"Tontakeriak esaten ditut baina janaren gaia asko zaintzen dut"


2021eko uztailaren 28an
KARLOS ARGUINANO
"Tontakeriak esaten ditut baina janaren gaia asko zaintzen dut"
Azken urteotan izarra bihurtu zaigu, aurkezle-izar horietakoa; baina hala eta guztiz ere, CAF enpresa utzi zuen 17 urteko mutilaren ilusioak mantentzen ditu. Lehen sukaldari arrakastatsua zen, Euskal Herri osoan ezaguna, gaur egun Estatu espainiarreko etxekoandre eta gizonen sukaldeetako protagonista bihurtu zaigu. Eltze guztietako burduntzalia dugu.
ARGIA. Constucciones Auxiliares de Ferrocarril (CAF) enpresa utzi eta sulkaldaritzan hasi zinen. Aldaketa handia izan zen?
K. ARGUIÑANO. 17 urterekin egiten dira halako gauzak, erraza da. Txapista nintzen eta sukaldaritza asko gustatzen zitzaidan txikitatik 8-10 urterekin sukaldean aritzen nintzen gauzak prestatzen. Zarautzen ostalaritza eskola zabaldu zutela irakurri nuenean izena eman nuen. Oso une ona izan zen. Beasainen ikasteko balio ez zuten 17 urteko mutilak lanera abiatzen ziren, baina pertsona bakoitzari dagokion lana, gustoko duena zein den pentsatu gabe. Inork ezer esan gabe sukaldaritza eskolan hasi nintzen. Pozik nago horretaz.
A. Garai batean ez zen oso arrunta izango gizonezkoek sukaldaritza ikastea.
K.A. Horiek bost axola neri, emakume ileapaintzailea izatea ere gustoko izango nuke. Sekula ez dut horrelako lotsarik izan. Oso gogorra iruditzen zait egunero lan egiteko korrika ibiltzea, gosaldu eta lanera, bazkaldu eta lanera... Beasainen, inguruan oso jende jatorra nuen baina 3.000 geunden lantegian eta ni hutsaren hurrengoa nintzen eta hori gauza gogorra da.
Ostalaritza eskolan sartu baino lehen ibili nintzen Jose Castilloren Emakume Ezkongaien ikastaroetan, Acción Catolica-k antolatzen zituenetan. Izan ere, 60 emakumeen artean mutil bakarra nintzen. Horrek eman behar zidan lotsa handiagoa, baina ez zidan ematen.
A. Norengandik jaso duzu zaletasun hori?
K.A. Gure etxean oso pobreak ginen eta beste etxe gehienetan bezala, babarrunak, lentejak, porrupatatak... jaten genituen. Hori izan da nere etxeko janaria eta bestela, pobreen xerra, Simca 1.200 bezala, bostentzat eta nerbioduna. Bizimodu hori izan dut. Igandeetan, familia osoa baserrira igotzen ginen bazkaltzera, senideak agurtzera ere bai, baina batez ere bazkaltzera.
Horregatik ikasi nituen sukaldeko trikimailuak, amari tranpak egiten. Anaia bakoitzak arrautza bakarra zuen afaltzeko eta ama alboko gelan josten egoten zenez engainatzen nuen bi arrautz batera apurtzen, edo tortila egiteko isilik ibiltzen nintzen bi arrautza irabiatzeak zarata desberdina ateratzen duelako.
A. Zenbat sukadetan ibili zara laguntzaile?
.A. Batzuetan bai. Ostaliaritza eskola utzi nuenean Zarauzko Euromar hotelean lehenengo eta gero Londres hotelean jantokiko laguntzailea izan nintzen... eta beste urtebete Maria Cristinan plater hotzen lagunizaile modura, entsaladak egiten. Han ikasi nuen kabiarra jaten, Maria Cristinan ezkontza ponpoxoak egiten zirenean hiru katilu txiki betetzen nitueneko koilarakada bat jaten nuen. Horregatik, kabiarra ez zaiola gustatzen norbaiti entzuten diodanean, kabiar ona zer den ez dakielako erantzuten diot. Ona zoratzeko modukoa da.
Handik Zarauzko Golfera joan nintzen baina sukaldari bezala, eta bertan 8 urte eman nituen. Gero nere jatetxea zabaldu nuen eta honez gero 14 urte bete ditut, beraz, guztira 26 urte dira mantala jarri nuenetik.
A. Jubilatzeko asmorik bai?
K.A. Ez daukat asmorik, gogoa akaso bai. Esaten dute lanean 25 urte eman eta gero ez duzula berdin ematen. Dagoeneko emanak ditut eta ez dakit zer gertatuko den hemendik aurrera. Ezin naiz erretiratu, seme-alaba gehiegi eta 'zulo' asko ditut. Horiek aurrera ateraz gero, akaso ezer ez egiteko gogoa sartuko zait.
