«Taldean askoz ere mugatuagoa zegoen musika eta orain libreagoa nago»


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Laster kaleratuko dira Juan Karlos Perez-en bi disko konpaktu
«Taldean askoz ere mugatuagoa zegoen musika eta orain libreagoa nago»
Durangoko azokan aurkeztuko da azken zortzi urteetan zenbait telebista saio ezberdinetako musikak egiten aritu den Juan Carlos Perezen bi disko konpaktu. Abentura eta bidaia serieetako musikak bildu ditu «Bitakora kalera I-II» izenburuko lan honetan. Ohizko rock taldearen egituratik kanpo, musika lantzeko aukeratu duen bidea azaldu digu Juan Carlos Perez-ek elkarrizketa honetan.
ARGIA. Telebista saio ezberdinetarako egin dituzun musikak baliatu dituzu laster argitaratuko den lana burutzeko.
J.C. PEREZ. 1984etik aurrera hasi nintzen telebistarako musikak egiten, eta orain dela urtebete baino gehiago erabaki nuen guzti hori banatu, aukeraketa egin eta txukuntzea. Lau orduko iraupena zuen materialea zen. Aukeraketa egin ondoren ordubeteko bi disko konpaktu izango dira. Bertan telebistako serietako musikak daude, fikzioko filmeetakoak ere. Ez da new-age estiloko lan bat. Dokumentuen bilduma da. Dokumentala da, nahiko harrigarria. Disko moduan eginez gero lau LP izango lirateke. Saiatu naiz entzuteko moduko ordena logikoa ipintzen.
A. ``Bitakora kaiera I-II" da lanaren izenburua.
J.C.P. Urte hauetan, mota honetako musikak egiteari esker bizi naiz. Orain badaukat aitzakia eta leku bat –bitakora kaiera, alegia– musika hauek gordetzeko. Abentura eta bidaia serieak izan direnez lan guztiak lotzeko izenburu hau jartzea erabaki nuen: itsasgizonen tresna. Madrileko eta Bilboko ekoizpen etxeen enkarguak izan dira, TVErako gehienbat, ETBrako ere, baina gutxiago.
Lan berria da niretzat. Talde batean jotzera ohituta nengoen, rock munduan; eta hau beste mundu bat da.Beste arau eta neurri batzuk daude. Azken batean, beste hizkuntza bat da, nahiko ezberdina.
A. Zer dela eta hasi zinen lan hauek egiten?
J.C.P. Duela zortzi urte hasi nintzen, kasualitatez. Lan pila izan dut denbora honetan, eta egindako musiken bildumak dira disko konpaktuak. Ez dut lan guzti hau egin formato honetan argitaratzeko bereziki. Euskal Herrian, ez da jende asko aritzen lanbide honetan, eta ez dago horrelako disko asko merkatuan.
Oso gustora aritu naiz. Gehien kostatu zaidana aukeratzea izan da. Antzerkirako egin ditudan musikak ez dira bertan agertzen, ezta haurrei zuzendurikoak. Irudimena lantzeko musikak dira batez ere Disko konpaktu bakoitzak ordubete irauten duenez, luzeak izango ote diren da nire kezka. 22 eta 24 musika zati daude bakoitzean. Iguripen handia daukat, eta zer harrera izango duen jakin nahi dut.
Ikusentzutekoetan aritzen den jendeak beti animatu nau, baina neretzat jokoa bezala izan da. Ez nion hainbeste garrantzirik ematen. Horregatik daukat jakingura eta beldurra.
A. Zein instrumentu erabili dituzu?
J.C.P. Denetarik. Batez ere makinak sanplerrak, gaurko tresnak; eta instrumentu akustikoak: gitarra eta pianoa. Ez da seinu abangoardistak bilatzea helburu duen lana, makinen bidez musika normala egitea baizik. Grabaketan, pertsona desberdinak aritu ziren makina bera erabiltzen, eta bakoitzak musika desberdina egiten zuen. Makinak ilotzak omen dira, eta soinu finkoa dutela eta mugatuak direla ematen du, baina hori ez da horrela. Oso bitxia izan da esperimentu hau, ni harrituta gelditu naiz.
A. Zein aukera eskaintzen ditu musika egiteko modu honek?
J.C.P. Nahiko kritikoa naiz makinen bidez egiteko musikarekiko. Baina askoz merkeagoa da makina bat erabiltzea horrelako lanak egiteko. Makinak askoz ere funtzionalagoak dira.
Musika batzuekin oso gustora gelditu naiz. % 60 mono erara grabatuta zeuden telebistarako, eta hasiera batean berriz ere nahastu eta estereon jarri nahi izan nituen. Kantu bat estereon egin nuen eta monoko bertsioa geratu zen azkenk kantuan ez nuelako sinesten. Ondoren, ez nuen 44 musika zati aldatzeko indarrik. Makinekin egin dut, baina era funtziomal honen bitartez.
A. Izan al duzu laguntzarik?
