«Indarkeria nazionalistaren biktima izan naiz urtetan»


2021eko uztailaren 19an
Agustin Ibarrolari elkarrizketa
«Indarkeria nazionalistaren biktima izan naiz urtetan»
Gasteizko gertaerek erresumindu dute Ibarrola
Oma bailarako «Kurtziñe» baserriaren atarian bildu ditu Agustin Ibarrolak Gasteizen gorabehera handiz aurkeztutako artelanak. Buru hotzez mintzatu zaigu elkarrizketan zehar. Fronte nazionalista jotzen du erasotzaile nagusitzat eta boterearekiko kritika azkeneraino eramaten du. Guggenheimi etekinik ateratzea zaila den arren esfortzuak bideratzearen alde agertu da. Artista baztertutzat jotzen du bere burua.
ARGIA. Gasteizko gertaeren ondoren gauzak erabat bere onetik atera dira. Santos Iñurrietaren ekintzaren atzean fronte nazionalista dagoela diozu. Emango al diguzu horren berri?
AGUSTIN IBARROLA.
Oso gogorra izan da, pentsaezina, ez baita mundu osoan honen antzeko edo parekorik gertatu.
Santos Iñurrietaren ekintza baino bi aste lehenago, gaztetxearen inguruan nire obraren kontra egin zuten etengabeki: hainbat lan lurrera bota ziren, pintadak, lapurketak, makina erre... eta gaztetxeak ez du ahorik ireki; arte lanak ezin direla inongo arrazoiak direla medio erasotu esan zezakeen, adibidez.
Guzti honen erdian, Gasteizko prentsa lokalean, artista gazte batek obratzar horiek enbarazu egiten zutela eta zerbait egitera animatzen zituen herritarrak. Saez Gorbeak era berean, «Deia»tik, Euskal Herriko arazoak pintatzera animatzen ninduen herri honetako sektore politiko bati interesatzen zaizkion lanak egin nitzan behartuz. Hori jasanezina eta onartezina da, are gehiago arte kritika egiten duela aldarrikatzen duen batengandik datorrenean. Beraz, nire lanaren aurkako erasoa lumaren bitartez ere gauzatu da.
Santos Iñurrietaren ekintzak gauza gehiago ekarri zituen. Gasteizko pintorea dugu, lehen fronte nazionalistako partaidea, Mieg, Ortiz de Elgea eta beste zenbaitekin batera. Frontea duela asko asmatu zen. Frankismo amaierako PNVko Leopoldo Zugazak gidatua, euskal eskolaren mugimendua (pluraltasun ideologiko eta estetikoa onartzen zituena eta aitzindaria aste kulturalak eta herrietako erakusketak antolatzen) ordezkatzera zetorren.
Mugimendu hau izan da Gasteizkoa bultzatu duena, animatzailea, Iñurrietaren ekintzaren ondoren eta berea azken traka baino ez da izan_ babesa eman eta adostasun plataforma sortu duena. Iñurrietak kritika PSOErengana zuzendu du soilik. HBren komunikatua jaso du bere alde. Nestor Basterretxearena ere; eta jakin dakizuenez, Eusko Jaurlaritzako arte mailako aholkularia izan ondoren EAren banderaduna da egun arte plastikoen esparruan.
Fronteak bakartu eta baztertu gintuen bere garaian, kultura nazionalistaren ikuspegiaz landa besterik defendatzen genituelako, inongo diskriminaziorik eragin gabe jardun nahi genuelako. Gauzak honela, indarkeria nazionalista eta aipatzen direnean atentatuak bakarrik ikusten dira, eta ez dute ulertzen HB eta ETAren baitatik fronte guztiak irekiak daudela diotenean. Terrorismo kulturala ere hor dago aspaldian; hori bai, bestelako lehergailu eta hildakoak baliatzen dituzte. Terrorismo kultural horrek tiro egin dit garondoan, Gasteizen.
A. Ez al zoaz urrutiegi halako akusazioak egitean?
A.I. Oso zaila da jendeak ulertzea, berdin guretzat ere, hainbat klabe ditugun arren. Hautesleak eskuratzeko borrokaz gain, kultura eta artearen inguruan ere borroka partidista basatia izan da. Zoritxarreko politika osatu dute agintariek kultura, artea eta pertsonen arteko zatiketak eta enfrentamendurako estrategiak bultzatuz, zatituak gauden bitartean gurekin jolastea errazagoa zaielakoan.
Gehiegizko partehartze politikoak gure esparrua txirotu, ahuldu du.
A. Artearen inguruko egitura ofizialaz erabat kritiko zaitugu.
A.I. Ez da euskal kuturaren sustapenerako azpiegitura errealik sortu. Pertsonen babeserako baliabideak sortu dituzte soilik. Koordinatzen eta animazio lanetan dabiltzan hainbat ez dira gainera, kultura mundukoak; jende kaskarra da oro har, pertsona baliotsuen aurkako politika bultzatu duena. Gaztediaren profesionalak izendatzen ditut, nazionalismo moderatutik erradikalera bitartekoen interesen defendatzaile sutsuak.
Faltsifikazio eta manipulazio handienak bultzatu dituzte gizonok; presio talde eta mafiak osatu dira administrazioetako azpiegitura konplexu eta aberats horren babesean. Behatzez eta konfidantzazko botoen bitartez bideratzen da dena; hori bai, gero legalitate itxura ematen zaio, konkurtsoak eta bultzatuz, errealitate iluna bestelakoa denean.
Guzti honen erdian, nazionalismo erradikalenak beti esaten du instituzioen aurka egon eta egiten duela, baina hala ere, kultura munduan, instituzioetatik etekin handiena eskuratzen dutenak dira.
A. Tomas Uribetxeberriak, Bizkaiko Kultura diputatuak, boterera gehien hurbildutako artista zarela zioen.
A.I. Gizon honek nire eskulturak bota ez baditu ausartu ez delako izan da, ez pentsatu ez duelako. Astakeriak esan ditu. Agerian geratu da partiduaren eta nazionalismoaren zakur leiala dela.
