«Amateurismoak eman dit nahi nuen kantagintza egiteko aukera»


2021eko uztailaren 28an
Antton Valverde kantariari elkarrizketa
ANTTON VALVERDE
«Amateurismoak eman dit nahi nuen kantagintza egiteko aukera»
Antton Valverdek hogeitabi urte bete ditu euskal kantagintzan. Hasieran bakarrik, gero Oskarbirekin edo Xabier Leterekin batera ibili da Euskal Herriko bazter guztietan. Hainbatetan zuzeneko kantaldiak utzirik, beste hainbestetan itzuli da ikusleen aurrean aritzera. Gerraurreko poeta onentsuenen musikagile, hainbat diskok erakusten dute bere lana. Hitz gutxiko gizona, burutzear dituen proiektuak izan dira aitzakia bere ibilbideari begiratu bat emateko.
ARGIA. Noiz eta nola hurbildu zinen musikara?
ANTTON VALVERDE. Etxean betidanik izan da musikarekiko zaletasunik: aita, izeba... Sei urterekin hasi nintzen pianoa jotzen. 1970ean Lasarteko elkarte batean, aitak hitzaldia eman behar zuela eta, etxean grabaturiko kantu batzuk –lotsaz– eraman nituen. Gero single bat grabatu nuen eta hortik aurrera deika hasi zitzaizkidan kantatzera joateko.
A. Zein eragin izan zuen Antonio Valverde aitak zuregan?
A.V. Literaturzalea eta idazlea (poesia batzuek egin zituen), margolari ona eta musikazalea zen, baita kazetaria ere. Hitzaldiak ere ematen zituen. Eragin handia izan zuen anai-arrebongan. Berak zaletu ninduen musikagintzan, baina nik zuzeneko lehen kantaldia egin baino lehenago hil zen. Kasu gutxi batzuetan bere poesiei musika jarri eta kantatu egin ditut.
A. Hainbeste urte kantari eta, oraindik ere, jende askok ez zaitu oraindik izenez baino ezagutzen.
A.V. Egia da, diskoen azaletan ere ez da neure irudia agertzen. Agian lotsa da arrazoia. Kantaldietan ere, beti besteak aurkezten ditu kantuak –azken boladan Xabierrek–eta ni bigarren planu batean gelditzen naiz. Izaeraren eragina izango da.
A. Kantagintzan ere zeure burua amateurtzat jo eta oso isila izan zara beti.
A.V. Nik ez dut sekula pentsatu kantagintzan profesionalki jardutea. Oso garrantzitsua da neure bizitzan, baina bigarren mailan dago. Zaletasuna da arrazoia, garai batean, ordea, motibazio politikoak ziren nagusi.
A. Hogeitabi urte luze horietan, hainbatetan utzi egin diozu kantzeari, baina beti itzuli zara oholtzetara.
A.V. Azken zortzi urteetan gutxi kantatu dut, baina beti ere izango da zerbait jendaurrean aritzera bultzatzen nauena. Zaila da, ordea, adieraztea. Deitzen dutenean baiezkoa esan eta gero leku askotatik deitzen dute. Azkenekoan, kantu berriak prestaturik genituen eta merezi zuen hainbat kantaldi ematea.
A. Lehenago aipatu duzun bezala, askotan aritu zara haste norbaitekin kantari. Azken urteetan Xabier Lete izan duzu lagun. Zer eman diozue elkarri?
-A.V. Batetik, osagarri izatea. Xabierrengan aurkitu dut ikusleekin komunikatzeko bidea, horretarako dohain berezia du. Neuk berriz, laguntza musikala eman diot. Ondo moldatu izan gara. Berriro ere elkarrekin arituko garelakoan nago.
A. Zuen azken kantaldietan jendetza handia bildu duzue. Zein motatako jendea da zuengana hurbiltzen dena, lehengoa?
A.V. Denetatik agertzen da, lehengo nostalgikoak... baina jende gazte ugari ere bai, jakinminak jota edo. Hala ere, gurea herri txikia da eta berehala agortzen da kantari aritzeko aukera. Xabier eta biok hemezortzi bat kantaldi emanak ginenean bolada batez nahikoa zela deliberatu genuen. Horregatik, sekulako meritua aitortzen diet Benito eta Mikeli, hainbeste urtetan aritzeagatik.
A. Estimatzen ote da berriro ere Euskal Herrian kantautorerik izatea?
A.V. Beharrezkoak dira, beste herrietan bezala, eta badute lekurik; baina ezinezkoa da etengabe plazaz plaza aritzea. Jendearen gustuak boladaka aldatzen dira, eta askotan berriro ere aurrekora jotzen. Beraz, beti izango da entzulerik kantautore lanak eskatuko dituena.
A. Zuk esana da askotan kantariak behar duela askatasunik bere bideari jarraitu eta nahi duena kantatzeko. Kritikak izan al dituzu une zehatz batean zure gustuen araberako lanak–eta ez kanpoko giroak eraginda egin dituzulako?
A.V. Hasieran zentsura ere jasan genuen. Niri ere Francoren garaian–hiru urtez debekatu egin zidaten Bizkaian kantatzea... eta dena ziztrinkeria bat zela eta. Ez zen aitzakia handirik behar.
Geroago, egoera politikoaren gorabeberen arabera, agian gerta zitekeen horrelakorik, baina profesionaltasun eza abantaila izan da niretzat. Izan ere, amatourismoak eman dit nahi nuen kantagintza mota egiteko ankera. Beraz, egin nahi nuena egiten nuen. Arrakasta edo dirurik jasotzerik ez banuen ere, libre nintzen neure gustoko lana egiteko.
A. Beraz, kantu zabarrak, eta gerraurreko nahiz gerraosteko poeten olerkiak dira zure lan eremua. Poeta horien hitzak jendeari hurbiltzea kantariaren lana da, edo gustuz egiten den lanak balio du, bide batez, olerkiak jendeari hurbiltzeko?