A. Etxeko sukaldean ere, gustora ibiltzen zara?
K.A. Zaila da, gauza asko egiten dituzunean, gustoko dituzunekin behar bezala gozatzea. Astegunetan handik hona ibiltzen naiz eta gero asteburua, beste guztiek jai hartzen dutenean, lanean jarraitu behar dut, normalean baino lan gehiago dut. Kezkatuta nago ez dudalako jai egunik. Gainera, orain bapatean etorri da dena, eta espero dut hemendik sei hilabetera gauzak normaltzea, nere kabuz itzultzea. Neurria hartuko diot.
A. Zein da Karlos Argiñanoren arrakastaren sekretua?
K.A. Ni beti izan naiz txintxarri xamarra. Bestetik, ez naiz inorekin ezkontzen, nere kasa ibiltzen naiz eta horrek zerbait esan nahi du. Hau da, gauzak ez dira kasualitatez ateratzen, beti dago zerbait gauza horien atzetik. Nere kasuan urte askotako lana dela uste dut.
Jende asko dabil lanean baina nere lan asko publikoari begira izan da. Nik emanda ditut 400 hitzaldi, erdaraz zein euskaraz, unibertsitean, espetxeetan, edozein tokitan eta beti jo eta ke, 6-8 urtetan, irrati saioak izan ditut... erraz botatzen dut dena. Arzakek esan zidan duela 16 urte "hi, Karlos, egunen batean mikrofono bat muturrean jartzen badiate, ez hadi isildu, bestela beste batek hitz egingo dik eta, hik egin ezak", eta ondo ikasi nuen. Ikasgai laburra eta erraza zen.
Hori da sekretua, lan asko egin, hitzaldi asko, eta aukerak agertzen direnean, zazt! nik eskua sartzen dut, inongo lotsarik gabe. Eta ez zait lotsagarri gelditzea gustatzen, tontakeria asko esaten ditut baina janariaren inguruko gaia asko zaindu eta maite dut. Jendeari gezurrik sekula ez diot esango, gezurra kakazaharra da eta badakizu zenbat gezur botatzen dituen jendeak. Gezurrik ez dut botatzen eta hainbat etxekoandrek ni maitatzea horregatik da, konturatu direlalko ez dudala gezurrik esaten.
A. Zein metodo erabiltzen duzu,."Menu del dia"ko errezetak antolatzeko?
K.A. Patxi Trula, Mikel Bermejo, nere arreba Eva eta laurok astean hirutan biltzen gara eta 10-15 menu desberdin pentsatzen ditugu. 3.500 errezetako zerrenda osatu dugu. Adibidez, berenjena bat hartu eta horrekin 20 errezeta desberdin asmatzen ditugu: egosita, frigitua, labean. Laguntzaile modura... Guzti hori etxekoandreei erakusten diegu, telebistari esker.
Horrek erantzukizun handia ere badakar. Dagoeneko, ez da Euskal Herrian bakarrik, Espainia osoan nere programa ikusten dutenek nik esandakoari jarraitzen diote. Akaso aldatuko ditut jateko moduak... Oso argi dugu, gauzak oso ondo egin behar ditugula, janariaz ari garelako, ez bizikletan ibiltzen.
A. "Menu del día"ren bitartez, euskal sukaldaritzaren saltzaile eta bozeramale bihurtu zara.
K.A. Ni? Beno, oso talde polita gara. Euskal sukaldaritzak hartu duen abiaduraz harro sentitzen naiz. Historiak esango du, eta gu ez gara hemen egongo, baina konturatuko dira hemendik talde berezi bat pasatu zela. Lehen euskal sukaldaritzak izugarrizko arrakasta zuen baina mugimendu honek nazioarteko maila eman dio. Beste komunitate batzuek gure eredua hartu dute eta gure moduan ari dira. Garai hartan hemen dauzkagun pintore, idazle, artista mugimenduez ohartu ginen eta sukaldariak martxan jarri ginen. Emaitzak izugarriak izan dira.
Nere sukaldetik 200 neska-mutil pasatu dira eta une honetan denak ari dira lanean. Nere etxetik bezala Ramon Roteta, Pedro Subijana, Arzak eta beste askoren etxetik pasatu dira... Ehundaka euskaldun pasatu dira, sukaldaritza ikasteko eta inork ez digu txanpon bat ere eman. Guk 1.000 sukaldari egin ditugu azken 15 urteetan, euskal sukaldaritza munduan zehar zabaltzen duten sukaldariak eta hori oso gauza polita da. Guk jatetxeak egin genituen, ez eskolak. Eskolak egitea beste batzuen esku dago baina beste gauza batzuk egiten dituzte.
A. Zer pentsatzen duzu ostaleritza eskolez?
K.A. Bazela garaia. Oso haserre ibili naiz urtetan ez zutelako tajuzko eskolarik martxan jartzen. Ez ditut eskola masifikatuak nahi, orain dauden bezala. Herri bakoitzak polikiroldegi bat du eta 3 ostalaritza eskola daude Euskadi osoan. Zer egin behar dugu? Bakoitzak ahal duen bezala ikasi eta gero besteei ahotik janaria sartu, nutrizioa, bitaminak, proteinak... zer diren inork erakutsi gabe? Hori astakeria da. Eta bitartean neska mutilak kalean daude, sukaldaritza eskoletara sartzeko ez dagoelako aukerarik. Ia nork antolatzen duen guzti hau, ez da nere lana, nik nere lana betetzen dut, baina beste batzuek ez dute eurena betetzen.
A. Baina ateratzen direnak, nola ikusten dituzu?
K.A. Esperientzia behar dute. Lankide hau sendagileen antzekoa da. Astakeria da sukaldaritza eskolati k atera eta Valentziara joan sukalde burutzat, Espainian sukaldari euskaldunak nahi dituztelako. Ez badaude ondo prestatuta edo praktikak ez badituzte ondo eginak, lotsagarri geratuko dira, eta ez da haien errua, antolaketa faltaren errua da.
A. Euskal Sukaldaritza berria da ala zaharraren garapena?
K-A-Ez da berria. Ohiturak aldatu egin dira, janari inguruan ere gauza asko gertatzen dira. Gaur egun sukaldean grasarik gabeko gauzak egiten dira eta hori ez da light, hori sukaldaritza da.
A. Euskal sukaldaritzari egiten zaion beste kritika bat kanpoko produktuen erabilera da, hau da, euskal produktuak, bertako lehengaia ez duzuela erabiltzen.
K.A. Baserritarraren alde nago. Eman ditudan hitzaldi guztietan beti esaten dut azokara joan behar garela, denok, astean bi aldiz gutxienez. Akaso, produktu hauek 15-20 pezeta garestiago izango dira baina hemengo baserritarra zaindu behar dugu betiko zaporeak mantentzeko.
A.Bena den., euskaI sukaldaritza 'berri' hori ez da oso herrikoia, behintzat jatetxeen prezioen aldetik. Bestalde, telebistak gauzak masifikatzeko ahalmena du.
K.A. Telebistatik eskaintzen ditudan errezetak ez dira goi-mailako euskal sukaldaritzakoak, eguneroko menuak dira. Egia da, gureak luxuzko jatetxeak direla eta oso argi dugu gure etxeak ez direla ez egunero, ez astero etortzeko modukoak. Baina urtean bi aldiz etorrita, seguraski kultura zabaldukLo duzu.
A. Nola sentitzen zara telebista izar, publizitate izar, sukaldari izar bat izanda?
K.A. Azken batean, Karlos Arguiñano naiz. Ni ez naiz aldatuko. Karlos Argiñano euskaldun txintxarri bat da, ez nau inork geldituko. Ibili, ikusi, ikasi eta komunikatu besterik ez dut nahi, euskal sukaldaritzari indarra emateko. Hala ere, ez dut nere burua salduko, alokatu agian, baina saldu inoiz ez.
A. Inaki Aseginolazarekin zer moduz?
K.A. Hura kapataza bezalakoa da. Ni ez naiz oso langilea eta hark lanean jartzen nau, laguna da baina lana ematen dit beti.

NORTASUN AGIRIA
Beasainen jaio zen 1948an
Ikasle txarra zen eta txapista bezala oso gazte hasi zen lanean
Sei seme-alaba ditu «eta nere modukoak, oso ikasle txarrak dira»
Gaur egun, hartzen duen atseden bakarra igande arratsaldeak dira
«Menú del día» hasi zenetik 250 000 karta jaso ditu eta denei erantzun
TVEn agertzen hasi denetik batez beste egunero elkarrizketa bat ematen du
Duela gutxi, Espainiaio Gastronomia Epaimahaiaren sari berezia jaso du, «Menú del día»n egiten duen lanagatik

Myriam Gartzia Argazkiak: Leire Arzuaga
34-38


GaiezGizarteaIharduerakSukaldaritz
PertsonaiazARGIÑANO1
EgileezGARTZIA3Gizartea


Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eguneraketa berriak daude