«Etnia, lurralde historiko eta sentimenduen arabera banatu ditu Europako lurrak»


2021eko uztailaren 19an
Josu Tellabide, Aranzadi elkarteko kideari elkarrizketa
Josu Tellabide, Europako Etnia eta Herriak Maparen egilea
«Etnia, lurralde historiko eta sentimenduen arabera banatu ditu Europako lurrak»
Europako herriak historiaren une honetako protagonista bereziak bihurtu dira, batez ere sozialismo errealaren eztandak ekarri dituen haize indartsuen eraginez. Baina zein herri, etnia edota naziok osatzen dute Europa? Gure artean, oro har, Europako osaketari buruzko ezezagutza nabarmen samarra da. Josu Tellabide, 49 urteko donostiarra eta Aranzadi elkarteko kideak osaketa horri buruzko bere hurbilketa berrargitaratu berri du. Berarekin jardun dugu mapa eta, batez ere, Europako egungo zenbait gune gatazkatsuz.
ARGIA. Noiz hasi zinen eta zerk bultzatu zintuen Europako herriei buruzko mapa osatzera?
JOSU TELLABIDE.1987an hasi nintzen eta 1990erako jada, ARGIAren eskutik, kaleratu egin zen. Nik txikitatik dakit euskara, nire aitonarekin bizi nintzen eta hark ez zekien erdaraz. Baina erdaldun giro batean bizi izan naiz, auzategian... Orduan txikitatik sentitu izan dut gutxiengo bateko partaide nintzela. 12-14 urterekin, udan Oiartzungo baserri batera joaten nintzen bi hilabetez, erdararik ez entzuteko.
Bebin Oiartzundik Goizuetara oinez joan eta konturatu nintzen, niri eskolan esandakoaren aurka, Nafarroan ere euskaraz hitz egiten zela. Sekulako aurkikuntza izan zen niretzat. Orduan ikusi ahal izan nuen nire gutxiengo hori ez zela horren txikia eta zertxobait handiagoa zela, Nafarroan ere euskaraz egiten zela. Hortik etorri zitzaidan gutxiengo, hizkuntza eta herriei buruzko zaletasun guztia.
A. Europa eta SESB ohian dagoen herri eta etnia saltsa-maltsa kontuan hartuta, horrelako lan bat egitea ez da batere samarra izango. Zein irizpide erabili duzu mugak han edo hemen jartzeko.
J.T. Nik egindako mapan 123 herri ateratzen dira, baina gehiago edo gutxiago atera daitezke irizpideen arabera. Nagusiki hiru erabili ditut, etnikoa, lurralde historikoarena eta sentimenduena, eta sentimenduen horretan sartuko lirateke, esaterako, erlijioa moduko elementuak. Ezin dira mugak samur jarri baina jarri egin behar dira, bestela nola erakutsi lurralde horiek egon hor daudela?
Lurralde historikoak eta administratiboak errespetatzen saiatu naiz, baina nolabaiteko aztarna kulturalak edo herri izatearen sentimendua geratzen diren lekuak ere kontuan hartu ditut. Irlandarrek, esaterako, hizkuntza galdu dute baina badute nazio bat izatearen sentimendua. Dirudienez, hizkuntzak bakarrik ez du nazionalitate bat osatzen. Erlijioak edo beste elementu batzuek ere izan dezakete indar hori, horra hor bostela juduen kasua, ez dago etniarik baina estatu bat egin dute.
