«Aginteak ez nau kokiltzen baina dagokidan lana soilik egingo dut»


2021eko uztailaren 19an
JUAN JOSE GOIRIENA
«Aginteak ez nau kokiltzen baina dagokidan lana soilik egingo dut»
Duela urtebete, Jose Antonio Goiriena de Gandarias medikuak Euskal Herriko Unibertsitateko erretore kargua eskuratu zuenean, pertsona anitzen buruan freskoegia zegoen oraindik Emilio Barberaren oroitzapena. Gizon honek EHU goitik behera aldatuko zuela agindu zuen, eta hamabi hilabete iragan direnez, balorazioak egitea zilezkoa delakoan, beragana joan gara.
ARGIA. Urtabete pasatu duzu Euskal Herriko Unibertsitateko erretore gisa. Duela hamabi hilabetkFo egoera eta egungoa oso desberdinak al dira?
J J. GOIRIENA. Kargua hartu nuenean Unibertsitatearen egoera nahiko kritikoa zen. Barne zein kanpo arazoak zeuden. Baina larriena ez zen hori. Nere ustez gestio ereduan zegoen krisia zen okerrena. Ekonomiko zein administratiboki. Beste guztia horren adierazgarria besterik ez zen.
Azken urtean asko normaldu da unibertsitateko organuen funtzionamendua. eta Unibertsitateko Adiministrazioa eta EAEkoa hurbiltzen saiatu gara, EHUk autonomia izan arren aurrekontuen gaian Eusko Jaurlaritzak zer esanik duela uste bait dugu.
Ekonomia aldetik egoera normaltzea lortu dugu, % 90 batean edo, eta gestioaren kontrol demokratikoa ziurtatu egin dela uste dut. Taldeek erretorearen garrantzia eskuratu dute. Talde lana nagusitu da.
A. Talde lanen nagusitzea erretorearen ahultasunaren ondoriotzat hartzen dute zenbaitek...
J.J.G. Argi dago Barbera eta ni oso desberdinak garela. Uste dut gehiago dela aginte estilo kontua. Aukeratu nindutenean argi utzi nuen ez zela pertsona bat bakarrik aukeratzen. Talde oso bat zela ardura hartzen zuena. Uste dut norberaren kontua dela.
Agian lehen Unibertsitateak pertsonakeriara jotzen zuen gehiegi. Nik uste nuen hobe zela Unibertsitatea organu finko batzuen funtzionamendu onean oinarritzea. Erretorearen bete beharra, hor, organu horiek agintzen dutena betetzea litzateke, bere egitarauarekiko kontraesana suposatzen ez duen bitartean behintzat. Kontraesan horretan eroriko balitz, argi utzi dut beti erretoreak egin dezakeen gauza bakarra dimititzea litzatekeela. Hori da egin daitekeen gauza bakarra.
Ez dut uste sistema honek eraginkortasuna galtzen duenik. Estatutuak horrelakoak dira, eta pertsona baten aginteak estatutu horien aldaketa suposatuko luke. Ez da zuzena erretoreak ez dagokion ardura hartzea beregan.
Ez nago ados ahula naizela esaten dutenekin. Aginteak ez nau kokiltzen, baina egia da dagokidan lana besterik ez dudala egingo.
A . Talde independiente bezala aurkeztu zenuten zeuon burua. Hausdura zenekarten Unibertsitatera. Zertan da hausdura hori egun?
J.J.G. Unibertsitateak behar batzuk zituela uste nuen eta garrantzitsuenetarikoa gestioarena zen. Sinesgarritasuna lortzeko hemendik kanpo. Eta hori lortu dugu. Barne funtzionamendua asko hobetu da, gizartea Unibertsitatearen egoeraz jabetu da. Ditugun aurrekontu mugak ezagutzen dira, lehen ez bezala.
A. Ikasleekiko zerbait aldatu al da unibertsitatean?
J.J.G. Lehen gaizki zeudenei buruz galdetzen badidazu, gaizki jarraitzen dutela? Horiek baietz esan beharrean nago, baina arazoak konpondu ahal izateko oinartiak ezarri ditugu dagoeneko.
Guztiz aldatu den gauza bat elkarren arteko harremanak dira. Enfrentamenduaren kultura atzean utzi da ikasleen artean. Gehiengoak eta gutxiengoak errespetatu egiten dituzte, eta zapalkuntzaren politika, nolabait esateko ez da erabiltzen jada.
A. Bederatzi irabasleren egoera berezia ere hor dago...
J.J.G. Arazo hori ez zen berria. Hor bi gauza oso ongi bereiztuko nituzke. Alde batetik erreibindikapena dago, eta bestetik norberaren planteamendua eta jarrera. Arazoa kontratu laboral baten eskaeran datza. Kontratu mota hau eskatu zutenek auzitegietara eraman zuten gaia, eta epaiak kontraturik ez zutela esan zuen. Ondoren, Gobernu Juntak beste irakasleek duten kontratua eskaini zien. Batzuek sinatu zuten, beste batzuek ez.
Sinatu ez zuten bederatzi horien artean, Jose Maria Etxebarria adibidez, kontzientzi eragozpena arrazoitzak aldarrikatu duenik izan da. Arrazoiak hala ere oso desberdinak izan daitezke.
