Koldo San Sebastian: «Oroitzapen historikoa berreskuratu nahi dugu»


2021eko uztailaren 19an
Koldo San Sebastian, kazetaria eta ETBko lankideari elkarrizketa
Koldo San Sebastian: «Oroitzapen historikoa berreskuratu nahi dugu»
Duala hogei bat urte hasi zen Koldo San Sebastian kazetaritza munduan lanean baina batez ere aldizkari eta egunkarietan aritu da. Oraingoan, berriz, ETBreko "Zaharrak berri" izeneko 39 ataleko saioa zuzentzen aritu da. Saioan euskal historiari buruzko hainbat testigantza azaltzen zaizkigu.
ARGIA. .Nla sortu zen saio hau egiteko asmoa?
KOLDO SAN SEBASTIAN. Ideia ez da oso orijinala izan, munduko beste zenbait telebistak duela urte askotatik egiten dutena jarraitzea izan da. Batez ere herrialde anglosaxoietan eta herrialde txikietan egiten zen, bertan zegoen zinema materiala erabiliz. Zentzu honetan adierazi behar da saio hau ez dela posible izango euskal filmategia ez balego, saio honen oinarria bertatik aterea bait dago. Gure ideia ez da Euskal Herriaren historia egitea, baizik eta 1878tik 1978ra bitarteko euskaldunen historia kontatzea. Bigarren gerrate karlistaren bukaeratik frankismoaren amaierara bitartean.
A. .Zein esango zenuke dela saio honen helburu nagusiena?
K.S.S. Helburua jendearen oroitzapen historikoa berreskuratzea da, irudien bidez eta baita jendearen testigantzaren bidez ere. Lehenengo zatian unibertsitateko irakasleak erabili ditugu aspladian gertatutakoa aztertzeko. Horretarako unibertsitate ezberdinetako irakasleen iritziak bildu ditugu. Bestetik azaltzen diren gertaera bakoitzeko lekukoak ere agertzen dira.
A. Zein izan da saioa egitean aurkitu duzuen oztoporik nagusiena?
K.S.S. Oztopo nagusia irudiak dira. Aztertzen diren 100 urtetan Hego Euskal Herrian bi diktadura garai egon dira. 50 urte guztira eta diktaduraren aldekoengandik material ugari dago, baina besteena ez. Iparraldeari dagokionez 5 urteko nazien okupazioa ere egon zen. Guzti honen ondorioz, irudi gutxi daude eta hau argazkien bidez ordezkatu da. Hala ere, etorkizunean irudi gehiago lortuko direla espero dut, irudi klandestino ugari hartzen bait zituen jendeak.
A. Euskarazko eta erdarazko saioaren artean ba al da desberdintasunik?
K.S.S. Ez dira itzulpen soilak izan. Irudiak eta gaiak berak dira baina zenbait kasutan ahal izanez gero protagonista aldatu dugu. Pertsonaiak euskara eta erdara hitz egiten bazuen bietan ateratzen genuen, baina bestetan aldatu egin dugu. Zentzu honetan oso gustora gaude hizkuntza aldetik oso zabala izan jende oso ezberdinak hitz egin bait du erdaraz.
AITZIBER YARZA
63


GaiezKomunikabidKazetariak
GaiezKomunikabidTelebistaETBSaioak
GaiezKomunikabidTelebistaETBuzendariak
PertsonaiazSAN SEBAST1
EgileezYARZA1Komunikabid

Azkenak
Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


2025-01-16 | Euskal Irratiak
Laborantzari buruzko ikuspegi desberdinak agerian, Departamenduko Laborantza Ganbararako bozetan

Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.


Eguneraketa berriak daude