A. Oso zalla izan behar du muga bat harantzago edo honantzago jartzea; esaterako, zergatik Greziako zenbait lurralde ez sartu Mazedonian, edo Okzitanian muga beherago edo gorago jartzea?
J.T. 0so zaila. Mazedoniako kasuan, esaterako, egia da Greziako zati handi bat sartuko litzatekeela, baina ez naiz ausartu. Salonika bera ere ez dut sartu dagoeneko han ez baita Mazedoniaren arrastorik geratzen. Edo berezko Armeniako ekialdeko lurraldeak, izan armeniarrak dira baina turkiarrek armeniar guztiak hil zituzten eta hura kolonizatu; jadanik Turkia da.
Okzitaniari dagokionez, lehen aipatu ditugun sentimenduen kontua da, oraindik ere aztarna batzuk geratzen dira, eta kontuan hartu behar izan ditut. Flandriarena izan liteke beste adibide bat, zergatik jarri muga Flandria eta Herri Behereen artean?
Bilakaera historikoagatik, besterik ez, kultura berbera dute eta.
A. Europan zehar asko ibilitakoa zara, nazio arazoari dagokionez, zein ezberdintasun ikusten duzu ekialdea eta mendebaldearen artean?
J.T. Garrantzitsuena ekialdean beti onartu izan direla nazionalitateak. Gutxiengo guztiei onartu egin izan zaie izaera hori, euren nazionalitatea. Bai Kroazian serbiarrei eta alderantziz, edo Errusiako gutxiengoak... Mendebaldean ez, hemen bretainiar bat frantziarra da eta bere agiriek ez dute onartzen bretainiar moduan ager dadin. Berdin Espainian edo Mendebaldeko Europako edozein estatutan.
A. Nazionalismnoen arriskuaz ohartarazteko Balkanetako etnien gerra aipatzen dute askok, azter dezagun kasu zehatz hori.
J.T. Historikoki aztertuta bi kultura desberdinek egin izan dute topo han. Alemanak batetik, Kroazia kolonizatu zuena, eta turkiarrena bestetik, beti saiatu izan dena Europara Balkanetatik sartzen. Borroka horretan Serbiak turkiarren tapoi gisa funtzionatu izan du, baina bere nortasuna ondoen mantentzen jakin izan duena da. Kroazia, aldiz, alemanen kolonizazioaren menpe jausi zen. Serbiarrek eta kroaziarrek hizkuntza berbera dute, baina kroaziarrak saiatu izan dira herri bateko bi adarren arteko diferentziak sortzen; alfabeto zirilikoa erabili beharrean latinoa erabiltzen dute. Kroaziarrek kolonizatu kontzientzia txarra dute.
Tarte horretan, Bosnia harrapatuta geratu izan da, eta etnia bat dela irakurri izan badut ere, Bosnia jende eta kultura desberdinak topo egin duten lurralde historiko bat besterik ez da.
A. Gutxiengo eta gehiengoen Europa honetan nola heldu zuk egindako mapa hori errealitate izatera?
J.T. Estatu edo herri bakoitzak dituen gutxiengoak errespetatuz, gutxiengoek bizitzeko eskubidea ere badute eta. Abkhaziarrena kasu bitxia da. Abkhazian 10 biztanletik 7 georgiarrak dira, orain Georgia eta Abkhazia gerran daude eta gainera abkhaziarrek lurralde ugari berrirabazi dituzte. Soilik gutxiengo eta gehiengoari begiratuz gero abkhaziarrek jai lukete.
Xabier Letona
16-17