Auzitegi Gorenaren epaiaren zain daude, baina emana du aurretik Arabako irakasleen aurkako epaia. Kontratu laboralaren erreibindikapenarekin ados egon daiteke pertsonalki, baina egungo legediaren arabera oso argi dago Euskadin eta Estatu osoan funtzionariek bakarrik dutela lekua.
A. Pertsonalki kontratu laboralaren ezarketaren aldekoa al zara?
J.J.G. Erreibindikapen gisa, agian arrazoia dute kontratu laboraleko irakasleak izatea onuragarria litzatekeela esaterakoan. Aurretik inork ezin dezake esan ez dela ona, baina praktikan ez dago kontratu horiek sinatuko lituzkeen unibertsitate publikorik, ez legala da.
Hala ere, eredu horrek badu lekua. Arazoa da Legebiltzarrak onartzea. Hori da ia ezinezkoa dena. Ideia aldetik ona iruditzen zait. Nik ere nahiagoko nituzte funtzionari hutsak baino. Ziurrenik ona litzateke EHUrentzat, baina legeak kontrakoa esaten ez duen bitartean ezinezkoa da.
A. Negoziaketa ezinezkoa al da?
J.J.G. Ez dut uste negoziaketa kontua denik. Arazoa Gobernu Juntarena da. Bertan erabakiko da, eta aldaketarik onartzen ez duen bitartean nik ezin dut kontrakoa esan.
Ezin da esan erretoreak hor erabaki behar duenik. Gauza batzuk Gobernu Juntak erabakitzearen aldekoak direnek onartu egin behar dute organu horren erabakitzeko ahalmena bere osotasunean. Koherentzia behar da.
A. Zer erabaki hartzen ditu orduan erretoreak?
J.J.G. Esan diet beraiei. Legez dugun aukera oso txikia da. Sinatu zutenen kontratua dago alde batetik, eta bestetik irakasle laguntzailearen figura. Sortu zenean, asmatu egin genuela esan ziguten, haina hori gezurra da. Figura hori 1970etik onartzen da. Arazoa da mota horretako irakasleek ez dutela soldatarik jasotzen baina ez dakit...
Argi esan nahi dut irakasle hauei EHUn lekua egingo dien proposamen legezkorik aurkezten didana gustora onartuko dudala. Asko pentsatu dut gai honen inguruan eta ni naiz konpondu nahi duen lehena. Bain ezin da onartu burugogortasunezko jokaerarik.
A. Gasteizekin ere eztabaidak izan dituzu Unibertsitaterako aurrekontuak direla eta. Axolagabekeria salatu duzu...
J.J.G. Gizartearen hausnarketa eragin nahi izan dut. Goi irakaskuntzarako zenbat diru ematen duen Administrazioak eta Euskal Herriko gaztediaren erdiak unibertsitatean ikasi nahi duela jakinik, nahiko larria iruditzen zait. Azken finean, Euskal Herriaren etorkizunerako zenbat diru inbertitzen den esan nahi dut. Gazte horiek, gainera, Europan daude. Eta horrek inbertsio gehiago eskatzen ditu. Ezin da bigarren mailako talde batekin Liga Txapelketan lehiatu. Eta Hezkuntza Sailak eman zigun dirua ez zen nahikoa.
A. Bitartean ikasleak dira gehien ordaintzen dutenak...
J.J.G. Hori subjetiboa da. Matrikulak ez du ordaintzen Unibertsitateak eskaintzen duenaren heren bat besterik. Beste alde batetik, ordaintzen dena ez baldin bada hezkuntza on baten truke ematen, ikaslea kexu da.
A. Euskararen normalizazioa zein egoeratan dago?
J.J.G Lan eta buruhauste askoren ondoren, partida bat lortu dut euskal adarretarako irakasleak lortu ahal izateko. Estatutoen arabera euskaraz ikasteko eskubide osoa dago, eta aurtean 113 irakasle kontratatu ditugu.
A. Baina irakasle horiek duela urt batzuk onarturiko partida baten barruan zihoazen...
J.J.G. Bai, baina ez zuen aurrera egin. Aurrekontuak onartu gabe zeuden hori onartu zenean, eta hortxe geratu zen dena. Orain, sailez saileko lana egin dugu, lehen egin behar zena.
A. Medikuntza Fakultatetik zatoz. Beti esan da Ingineritza eta Medibuntzakoek eragin handia dutela EHUn. Zu horren adibidea al zara?
J.J.G.Ez nago ados honekin. Hemen egon diren erretore gehienak adar juridiko-ekonomikotik etorri dira, eta Barbera eta ni gara Medikuntzatik etorri garen bakarrak.
Horri gehitu behar diot gezurra dela talde konkretu batzuek eragin dituztela nere erabaki batzuk. Ez dut uste gaur egun inork esan dezakeenik erabili egin nautenik erabakiak hartzeko. Guztiz libre sentitzen naiz nere karguan, loturarik gabe.
A. Ohiturik zeunden gainera kargu publikoetara...
J.J.G. Bai. Hiru urtez egon naiz Eusko Jaurlaritzan Osasun Sailburuorde lanetan. Eta oraingoarekin zerikusirik ez izan arren administrazio publikoa dira biak. Alde horretatik oso garbi daukat, hau amaitzen zaidanean irakaskuntzara itzuliko naizela. Hemen egon edo beste postu batean egon berdin da, egin beharrekoa eginez gero.
Gaur kargu honetarako aukeratu naute eta jakin ezazu etorkizunean zertan ibiliko naizen! Ez nau endregatzen.