A.V. Biak lotuta daude, neure ustez. Lauaxetarekin gauza bitxia gertatu zitzaidan, oso jende gutxik ezagutzen baitzuen. Irudi mitikoa bazuen ere, ez zen oso ezaguna. Bere lanak biltzen zituen liburu bat kaleratu zuten eta oso egokia iruditu zitzaidan aukeraketa bat egin eta bilduma kaleratzeko. Izugarrizko lana eman bazuen ere, disko hunkigarria izan zen.
Baina, bere unean diskoak lortu zuen arrakastak baino, anekdota batek ekartzen dizkit oroitzapenik hoberenak. 1980ko irailean Felipe Uriarteren postal bat jaso nuen. Martin Zabaleta Everest gailurrera iritsi baino egun batzuk lehenxeago idatzia izan zen, hirugarren kanpamendutik. Bertan, Lauaxetak idatzi eta nik musikatutako "Azken oyua" kantua han entzuteak beregan izan zuen eragina azaltzen zidan. Inoiz eskertu ez badiot ere, benetan zoragarria izan zen.
A. Kantugintzak mezu bat eman behar al du, edo helburua kantagintza bera da?
A.V. Helburu bat badu beti, halabeharrez. Aukeratzen dituzun hitzen arabera adierazten duzu mezu bat, aukera bera jarrera baten adierazgarria da.
A. Zeure barua euskal kantaritzat jotzea ere izango da, erdaraz kantatzeto joera zabaltzen ari den une honetan, jorrera hartze bat.
A.V. Hori ere bai. Erdaraz kantatzen hasteak zerbait esan nahi du, eta kontrakoak ere bai. Uste dut erdaraz ez dudala sekula kantatuko; erdaraz egitekotan ez nuke kantatuko, euskaraz kantatzen dudalako eta badagoelako konpromezu bat jarrera horrekin.
A. Askotan, batera agertu dira euskal kantariak eta politika jarduera. Azken bolada honetan arazoak izan dira eta, zeharka bada ere, izan zara tartean. Zer iritzi duzu horretaz?
A.V. Bakoitzak bere jarrera du. Nire kasuan, egiten dudan kantagintza orain zeharo apartaturik dabil politikatik, baina hasiera batean ez zen horrela; beraz, gaur egun ere asko errespetatzen dut zenbaiten kasuan horrela izatea.
Eman diren arazoei buruz, erokeria hutsa iruditzen zait, baina alde guztietatik. Niri dagokidanez, Ataunen Joxemiel Barandiaranen omenez antolatu zen ekitaldian parte hartzea derrigorrezkotzat jo nuen, ezberdinak zirelako hari eginiko omenaldia eta bestelako boikot jarrerak.
A. Gazteen artean nagusitzen ari diren musika joerak rock, hardcore, rap-a eta baste izaki, badago horren aurrean kantautore tradizionalaren irudiarekin jarraitzerik?
A.V. Horrela hasi ginen eta hori da gure gauzak egiteko era. Baina rocka bera ere garai bateko erreferentzia izango da. Gainera, egoera politikoaren arabera kantagintza mota berezi bat nagusitzen da.
A. Orain hogeitabost urte musikarako zaletasunaz gain, egoera politiko baten aurreko erantzun bat ere izan zitekeen kantugintzara hurbiltzea. Gaur egun, ordea, zein motibazio dute gazteek musikagintzan aritzeko?
A.V. Kristoren zaletasuna erakusten dute hogei-hogeitabi urte inguruko gazteek, musika entzun eta praktikatzeko. Baina fenomeno soziologiko baten adierazpen bezala kantari bezala baino garrantzi gehiago dute. Kalitatezkoak kaskarrenekin nahasturik dande. Arrakastak askotan ez dio kalitateari begiratzen.
A. Erakunde publikoek lagundu beharko lukete herriz herri kulturgintza eta kasu zehatz honetan kantagintza hedatzeko azpiegitura edo zirkuitua osatzen?
A.V. Lagundu beharko lukete euskal fenomenoa zabaltzen? kantari askori aukerak ematen eta jendeari euskal musikagintza hurbiltzen, baina horrek ez du esan nahi ikusle aldetik arrakasta izango duenik. Jaurlaritzak eta diputazioek antolaturiko zikloek ez dutela arrakasta handirik iruditzen zait. Beste erakunde batzuek antolatzen zituztenak–ikastolak, herrietako elkarteek– sekulako arrakasta zuten.
A. Komunikabideen eraginez, ohiturik gaude musika estereotipo batzuetara. Ikastetxeetan egiten diren ekinaldien bidez, hezi behar al dira entzuleak bestelako musikagintza entzuten?
A.V. Ez da erraza. Iniziatiben jatorria ere oso kontuan hartzen da gure artean, baina beharrezkoa da, bestelako lanak ere egiten direla erakusteko.
A. Gainera ez duzu arazo handirik lan horiek grabatzeko.
A.V. Egia da, ez dakit zergatik, baina kantu batzuekin ari naizela zabaltzen denean, disketxe batek baino gehiagok ematen dit kaleratzeko aukera.
A. Disko ugari kaleratu eta kantari askorekin ere kolaborazioak izan dituzu. Zertan ari zara orain?
A.V. Bakarka hiru LP eta hiru single kaleratu ditut, eta beste batzuk Xabier Lete eta Julian Lekuanarekin kolaborazioan; Bertso zaharrak izenekoa bezalako lanak gehiagotan egin beharko lirateke. Oskarbirekin ere egin dut lanik. Estudio laguntzak, berriz, Pantxoa eta Peiori, Mikel Laboari...
Orain bi proiektu ditut buruan, epe laburrean estudioetara eramateko. Alde batetik, kantu zaharrekin bilduma bat osatzea, oso erritmo motelean. Bestetik, azken zortzi-hamar urteetan egin ditudan kantuak beste disko batean jasotzea testimonio gisa edo, gal ez daitezen. Besteetan bezala, Karlos Gimenezen laguntza izango dut konponketak egiteko.