J.C.P. Nik jo ditut instrumentuak, baina musika zati batean Mario Vilas-ek jotzen du pianoa, beste batean Javi Urrojola-k saxoa, eta lehenengoan, Itoiz-en teklatujole ohia aritu zen. Estudio ezberdinetan egin dira grabaketak Madrilen ere baina azkenekoak Deustuko Tio Pete-n. Lehenengoak Joxean Salanova hildako teknikari donostiarraren eskutik burutu nituen. Omenaldi txiki bat egiten diogu diskoan. Teknikariak Javi Urrojola eta Jose Lastra izan dira batez ere
Etxeko lana da, sukaldeko lana. Egunero estudiora joan, tekniariarekin aritu eta gehienetan zerotik hasten nintzen, ezer prestatu gabe. Batzuetan ez da ezer gertatzen, bestetan berriz bai. Gertatzen denean gustatzen zait, momentuan izaten delako, eta hori da benetakoa. Ez da aurretik idatzita daukazun eta ondoren aldaketak egiten dizkiozun zerbait.
A. Esan Ozenki konpainia argitaratuko du lana.
J.C.P. Ematen du ez dutela zerikusirik lan honek eta disketxeak jarraitzen duen ideiak, ez estetikoki, eta ziur aski ideologikoki ere ez. Nahiz eta beste aukerarik ere izan, proiektua momentuan aurrera aterako zuen etxe bat behar nuen. Angel Azkarraga nire laguna eta Angel Valdes-ekin ikusi nuen lana aurrera aterako zela. Beraientzat ere gauza berezia da ez da beren betiko bidea. DC hauek kaleratzeko azpizigilu bat sortu dute: Bitakora.
A. Hau izango da Itoiz eta gero argitaratzen den zure lehenengo grabaketa.
J.C.P. Nik egindako musika agertzen den lehenengoa da. Ekoizpen lanak egin ditut aurretik: Jotakie, Tahures Zurdos eta Piztiak taldeekin. Laguntzaile gisa ere aritu naiz Ruper Ordorikarekin. Baina hau da nire musika jorratzen duen lehenengo grabaketa.
A. Ba al duzu talde bat muntatzeko asmorik?
J.C.P. Hemendik aurrera uste dut gauzak ez direla berdin izango, adina eta denbora direla medio. Bakoitzak bere bidea hartu du. Kantuak badauzkat, eta zer edo zer prestatzen ari naiz, baina argi dago ez dela izango lehengo giroa. Lehen talde bat osatzen genuen, gaztetxoak ginenean sorturikoa, baina hori amaitu zen. Esate baterako, Garate Cordoban dago bertako orkestra sinfonikoan jotzen. Gauzek beste era batera izan beharko lukete, nire proiektua bezala, frankotiradore gisa. Nire kasa.
A. Ez litzateke ohizko rock talde bat izango.
J.P.C. Ez, noski. Gainera, nahiz eta saitu ez da posible. Musika idaztea gustatzen zait libre, poliki; momentuko egoerak eta inprobisazioa landuz. Egiten ari naizen kantuak ezberdinak dira eta kontatzeko beste era bat daukate. Lehen, taldean batez ere, musika askoz ere mugatuago zegoen, estetikoki adibidez, eta horregatik laga genuen taldea. Kortsea oso gogorra zen momentu batean, eta ezin ginen hortik atera. Orain berriz ez. Bakarrik ibiltzeak daukan alde ona da edozein gauza egiteko libre zarela. Ez nago rock munduan, edo tribu baten barruan. Oso gustora nago orain. Ilusio handia daukat.
Kantuak egiten jarraitzen dut, lagunei erakutsi dizkiet eta batzuk harritu egin dira. Orain pioanoaz konposatzen dut eta instrumentuak berak beste bide batetik eramaten zaitu. "Bitakora" n musika zati ezberdinak daude. Batean gitarra espainola dago, beste batean soinuak...
Lehen askoz ere gogorragoa zen. Itoizekin gehitu baino kendu egiten genuen. Entseiuetan, batez ere hasieran, eztabaida estetikoak izaten genituen, konponketak egiteko garaian, adibidez. Orain bakarrik nago, nire buruarekin. Agian esperientzia handiagoa daukat...
A. Zerbait interesgarririk ikusi al duzu azken urteotan musika munduan?
J.C.P. Gustora entzuten ditut nire lagun batek grabatzen dizkidan kasetak. Texmex estiloa atsegin zait, Flaco Jimenez, Tigres del Norte. Bestalde, lehen ez nuen musika klasikoa ezagutzen, eta sorpresa handiak hartu ditut. Rocka, egia esateko, nahiko lagata daukat, estatikoa delako. Nahiz eta nire burua rocker bezala izan. Pink Floyd, Led Zeppelin, Deep Purple, Bloos Sweet & Tears edo jazza bezalako erreferentziak betirako gelditzen dira buruan. Van Morrison gustatu zait betidanik. Hala ere, denetarik entzuten dut.
Euskal Herrian, rock erradikal mugimenduaren garaian indar handia zegoen. Oso ona zen orduan zegoen ilusio eta kalitatea. Benetakoa zen. Orain, berriz, badirudi hori jaitsi egin dela, indar hori Negu Gorriak taldean baino ez da ikusten. Ez dut esan nahi orain kalitaterik ez dagoenik. Garaiak ere aldatu egin dira arlo guztietan. Mende bukaerako garaiak direla ematen du, iragapenekoak.
Joxi Goikoetxea
52-53


GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakAbeslariakPEREZ2
PertsonaiazPEREZ2
EgileezGOIKOETXEA7Kultura

Azkenak
2025-03-12 | ARGIA
Barrionuevoren kontrako kereila, “hilketak, bahiketak, torturak, GAL” eta bestelakoen ardura leporatuta

Felipe Gonzálezen garaian Espainiako Barne ministroa zen José Barrionuevoren aurkako kereila aurkeztuko dute, Ipar Euskal Herriko errefuxiatuen aurka abiatu zuen estrategiagatik. ZEN Zona Especial Norte Planaren barruan egindako ekintzen erantzule nagusietako bat... [+]


2025-03-12 | Etzi.pm
Zerocalcare: “Nire bihotza taupaka jartzen duen ezer ez da existitzen jada”

SCk Zerocalcareri egindako galdera sorta eta honen erantzunak, jarraian.


EUSKAL HERRIKO TORTURATUEN SAREA
“Milaka gara tortura sufritu dugunak eta hamarkadatan isilaraziak egon gara”

MARTA PIKAZA GARAIGORTA (Laudio, 1968) Euskal Herriko Torturatuen Sareko kideak eta eskualdeko beste torturatu batzuek ekin diote Aiaraldean ekimena antolatzeari. Egingo dituzten urratsak eta helburuak azaldu dituzte.