GaiezGizarteaientziaTaldeak
GaiezGizarteaSektore bazHerri indig
PertsonaiazTELLABIDE1
EgileezLETONA1Gizartea

Azkenak
2024-12-27 | Julene Flamarique
EuskarAbentura 2025: izena emateko epea zabalik martxoaren 5era arte

EuskarAbentura 2025 espedizioak aukera emango die 127 gazteri zazpi lurraldeak oinez zeharkatzeko kulturan, historian eta paisaietan murgilduta. EuskarAbenturako parte-hartzaileen hautaketa ez da proiektuen kalitatean bakarrik oinarritzen, baita generoa,... [+]


2024-12-27 | Leire Ibar
AEBek eta aliatuek 260.000 milioi dolar eman dizkiote Ukrainari laguntza militarrerako

AEBek eta Mendebaldeko aliatuek guztira 260.000 milioi dolarreko laguntza eman diote Ukrainari, gehienbat armamentuan eta laguntza militarrean, Errusiak 2022an egindako inbasioaren ostean. Nahiz eta laguntza horrek Ukrainaren defentsa indartzea helburu duen, Nazio Batuen... [+]


2024-12-27 | Julene Flamarique
Elkarte memorialistek manifestatzera deitu dute urtarrilaren 18an, Erorien Monumentua eraistea galdegiteko

Elkarte memorialistek kritikatu egin dute Iruñeko Udalak Erorien Monumentua eraisteari uko egiteko hartutako erabakia. Memoria Demokratikoaren Legea “oker interpretatzea” egotzi diote Joseba Asiron alkateari, eta mobilizazio batera deitu dute urtarrilaren... [+]


2024-12-27 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Myanmarreko gerra zibila, laugarren urtera

Hutsaren hurrengo arreta mediatikoarekin –batez ere Ekialde Hurbileko edo Ukrainako gatazkekin alderatzen badugu; baina Sudangoaren aldean ere bai–, laugarren urtea betetze bidean da Myanmarreko gerra zibila.


2024-12-27 | Leire Ibar
Txanpainaren industriaren arrakastaren oinarrian eskulan esplotatua dago

The Guardian egunkariak Épernayn (Frantzia) txanpain-industrian aritzen diren migratzaileen egoera aztertu du. Ikerketak agerian utzi ditu luxuzko xanpaina-marken mahastietan lan egiten dutenen baldintza prekarioak eta legez kanpokoak.


2024-12-27 | ARGIA
Gutxienez 5.212 eraso matxista salatu dituzte aurten EAEn, iaz baino %8 gehiago

2024ko azarora bitarte 683 sexu eraso salatu dituzte, iaz baino %16,7 gehiago, Emakunderen arabera. Familia barruko indarkeria salatu duten emakumeen kopurua ere handitu da (975 izan dira), baita bikotekide edo bikotekide ohiek egindakoa ere (3.554).


2024-12-27 | Euskal Irratiak
Benito Lertxundi
“Zuzeneko emanaldietan beharrezko den xarma galtzen ari nintzela sentitzen nuen”

Benito Lertxundi 60 urte iraun duen kantugintza uzten zuela jakinarazi du Durangoko azoka aitzin. 2023an Gernikan grabatu zuen kontzertu baten diskoarekin bururatuko du bere ibilbide handia bezain aberatsa. Bazuen urtea hartua zuela erabakia, ez da erraza izan horren berri... [+]


2024-12-27 | Gedar
Eguberrietan 110 osasun-zentrotan ezarri ditu murrizketak Osakidetzak

Iazko Gabonetan, hamabi ordurainoko itxaronaldiak izan ziren. Urtean 180 egunetan ezartzen ditu nolabaiteko murrizketak Osakidetzak.


Ibai Ripodas: “Balorazio oso positiboa egiten dugu, orain gazteek sortu beharko dituzte presoei elkartasuna helarazteko bide berriak”

Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.


2024-12-27 | ARGIA
“Euskaraz ez dakien pertsona bat” izendatu dute Eitb.eus-eko zuzendari, LABek salatu duenez

"Euskalduna ez den pertsona bat –Nagore de los Rios– hautatu du EITBko zuzendaritza nagusiak Eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari posturako, eta, ondorioz, euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu dute helburuen artean euskararen... [+]


Lore Lujanbio
“Zaintza lanak ez dira jarduera zehatz bat; produkzio-erlazio patriarkalek ekoizten dituzte”

Tesia amaituta, pozik dago Lore Lujanbio. Militantziarako denbora gehiago du, besteak beste. Mugimendu transfeministaren erronkez galdetuta, hauek identifikatzen ditu: neoliberalismoak mugimenduaz egin duen apropiazioari heltzea, faxismoaren eta erreakzio heteropatriarkalen... [+]


Eguneraketa berriak daude