NORTASUN AGIRIA
Donostian jaio zen, 1 943ko maiatzaren 21 ean. Umetan, oporretara urtero joanik, Xabier Lete ezagutu zuen Oiartzunen. Lana eta kantagintza beti bereizi izan ditu. Anai-arreben margoez osatu ditu disko-azal gehienak. «Lauaxeta» diskoarena Ameztoi margolariak egin zuen. Arreba biolinean lagun duela pianoz jotzen ditu Beethovenen sonatak. Piano ikasketak egina, gitarra ere jotzen du. Kantu bakar bati ere ez dio hitzik jarri
Ritxi Lizartza Argazkiak:Joxean Goya
20-22, 23


GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakAbeslariakVALVERDE1
PertsonaiazVALVERDE1
EgileezLIZARTZA2Kultura

Azkenak
2024-09-27 | Euskal Irratiak
Amaia Fontang
“Hau da etorkinen geroa gobernu berriarekin: kontrola, kanporaketak eta kriminalizazioa”

"Segurtasun gehiago, inmigrazio gutxiago". Bruno Retailleau barne ministro frantsesa argi mintzatu da, kargua hartu berritan. Etorkinen gaineko kontrola azkartu nahi du Michel Barnier lehen ministro eskuindar-kontserbadorearen gobernuak, eta jada Retailleauk aitzinatu... [+]


Nafarroako Gobernuak administrazioan sartzeko euskara baloratzeko merezimenduen dekretua onartu du

Premiazko txostena eskatu dio Nafarroako Kontseiluari. Behin betiko onartzeko aurretiazko urratsa da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak aurreko dekretuaren zati batzuk baliogabetu eta bost urtera.


