira. Gure helburua bertako inbertsioei lehentasuna ematea da. Orain arte gutxitan izan da kontuan sustapen industrialerako behar diren inbertsioak: industrialdeak, gune teknologikoak eta abar. Promozio industriala eta sozio-ekonomikoa bultzatu behar dugu. Beraz, politika industriala ez dagoela esaten duenak gure bileren berri ez duela esan nahi du, bilera hori politika industraialari jarraipena emateko baita.
A. Eusko Jaurlaritza zein puntutaraino mugatzen dute Brussela edota Madrileko gobernuek?
X.R. Zorte txarra izan dugu altzairugintzarekin. Gure planteamenduak eta euren interesak desberdinak ziren. Euskal Herria altzairuan oinarrituta dago eta bere garrantzia eman behar zaio. Eta pena izan da ez iristea Madrilekin Acenorren inguruko akordio zabal batera. Orain oso indartsu gabiltza AFORA eta PESArekin. Beraz, industria handiak hondoa jo dute baina bide bukaera argitsua da. Oso itxaropentsu gaude badakigulako Euskal Herrian oraindik enpresa indartsuak geratzen direla eta aurrera egingo dugula.
Myriam Gartzia
Myriam Gartzia
36-40


GaiezPolitikaEuskal HerrErakundeakJaurlaritza
GaiezEkonomiaIndustriaBesteak
PertsonaiazRETEGI4
EgileezGARTZIA3Politika

Azkenak
2025-02-21 | Elhuyar
Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


“Oldarraldi faxistari” galga jartzeko deia Errenterian

Oldarraldi faxistaren aurrean askatasuna leloarekin manifestaziora deitu dute dozenaka herritarrek. Ostiralean —hilak 21— 19:00etan Herriko Plazatik abiatuko da protesta, eta ahalik eta jendetsuena izatea nahi dute deitzaileek, faxismoaren oldarraldiari galga... [+]


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Ertzaintzak Gasteizko Salburuan egindako “sarekada arrazista” salatu dute hainbat eragilek

Salburuako futbol kantxetan polizia-operazio planifikatu bat egin zuen igandean Ertzaintzak, eta Gasteizko GKSk nahiz Gasteiz Antirrazista eragileek salatu dutenez, bertan zeuden pertsona ugari identifikatu, miatu eta kolpatu zituzten. 


Euskal artista ugari izango dira Pirritx, Porrotx eta Marimototsi egingo dieten omenaldian

Ostegunean prentsaurrekoa egin dute antolatzaileek Maiatzaren 3an Bizkaia Arena-BEC!en egingo den ekitaldiaren xehetasun gehiago aurkezteko. Ikuskizuna euskal herrian ezagunak diren hogei pertsona baino gehiagok parte hartuko dute eta 14.000 ikuslerentzat izango da. 


Abdallah askatzearen alde agertu arren Parisko dei auzitegia, ekainaren 19ra atzeratu dute epaia

Baldintzapeko askatasunaren alde agertu bada ere Parisko dei auzitegia, ekainaren 19ra atzeratu du epaia, Georges Ibrahim Abdallahk ez dizkielako kalte-galerak ordaindu AEBei. Baldintzapeko askatasunaren alde agertu zen azaroaren 15ean Frantziako Zigorrak Aplikatzeko Epaitegia,... [+]


Ertzaintzak kolpatu zuen Donostiako emakumeari garunean bi ebakuntza egin beharko dizkiote

Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak adierazi du oraingoz ez dutela neurririk hartuko kasuaren inguruan, "gauzak ondo edo gaizki egin izanaren inguruko segurtasun edo ziurtasunik" ez duten bitartean. Ertzaintzaren agenteek eraso egin zioten emakumea "indarrik... [+]


Eguneraketa berriak daude