NORTASUN AGIRIA
Senide bizkaitarrengandik sortua, Arabako Villafrancan jaio zen, 1 948ko uztailaren 27an
Literatura zalea oso, azken hamar urteetan ez du nobelarik irakurtzeko astirik
Ez luke inoiz pianoko karrera egingo, lehen lau urteak eginak eduki arren, «kalamidade bat bainaiz eskuekin»
Bere agindupean Unibertsitatea % 15-20 inguru hobetuko balitz irakaskuntza arloan, bere lana ontzat hartuko luke

Amagoia Iban
45-48


GaiezGizarteaIrakaskuntzUnibertsitaEHUErrektoreak
PertsonaiazGOIRIENA1
EgileezIBAN1Gizartea

Azkenak
2024-10-17 | Gedar
Espainiako Gobernuak ez die etxebizitza-alternatibarik eskaintzen Gasteizen dauden Gazako bost familiari

Gobernuak aberriratu ondoren, ia urtebetez bizi behar izan dute aterpetxeetan eta ostatu pribatuetan, eta etengabe lekualdatu dituzte. Gaur egun erabiltzen duten aterpetxea urriaren 31n utzi beharko zutela esan zieten azkenekoz, nahiz eta badirudien beste luzapen bat ezarriko... [+]


2024-10-17 | Hiruka .eus
Lan-esplotazioa eta sexu-erasoak egotzita atxilotutako pertsonen taberna margotu dute, Getxon

Hainbat emakume-langile esplotatu eta horiei sexualki eraso egin dieten jabeen taberna pinturaz margotu zuten ezezagunek domeka gauean Getxoko Areeta auzoan. Pinturaz gainera, aldarri bat ere margotu zuten ondoko horman: "Erasoen aurrean klase batasuna".


2024-10-17 | Cira Crespo
Herriaren ahotsa onartuko duzu

Gaur gauean, urriak 17, 88 urte faxistek Jose Ariztimuño, Aitzol, hil zutena. Fusilamendu pelotoiaren aurrean ez zuela isilik gelditu nahi irakurri berri dut. Soldaduei tiro egitea kosta egin omen zitzaien, behin eta berriz agindu behar izan omen zieten su egiteko. Hala... [+]


Lanaldi murrizketaren aurka agertu da Carrefour, Ikea eta Eroski parte dituen banaketa-enpresen elkartea

Espainiako Lan ministro Yolanda Diazen proiektuaren aurka agertu da Banaketa Enpresa Handien Elkartea (Anged): "Joko-arauen aldaketa" ez du onartzen.