Emakume* Abertzaleen X. Topaketa egingo dute azaroaren 16an Laudion

Egun osoko egitarauarekin elkartuko dira, eta Euskal Herria feministaranzko bidean, nondik, nora eta nola trantsitatu nahi duten zehazten jarraitzeko konpromisoa berretsi nahi dute.


Antena 3 telebistak Donostiari buruz egindako erreportaje “arrazista eta sinplista” salatu dute

Antena3 telebista kate espainiarreko Espejo Público saioak erreportaje sentsazionalista bat eman zuen asteazkenean, Donostiako ustezko segurtasun faltaren inguruan eta fokua gazte magrebtarretan jarriz. Erreportajea publikoki salatu du Kaleko Afari Solidarioak (KAS)... [+]


“A”, Arabako familia-upategien ardoa bereiziko duen marka berria

ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteko upategiek ekoitzitako ardo botilek bereizgarri propioa izango dute uzta honetatik aurrera. Markaren sustapen kanpaina ere egingo dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiriburuetan. Kontsumitzaileei lagundu nahi diete Arabako ardoak eta... [+]


Dela klima aldaketa, dela Ukrainako gerra, arrakalatu egin da Artikoko bake neurtua

Artikoari begira jarri eta XXI. mendeko erronka eta arazo handienez hitz egiten bukatzen dugu aski fite: geopolitika, edo hobeki erran gerlak eta klima larrialdia. Horretaz kontziente, Artikoko Batzarraren baitan egin ahala eraikitzaile eta bakezale izateko jarrera izan dute... [+]


Etorkizunean ere mendien alde

Orain dela hogei bat urte izandako mehatxuak datoz Gipuzkoako mendietara berriro ere, eta ez nolanahiko neurrian, gainera; tamaina eta kantitate handiagoan baizik. Proiektuok –bakarren bat jadanik eraikia; Zubietako erraustegia, kasu– landa-eremuan edota mendian dute... [+]


Migratzaileei hizkuntza harrera egiteko jardunaldiak egingo dituzte Gasteizen

Urriaren 10 eta 11n Gasteizko Europa Jauregian egingo dira Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak lankidetzan urtero antolatzen dituzten jardunaldiak.


Iruñeko Ezpala tabernari eraso egin zioten Boixos Nois taldeko ultren kontrako akusazioa artxibatu du epaileak

Iturramako taberna herritarrari eraso egin zioten egunean bertan Iruñean ziren arren, salatutakoan parte hartu zutenik ezin dela frogatu dio epaileak. 2022ko azaroan Ezpala taberna txikitu eta bertan ziren bezeroak jipoitu zituzten Bartzelonako ultrek.


2024-09-26 | ARGIA
Realeko entrenatzaileak euskaraz jarraitu zuen, zenbait kazetari frantziar kexatu arren

Realeko futbol taldeko entrenatzaile Imanol Alguacilek, Nizan, Europako Ligako partiduaren aurretik eskainitako prentsaurrekoan euskarazko hedabideei euskaraz erantzuten ari zela, hainbat kazetariren kexa entzun behar izan du. Duela astebete antzeko egoera gertatu zen... [+]


EH Bilduk, EAJk eta PSE-EEk akordioa adostu dute Osakidetzako lan eskaintzen eredua berrikusteko

Osakidetzako lan eskaintza publikoen eredua "berrikustea" eta kontsolidazio prozesuak "bukatzea" galdatzen duen ekimen parlamentarioa adostu dute hiru alderdiek.


2024-09-26 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia 6. eguna
Por donde pasa el silencio


Greba arrakastatsua Nafarroako Hezkuntza Publikoan

Nafarroan hezkuntza publikoko milaka irakasle greba egitera daude deituta ostegun honetan eta mobilizazio ugari iragarri dituzte sindikatuek. Ratioen jaitsiera, plantillak egonkortu eta gainzama arintzea eskatzen dute, besteak beste: "Gobernuari dagokio hezkuntza publikoa... [+]


Eguneraketa berriak daude