«Era guztietako eta eguneroko bizimoduari buruz eztabaida sortu nahi dugu»


2021eko uztailaren 20an
Bernardo Atxaga, Emak Bakia Baita elkarteko kidea:
«Era guztietako eta eguneroko bizimoduari buruz eztabaida sortu nahi dugu»
ARGIA."Orria" proiektu bérriaren bidetik, eztabaida sortzeko asmotan zarete, baina nolako eztabaida?
B. ATXAGA. Era guzlietakoa eta eguneroko bizimoduaz."Orria"n ez da gai jakinik egongo. Literatura ere egongo da. Baina ez literatura bakarrik. Ez da literatur aldizkaria izango. Edozein gai libre izango da eztabaidarako eta gogoetak egiteko.
A. Gizarte inguruko edozein gaik bere tokia izango du orduan?
B.A. Kalean diren aurreneko bi aleetan azaltzen den bezala, denetik izango da. Komentario politikoa izango da, satira politikoak ere bai, batzuetan gordinagoa, beste batzuetan tratatutagoa. Honekin batera baita euriari burua ere... Liburu gomendioak ere bai. Bertan bere ustezko barruti horri halako liburua oso ona duzu esango dio...Hitz egiteko modu berezia da. Burura etortzen den aurreneko ideia hori jarri baino, aurreneko ideia hor pixka bat pentsatu eta orduan sortzen dena jaso nahi genuke.
A. Eta zein izan daiteke elkarte edo klub honek bete dezakeen funtzioa?
B.A. Elkarrekin pentsatzea helburu handia da, eta honetarako gainera, maskara batez baliatuko gara. "Garziarena" izango da erabiliko dugun deitura, eta maskara horren atzean idazten duenak askatasuna izango du askotan erretorikarekin soluzionatzen diren zenbait arazo benetan argitzeko. Asmo handiena benetan hitz egitea da, edozein gaiari buruz, bakoitzak erreferentzia egiten duen pertsona aipatuz, eta ez bide batez edota pasaeratik ateratzeko, eta gero etxean beste gauza bat pentsatzeko. Ea benetan errealitatea ukitzen dugun herri honetan, oso zaila bait da jendeak benetan zer pentsatzen duen jakitea.
A-Luzerako proiektuak al dituzue?
B.A. Gu hamar hamabost urteetara begira ari gara. Martxan jarri eta pixkanaka joango gara gauzak ateratzen. Horregatik ez dugu Eusko Jaurlaritzaren laguntzarik, hau gure baratza da eta gogoak ematen diguna egin nahi dugu. Liburuei dagokienez, denak itzulpenak izango dira, agian hamar urte barru ehun liburu ditugu eta lagunarte batek egiteko ez da gutxi!
Patxi Sarriegi
49


GaiezKulturaLiteraturaTaldeakEmak Bakia
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakATXAGA1
PertsonaiazATXAGA1

Azkenak
Zinemaldi Alternatiboaren 16. edizioa aurkeztu dute, Palestinari keinu eta arrazakeriari aurre egiteko

Donostiako herri mugimenduak artikulatuta hainbat auzotan antolatzen den Zinemaldi Alternatiboaren 16. edizioa aurkeztu dute (11 + 5, beraiek dioten bezala, eraitsitako Kortxoenea gaztetxeko bost urteei erreferentzia eginez). Aurten sei proiekzio egingo dituzte ondorengo... [+]


2024-09-13 | ARGIA
Tematzearen emaitza: errepide seinaleak euskaraz

Herritarrak eskatzen du seinaleak euskaraz jartzeko. Gobernuak erantzuten dio legeak ez duela horretara behartzen. Behatokiak erantzuten dio, legeak ez badu derrigortzen ere, euskaraz jartzeko debekurik ez duela. Gobernuak bereari eusten dio. Alabaina, herritarrak tematzen dira... [+]


2024-09-13 | Euskal Irratiak
Baionako zitadelako eraikuntza proiektuak arrangura piztu ditu ekologistengan

Baionako zitadelan proiektu berriak ditu armadak. Eraikin berriak egin nahi ditu eta horretarako oihanaren zati bat deseginen dute eta ura atxikitzeko bi gune ere sortu nahi dituzte.


Aysenur Ezgi Eygi-ri zuzenean egin zioten tiro burura Israelgo soldaduek, autopsiaren arabera

Turkiar-estatubatuar aktibista irailaren 6an hil zuten Beiti herrian, Nablus hiriaren ondoan, Zisjordanian, Palestinako Lurralde Okupatuetan. Orain forentseen azterketek iradokitzen dutenez, Israelgo soldatuek zuzenean egin zioten tiro aktibistari.


Iturbide, Jiménez eta Azkona estatuaren biktima gisa aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

Foru Gobernuak aitortu du motibazio politikoko biktimak direla hirurak. Hiru aitortza berri horiekin dagoeneko 36 pertsonari estuaren biktima izatea ofizialki aitortu die gobernuak.


Madrilgo Rolando kafetegiko hamahiru hildako haiek ETAm-ren eta ETApm-ren zatiketaren erdian

Ostiral honetan betetzen dira 50 urte ETAk, 1974ko irailaren 13an, Madrilgo Rolando Kafetegian bonba bat lehertarazi eta hamahiru pertsona hil zituela. Ofizialki 2018an onartu zuen erakundeak ETAren egiletza, bere burua desagertze bidean jarri zuenean.


2024-09-13 | Gedar
Bi lizarratar epaitu dituzte, Voxen salaketa baten harira

Faxisten aurka protesta egiteagatik auzipetu zituzten Lizarrako bi kideak. Asteazkenean, epaiketaren egunean, Lizarraldeko Kontseilu Sozialistak elkarretaratzea egin zuen epaitegi aurrean. Voxeko faxistak jarrera probokatzailearekin agertu ziren bertara, eta Guardia Zibilak... [+]


2024-09-13 | Ahotsa.info
Urriaren 12an Tafallan eginen du manifestazioa Ernaik “españolismo eta faxismoaren aurka”

“Españolismoaren eta faxismoaren normalizazioan” Hispanitatearen egunak jokatzen duen papera salatzeko urriaren 12an Tafallan mobilizatuko da Ernai. “Gu, Nafarroako etorkizuna gara, haiek, aldiz, iragana. Faxismoak herri honetan lekurik ez duela argi... [+]


Ezkabako iheslari Segundo Hernandez identifikatu dute Eguesibarreko Eliako hobian

Gasteiztarrarekin bederatzi dira ihesaldian parte hartu zuten identifikatutako pertsonak. Guztira, Nafarroako DNA Bankua sortu zenetik 43 pertsonaren datuak lortu dituzte.


Donostiako bi familia etxegabetze arriskuan daudela salatu du Kaleratzeak Stop plataformak

Zaurgarritasun ekonomikoaren baldintzak betetzen dituzten arren, Santander bankuak ordainketak epe batez etetea ukatu die bi familiei.


Eguneraketa berriak daude