Nire konpromezu mailako gizonak gutxietsiak izan dira herri honetan, eta nazionalismoaren nahiz burgesiaren sektore boteretsuenak ohitu egin dira ni bezalakoak gaizki tratatzen. Botere profesionala kendu didan honetxek aginteak erabili nauela dio. Berak kargu bat dauka, jendea erabili eta manipulatzeko. Ez dakit erabili nauen baina ziur naiz beste jende asko baietz.
Zerrikeria bat egin dit. Eta argi utzi behar dut, urteotan instituzioen lanik jaso badut ere, oraindik Joseba Arregiren kontseilaritzak ez didala inongo enkargurik eman edo libururik argitaratu.
A. Santos Iñurrietaren kritikak ez al datoz bat, maila batean bederen, zuk Administrazioari zuzentzen dizkiozunekin?
A.I. Ez. Guggenheim Museoa ari da honen atzean bueltaka. Ez dut bazterrera utzi nahi, Iñurrietak, nire prestigioa baliatuz, bere izena goratzea ez ote duen bilatu ekintza honen bitartez.
Honekin lotuz, Iñurrietaren eremutik Guggenheim euskal kultura eta artearen kolonizaziorako baliatuko dutela argudiatzen dute zuzen, baina boteretik eta administraziotik kanpoko alternatiba gisa aurkezten ari dira, eta horrek are gehiago birrinduko ditu kultura eta arte mailan zerbait egin eta barrutia hausteko aukerak.
A. Zer proposamen duzu zuk Guggenheimekiko?
A.I. Guggenheimek ez nau promozionatuko, ez baitut herri honetako edota nazioarteko mailako onarpenaren beharrik. Euskal botere politikoa presionatu behar da, ordea, negoziatzeko zain dauden hainbat arlotan atzera egin dezan eta inposatuko diguten museoa ez dadin erabateko kolonizazioa bilakatu.
Amerikarrek euren artisten bideoak, gidak eta liburuak edukiko dituzte. Ez da egongo inongo dokumentazio serio eta erabilgarririk hemengo ikuspegiaren islatzeko, baina. Guzti honen aurrean, euskal artisten kongresu serio bat antolatzea proposatzen dut, guztien interes komunak bilduta kolonizazioari aurre egin eta barrutia hausteko moduan jar gaitezen.
Badaukagu esperantzarik zerbait berria eta handia sor daitekeela eta hori ez da protesta eta oihuen bitartez gauzatzen. Artista guztiek espero dute euren obra ezagutu dadin, inbestigazio zentroak ireki daitezen, trukaketa esperientziak burutu... Kritikak ez dute desagertu behar baina politizazio faltsu eta partidistari uko egin behar diogu, enfrentamendua baino ez dakartelako.
A. Oteiza eta Txillidaren atzean klasifikatu izanak ez al zaitu mindu behin baino gehiagotan?
A.I. Noski. Edozein sasipolitikarik, Uribetxeberriak hori egin du orain, ez du arteaz ulertzen eta modu honetan klasifikatzen zaitu. Zein arraio dira bera edo Arregi artista inportantea zein den edo ez katalogatzeko? Artista jendeari edo adituei galdetzeko ohitura balute, gaitzerdi; baina, hauek ez dute horrelako ohiturarik. Begira zer egin duten Oteizarekin; nitaz berriz, edozer gauza esateko gai dira, beti ere nere merituak gutxitu nahiz kenduz. Gure aurrean baina, ez dira inor.
Frankismo garaian, poliziak Ibarrolari buruz zituen notatxoek zera zioten: «artea politika egiteko baliatzen duen komunista». Orduko erregimenak ere, klasifikatu gintuen, bere jokoan parte hartu ez eta aurpegia garbitzen ez geniolako lagundu. Jokoan parte hartu zuten beste zenbait artistak aurka egin ziguten, gainera.
Euskadin ere botere horrekin topo egin dut, eta inguruan boterea babesten dutenekin. Nik ez dut inoiz horrelako gauzarik egiteko beharrik izan, ez PSOErekin, ez EAJrekin...
A. Zure obran zer nagusitzen da azken aldian, eskultura, pintura...?
A.I. Inbestigazio lan serioa egiten ari naiz, trukean ezer eskatu gabe. Azken aldian Arteagako harkaitzetan marrazten.
Omako bailaran pintatu nuen basoarekin kezkaturik nago oso, bestalde. Hona, Bilboko museora bezainbat jende dator. Irakasleei eta egokiagoa zaie haurrak paseatu eta ekologia mailan balio handiko zonalde honetara ekartzea. Naturak gero eta garrantzia handiagoa du gainera eta leku guztietatik hurbiltzen dira. Baina, hala ere, ez dute basoa garbitzen. Uribetxeberriak du horren ardura, ez da bidea behar bezala ireki...
Guggenheimera bideratu dituzte errekurtso guztiak. Honen aurrean, nire obra osoa Oman uztea eskaintzen diedanean instituzioei, handikeria nahiak omen nireak! Proiektua baino bost aldiz gehiagoko aurrekontu faltsuak kaleratu ditu gainera, Uribetxeberriak. Den-dena gezurra.
A. Non bukatzen da artea eta hasten negozioa?
A.I. Enpresek koadroak erosi eta promozio eta publizitate marketinga egiteko gainbaloratzen dituzte, egun. Zer harreman du horrek artearekin? Bat ere ez. Gure kasuan, Guggenheimek euskal herritarrei koadro bat edo birengatik nire obra guztia biltzeko egoitza bezainbeste eskatuko badie, zer erlazio izan dezake horrek artearen baloreekin? Multinazional batek Eusko Jaurlaritzari prezioa jarri dio, eta Eusko Jaurlaritzak, abarkadun eta fanfarroi gisa, diru guztia eman dio, sortzen dituen espadasunei batere inportantziarik eman gabe.
J.J. Petrikorena
J.J. Petrikorena
46,47-49


