«Euskal kultura Europara zabaldu eta besteen mailara jaso beharrean gaude»


2021eko uztailaren 19an
Rogelio Ibañez, Pariseko Euskal Kultur Bidean zentroko zuzendaria:
«Euskal kultura Europara zabaldu eta besteen mailara jaso beharrean gaude»
Urtebete egin du Pariseko Euskal Kultur Bidean zentroa ireki zela. Hainbat ekintza kultural bideratu dituzte denbora honetan, nahiz eta diruz eta azpiegituraz urri aritu. Rogelio Ibañez dugu bertako zuzendaria. Zinema aktore eta artistak, Adunako "Apokintza" jaiotetxean jaso gaitu guzti honetaz hitz egiteko.
ARGIA. Leben urtea bete du Euskal Kultur Bidean egitasmoak. Balantzearen orduan zer azpimarratuko zenuke?
ROGELIO IBAÑEZ. Airean genuen proiektua mamitzeko urtea izan da aurtengoa, hainbat idea martxan jartzekoa, jaialdiak direla, erakusketak, hitzaldiak. Gehiago egin genezakeen, baliabide ekonomiko eta azpiegituretan oso urri aritu gara baina. Han eta hemen dirulaguntzen eske jardun dugu eta ez dugu batere jaso, hau azpimarratu beharrean nago. EAEko Gobernuarena izan baita jasotako bakarra Bernardo Atxagak Sorbonan emandako hitzaldiari begira. Zain gaude, Frantziako Gobernuaren nahiz Europako instituzioen jarrera aldatuko delakoan. Oraingoz, behinbehineko laguntzarik baino ez digu eman Eusko Jaularitzak, eta aurrera begira laguntza horren finkatzea espero dugu. Bestalde, bazkideen bitartez atera nahi dugu aurrera egitasmoa, honetan ere, euskal kultur munduko taldea zabaldu eta sendotzearen aldeko urratsak ematen ari garela.
A. Argituko al zenioke irakurleari zeintzuk diren zuen helburuak?
R.I. Antena baten moduan funtzionatzen dugu, bitartekari lanetan, Euskal Herrian egiten den kulturaren berri zabaltzeko xedez, beti ere. Ponpidour zentroari Oteizaren erakusketa egitea proposatu diot, kasu. Bernardo Atxaga Sorbonara ekarri dugu. Beste zentroekin harremanetan gabiltza, Luxenburgen, Suitzan... trukakekak egin eta erakusketak batetik bestera zabaldu asmoz. "Printemps de Burges"eko jaialdiko zuzendariari zuzendu gatzaizkio, Euskal Herriko eguna programaren baitan sar dezaten. Euskal kantarien nahiz herri kiroletako berri eman nahi diegu.
A. Europa mailan esperientzia aitzindaria izan da zuena. Aurrera begira, beste herrietan antzeto zentro gehiago zabal daitekeela uste duzu? Gure kulturak zer etorkirun eduki dezake Europan?
R.I. Urte batzuen buruan egitasmo hauek Europan zehar zabaltzea litzateke dudarik gabe egin beharrekoa. Azken batean ere, kultura unibertsala den heinean zabalkunde handiko proiektua izan daiteke gurea. Izen ospetsuetatik abiatu eta ikuspegi zabal baten eskaintzera jo nahi dugu.
Kultura sail batzuek sarbide errazagoa dute, ordea, pintura eta eskulturak kasu. Euskarazko antzerkiak eta, hizkuntzaren arazoarekin egiten dute topo. Hala ere, pastoralak eta ekarri nahi ditugu, modu honetakoak arrakastatsuak gerta baitaitezke.
A. Euskal Herriko kultura munduan zer nolako espektatibak sortu ditu egitasmo honek?
R.I. Horretan gabiltza, han eta hemen gonbiteak luzatzen. Ez da oso erraza, zer egin dezakegu Europan? eta antzeko erantzunak eman ohi dituzte, baina gero eta gehiago erreparatzen diote, hala ere, hemen egindakoa kanpoan zabaltzeari.
A. Nola ikusi duzu Durangora etorri zarelarik euskal kulturaren osasuna?
R.l. Txundituta geratu naiz halako jendetza ikusita eta bestalde, hainbeste liburu nahiz disko egiten dela ohartu naizenean. Baina guzti hori kanpora zabaldu behar ddugu, gure kultura Europako beste kulturen mailara jaso behar dugu. Horra hor, katalanen adibidea. Parisen, bertako hainbat pintore katalan bezala ezagunak dira. Gurean ere berdin gertatu behar du. Txillida oso ezaguna den arren ez dakite euskal eskultorea denik. Euskal Herria ezaguna da, baina "rata-ta-ta"rekin identifikatzen gaituzte, azpimarratzen ari diren imagina ere hori baita.
Gure antenaren bidez kulturaren zabalkundea jorratuko dugu, beti ere kalitatea azpimarratuz. Datorren urtean hitz egin ahal izango dugu zehatzago.
J.J. Petrikorena
44-45


GaiezKulturaKultur ErakEuskal Kult
GaiezKulturaKulturgintz
PertsonaiazIBAÑEZ2
EgileezPETRIKOREN1Kultura

Azkenak
Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


2025-01-16 | Euskal Irratiak
Laborantzari buruzko ikuspegi desberdinak agerian, Departamenduko Laborantza Ganbararako bozetan

Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.


Eguneraketa berriak daude