(r)Euskal kantarion elkarlana behar da gure musika atzerriratzeko»


2021eko uztailaren 23an
Peio Serbiellek, azken diskoa kaleratu eta gero:
(r)Euskal kantarion elkarlana behar da gure musika atzerriratzeko»
Dagoeneko hilabete batzuk iragan dira Peio Serbielleren azken diskoak argia ikusi zuenetik. Philips multinazionalaren Polydor zigiluarekin kaleratu zuen, aurreko disketxearekin haserre eta bere lana Euskal Herritik kanpo ezaguna izan dadin.
ARGIA. Disko honetan asko zaindu duzu alde estetikoa.
PEIO SERBIELLE. Artea gizakiaren hobekuntza da; norbanakoari dago zuzendurik neure lana. Horretarako, forma eta funtsaren artean oreka gordetzen saiatu naiz, mezu zehatz bat eskaini. Irudia eta muina loturik doaz eta lan grafiko hori adierazi nahi dudan mezuaren ikuspegia da.
A. Diskoa egiteko disketxez aldatu duzu. Zer dela eta?
P.S, Aspaldi hartua dut euskal artista bezala ene lana kanpoan ezagutarazteko erabakia, banaketa egitura osatuz, bideak bilatuz. Lehen diskoa egin eta gero hainbat urte eman ditut ezer ere egin gabe, disketxe on baten bila, nire lana errespetatuko duena eta Euskal Herritik kanpo zabaldu egingo duena. Lehenengo urratsa Ipar Euskal Herrira, Frantziara, Belgikara eta Suitzara eramanez eman zen, gcro Espainiara eta Kanadara eta urte hasieran Japoniara iritsiko dira. Orain artista lanera mugatzen naiz eta disketxea banaketa, promozioa eta salmentaz arduratzen da. Lanerako aukera gehiago ematen du, baina beste herrietara joateko aukera izan arren, norberak ez du bere arima galdu behar.
A. Hasi zara disketxe berriaren lanaren emaitzak jasotzen?
P.S- Beste herrietan kantatzeko proposatu didate, bai espainieraz, bai ingelesez, baina ezetz esan diet, nire lana euskaraz burutzen dudala.
A.-. Zergatik beste hizkuntzak erabiltzeari ezezkoa?
P.S. Neure errealitatearen berri emateko, adierazi nahi dudan mezua helarazteko, euskaraz kantatu behar dut.
Hala ere, kantatzean hizkuntza ez da arazoa, taula baten gainean zure lana nola egiten duzun baizik. Hein batean aktoreak ere bagara kantariak. Hala ere, euskararen bultzatzearen etsaiak ez dira ingelesez kantatzen dutenak.
A. Dirudienez Estatu frantziarrean Hego Euskal Herrian baino ezagunagoa zara.
P.S. Konpainia batek monopolioa du Euskal Herrian eta bereak ez diren produktuak ez dituzte berdin banatzen. Kantagintza aldetik, kultura mailan orokorrean, ez dut uste aski lotura dagoenik Ipar eta eta Hego Euskal Herriaren artean. Kaltegarria da hori eta garatu beharko litzateke. Artistikoki gure gauzak indartu behar ditugu; gainera, bi aldeetako artistek helburu berdinak dituzte. Ekonomikoki, azkenik, azpiegiturak ezarri behar dira gure esperientziak elkarri ezagutarazteko. Bestalde, Frantzian zehar lehiaketa askotan aritu eta irrati askori eskaini diegu gure lana.
A. Disko honetan aurreko diskoan kaleratu zenituen sei kantu agertzen dira, bestela, zein materialez osaturik dago?
P.S. Garai hartan grabaturiko lanek ez zuten hedapen handirik izan. Beraz, berriro erabiltzea erabaki nuen, baina egungo aukera teknikoak erabilita, eguneratuak. Ezaguna denez, Itxaro Bordaren hitzak erabili ditut. Horiekin batera, neuk osatuak ere ageri dira diskoan. Horretaz gain kantu tradizionalik ere bada: `Ara nun diran,' kantuaren gainean bertsio berria egin dut. Molde berrien bila aritu naiz, egokienaren bila. Mintzaira bat aitzin arazi behar da, hitzari horrenbesteko jaramonik egin gabe.
A. Zure estiloa ez da aski ezaguna ezta jorratua ere. Zein iturri ditu?
P.S. Hemen bizi naiz eta hemen izate horrekin loturik dago. Mendian zaudela isiltasunak entzuten dituzu, txoriak, kilkirrak... Inguratzen nauen naturaren polifonia entzun eta gero abiatzen naiz musika egiten. Mundua entzun egin behar da. Ez da gauza bera hemen bizitzea edota Pariseko burrunba etengabe entzutea. Musika mota asko entzun ere egiten ditut. Ene ustez, tresna sintetikoetatik berriro etortzen gara tresna akustikoetara. Gainera, ahotsa nagusitzen ari da tresnen gainetik.
A. Zein proiektu duzu hemendik aurrera?
P.S. Oraingoz Euskal Herrian hainbat kantaldi emanen ditugu disko honen aurkeztuz. Gustatuko litzaidake beste kantari batzuekin lan artistikoak egitea, profesionalak; oraindik ez dakit nola izan daitekeen lorkuntza lanak egitea... jende askorengana iristeko. Horretarako orkestra sinfonikoa eta koroak erabili nahi nituzke, kantuz ikusgarri handiren bat antolatu. Ohituegi gaude bakoitzak bere aldetik lanak egiten eta euskal kantarion elkarlana behar da gure musika atzerriratzeko. Jendeari iritsi nahi dut.
Bestalde, bideoklip bat ere prestatzen ari gara,"Ene sock" kantuaren inguruan, atzerriko telebistetan–Kanadan, EEBBetan...–sartu ahal izateko. Euskal Herrian grabatu nahi dugu.
A. Beraz, ez duzu Euskal Herrira mugatu nahi.
P.S. Kanpoan ere gure lana ezaguterazi nahi dut, gure indarrak lotuz eta erakutsiz badugula kultura arloan zer eskaini. Baina bakoitzak bere baitatik ateratzen behar du egiten duen kantagintza.
Ritxi Lizartza
50-51


GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakMusikoakSERBIELLE1
PertsonaiazSERBIELLE1
EgileezLIZARTZA2Kultura

Azkenak
Migratzaileak delinkuentziarekin lotu eta mugen kontrola areagotzearen alde egin du Pirinio Atlantikoetako prefetak

Espainiako Estatutik Frantziakora “legez kanpoko” gero eta migratzaile gehiago igarotzen direla argudiatuta, mugetako kontrolak indartzea begi onez ikusi du Pirinio Atlantikoetako prefetak. Migratzaileek delitu txikietan “eragin hautemangarria” dutela... [+]


Kanibalismoa bizirauteko

Poloniako Maszycka kobazuloan duela 18.000 urteko arrastoak topatu zituzten XIX. mendearen amaieran. Baina berriki giza hezurrak teknologia berriak erabiliz aztertu eta kanibalismo zantzu garbiak aurkitu dituzte. 

Ez da ikerlan bat ondorio horretara iristen den lehen... [+]


Aliatuen errekorrak

Porzheim (Alemania), 1945eko otsailaren 23a. Iluntzeko zortziak jotzear zirela, hegazkin aliatuak hiria bonbardatzen hasi ziren bonba su-eragileekin. Erasoak sarraski izugarria eragin zuen denbora gutxian. Baina Pforzheimen gertatutakoa itzalean geratu zen, egun batzuk lehenago,... [+]


Zer gertatu da DBH 2n? “Ezohiko bi jaitsiera handi” nabarmendu ditu ebaluazio diagnostikoak zientzia eta gaztelanian

Matematika, zientzia, euskara, gaztelania eta ingelesa konpetentzietan EAEko ikasleek duten maila neurtzen duen ebaluazio diagnostikoaren emaitza festan, 13-14 urteko ikasleek zientzia eta gaztelanian izan duten deskalabrua "zuhurtziaz" gogoetatzeko beharra adierazi... [+]


Eta hemen gaude berriro, erlijioa eskolan

Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]


Donostiako emakume batek salatu du Ertzaintza bere aurka oldartu ostean ZIUan amaitu zuela, konorterik gabe

Emakumearen familiako kideek jarri dute salaketa Bilboko Kolonbiaren kontsulatuan. Otsailaren 1ean jasan zuen erasoa, Donostiako Manterola kaleko diskoteka baten atarian. Hainbat testigantzen arabera, konorterik gabe egon arren berari kolpeka jarraitu zuen ertzain batek.


La Furia. Mimoa eta indarra
“Cascante Euskal Herria bada, zergatik ez dira jotak euskal kultura?”

Ilezko prakak, gerritik oinetaraino, latexa besoetan eta soinean, eta adatsa laranja gori. Horrela aurkeztu du La Furiak bere bosgarren lan luzea: Ultra. Horrek guztiak ederki islatzen du rap abeslariaren apustua: dena eman, bere irizpideen arabera.


Pantailen erabileraren inguruko hausnarketak

Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.

Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]


Hidrodukto batek zeharkatuko du Aiaraldea?

Petronorrek adierazi du asmoa duela hidrogenoa ekoizteko lantegia abiatzeko Bilboko Portuan eta erregai mota hori Tubacex, Tubos edota Vidrala enpresetara heltzeko, beharrezkoa izango dela hidroduktoa eraikitzea.


Hirigintza araudia malgutu eta etxebizitzen eraikuntza sustatzeko dekretua sinatu du Jaurlaritzak

Etxebizitza berrien promozioak ez atzeratzea da Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartu duen dekretuaren helburu nagusietako bat. Zentzu horretan, udalei "autonomia" gehiago emango diela ziurtatu du Denis Itxaso sailburuak.


2025-02-19 | Nicolas Goñi
Mozambiken kontratatu zituen militarren torturak isilpean gorde ditu Total multinazionalak

Mozambiken gas eremu zabal batean erauzketa prozesu bat martxan ezartzeko prest zen 2020an TotalEnergies enpresa frantsesa, eta gunearen segurtasuna bermatzeko Mozambikeko unitate militar bat kontratatu zuen. Baina Afrikan egitekoa zuen "inoizko inbertsio pribaturik... [+]


Izena duenak badu izena

Bai, bai, holaxe. Ez naiz harago joatera menturatzen. Pleonasmo bat dela? Tautologia bat agian? Baliteke, baina egia-oste deitzen dioten garai honetan, oinarri-oinarrizko egitateak beharrezkoak dira. Begira, bestela, “Ez da ez!” lelo indartsuari. Bagenekien hori... [+]


2025-02-19 | Castillo Suárez
Porcelana Irabia

Baneukan lagun bat Porcelana Irabian lan egin zuena itxi zuten arte, eta jatetxe edo taberna batera joaten ginen aldiro kikara eta plateraren ipurdia begiratzen zituena pieza non egina zegoen jakiteko. Gauza bera egiten dut nik gauza zaharren azoketara joaten naizenetan:... [+]


Eguneraketa berriak daude