GaiezKulturaArteaEskulturaEskultoreakIBARROLA1
PertsonaiazIBARROLA1
EgileezPETRIKOREN1Kultura

Azkenak
2024-12-31 | Julene Flamarique
24 urteko espetxe-zigorra bete ostean libre da Guillermo Merino durangarra

Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.


2024-12-31 | Leire Ibar
Prezioek gora egingo dute urte berriarekin batera

Urte berriaren hasierarekin, hainbat zerbitzu eta produkturen prezioetan igoerak izango dira. Elikagaietan, energia fakturetan, udal-zergetan eta etxebizitza gastuetan garestitze nabariak atzemango dira.


2024-12-31 | ARGIA
Apirilaren 11n egingo da Aberri Egun bateratua, Euskal Herria Baterak deituta

Euskal Herria nazio dela aldarrikatzeko ekitaldia egingo dute Donostiako Kursaalean. Astebeteko ekitaldi sorta izango da.


2024-12-31 | ARGIA
Gontzal Fontaneda euskaltzale gasteiztarra hil da

Euskaltzale eta militante gasteiztarra abenduaren 30ean hil da. Gontzal Fontaneda Orille (1943-2024) 1960ko hamarkadan euskarak Gasteizen egin zuen bidearen lekuko eta bidelagun izan zen. 15 urterekin hasi zen euskara ikasten. Euskara ikasteko metodo bat asmatu zuen eta euskara... [+]


Eraikiz kolektiboa: “Gizonok matxismoaren aurrean ardurak hartzeko unea iritsi da”

Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.