Hernaniko natur eremuen sarea osatu dute ikasleek eurek

Eskola inguruko natur guneak aztertu dituzte Hernaniko Lehen Hezkuntzako bost ikastetxeetako ikasleek. Helburua, bikoitza: klima larrialdiari aurre egiteko eremu horiek identifikatu eta kontserbatzea batetik, eta hezkuntzarako erabiltzea, bestetik. Eskola bakoitzak natur eremu... [+]


Ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu du Jaurlaritzak sindikatu nagusiekin

ERNE, ESAN eta SIPErekin egin du akordioa Eusko Jaurlaritzak 2025-2028 aldirako. Besteak beste, urteko soldatan 4.200 euro gordineko igoera "graduala" izango du ertzain bakoitzak. Sindikatuen iturriek El Diario Vascori azaldu diotenez, akordioarekin Ertzaintza Espainiako... [+]


Bost greba egun berri iragarri dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza publikoan

LABek, STEILASek, ELAk eta CCOOek greba egutegi bateratua aurkeztu dute Bilbon: martxoaren 25, 26 eta 27, eta apirilaren 1 eta 2. Egungo hitzarmenak aldarrikatutako edukietatik urrun kokatzen direla adierazi dute, "bai sukaldearen eta garbiketaren kolektiboan zein... [+]


2025-03-11 | Hala Bedi
Izanen gazte aldizkaria jaio da

Euskal Herriko literatura gaztearen eta idazle hauen topagune bilakatu nahi den proiektu berriaren inguruan hitz egingo dugu gaur.


2025-03-11 | Euskal Irratiak
Daniela Albizu euskaltzale eta abertzaleari plaza bat eskaini diote Urruñan

Larunbatean, martxoaren 8an, Urruñako herriak Daniela Albizu izena ezarri dio herriko etxearen aitzineko plazari, emazte abertzale honen memoria omentzeko.


Gurutzetako Ospitaleko Larrialdiak “kolapsoaren ertzean” daudela salatu du ESK sindikatuak

Barakaldoko ospitaleko larrialdi zerbitzuan sufritzen ari diren "saturazioa larria" dela ohartarazi du sindikatuak. Pazienteak korridoreetan artatu dituztela eta krisia kudeatzeko "behar adina langile" ez dagoela salatu du. Errealitate horren aurrean... [+]


2025-03-11 | Estitxu Eizagirre
Makroeolikoez hitzaldia Andoainen eta egunpasa Aranon
Komunitatean hitz egin eta kultura sortu, haize-erroten aurrean

Komunitatea bildu, pilpilean dauden gaiez hitz egin, informazioa trukatu eta beste herrien esperientziak ezagutzea da herritar kritikoek egiten duten lehen ekintza, makroeoliko bat herrian jarriko diotela jakiten duenean. Halaxe egingo dute martxoaren 13an Andoainen: mendi... [+]


‘Statu quo’-a mantentzea espero da Groenlandiako hauteskundeetan, Trumpen presiopean

Inkesta gehienen arabera, Inuit Ataqatigiit alderdi ezkertiar independentistaren eta Siumut sozialdemokrataren arteko aliantzak jarraituko du indarrean parlamentuan. Herrialdeko lehen ministro Mute Egedek hauteskundeak aurreratzea proposatu zuen, AEBen "kanpo presioek"... [+]


2025-03-11 | Joan Mari Beloki
Euskal Herria Europa berrian

Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]


Pablo Gonzálezen aurkako zigor auzibidea itxi du Poloniako Justiziak

Varsoviako Barrutiko Auzitegiak argudiatu du González jada ez dagoela Polonian, eta ezin dutela jakin noiz aterako den Errusiatik. Auzitegiak ez du kazetari nabarniztarraren aurkako bestelako prodezurarik abian jarriko.


2025-03-11 | ARGIA
Euskal Herria antimilitarista dela aldarrikatuko du EH Bilduk apirilaren 20ko Aberri Egunean

Mundua "oso azkar" aldatzen ari dela azaldu du Arnaldo Otegik, militarismorantz eta autoritarismorantz doala, eta norabide horren aurkako jarrera duela koalizio subiranistak.


Eguneraketa berriak daude