Adur Larrea eta Gorka Bereziartua
“Haurrek errazago barneratzen dute magia eta ezustekoa”

"Erraldoiei buruzko ipuina nahi dugu, haur txiki nahiz koskortuagoentzat". ARGIAk enkargua egin zien etxekoak ditugun Gorka Bereziartua kazetariari eta Adur Larrea ilustratzaileari. Emaitza: Abentura erraldoia. Salba dezagun kalejira. "Gauza berriak probatzeko... [+]


2024-10-16 | Leire Ibar
TikTokek bazekien neska nerabeak gizonezkoen aurrean diru truke biluzten zirela

TikTok enpresaren barne-dokumentuen filtrazio batek adierazi duenez, enpresa jakitun zen 15 urteko hainbat neska zuzenekoetan biluzten zirela gizonezko helduek bidalitako txanpon birtualen truke. Sare sozialeko hainbat dokumentutarako sarbidea ahalbidetu zuen akats bati esker... [+]


2024-10-16 | Julene Flamarique
Italiak lehen migratzaileak deportatu ditu Albaniara eta Von der Leyenek ekimena Europa osora zabaltzea proposatu du

Kritiken artean deportatu ditu Italiak hamasei errefuxiatu Albanian eraiki duen "harrera-zentro" batera. Proiektua 2023. urtean erabaki zen Meloniren Italiaren eta Albaniako Ramaren arteko akordio bat izan zela eta, eta "migrazio-kudeaketak bizkortzea" du... [+]


2024-10-16 | Iñaki Murua
On Ángel!

Goiburu hori soilik irakurri eta ezinezkoa nor den edo nor zen asmatzea, baina bazen nor!

Ángel González Olvera, Mexikon ezagutu genuen duela 11 urte bertsolariok hango inprobisatzaileekin jardunaldi batzuetara gonbidatu gintuztenean. Mendi gain batean bizi zen,... [+]


Tlatelolcoko sarraskiaren aitortza

Mexiko Hiria, 1968ko urriaren 2a. Hilabete batzuk lehenago, ekainaren 22an abiatutako ikasle mugimenduak mitin bat antolatu zuen Hiru Kulturen Plazan, hiriko Nonoalco-Tlatelolco unitatean. Mexikoko ejertzitoak eta Batallón Olimpia talde paramilitarrak bildutako ikasleei... [+]


Merkatu librearen mitoa

Erdi Aroan Jaungoikoa jaun eta jabe zen bezala, garai modernotan merkatuaren eta bere lege zurrunen menpe bizi gara. Goi mailako soldata erraldoiak merkatuak zehazten omen ditu; izan ere, Iberdrola edo BBVAko CEO-en sariak beraien arloko merkatuek finkatzen omen dituzte, nahiz... [+]


Hezitopia dinagu zain

Tomas Mororen Utopia liburuko utopiarrek leitzea maite omen zuten. Hizkien bueltako hezkuntza onaren ondorioz, haurtzaroan hasi eta helduaroan ere aritzen ei ziren, inork manatu beharrik gabe, leitzen eta ikasten eta gehiago leitzen. Pentsa, aisialdia horretara emanak bizi zuten... [+]


2024-10-16 | Edu Zelaieta Anta
Bira osoa

Sandra Cisnerosek idatzitako The House on Mango Street mugaldeko liburuan pertsonaia baten txakurrak bi izen ditu: bat, espainolez; bat, ingelesez. Beharbada kontu harrigarria gerta liteke lehen begiratuan, baita liburu baterako ere, baina lasaiago pentsatuz gero ohartuko gara... [+]


Popuerzakoa

Iraileko igandeetan ohitura da gure inguruetan Erniora igotzea, Zelatunen dantzan aritzea eta txorizo muturra, edo, jatea. Eguraldi txarrenaz ere ez da jenderik falta izaten. Aurten lagunak goizago abiatu eta ni berandututa, bakarrik nindoan estratan gora, beherantz zetozen... [+]


Abdallah: Israelen lagun amerikarrek kartzelan hilik nahiko luketen libanoarra

Berrogei urte eginen du urriaren 24an Georges Ibrahim Abdallah libanoarra atxilotu eta preso sartu zuela Frantziako Estatuak, eta horrenbestez Europako preso politiko zaharrena da. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea... [+]


Eguneraketa berriak daude