2024-12-31 | ARGIA
Zarautzen terapia kontsulta duen gizon bat atxilotu dute, emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita

Getariako etxebizitza batean egin dio eraso, Segurtasun Sailaren arabera. Emakumea astero joaten zen terapia naturaleko kontsultara, eta Ertzaintza ikertzen ari da ea antzeko ekintzen biktima gehiago dauden.


2024-12-31 | Leire Ibar
Kataluniako emakume kazetarien erdiak baino gehiagok jasaten du sexuagatiko diskriminazioa

Media.cat-ek egindako azken ikerketak agerian utzi du emakume kazetariek Katalunian jasaten duten sexu-diskriminazioa. Inkestatutako emakumeen %54,4k sexu-jazarpena jasan dutela eta %55,1ek sexu-generoaren araberako jazarpena izan dutela adierazi dute.


2024-12-31 | Julene Flamarique
Akusazioak hemezortzi urteko espetxe-zigorra eskatu du Mario Lopez Gernikako entrenatzaile ohiarentzat

Sexu erasoak 1998an hasi ziren, biktimak 13 urte zituenean. 2003an kluba utzi bazuen ere, emakumeak iaz salatu zituen sexu erasoak, Mario Lopezek taldeko entrenatzaile gisa jarraitzen zuela. Orain 18 urteko espetxe-zigorra eskatzen du akusazioak, fiskaltzak baino lau urte... [+]


Israelgo espetxerik ankerrenean atxiloturik dago Gazako azken ospitaleko zuzendaria

Hussam Abu Safiya medikua askatzeko eskatu du Osasunaren Mundu Erakundeak, eta bere aldeko kanpaina ere abiatu dute sareetan. Abu Safiya medikua ez da edonor; nazioartean erreferente bihurtu da, berak zuzentzen zuen ospitalearen aurka egindako erasoak kontatzen zituelako.


2024-12-31 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Obrak eta obrak, marra horia lausotzeko

Garai aproposa izaten da urteburua iraganeko lorpenak goraipatzeko eta, are gehiago, etorkizuneko asmo-usteak aldarrikatzeko. Eta halatsu da Txinan ere, alafede. Bide batez, ez da harrigarria abenduko azken orduetan, aurreikusitako planari aurrea hartuz, Xinjiangeko Urumqi-Yuli... [+]


Petardo eta bengalak, albo-kalteak dituen tradizioa

Urtezahar gauean petardo, bengala, traka, suziri eta bestelako gailu piroteknikoekin jolasean arituko dira asko eta asko aurten ere, horietako ez gutxi adin txikikoak. Eta errepikatuko dira istripuak, suhiltzaileen esku-hartzeak, eta burrunba gordin sufritzen duten ume, adineko... [+]


2024-12-31 | Usurbilgo Noaua
Beste sute bat izan zen erraustegian

Suhiltzaileek beste sute bat itzali behar izan zuten abenduaren 27an Zubietako erraustegian.


2024-12-31 | Josu Iraeta
Borroka luzearen ametsak, egiazko nahi ditut

Badira, garun distiratsua izanik, "zehaztasun gutxiko" definizioekin, gauza bera, beste era batera esanda, aldatzen eta itxuraldatzen adituak direnak. Berea zen, eta hainbat hamarkadatan errepikatu den proiektu in eternum bat izan da. Hasiera batean hori zen hegemoniko... [+]


Bizilagunekin plataforma munduko futbol kopa Donostian jokatzearen aurka: “Ez dugu gure aurkako golik ospatuko!”

Bizilagunekin plataformak gogor kritikatu du Donostia 2030eko munduko futbol txapelketaren egoitzetako bat izatea, Marokok, Portugalek eta Espainiak antolatuko duten edizioan. “Hiria munduko mapan kokatzea” eta “lehen mailako kirol ikuskizuna herritarrei... [+]


2024-12-31 | Sustatu
Max streaming plataforman ere euskarazko edukiak agertzen hasi dira

Nazioarteko ordainpeko streaming plataformetan, Amazon Prime Video eta Netflix izan ziren lehenak euskarazko edukiak eskaintzen, eta orain Max gehitu zaie (2024 arte HBO edo HBO Max izan dena). Pantailak Euskaraz-ek azpidatziak moldatu ditu, eta EITBk bikoizketak eskaini, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude